Está en la página 1de 4

Argudiozko testua

Genero Indarkeria

Anne Ramírez Barrio


DBH 2B
Eli Sagasta
Euskara
2011ko martxoaren 8an
Genero indarkeria gai oso polemikoa da. Familia barruko indarkeria
eta, batez ere, genero indarkeria gure gizartearen arazo larria da
eta denon artean genero indarkeriaren kontra borrokatu behar dugu.

Azken urtetan, biktima asko egon dira: emakume asko bere


senarraren eskuetan hilda, gizonak emakume bat hil ondoren bere
buruaz beste egin dutela… Tratu txarrak eta sexu erasoak, umeetan
ere aplikatzen dira.

Tratu txarrak modu askotarikoak izan daitezke: eraso fisikoa, sexu-


erasoak, mehatxuak, oihu egin edo psikologikoki tratu txarrak,
burlak...

Ni genero indarkeriaren guztiz kontra nago. Ez zaidalako gustatzen


norbait beste bat baino gehiago dela uste izatea.

Ezin dugu indarkeria onartu gatazkak ebazteko.

Pertsona guzti-guztiok, errespetatzeko beharra dugu, eta


errespetatuak izateko. Errespetatuak izan behar gara, giza eskubide
bat delako. Pertsona bat errespetatzen ez dugunean, giza eskubideak
hausten dira.

Gaur egun egunkari digitalek esaten dute 2011. urteko urtarrilean,


14 biktima egon direla, eta guztiak haien senarren edo senar ohien
eskuetan hilda.

Umeen kontra joaten diren tratu txar asko daude, adibidez: Mari Luz
Cortés-en kasua, Marta del Castillo-ren kasua edo Sandra Palo-ren
kasua… Lehenengo kasuan, gizon bat, Santiago del Valle, izan zen
beraz abusatu eta gero hil zuena; Marta del Castillo-ren kasuan,
klaseko kidek beraz abusatu eta gero hil zutela esaten da (oraindik
juizioekin daude); eta, Sandra Palo-ren kasuan, mutil batzuk, beraz
abusatu zuten, jo zuten, hil zuten… eta gero, bere gorputza erre
zuten.

Pertsona batek, tratu txarrak jasotzen baditu edo beste pertsona bati
ikusten badio tratu txarrak jasotzen, bere bizi osorako markatuta gera
daiteke, eta askotan, espezialistaren laguntza behar du. Biktima

2
batzuk, laguntza askorekin, beldurrak gainditzen dituzte, baina beste
batzuk ez eta gaizki geratzen dira bizitza osorako.

Psikologoetara joaten diren emakume asko, kausa hauengatik dira.


Frogatuta dago, askok profesionalen laguntza behar dutela oroipen
horiek ahazteko eta bizitzeko gurak berriz edukitzeko.

Biktima askok, ez guztiak, sekulekin geratzen dira bizitza osorako edo


denboraldi luzeetarako. Sekula fisikoak edo psikologikoak izan
daitezke. Fisikoak, gorputzean markak, hezurrak apurtuta… dira.
Emakume askoei gertatu zaie saihetsak apurtuta edukitzea.
Psikologikoak, beldurra gizonei, beldurra bere bizitzan norbaitekin
egotera, urteak pasa ahala erlazio berriak hasteko beldurra… izan
daiteke.

Tratu txarrak daudenean, beti aitzakiak daude, adibidez: “Ez da berriz


pasatuko…”, “drogen eta alkoholaren errua da…”, “emakume batek
ezetz esaten duenean, baietz da…”. Ez dute aitzakiarik balio, tratu
txarrak jasan ezinak dira eta zure inguruneko pertsona bati kontatu
behar diozu laguntza edukitzeko, eta inportanteena, denuntziatu
behar da, bestela gehiago eta gehiago hartuko dituzu.

Denuntziatzean, alegamendu-ordena jarriko dute eta tratu txarrak


emandako pertsona, ez da zuri hurbilduko. Orden hau, betetzen ez
badu, juizioetara joango da eta ziur aski, kartzelara.

Genero indarkeriak ez du muga geografikorik eta gizarte-kultura


eta ekonomia-sektore guztiak berdin-berdin ukitzen ditu.

Emakumezkoen aurkako indarkeriak eta minbiziak ugaltzeko adinean


dauden emakumezkoen heriotza kopurua berbera eragiten dute.

Egunero komunikabideetan ikusten ditugun zifrak oso larriak dira eta


argi adierazten dute gaur egungo gizarteak egoera zailari egin behar
diola aurre.

Tratu txarrak ematen duen pertsonak, sinesten du biktimaren jabea


dela eta biktima beraren menpean dagoela eta bera baino gutxiago

3
dela. Ez da horrela. Guztiok berdinak gara, emakumea edo gizona
izan arren, eta guzti-guztiok askeak gara, ez dugu ez jaberik ez inoren
menpean egon behar.

Gauzak horrela eta aurreko guztia kontuan hartuta, nire ustez arazo
honi denon artean irtenbideren bat aurkitu behar diogu
lehenbailehen. Egoera larria da eta guztiok gure partetik jarri behar
dugu delitu honen kontra borrokatzeko eta amaitzeko, horrela,
pixkanaka-pixkanaka, gure gizartean emakumeok gehiago baloratuak
izango gara.

También podría gustarte