Está en la página 1de 2

DESCARTES

OINARRIZKO KONTZEPTU FILOSOFIKOAK

-ANALISIA: Metodoaren bigarren araua. Konplexua dena xinple edo bakun bihurtzeko egin beharreko
prozesua. Aztertzen ditugun arazoak ahalik eta gehien zatitzea, funtsezko osagaiak aurkitu arte.

-ARGITASUNA. Iluntasunaren kontrakoa dena. Nabaritasunak duen ezaugarrietariko bat. Adi dagoen
izpirituari berehala agerian aurkezten zaion ideia izango da argia.

-ARIMA: Nia. Berak egin nau naizena. Gorputzatik gustiz independientea. Ez du gorputzaren beharrik
existitzeko.Gure arima da animaliengandik bereiztu egiten gaituena. Substantzi pentsatzailea edo Res Cogitans.
Arimaren berezko ekintza pentsatzean datza.

-ARRAZOIMENA: Gizakiak errealitatea ezagutzeko daukan berezko ahalmena. Ezagutzaren irurri fidagarria.
Arrazoirik gabe ez dago egia ezagutzerik. Adimenaren sinonimoa da. Arrazoiaren bidez egia eta okerra bereiztu
daitezke. Arrazoia unibertsala da zeren eta gizaki guztiek duten ahalmena den; hala eta gustiz pertsona batzuk
zuzen erabiltzen dute beste batzuk oker erabiltzen duten bitartean.

-BEREIZITASUNA.Nabaritasunaren ezaugarrietariko bat, bestea argitasuna delarik. Nahasia ez dena bereizia


da. Zehatza eta beste guztietatik diferentea, nahastu gabekoa, den ideia bereizia izango da.

-COGITO ERGO SUM. Pentsatzen dut beraz banaiz. Descartesentzat lehenengo egia nabaria, bere filosofiaren
oinarri sendoa eta dudaezina. Ez dago dudarik pentsatu ahal izateko zerbait izan behar dudala. Hain da nabaria
ezen ezin baita dudan jarri. Naizena “ Res cogitans”, hau da, gauza edo substantzia pentsatzailea da.

-DEMOSTRAZIOA. Arrazoiketa bat da, zeinaren bidez egiazkoak eta ziurrak diren premisa batzuetatik
ondorio egiazko eta ziurrera heltzen baita.

-EGIA. Gauza eta pentsamenduaren arteko egokitzapena da. Ideia egiazko da pentsatzen dena errealitatean
gertatzen denean. Ideia eta errealitatearen arteko adostasunean datza egia. Descartesentzat egia eta
nabaritasuna sinonimoak dira: “ Nabaria den guztia egia da”.

-EZAGUTZA. Arrazionalistek lortu nahi dutena. Horretarako hiru oinarrizko galderak egingo dituzte:. Nondik
dator ezagutza? ( Ezagutzaren iturria). Zerez osatua dago? (Ezagutzaren edukina). Eta zeintzuk dira ezagutzaren
mugak?. Giza ezagutzaz arduratzen den filosofiaren arloa epistemologia ( grekozko episteme-tik, zientzia) da.

-ESZEPTIZISMOA. Aintzinean sortutako joera filosofikoa . Bere ustez gizakia ez da gauza egia ezagutzeko
ezin baitaa erabateko ziurtasunik lortu .

-GIZAKIA. Descartesentzat bi substantziez, hedatua eta pentsatzailea, osaturiko izakia da.


Descartesk ikuspegi dualistari jarraitzen dio. S. Pentsatzailearen ezaugarria edo atributoa pentsatzea da eta S.
Hedatuaren atributoa hedadura eta mugimendua. Hedatua denak ez du pentsatzen eta Pentsatzailea denak ez
dauka hedadurarik. Substantzia bi horien arteko lotura edo harremana “glandula pineal” deritzonean dago.

-GORPUTZA. Gauza Fisikoa. Res extensa. Hedaduraz horniturik dagoen substantzia, hots, luzera, zabalera eta
sakontasuna , eta mugi daitekeen izakia; neurtu, matematizatu egin daitekeena. Arimarekin elkartzean gizakia
osatzen du. Giza Gorputza makina bat baino ez da . Munduan dauden gorputz guztiak mekanikoki mugitzen dira
.( Mekanizismoa).

-KAUSA. Efektu edo ondorio baten printzipio eragilea. Kausa eta efektuaren arteko harremanari kausalitatea
deitzen zaio. Ez dago ezer kausarik gabekoa. ( Kausalitate unibertsalaren Printzipioa).

-HEDADURA.Espazialtasuna adierazten du, gauza bat espazioan egotea. Gorputzaren ezaugarria edo atributoa

-IDEIA: Pentsamenduaren edukina. Pentsatzea ideiak edukitzea da. Ez dira esistitzen pentsamendutik aparte
( Platonek uste zuen bezala). Hiru idei mota bereizten ditu: jatorrizkoak, irudimenezkoak eta eratorriak.

1
-IRUDIMENA: Asmatzeko giza izpirituak duen barne ahalmena, fantasiarekin identifikatzen dena. Era
askotara erabiltzen du gizakiak irudimena, lehen aldia berregiten, etorkizuna susmatzen edo asmatzen...

-IZPIRITUA: Descartesentzat arrazoimenaren sinonimoa da. Adimena edo goi Mailako ahalmena adierazten
duelarik. Ez da materiala eta materiari kontrajartzen zaion zerbait da.

-JAINKOA. Subtantzi infinitoa, betierekoa, aldaezina, independientea, guztia dakiena eta ahalguztiduna.
Gizakiak daukan jatorrizko ideia eta nabaritasun osoz esistitzen dena. Gustiz perfektoa izanik ez gaitu
engainatzen eta beraz nabaritasunez ezagutzen dugun oro egia dela ziurtatzen digu.

-JATORRIZKOA. ( Innatoa). Idei batzuk jatorrizkoak dira, hortaz, nirekin batera jaioak dira. Adimenak berez,
sortzez edo naturaz dituen ideiak jatorrizkoak dira. Ad: Jainkoaren ideia.

-MEKANIZISMOA. Errealitate fisikoaren fenomeno guztiak azaltzerakoan printzipio mekanikoetan


oinarritzen den teoria. Unibertsoa makina bat da, erloju bat bezalakoa, eta bertan gertatzen diren mugimendu
guztiak mekanikoak dira. Arimadunak ez diren gauzak makinak besterik ez dira. Descartesentzat animaliak ere
makinak dira.

-METODOA: Bidea. Giza arrazoiak jorratu beharreko bidea egia aurkitzeko. Gure arrazoia desbidera ez dadin
ezinbestekoa da metodo bat erabiltzea. “ Errezak eta ziurrak diren arau multzo bat. Lau arau ditu: Nabaritasuna,
analisia, sintesia eta berrikuspena.

-NABARITASUNA: Metodoaren lehenengo araua. Argia eta berezia dena nabaria edo ebidentea da.
Nabaritasunez ezagutzen dugun oro egia da. Nabaria dena dudaezina da. Niaren esistentzia, Jainkoaren
esistentzia eta substantzi hedatuen esistentzia ideia nabariak, dudaezinak, direnez egiak dira. Egia erizpidea da.

-PENTSAMENDUA: Niaren atributu edo ezaugarri garrantzitsuena. Pentsamenduak edozein bizipen sikikoa
adierazten du : iruditu, imajinatu, asmatu, amets egin, duda egin, gogoratu...edozein egoera konszientea.
Substantzia pèntstzaileak egiten dituen ekintza edo eragiketa sikikoak dira.

-PRINTZIPIOA: Oinarria, hastapena, funtsa. Edozein zientziak onartzen duen proposizioa edo proposizio
multzoa. “Cogito ergo sum” Descartesen filosofiaren printzipioa da.

-RES COGITANS. Latinez; Substantzia pentsatzailea.Pentsatzen duen gauza edo substantzia.

-SINTESIA. Metodoaren hirugarren araua. Sinplea denetik konplexuagoa denera doan prozedura logikoa.
Analisiaren kontrakoa. Dedukzioa.

-SUBSTANTZIA: Latinezko sub-stare( azpian dagoena) hitzetatik dator eta zera esan nahi du: zerbaiten
azpian dagoena bere esistentzia sostengatzen edo eusten.Esistitzeko bere izatea besterik behar ez duen gauza
esistentea. Hiru daude Descartesen aburuz, bakoitzak bere atributu edo ezaugarria duelarik:Nia edo arimak,
pentsamendua; Jainkoak, perkektotasuna; gorputzak, hedadura.

-ZALANTZA: Duda. Metodikoa izan behar da. Den-dena zalantzan jarri zerbait dudaezina aurkitu arte.
Adimenaren jarrera bat egia nabariak aurkitzeko.

-ZIENTZIA: Benetako ezagutza ziurra. Unibertsala, objektiboa eta metodikoa dena. Beraren bidez lortutako
ezagutza mundu guztientzat eta garai guztietan baliagarria izan behar da.

-ZIURTASUNA: Adimenaren egoera bat non inolako dudarik ez dagoen. Inolako zalantzarik gabe onartzen
den baieztapen baten ezaugarria. Ziur egotearen koalidadea. Nabaritasunaren sinonimoa da.

También podría gustarte