Está en la página 1de 8

La Rioja Technology Transfer Center, Logroño / FOA

- Bolumen bakar konpaktuaren ordez beso prismatiko ezberdinak dituen eraikin extensiboa planteatu da.
- Geometria zatikatuak eraikinaren inguruan izaera ezberdineko espazioak sortzen ditu (irekiak, bilduak...).
- Eraikinean integraturiko arrapalen bidez maldan dagoen orubearen goiko eta beheko mailak konektatzen dira.
- Arrapalek eraikina eta landa ibilbide jarrai batean batzen dituzte.
- Eraikinaren altuera orubearen maila aldaketaren bera da, orubean integratua geratzen da.
- Margoz ilundutako altzairua, egurra eta fatxadak estaliko dituen landaredia, eraikina orubean kamuflatzeko intentzioa.
Peppermint Bay Restaurant, Australia
Terroir

- Lautadan bigarren erliebe bat sortzeko


borondatea, estalkiko plano inklinatuen jokoa.
- Kanpo-barne espazioen jarraitasuna. Barne
zorua-zelaia kota berean eta itxitura plano bertikal
guztiz gardena.
- Landaguneko nekazal esplotazioetan ageri diren
estalki metalikodun pabilioien antzekotasuna
materialean eta gris ilun kolorea paisaian
eraikinaren presentzia txikituz.
Environmental Center, Cha de Lamas, Portugal
Atelier da Bouça

- Pinudian eraikina integratzeko estrategian bolumen


eraikia lurrean landatu ordez pilote gainean eraikitzea da
erabaki nagusia. Elementu bertikal lirainen jokoa sortuz.
- Bolumen konpaktora jo ordez orubean zig-zag bat egiten
duen luzerako eraikin bat sartu da.
- Eraikinen azalak egurrez estali dira inguruan integratuz.
Pilote gainekoan bertikalean egituraren izaera jarraituz eta
lurrean landatutako eraikinean tradizionaldi eredu honi
dagokion moduan egur xaflak teilakatu egin dira.
Keremma house, Tréflez, France Lacaton&Vassal

- Bolumen bereko hiru elementu sakabanatu eta plantan


modu ortogonal edo linealean kokatu ez direnak.
- Baserri auzoetan tradizionalki eman den antolamendu
organikoa oinarri.
- Bi isurialdeko eraikin baxuaren landa tipoa mantentzen
da baino planta irekiarekin.
- Erabilitako materialak negutegi, biltegi zein ganadu
pabilioietan erabili ohi direnak dira.
Baron house, Skane, Sweden John Pawson

- Nekazaritza eta abeltzantza esplotazioetan ohikoak diren oin


laukiluzeko eta bi isuraldetako pabilioietan oinarritutako
etxebizitza.
- Hormen opakotasunaren galera da hemen azpimarragarriena,
plano garden handien zabaltzea eta landagunetako etxebizitza
tipoaren eraldaketa.
- Materialei dagokionez txapa estalkietara jotzen da baino aldi
berean landa etxebizitza tradizionalaren kolore txuria mantentzen
da.
Villa Garbald, Castasegna, Miller&Maranta

- Erabaki nagusia, bi isuraldetako estalkia izango ez duen bolumena


sortzea Alpeetako herriska batean. Eraikina lekuan era errazenean
integratzeko bidea alboratzen da.
- Eraikina lekura egiteko beste erabaki batzuk hartu dira:
- Eraikina itxitura hormari atxikitua jartzea.
- Oinaren dimentsioak.
- Leihoen dimentsioak.
- Egurrezko markoen erabilera.
- Hormigoi argiaren erabilera.
etxebizitza Furley Hall Farm, England

- Baserri antolamendu batean espazio estali berri bat sortzeko


estrategia bi eraikinen arteko azalera estali eta istea izan da.
- Orubean dimentsio txikitako beste bolumen bat sortu ordez
aurrez eraikiak zeuden bi etxebizitzen harrizko hormak erabili
dira.
- Baserri multzotan auzotar guztientzat espazio amankomun
bat sortzeko era erraza izan daiteke hau.
etxebizitza Perth, Australia

- Orube maldatsu batean bi mailatan falka moduan txertatzen


den eraikina.
- Oin nagusia orubearen kota altuenetik gora kokatzen da,
ingurunearen ikuspegia bilatzen da, ez maldan txertatuta
eraikina haizeetatik, etab. babestea.
- Nekazaritza eta abeltzaintza esplotazioak eredu dituen
arkitektura lana. L oineko bolumen prismatikoak eta txapazko
elementuak nagusi.

También podría gustarte