Está en la página 1de 3

Herria ala hiria?

Izen-
abizena: Isabel Córdoba

Maila: 2. DBH

Irakasle: Eli Sagasta

Irakasgaia: Euskera

Data: 16/3/2011

Herria ala hiria?

Gaur egun, etxebizitza non edukitzea arazo bat da. Ohikotasunez,


zalantzak izaten ditugu erabakitzeko. Horregatik, hainbat gauza izan
behar ditugu kontuan, esaterako, medikutik, lanetik gertu,
ikastetxetik, kiroldegietatik hurbil, komertzio edo dendetatik ondoan
bizitzea, eta abar; hitz gutxitan esanda: Zerbitzuetatik hurbil bizitzea.
Hori dela eta, oso komenigarria da hirietan bizitzea.

Alde batetik, hirian bizitzeak abantaila asko ditu, adibidez,


aipatuetako zerbitzu aniztasunarengatik. Etxetik gertu zerbitzuak
edukitzea erosotasuna, ziurtasuna, nahiz lasaitasuna ematen
dituelako. Gustatuko litzaizuke, ustekabean, gaixorik jartzea, hala
ere, auto hartzea beharrezkoa izatea hurbileko ospitale batera,
herrian bizi zarelako? Ez, ez da batere erosoa. Gainera, familiarekin
eta lagunekin ongi pasatzeko aukera gehiago dituzu, esaterako,
zinema , antzerkia , gune berdeak, bide-gorriak bizikletarekin
ibiltzeko, kiroldegi erraldoiak, igerilekuak…

Bestetik, hirietan garraio moduak anitzak dira, esaterako, autoa,


motorra, taxia, bizikleta, tranbia, autobusa, metroa, eta beste zenbait
garraiobide publikoak erabiltzeko aukera dago, autoaren ordez.
Hauek guztiak, azkar mugitzeko aukera ematen dizu. Gainera, hiria
txikia bada, Gasteiz bezala, oinez joan ahal zara, inolako arazorik
gabe.

Herria berriz, lasaiagoa da, trafiko gutxi dago, ez da zarata


ateratzen duten obra handirik eta jende gutxi dago. Horrez gain,
jendearen esanez txoritxoen kantuekin jaiki ahal zara edo
baserrietako oiloen kantuekin. Hirietan berriz, iratzargailuarekin.
Gainera, zarata handia eta kutsadura asko dago. Batzuetan, tabernen
musika ez gaitu lo egiten uzten. Hala eta guztiz ere, zarata egoteak,
jendea dagoela esan nahi du, hau da, jende gehiago ezagutzeko eta
lagunak egiteko aukera dago. Horrez gain, kutsadura asko egon
arren, herrietan, autoa edukitzea, ezinbestekoa da, hala nola, lanera,
ikastetxera, medikura, erosketak egitera eta leku guztietara joateko.

Hori guztia dela eta, argudio guzti hauek adierazita, hirian bizitzea
ez dela kaltegarria froga dezakezu zeure begiz. Etor zaitez hirira,
egiztatu, eta gera zaitez. Ohartuko zara, bizitzeko ez dagoela leku
hoberik.

También podría gustarte