Está en la página 1de 1

Kfé Berrikuntzak batera deitzen ditu Sevilla, Getxo, Lleida eta

Bartzelonako lagun berritzaile batzuk.

Kfé Berrikuntza topaketa-formatu da, 2010. urtean Sevillan sortu zena


Kpacita. SCAko jendea bultzatzaile zuelarik, eta honako gauza hauek ditu
oinarrizko zutabe: elkarrizketa, ekintza eta lankidetza. Datorren martxoaren
15erako iragartzen da aldibereko topaketa bat 4 probintziaren artean
(Sevilla, Getxo, Lleida eta Bartzelona), eta bertan mintzatuko da elkarrekin
hiriko egitasmoei buruz.

Baina, zer jo dezakegu hiriko egitasmotzat?

Egitasmook herritartasunetik “abiatzen dira” eta herritartasunera “jotzen


dute”. Azken batez, ahaleginak egiten dituzte bizitza errazagoa egiteko,
xumeagoa, eta horretarako hainbat bide erabiltzen dira.

Geure buruari galdetzen diogu ea zer egun dezakegun denon artean gure
hiriak hobetze aldera, gure ingurunea, gure egunez eguneko zereginak.
Elkarren artean jarriko ditugu jende butzatzaile huts batzuen ideiak, eta
saiatu egingo gara ekintza koordinatuetara heltzen topaketara joango diren
lagun guztien artean.

Gainera, twitter #kfe03 etiketa jarraitzen duten lagunek ere hartuko dute
parte eztabaidan eta ekintzako proposamenetan, eta aukera horrek
bideratuko ditu bertara joaterik ez daukaten lagunen ekarpenak.

Uneotan agortuak daude jarlekuak Getxon eta Sevillan, eta pertsona


garrantzitsu batzuk daude sartuta: Getxoko alkatea –blog eta twittertzale
da–, Sevillako Unibertsitateko ikerketa taldeak edo lagun aditu batzuk
nazioarteko mailan, Chris Pinchen besteak beste, CityCamp y PodCampko
antolatzaile eta P2P Fundationgo kidea.

Kfé Berrikuntzak dagoeneko dihardu hurrengo aldibereko deialdia


gauzatzen; izan ere, hiri askok nahi dute parte hartu. Horretarako zera da
bakarrik beharrezkoa: lagun bat bihurtzea ekitaldiaren koordinatzaile, eta
guztiz doakoa izango da partehartzaile guztientzat.

Hona hemen datorren martxoaren 15eko topaketaren koordinatzaileak:


Getxoko Ainhoa Ezeiza eta Mikel Agirregabiria, Lleidako Isabel Sala,
Bartzelonako Patrick Davenne eta Sevillako Eraser (Juan José Calderón) eta
Israel Sánchez. Antolakuntza Orokorrean, Marga Ojeda eta Chris Pinchen.

Babeslea: Caja de Badajoz

Laguntzaileak: Contenedor Cultural (Sevilla), Cafetería Laie (Barcelona),


Hotel High Tech Tamarises (Getxo), Ateneu Popular de Ponent (Lleida).

Informazio osorako: www.kfeinnovacion.com

También podría gustarte