Está en la página 1de 34

BIZITZAREN BIDEA

Nerea Zubiría, Sergio Zulueta, Ekaitz Espino, Andrea


Romero eta Nerea Remírez.
1
Duela 3 urte, Mongoliako gobernadorearekin ezkondu zinen , baina ez zinen
izan zoriontsua betiko.

Hala ere, berak beste pertsona batzuekin oheratzen zela susmatzen zenuen, izan
ere, gau askotan ez zetorren zurekin lo egitera.

Gau batean, berriro ere zure logelara ez zetorrela ikustean, jauregi osotik hasi
zinen bilatzen, eta azkenean zure zerbitzari baten logelan aurkitu zenuen, erdi biluzik,
ohearen gainean. Haserretuta, logelatik hasi zinen bilatzen amorantea. Ohearen azpian
zegoen, eta aurkitzean, zaplazteko bat eman eta gortetik bota zenuen.

Honek triste utzi zintuen eta gobernadorearekin gatazka pilo bat ekarri zizkizun.
Hark behin eta berriz zin egiten zuen berriro egingo ez zuela, baina aste batzuk geroago
bere jokaera errepikatzen zuen.

Orain, honela zoriontsua ez zarela ikusirik, dibortziatzea pentsatzen duzu.

Baina hori aukera zaila da eta ez zaude ziur. Zer egingo duzu?

Printzearengandik dibortziatzea aukeratzen baduzu, zoaz 2. orrialdera

Printzearekin jarraitzea aukeratzen baduzu, zoaz 14. Orrialdera.


2
Dibortziatzea erabakitzen duzu eta printzearekin hitz egitera zoaz.
-Uste dut dibortziatu behar garela.-oiukatzen diozu.
-Bai,-onartzen du berak- asko pentsatu dut eta bientzat hoberena izango da.
Bihar bertan juzgatura joango gara.
Hurrengo egunean, juzgatura joaten zarete eta dibortzioa lortzen duzue. Baina
zu ez zaude ziur ezkongabe geratu nahi duzun ala mutil berri bat ezagutu nahi al duzun.
Izan ere, esaten dute orain internetetik mutil bat azkar aurkitzen dela. Zer egingo duzu?

Ezkonge jarraitzea erabakitzen baduzu, zoaz 3. orrialdera.


Internetetik bikotea bilatu nahi baduzu, zoaz 4. orrialdera.
3

Zure antzinako bizitza alde batera utzita, egun eguzkitsu batean, hondartzara
joatea pentsatzen duzu. Han zure betaurrekoak erori eta norbaitek hartzen ditu.
-Zure betaurrekoak dira?- xuxurlatzen dizu ahots batek.
Begirada altxatu eta emakume eder bat ikusten duzu. Izugarri politak
diren begi berdeak ditu eta aurpegi potxoloa.
-Bai, eskerrik asko, nola da zure izena?
-Adelina.
-A ze izen polita! Nongoa zara?
-Ba...
Eta orduak eta orduak pasatzen dituzue hitz egiten, betiko lagunak zaretela
dirudi. Adelinak bere etxera gonbidatzen zaitu, eta han igarotzen duzu gaua. Hurrengo
egunean, beste gauza batzuei buruz hitz egiten duzue eta azkenean adiskidetasun polit
bat sortzen da zuen artean.
Oso zoriontsu zara Adelinaren etxean, baina mundua ezagutu nahi duzu.
Adelinari kontatzen diozu, baina berak bere etxean geratu nahi du, lasai. Orduan zer
egingo duzu? Adelina utzi eta mundua ezagutu? Ala zure lagun maitearekin geratu eta
ez bidaiatu?
______________________________________________________________________
Bidaiatzea nahi baduzu zoaz 6.orrialdera
Ez bidaiatzea eta Adelinarekin geratzea nahi baduzu zoaz 7.orrialdera
4
Hurrengo egunean, janaria egiten ari zarela, internetik bikote bat bilatzea
erabakitzen duzu, eta ordenagailura joaten zara. Ordu bat geroago, oraindik ez duzu inor
aurkitu, orduan inoiz ez zarela berriro ezkonduko pentsatzen duzu. Ordenagailua
itzaltzera zoaz, baina bat-batean, mezu bat ikusten duzu. Zugan interesatutako pertsona
bat da. Hitz egiten hasten zarete: zer daukazue gustuko, nola deitzen zarete, zenbat urte
dituzue … eta lagunak egiten zarete.
Berarekin egunero hitz egiten jarraitzen duzu, lagunak zu zeu ezagutzeko
proposatzen dizun arte. Ez dakizu zer egin, arriskutsua izan ohi da...
______________________________________________________________________
Laguna ezagutu nahi baduzu, zoaz 9 orrialdera.
Ezagutu nahi ez baduzu, zoaz 10 orrialdera.
5

Adelinarekin oso zoriontsua zarenez, ez duzu bidaiatzen eta berarekin bizitzen


geratzen zara.
Asteak pasa ahala, hor inoiz baino hobeto zaudela konturatzen zara eta erabaki
zuzena hartu duzula ulertzen duzu. Adelinak asko maite zaitu eta zuk bera ere. Gainera,
hura oso eskertsu dago zure mesedearengatik: izan ere, berarekin geratzea erabakitzen
duzu, zure bidaiatzeko gogoak alde batera utziz.
Horrela, egun batean, Adelinak mesedea itzultzea erabakitzen du: bere bizitzako
aurrezki guztiekin Sardiniako irlan etxe polit bat erosten du, itsasoari begira eta guzti.
Eta han igarotzen duzue bizitza zoriontasunez.

AMAIERA
6
Pena handiz, Adelina agurtzen duzu. Hau negarrez dago eta izugarri kostatzen
zaizu hor uztea. Baina inoiz ez zara Mongoliatik atera eta mundua ezagutu nahi duzu.
Ordu batzuk geroago, aireportura iristen zara eta hegazkina minutu batzuetan
iritsiko da.
-Hegaldia 234A6, Floridarako helbidearekin, aireportura iritsi da eta hamabost
minututan irtengo da. Bidaiariak sartzen hasi ahal dira.- adierazten du emakume baten
ahotsak bozgorailuetatik.
Eserlekutik altxatu eta hegazkinean sartzen zara.
-Bost minututan aterako da hegazkina.- ohartarazi egiten du pilotuak.
Eta orduan, jendearen ahotsaren gainetik, ahots polit bat entzuten duzu, zure
izena ozenki oihukatzen. Hegazkinaren atera begiratu eta han ikusten duzu zure lagun
mina, Adelina.
-Adelina!- deitzen diozu. Hura zugana joaten da.- Nola zaude zu hemen?
-Ezin zintudan bakarrik utzi! Eta gainera, egia esan, nik ere mundua ezagutu
nahi dut.
Horrela atera egiten da hegazkina, eta zu Adelinarekin zoaz poz-pozik. Baina
bat-batean, hegazkina soinu arraroak egiten hasten da.
-Bidaiari atseginak, turbulentziak izaten ari gara. Segurtasun uhala jarri eta ez
urduritu.- jakinarazten dizue pilotuak.
Baina egoera txarrera joaten da eta hegazkina lurraren kontra jaurtiko da. Zuk
hegazkinak pilotatzen dakizu; izan ere, Mongoliako armadan egon zinen duela urte
batzuk. Baina izugarrizko beldurra ematen dizu. Zer egingo duzu?
______________________________________________________________________
Hegazkina ez salbatzea aukeratzen baduzu, zoaz 7. orrialdera.
Hegazkina salbatzea aukeratzen baduzu, zoaz 8. orrialdera.
7
Izugarrizko beldurra duzu eta ausardiriik ez duzu hegazkina salbatzeko. Eta
horrela hegazkina erortzen hasten da, zure biziaren amaiera gertu dagoela jakinarazten.
Bat-batean, soinu ozen batekin, hegazkina lurraren kontra lehertzen da.
Zuk Adelinari begiratzen diozu, odolez estalita dago eta zuk hanka eta eskua
apurtuta dituzu.
-Adelina,-ohiukatzen diozu- zuk lagundu didazu mundua desberdina ikusten eta
inoiz ez zaitut ahaztuko. Nire lagun maitea!
-Nik ere ez zaitut ahaztuko, baina mundu politago batera joango gara eta han
pozik egongo gara- xuxurlatzen du Adelinak.
-Maite zaitut!- diozue biek batera.
Eta hau esanda, Adelina, zure bizitzako lagun minena, nola hiltzen den ikusten
duzu. Geroago zuk ere ixten dituzu begiak, bizitzari agur esanez.

AMAIERA
8
Zure beldurra garaituz, pilotuaren kabinara zoaz eta ea zer gertatzen den
galdetzen diozu. Baina gizona lurrean etzanda dago eta aurpegia elurra bezain zuria du.
Urduritasunez, azafata batek infartu bat izan duela esaten dizu.
Ausartasunez, kabinan esertzen zara eta hegazkina kontrolpean hartzen duzu.
Hegazkina lurraren kontra jotzeko segundo gutxi geratzen dira eta bidaiarien artean
ikara sortu da: guztiak garrasi egiten edo negarrez daude. Baina maniobra oso zaila
eginez, hegazkina berriro horizontalki jartzea lortzen duzu eta Floridako estatuan
lurreratzea lortzen duzu.
Floridako aireportuan, heroi bat bihurtzen zara: mundu osoko egunkarietako
kazetariak doaz, medaila distiratsu bat ematen dizute eta Ameriketako Obama
presidenteak eta guzti eskerrak ematen dizu telefonoz. Baina pertsona horien guztien
artean, zuk badakizu nori esker ausartzen zara hegazkina salbatzera: Adelina.

AMAIERA
9
Ezagutzea erabakitzen duzu, norbaiten falta duzulako. Mezu bat bidaltzen
diozu:
“Baietz erabaki dut, zu zeuk ezagutu nahi zaitut. Ondo etortzen al zaizu
zortzietan zineman?”
Berehala erantzuten dizu:
“Bai! Hantxe egongo naiz bihar. Muxu asko!”
Hurrengo egunean, zinemara joaten zarete. Filma ikusi eta gero, jatetxe batera
zoazte eta zuen igarkizunari buruz hasten zarete hitz egiten.
-Beno,- hasten da hura- zeintzu dira zure igarkizun-planak?
-Ezkontzea eta hiru haurtxo zoragarri izatea da nire ametsa.-erantzuten diozu.
-Zer? Ni ez naiz inola ere ez ezkondu nahi, eta umeak gorroto ditut!-oihukatzen
du.
-Nola? Umeak zoragarriak dira!
-Ezta pentsatu ere!
-Horrela pentsatzen baduzu izango dela gure bizitza, ez zaitut ikusi nahi.-
bukatzen duzu zuk.
Joatea pentsatzen duzu, baina alde batetik konpainia bat behar duzu zure
bizitzan...
______________________________________________________________________
Lasaitzea eta ondo hitz egiten jarraitu nahi baduzu, zoaz 11. orrialdera.
Zure laguna uztea eta joatea erabakitzen baduzu, zoaz 12. orrialdera.
10
Internetetik ezagutu duzuna pertsonan ezagutzea arriskutsua dela pentsatzen
duzu eta ezetz esaten diozu. Ordenagailua itzali eta ohean lo geratzen zara.

Hurrengo egunean, atearen soinuak esnatzen zaitu. Atea irekitzen duzu eta
ezusteko bat eramaten duzu : internetetik ezagutu zenuen mutila atean dago. Ilea orraztu
gabe du eta haserretuta dirudi.

-Ze, zer egiten duzu hemen?-galdetzen diozu- Eta nola dakizu nire helbidea?

-Zure profilean ikusi nuen.-erantzuten dizu irribarre maltzur batekin.

-Baina nik ezagutu nahi ez zintudala esan nizun!

-Horregatik etorri naiz. -dio berak- Nirekin egon nahi ez baduzu, hil egin
beharko zaitut.

Laban bat altxatzen du zure gainean.

-Ez! Laguntza mesedez!-oihukatzen duzu.

Eta zure oihuei kasurik egin gabe, labanez zeharkatu egiten du zure bihotza.

AMAIERA
11
Hobeto pentsatzen duzu eta lekuan eserita geratzen zara. Sakon arnasten duzu
eta esaten diozu:
-Barka nazazu, zure opinioa errespetatu behar nuen.
-Ez, barkatu niri, ez zintudan horrela hitz egin behar- onartzen du berak.
Eta lasai eta ondo hitz egiten jarraitzen duzue. Hurrengo egunean, berriro ere
ikusten diozue elkarri, eta hurrengoan, eta hurrengoan. Egunak pasa ahala, maitemindu
zaretela ohartzen zarete.
Horrela elkarrekin bizitzera joaten zarete, kostan etxe eder bat erosiz. Eta urteak
pasa ahala, zure maitea ondo pentsatuz gero, ezkondu egiten zarete eta bi alaba
zoragarri izaten dituzue: Maddi eta Adelina

AMAIERA
12
-Banoa- esaten duzu- ez dut honekin jarraitu nahi.
-Zu ez zoaz inora! Tentel hori! Ez zenuke jaio behar!-oihukatzen du.
Honek asko haserretzen zaitu eta bira ematen duzu, hura jotzeko asmoz.
-Zu zara jaio behar ez lukeena. Baina hori erraz konpontzen da.
Eta hau esanda, labana bat hartu eta bihotzean sartzen diozu. Izan ere, ez zara
konformatzen zure bistatik urrun egotearekin.
Baina jende mordo ikusi du egin duzuna eta kartzelara eraman ahal zaituzte. Ez
salatzeko zure istorioa kontatu ahal diezu eta kartzelara ez bidaltzeko konbentzitu, baina
ez da erraza izango. Zer egingo duzu?

Zure burua entregatu nahi baduzu, zoaz 13 orrialdera.


Konbentzitzen saiatu nahi baduzu, zoaz 17 orrialdera.
13
Juizioan kartzelara bidaltzen zaituzte. Kartzela grisa, itsusia eta tristea da, eta
zure krimenaz damutu egiten zara. Baina ez zara konformatzen hor ezer egin gabe
geratzearekin, ez, zuk zeure bizitza aprobetxatu nahi duzu.
Egunak pasa ahala, ihes egitea oso zaila dela ikusten duzu. Burdin hesia oso
altua da, zure gelako leihoa barrote gogorrez babestuta dago, teilatutik altuera handiegia
dago...
Baina egun batean, afaltzen zaudelarik, kartzelatik alde egiteko modu bat
bururatzen zaizu: askariaren orduan, elikagaiak ekartzen dituen kamioirako irekitzen
dute atea; momentu horretan, presoak sortzen duten iskanbilaren artean ihes egin ahal
duzu, baina kartzelariek hiltzeko arriskua duzu. Zer egingo duzu?

Kartzelatik alde egiten saiatu nahi baduzu, zoaz 20. orrialdera


Kartzelan geratzea zure bizitza arriskuan ez jartzeko nahi baduzu, zoaz 21.
orrialdera.
14
Ez dibortziatzea erabakitzen duzu, oraindik gobernadorea maite duzula
konturatzen zarelako, baina oraindik printzearen infideltasunek egin zizuten mina
gogoan daukazu, eta oraindik ere haserretuta zaude.

Bi egun egoten zara berari hitzik esan gabe. Hirugarren egunean printzea zure
logelara dator. Zurekin hitz egiten ahalegintzen da, baina zuk hitzik esan gabe jarraitzen
duzu. Orduan erregutzen dizu:

-Mesedez, maitea, entzun iezadazu, ez zintudan minik eragin nahi. Nire bizitzan
guztia zarela konturatu naiz eta barkamena eskatzen dizut. Ez dudala errepikatuko zin
dagizut, haiek zurekin konparatuta ezer ez zirela ulertu dut. Oso gaizki pasatu dut egun
hauek, zure ahots polita entzun barik, barka iezadazu.

Gobernadorearen hitzak hunkitu zaituzte, baina hura ez konturatzeaz


ahalegintzen zara. Barkatzea nahi duzu, baina, behin eta berriro infidela izan eta gero
barkatuko duzu?

Gobernadorearengan sinesten baduzu eta barkatu nahi badiozu, zoaz


15.orrialdera.

Berarengan sinesten ez baduzu eta ez badiozu barkatu nahi, zoaz 16. orrialdera.
15
Barkatu egiten diozu, oraingoan egia esaten zuela pentsatzen duzulako. Horrela
bizitza arruntera bueltatzen zarete.

Barkatu duzun arren, ez zara guztiz fidatzen eta zurekin jarduera gehiago egitera
behartzen duzu: futbolera eta saskibaloira jolastu, zaldiz ibili, paseatu...

Asteak pasa ahala, oso gustura zaude eta orain ez duzu jarduera hauek egiten
bera kontrolatzeko asmoarekin. Berak ere asko atsegin dituela ohartzen zara eta zure
erlazioa asko hobetzen da.

Urte batzuk geroago, semeak izaten dituzue eta familia bat osatzen duzue. Eta
honela betirako zoriontsuak izaten zarete, zuen semeekin bizitza arrunt eta lasai bat
izaten.

AMAIERA
16
Bere hitz politek hunkitu zaituzten arren, ez duzu barkatzen eta jantziaren azpian
zeneukan laban bat sartzen diozu bihotzean. Lasai geratzen zara, zure arazoak bukatu
dutela pentsatzen, baina bira ematean garbitzailea ikusten duzu, polizia deitzen.
Zu ez salatzeko eskatzen diozu, baina ez du jaramonik egiten eta poliziak preso
hartzen zaitu.
Bi egun barru, juiziora eramaten zaituzte. Abokatu bat eskatzeko ez duzu dirurik
eta abokatua den zure lagun bati eskatzen diozu zu defendatzea. Baina hura ez dago
ziur; izan ere, gobernadorea hil duzu eta ez dauka konfiantzarik zugan. Hark zure burua
entregatzea errazena dela aholkatzen zaitu, horrela zure krimenarengatik ordainduko
zenuelako. Ados zaude honekin, hiltzailea zara eta kartzelara joan beharko zenuke,
baina, zu defendatzeko ez zara konbentzitzen saiatuko?

Zu kartzelara joatea erabakitzen baduzu, zoaz 13. orrialdera.

Zure lagunak zu defendatzeko konbentzitzen saiatu nahi baduzu, zoaz 17.


orrialdera.
17
Eskerrak, zure lagunak zutaz gupitzen dela eta juizioan defendatzen zaitu. Oso
abokatu ona da eta zu libre geratzea lortzen du.
Ia ez duzu sinesten eta Jainkoak parte hartu duela pentsatzen duzu eta erlijiosoa
bihurtzen zara: kristaua, hain zuzen ere.
Elizara zoaz igandero eta halako batean, apaizak monje izatearen aukera
proposatzen dizu. Honek interesatzen zaitu, baina ez zaude ziur. Izan ere, Jainkoari
eskainitako bizitza izatea ez da erraza...
______________________________________________________________________

Monjea bihurtu nahi baduzu eta jainkoari eskainitako bizitza izan nahi baduzu,
zoaz 18. orrialdera.

Monjea bihurtu nahi ez baduzu, zoaz 19. orrialdera.


18
Seminarioa utzi eta moja komentura joaten zara bizi berri bat egiteko. Miht
Knaoh-ri agur esaten diozu eta eskerrak ere bai.
Zure komentuko lehen eguna arraroa izan da. Gauza asko ez zenuen ulertzen eta
urduri jartzen zara.
Beldurra daukazu moja txar bat izan ez nahi duzulako.
Egunak eta egunak pasatzen dira eta normaltasuna ailegatzen da. Orain gauzak
normalagoak iruditzen dizute eta zure beldurra desagertu egin da.
Moja izatea gustatzen zaizu. Egunak oso azkar pasatzen dira eta egunero moja
hobeagoa zara, esperientzia hartu duzulako.

AMAIERA
19
Jainkoari eskainitako bizitza edukitzearen ideia ez duzu gustuko eta mundu
osotik bidaiatzea erabakitzen duzu.
Italiako Batikanoa bisitatzen zaudelarik norbaitek bultzatzen zaitu eta zorabiatu
egiten zara.
Ordu batzuk pasa eta itzartzen zara.
-Zer.. zer gertatu zait?
Zure ondoan eserita dagoen gizon bat azaldu egiten dizu:
-Zorabiatu egin zarela eta kolpe bat eman duzu.
-Eskerrik asko... -orduan bere aurpegia ikusten duzu- Aitor? Aitor! Nire
lehengusu maitea! Duela asko ikusten ez zintudala! Zer egiten duzu hemen?
-Orain hemen egiten dut lan, Batikanoan, oso leku polit bat da.- adierazten du
zure lehengusuak- Nahi duzu nire etxera joatea?
-Hobe izango da, bai.
Batikanoaren ondoan zegoen leku polit batean bizi da zure lehengusua. Han
orduak eta orduak igarotzen duzu hitz egiten.
-Eta zer gertatu zen gobernariarekin?-galdetzen dizu hark.
-Nik hil nuen, eta orain jauregia hutsik dago, hara joan ahal genuke...
-Nik hemen geratzea nahiago nuke...

Zure nebarekin bizitzen geratu nahi bazara, zoaz 22. orrialdera.


Mongoliako jauregira joan nahi bazara, zoaz 23. orrialdera.
20
Kartzelatik alde egitea erabakitzen duzu, zure bizia arriskuan jarriz. Horretarako
afalordua aprobetxatzen duzu: izan ere, jantokia kartzelaren patiora ematen duen ate bat
du. Presoak esertzen hasten diren bitartean eta nahastea aprobetxatuz, atea ireki eta
patiora ateratzen zara. Hor presoen bila dauden argi indar batzuk daude biraka; bat zu
ariarazten bazaitu, zu ikusi eta hiltzera kondenatu ahal zaituzte.
Horregatik oso azkarra eta trebea izan behar zara, baina zuk ez daukazu arazorik,
oso pertsona kirolzalea zarelako. Honela burdin hesira iristen zara, deskubritua izan
gabe. Hesia eskalatzen duzu trebetasun handiz eta kartzelatik ateratzen zara.
Lortu duzula pentsatzen duzu, baina bat-batean ahots bat entzuten duzu:
-Geldi hor! Aizu, kartzelatik ihes egin duzu, badakizu horrek zure heriotza epaia
esan nahi duela?
Bira ematean kartzelari bat dela ikusten duzu.
-Mesedez, ez ni salatu, ez dut hil nahi, mesedez, ni Mongoliako jauregian bizi
nintzen printzearekin eta ...
Honela zure istorioa kontatzen diozu.
-Ulertzen zaitut- esaten du zuk bukatzean- baina nire lana hau da, suposatzen da
nik entregatu behar zaitudala...
-Mesedez...

Kartzelaria konbentzitu egiten baduzu eta zuk salatu egiten ez badu, zoaz 27
orrialdera.
Kartzelaria bere lana ondo ez egiteko konbentzitzen ez baduzu eta salatu egiten
bazaitu, zoaz 28 orrialdera.
21
Alde ez egitea erabakitzen duzu, honek zure bizitza arrisku handian jartzen
duelako.Eta ez duzu nahi hain gaztea hiltzea.

Hala ere, kartzelan ez zaude batere gustura eta matxinatzea pentsatzen duzu,
baina alde txarra du hori: gaiztakeriak egiten harrapatzen bazaituzte kartzelariek, hil
egingo dizuete. Okerragoa dela kartzelariek zu hiltzea pentsatzen duzu.
________________________________________________________________
______
Matxinatzea erabakitzen baduzu, zoaz 24. orrialdera.
Jarrera ona izatea nahi baduzu, zoaz 25. orrialdera.
22
Geratzen zara pentsatzen pixka bat …
-Ondo da,-esaten duzu- baina zurekin bizitzea nahi dut.
Zure lehengusua oso pozik jartzen da zu esatean berarekin bizitzea erabaki
duzula.
-Bai mesedez! Izugarri faltan bota egin zaitut!- erantzuten dizu berak pozik.
Eta Batikanoan bizitza zoriontsua izaten duzu, zure lehengusu maitearen ondoan.
Hurrengo egunean, goizez Batikanora joaten zara lana bilatzera zure lehengusuarekin
egoteko egun osoan.

AMAIERA
23

Ez duzu asko pentsatzen eta laster erantzuten diozu:


-Ondo da, -esaten diozu- errespetatzen dut zure aukera, baina nik Mongolia
gobernatu nahi dut.
-Ondo da, zu nahi baduzu gobernadorea izatea, ni zure aukera errespetatzen dut.
Joan maleta prestatzera eta aeroportura abiatzen gara.
Eta hau esanda, maleta hartu eta zure jauregi maitatura itzultzen zara,
Mongoliako gobernari ezin hobea izateko asmoz.

AMAIERA
24
Jarrera txarrengatik burua moztu al dizueten arren, zuk gaiztakeriak egiten
hasten zara: beharrak ez betetzea, kartzelaren materiala apurtzea, etab.
Lehenengo egunetan ez dakite zein den erruduna,egun batean kartzelari batek
harrapatzen zaituzten arte.
Kartzelaren buruzagiak burua moztea agintzen du, eta horrela bukatzen da zure
bizitza.

AMAIERA
25
Jarrera ona izatea erabakitzen duzu, arazorik ez izateko. Horrela zure kondena
bermatzen dute eta 5 urte geroago kanporatzen zaituzte.
Diru asko daukazu, baina ez zara leku finko batean bizitzera geratu nahi.
Kartzelan egotearen esperientzia zure bizitzeko gogoak handitu ditu eta konturatzen
zara ia ez duzula mundua ezagutzen. Eta honela mundu osotik bidaiatzen duzu, lagun
berriak eginez eta gauza asko ezagutuz.

AMAIERA
26
-Ondo da, ez zaitut salatuko, baina hemendik oraintxe bertan egin behar duzu
ihes.
-Bai, eskerrik asko, baina joan baino lehen, zugandik zerbait egin dezaket?
-Ez, ez da beharrezkoa... itxaron! Bai, badago gauza bat: zurekin ihes egin nahi
dut.
Momentu batean hitzik gabe geratzen zara, baina ez dago denborarik
pentsatzeko.
-Ondo da, baina azkar joan behar gara hemendik, ados?
-Ados!
Kartzelatik alde egiten duzue, baina ez duzue nora joan. Lehenengo gaua zubi
baten behealdean geratzen zarete. Kartzelaria ez du etxerik ezta familiarik. Orduan zuk
gogoratzen duzu Mongoliako jauregia, eta oraindik gobernadorea zarela konturatzen
zara.
-Aizu, Mongoliako jauregira joan ahal gara, baina...
-Zer gertatzen da? Oso ideia ona da!
-Ba... horra joaten bagara Mongoliako herrialdea gobernatuko genuke, eta
ongietorria ez naizela izango susmatzen dut...
________________________________________________________________
______
Jauregira joan nahi baduzu, zoaz 28 orrialdera.
Jauregira joatea ez baduzu nahi, zoaz 29 orrialdera.
27
Baina zure erreguak ez dute kartzelariak zu salatu ez egitea lortzen. Gizonak
eskuburdinak ipintzen dizkizu eta kartzelara bueltatzen zaitu.
Hor beste kartzelariek hiltzera zigortzen zaituzte. Izugarrizko tristurarekin, aurki
elektrikoa dagoen gelara abiatzen zara. Hor esertzen zaituzte eta hankak eta eskuak
lotzen dizkizute. Metro batzuk harago zuk salatu zaituen kartzelaria dago, negarrez,
baina zuk ez duzu ikusten, begirada lurrean ipinita duzulako.
Gero metalezko kaskoa jartzen dizute buruan eta etengailua pizten dute.
Deskarga elektrikoa hasten da, baina zuk ez duzu minik hautematen, , barrutik hilda
zaudelako.

AMAIERA
28
Jauregira joatea aukera bakarra dela erabakitzen duzue eta Mongoliara itzultzen
zarete. Baina zuk pentsatzen zenuen bezala, han ez zara ongietorria, eta herria oso
haserretuta dago.Oso triste jartzen zarete hori ikustea, baina gobernadore onak izaten
saiatzen zarete.
Hala ere, gobernadore onak izaten saiatzen zarete. Baina herriak ez du etsitzen
eta gau batean jauregiko dorre bat erretzen dute.
Hau asko haserretzen zaitu eta gobernadore gaiztoa eta krudela izateko gogoak
sartzen zaizkizu, baina lasaitzeko eskatzen dizu zure laguna kartzelariak. Zer egingo
duzu?
________________________________________________________________
______
Herria barkatzea nahi baduzu, zoaz 30 orrialdera.
Herria barkatu ez nahi baduzu, zoaz 31 orrialdera.
29
Jauregira ez joatea erabakitzen duzue, han ez zinelako ongietorria izango. Baina
egunak pasa ahala, ez zeneukaten bizitzeko lekurik.
-Agian etxe bat bilatu beharko genuke – proposatzen du zure lagunak.
Ideia hori ez zaizu asko gustatu baina beste ideia bat proposatzen duzu:
-Edo mundu osotik bidaiatu!-proposatzen duzu zuk.
Biak zer egin nahi duzue pentsatzen geratzen zarete.
Zer egin nahi duzu?
________________________________________________________________
______
Mundutik bidaiatzea nahi baduzu, zoaz 32. orrialdera.
Etxe bat erostea nahi baduzu, zoaz 33. orrialdera
30
Oso haserretuta jarraitzen duzu herriaren jarrerarengandik. Baina zure laguna
lasaitzeaz konbentzitzen zaitu eta hobeto pentsatzen duzu.
Bitartean, herria ikusten du hobeto bizitzen direla zuekin gobernadore izateaz.
Horrela gobernadore onak eta eskuzabalak jarraitzen duzue, herria hortaz
konturatzen den arte. Eta zuei esker loraldi garaia bizitzen du Mongoliako erreinuak.

AMAIERA
31
Herria ez dago batere pozik zuen jarrerarengandik, eta gauza gaiztoak egiten dituzte
zuei gobernadore postua kentzeko, baina zuek ez duzue hain erreza postua uzten.
Ikustean herria oso gaiztoa izaten ari zela zuekin gobernadore postua kentzeko, zuek ere
gaiztoak izaten zarete.
Hilabeteak pasa eta zuek gaiztoagoak zarete: jendeari bere lana kentzen diozue, jende
batzuei etxea enbargatzen diozue, janari denda batzuk ixten dituzue jendea ez erosteko

Hori egitean, herria demokrazian handian sartzen duzue.

AMAIERA
32
Azkenean erabakitzen dugu mundu osotik bidaiatzea kartzelariarekin.
Globo batean 80 egunetan mundu osoa bidaiatzen duzue, leku gehiago
ezagutzen eta oso ondo pasatzen.
Hainbat hiri ikusten duzue: Mexiko, Argentina, Brasil, Kuba, Kanada, Txina,
Espainia, Alemania …
Asko ikasten duzue hiri horiek ikustean eta bidai agentzia bat egiten duzue.

AMAIERA
33
Ez bidaiatzea erabakitzen duzue, bizitza arrunta izan nahi duzuelako. Toskanan
etxe eder bat erosten duzue, txikitatik zure ametsa izan dena.

Etxea hondartzaren albon dago, zuhaitzez inguratuta, oso ederra da. Bi solairuak
dauzka, behean, bi bainua, sukaldea, egongela eta terraza. Goian, bost gelak eta bainu
bat.

Urte batzuk geroago hiru seme-alaba ederrak izaten dituzue: Ana, Maria eta
Gorka, eta haiekin bizitza zoriontsu eta polit bat izaten duzue.

AMAIERA

También podría gustarte