Está en la página 1de 2

PLATON.

KONTZEPTUAK

-ARIMA(psike). Gizakiaren osagarri ez materiala. Hilezkorra eta ideien mundukoa.


Gorputzaren kartzelatik atera nahi du. Hiru zati ditu: Arrazoizkoa, buruan kokatzen da
eta bere eginkizuna pentsamendua da. Suminezkoa, bularrean kokatzen da eta bere
eginkizuna nahimena edo borondatea da. Irriteszkoa, sabelean kokatzen da eta sena eta
instintoen kokagunea da. Gurdi hegadunaren mitoaz baliatzen da Platon nolakoa den
azaltzeko.

-ARRAZONAMENDUA(dianoia): Zentzumenen bidez gauzatzen den ezagutzari


kontrajarrita, arrazoizko argudioak erabiltzeko gaitasuna da. Matematikazko
ezagutzarekin identifikatu zuen.

-BERTUTEA(areté): Zentzu zabalean adierazi nahi duena da edozeinek duen berezko


ahalmena edota gaitasuna. Arima zati bakoitzari bere bertutea dagokio hau da, dagokion
portaera edo jokaera zuzena. Bertute etikoak lau dira: Neurritasuna, Sendotasua,
zuhurtasuna eta hauen ondorioa den Zuzentasuna.

-DIALEKTIKA: Elkarrizketari lotzen zaio hitz hau ( Dia- logos: Elkarren arteko hitza).
Elkarrizketa batean galderak egin eta erantzunak emateko trebetasuna da. Gauza
bakoitzaren zerizanaz ohartzen denari dialektikoa deritzogu. Filosofoaren sinonimoa da
Dialektikoa. Dialektikaren bidez Ongiaren Ideia ezagutzera heltzen da eta ondorioz
hiriaren agintea eskuratzeko prest dago filosofoa.

-DOXA EDO IRITZIA. Mundu sentikorrari dagokion ezagutza maila. Zentzumenen


bidezko ezagutza denez ez da batere ziurra edo zehatza. Itzalak eta objektua fisikoak
ikustean datza. Honako hauek aldakorrak direnez doxa ere aldakorra da eta beraz ezin
da benetako ezagutza izan.

-DUALISMOA EDO BIKOIZTASUNA: Edozein errealitatetan bi osagai desberdin


dagoela baieztatzen duen ikuspegia da. Platonen filosofia dualista da : Dualismo
Ontologikoa ( Mundu Sentikorra eta Ideien Mundua), Dualismo Epistemologikoa
( Doxa eta Episteme) eta Dualismo Antropologikoa ( Gorputza eta Arima).

-EPISTEME EDO ZIENTZIA. Ideien munduari dagokion ezagutza maila.


Arrazoimenaren bidezko ezagutza denez benetako ezagutza da. Objektu matematikoak
eta Ideiak ezagutzean datza. Honako hauek betierekoak eta aldaezinak direnez episteme
ere betierekoa eta aldaezina da

-GORPUTZA. Gizakiaren osagarri materiala. Fisikoa denez mundu sentikorrekoa da eta


beraz, aldakorra, mugikorra, jaio eta hil, agertu eta desagertu…ez-perfektoa da.
Arimaren gartzela da eta gizakiaren gaitz eta akats guztien iturburua.

1
-HEZIKETA EDO PAIDEIA.Arimari zuzentzen zaion prozesua da, arimak benetako
ideiei begiratzeko jarrera har dezan. Heziketaren bidez arima iluntasunetik argitasunera
igaro egiten da. Heziketa ez da itsu dagoenari ikusmena ematea baizik eta ikusteko
ahalmena duen arimari bere begiradaren norabidea zuzentzea, mundu sentikorrari
begira egon ordez ideien munduari begira jar dadin

-IDEIA( eidos). Materia gabeko zerizana. Forma esentziala. Benetako errealitateak.


Gauza materialen eredu orijinalak , objektu fisikoak horien kopiak direlarik.
Aldaezinak, betierekoak…perfektoak. Goi mailako Ideien munduan egonlekua
dute.Ideia ez da zentzumenez ezagutzen, adimenaz baizik.

-IDEIEN MUNDUA. Mundu Sentikorretik aparteko goi mailako errealitatea da. Bertan
Ideiak daude. Goiko errealitate honetara heltzeko mundu sentikorretik alde egin behar
da. Iluntasunetik argitasunera. Igoera dialektikoaren bidez Filosofoaren arima Mundu
honetan dagoen Ongiaren Ideia ezagutzera heltzen da.

-MUNDU SENTIKORRA: Objektu fisikoez osatutako errealitate materiala.


Zentzumenen bidez hautematen dugun errealitate aldakorra, mugikorra, anitza eta ez
perfektoa. Bertan dauden izakiak ideien itzalak edo kopiak besterik ez dira. Ez da beraz
benetako errealitatea. Haitzuloaren irudiarekin parekatzen du.

-NEURRITASUNA( sophrosyne). Irritsezko arimaren bertutea . Neurrigabeko


nahikeriak, handinahia, diru gosea, harrokeria…eta abarri ematen dio aurpegia bertute
honek. Langileei dagokien bertutea da.

-ONGIAREN IDEIA. Ideien munduko Ideiarik gorena. Eguskiarekin parekatzen du.


Izate printzipioa eta Ezagutza printzipioa. Berak emandako argiari ezker ideiak ezagutu
daitezke. Igoera dialektikoaren helmuga da. Ongiaren ideia ezagutzera heldu dena
filosofoa da eta hiria gobernatu behar du.

-ZUHURTASUNA( phronesis). Arrazoi arimaren bertutea da. Gure pentsamendua


zuhurra izan behar du. Hiriaren gobernariei dagokien bertutea da. Filosofoak
zuhurtasunez gobernatu behar du eta.

-ZUZENTASUNA(dyke): Greziarren aburuan zuzentasuna mundu osoaren baitan


dagoen ordenaren esanera jartzea da. Gauza guztiek badute bere egitekoa eta berari
dagokion kokagune propioa. Zuzentasun etikoa ematen da arima zati bakoitzak
dagokion bertuteaz jokatzen badu. Zuzentasun politikoa ematen da gizarte klase
bakoitzak dagokion zeregina dagokion bertuteaz betetzen badu.

También podría gustarte