Está en la página 1de 44

Nerea

Akarregi, Eduardo Docampo, Mertxe Gónzalez,


Begoña

Kortabitarte, José Regoyo, José Regoyo, Begoña


Kortabitarte, Eduardo Docampo, Mertxe
Gónzalez, Nerea Akarregi, Mertxe Gónzalez José
Regoyo, Nerea Akarregi, Eduardo Docampo,
Begoña Kortabitarte, Begoña Kortabitarte,
Mertxe Gónzalez, José Regoyo, Nerea Akarregi,
Eduardo Docampo, Eduardo Docampo, Nerea
Akarregi, Begoña Kortabitarte, José Regoyo,
Mertxe Gónzalez,
Herri-kirolak R-300

HERRI KIROLAK
1. JUSTIFIKAZIOA ………………………………………………… 3

2. SARRERA ………………………………………………………... 3

3. HERRI KIROLEN SORRERA …………………………………… 3

4. HERRI KIROLEN SAILKAPENA ETA EZAUGARRIAK …….. 6

4.1. Aizkora-proba
4.2. Sega-jokoa
4.3. Harri-jasotzea
4.4. Sokatira
4.5. Giza eta abere probak:
4.6. Lasto-altxatzea
4.7. Lasto-botatzea
4.8. Lokotx-biltzea
4.9. Trontza
4.10. Zaku-eramatea (Mugalariak)
4.11. Orga-jokoa edo Gurdi-jokoa
4.12. Ingude-altxatzea
4.13. Txinga- eta ontzi-eramatea
4.14. Harri-zulatzea
4.15. Ahari-jokoa
4.16. Ardi-txakur lehiaketak
4.17. Birla-jokoa edo Bola-jokoa
4.18. Estropadak
4.19. Palanka-jaurtitzea
4.20. Toka

5. EUSKAL PILOTA ………………………………………………. 17

5.1 Sorrera
5.2 Pilotalekuak
5.3 Modalitateak eta espezialiteak
5.4 Konklusioak

6. UNITATE DIDAKTIKOA ………………………………………. 21

7. BIBLIOGRAFIA …………………………………………...……. 25

8. ERANSKINA: Argazki bilduma …..……………………………. 26

2010 2 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

1. JUSTIFIKAZIOA

Herri-kirolak ez dira guretzat beste edozein kirol batzuk bezalakoak. Kirola gure
kultura ondarearen parte bat da, eta gainerako kirolak nola inportatuak hala bertakoak,
batere mespretxatu gabe, esan daiteke gure adierazlerik garrantzitsuenetako bat dela.
Horregatik, hain zuzen, Herri-kirolak suspertu nahi izateak esan nahi du gure kultura
eskuratzea ere, eta, horrekin batera, euskarak duen une larria sendabidean jartzea.

Urtetan eta urtetan gure haur eta gazteek berez eta besterik gabe egin dute kirola,
inolako kanpoko pizgarri beharrik gabe. Gure herriak eta hiriak jendearen topaleku eta
jolastoki ziren garai batean. Gaur egun, komunikabide eta interes ekonomikoen eraginez,
beste kirol batzuek zokoratu dituzte gure berezko kirolak. Kontua da eremu guztietan eta,
zehazki, ikastetxeetan egiten den kirolen zerrendaren aldean, adierazpen-mailarik
eskasenean aurkitzen dela herri-kirolak.

2. SARRERA

Gure herriko ezaugarririk adierazgarrienetariko bat joko eta kiroletarako zaletasuna


da; horiek, hizkuntzarekin batera, geure nortasunaren seinale dira.

Bai jokoek bai kirolek oso lotura zuzena dute geure herriko jendearen eguneroko lan
eta usadioekin. Kirol eta joko hauen guztien ezaugarririk garrantzitsuenetariko bat indarra
erabiltzearena da.

Herri-kirola ez da, gure ustez, beste edozein kirol bat bezalakoa. Kirol mota hau gure
kultur ondarearen parte bat da eta gure adierazlerik garrantzitsuena, gainerako kirolak
batere mespretxatu gabe. Horregatik, hain zuzen, HERRI-KIROLAK suspertu nahi izateak
esan nahi du baita gure kultura eskuratzea ere.

Helburu hauek finkatu nahi ditugu:

 Eskoletan herri kirolak berpiztea


 Herri-kirola heziketa tresna bezala erabiltzea, Gorputz Hezkuntza
aberastea eta gure kiroletan trebatzea
 Herri-kirolaren ezagutza eskaintzea neska-mutilei eta aukerak
bideratzea kirola bidean abiatzeko

3. HERRI KIROLEN SORRERA

Herri-kirolak, deitzen zaie, normalki, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren
kirolei. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri-kirolen jatorria aurki
dezakegu garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean. Euskal Herriko kirol
gehienen jatorria nekazaritzan, baserrietako lanetan eta laborantzan datza.

2010 3 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

“Eta mila erreal txahal batek zuhaitz hau zuk baino arinago moztu baietz!"

Horrelako erronka batetik sortu zen, zalantzarik gabe, gaur egun herri kirol izenaz
ezagutzen duguna. Kirol hauetan euskaldunen nortasunaren bi alderdi bereizgarri biltzen
dira: norgehiagokarako grina eta apustuetarako zaletasuna.

Herri-kirolek osatzen dituzten proba guztien jatorria da itsasoan, basoan eta, batez
ere, baserrian egiten zen eguneroko lana. Azkenak, baserriak, sorrarazi ditu herri kirolen
modalitate gehien, haien artean hedatuena enborrak aizkoraz moztea izanik. Haren jatorria
baserriko sutarako, egur-ikatza egiteko eta etxeak eta itsasontziak egiteko behar zen egurra
lortzeko zuhaitzak moztean dago.

Harriak jasotzeak horma edo etxe bat eraikitzerakoan harriak leku batetik bestera
mugitzeko makinarik ez zegoeneko garaiak gogorarazten dizkigu. Baserriko lanari
lotutako herri-kirolen beste modalitate batzuk daude: belarra segaz moztea; lasto-fardelak
jasotzea; txingak eramatea, esne-ontziak eskuetan garraiatzetik datorrena, eta lokotxak
biltzea, Euskal Herrian hain hedatuta zegoen artoaren uzta-bilketatik datorrena.

Zenbait aberek ere, baserrietako bizitzaren partaideak zirenez, herri kirolen


modalitate ezberdinetan parte hartzen dute, adibidez, harriak arrastaka eramatean. Proba
horretan astoak, zaldiak eta idiak erabiltzen dira, ezagunenak eta arruntenak idi-probak
izanik.
Txakurraren betebeharrak ardi-txakurren lehiaketan zerikusi handiagoa du
azkartasunarekin eta zuhurtasunarekin indarrarekin baino. Lehiaketa horietan "gizonaren
lagunik onenak" artalde bat gidatu behar du artzainak ematen dizkion aginduen arabera.

Antzinako arrantzaleen lan nekosoak herri kirolen modalitaterik ikusgarri eta


politenetako bat utzi digu: traineruen estropadak. Gaur egungo kirola lana zenean,
arrantzaleak itsasora joaten ziren, eta jo eta ke arraun egiten zuten arrantzagune oparoetara
joateko eta bertan harrapatutako guztia ahalik eta lasterren portura eramateko.

Meatzaritzaren mundutik ere heldu zaigu kirol mota bat : harri-zulatzaileen lehiaketa.
Proba horretan kirolariek harrizko blokeak zulatu behar dituzte burdin haga batez kolpatuz.

2010 4 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

Baina herri-kirol guztiak ez datoz lan-mundutik. Gure herrixketako eleiz atariak


euskaldunen artean gehien hedatu den kirolaren sorburua eta eskola izan dira: pilota.

Kirol horren modalitateen artean (esku-pilota, pala, erremontea, sarea, zesta-punta...),


gure mugetatik kanpo ospe handiena lortu duena zesta-punta izan da. Hego eta
Ertamerikako herrialde askotan, Estatu Batuetan, Kuban eta Filipinetan, adibidez, partida
zorabiagarriak eta diru mordoa jokatzen direneko pilotalekuak daude, "Jai-Alai" famatua,
esaterako.

Izan ere, apustuak herri-kirolen modalitate guztietan egiten dira, kirol hauen
xarmaren, ohituren eta ikuskizunaren parte bat baitira. Harri-jasotzea, aizkora edo sega
bezalako probetan, sarritan, kirolariek beraiek bultzatzen dituzte apustuak.

Jakina denez, herri kiroletarako behar den baldintzetako bat indar fisikoa da. Hala
ere, bada azpimarratu beharreko zerbait: kirolarien artean ez dago kontaktu fisikorik.
Herri-kirolen modalitateen barruan ez dago indarkeriarako edo erasoaldirako inolako
aukerarik. Ahalegin guztiak, indar guztiak, nork bere burua eta arerioa gainditzeko
erabiltzen dira.

2010 5 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

4. HERRI KIROLEN SAILKAPENA ETA EZAUGARRIAK

4.1.- Aizkora-proba
4.2.- Sega-jokoa
4.3.- Harri-jasotzea
4.4.- Sokatira
4.5.- Giza eta abere probak:
4.5.1.- Giza-probak
4.5.2.- Idi-, asto- eta zaldi-probak
4.6.- Lasto-altxatzea
4.7.- Lasto-botatzea
4.8.- Lokotx-biltzea
4.9.- Trontza
4.10.- Zaku-eramatea (Mugalariak)
4.11.- Orga-jokoa edo Gurdi-jokoa
4.12.- Ingude-altxatzea
4.13.- Txinga- eta ontzi-eramatea:
4.13.1.- Txinga-eramatea
4.13.2.- Ontzi-eramatea
4.14.- Harri-zulatzea

Hala ere, badira beste kirol edo joko batzuk aurrekoez gain, batzuetan herri kiroltzat
hartzen direnak:

4.15.- Ahari-jokoa
4.16.- Ardi-txakur lehiaketak
4.17.- Birla-jokoa edo Bola-jokoa
4.18.- Estropadak
4.19.- Palanka-jaurtitzea
4.20.- Toka

4.1.- AIZKORA-PROBA

Neurri jakin bateko enbor bat edo enbor kopuru bat aurkariak baino lehenago
moztean datza.

Aizkolariak enbor gainean jartzen dira. Enborra mozteko ebaketak bi aldeetatik


egiten dira.

2010 6 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

Zenbait lehiaketa bikoteka egin daiteke,


kirolariek txandaka parte hartuz, bakoitzak nahi
beste denboran jardun dezakeelarik. Enborraren
lodiera neurtzeko unitate bereziak erabiltzen
dira: ontza (2,3 cm), kana (248,4 cm), kana-erdi
(124,2 cm), oina (82,8 cm) edo oin-bikoa (165,6
cm).

Enbor horizontalean lehiatzen da


normalean, nahiz eta bertikalean ere lehiatu
daitekeen. Horrela egiten den lehiaketan,
aizkolaria enborrari mozketa txikiak egin eta
bertan ohola sartuz, altuera irabazten joango da.
Behin goraino iritsi denean, enborra mozteari
ekingo dio.

4.2.- SEGA-JOKOA

Mugatutako zelaian eta denbora zehaztuan, ahalik eta belar kilo gehien ebakitzean
datza.

Segalari bakoitzak laguntzaile talde bat izan dezake belarra bildu, batu eta pisatzeko.
Segalariak, belarra ebakitzeaz gain, sega zorroztu beharko du. Normalean, txapelketetan
lana bi ordutan egin behar izaten da. Sega heltzeko, eskuineko eskua kirtenean eta
ezkerrekoa atzekoan kokatu behar dira. Ebaketan, mugimendua eskuinetik ezkerrera
egingo da, zirkunferentzi erdia osatuz. Ebaketa baten ondoren, pauso bat aurrera eman eta
mugimenduaren teknika errepikatzen da.

2010 7 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

4.3.- HARRI-JASOTZEA

Harria lurretik sorbalda gaineraino altxatzean datza. Lehiaketetako lana harria


denbora zehatz batean zeinek gehiagotan altxatzen duen izaten da. Hala ere, badira harri
handiena altxatzearen lehiak.

Txapelketaren arabera, kilo ezberdinetako harriak aukeratuko dira. Harriaren forma


kontuan hartzen badugu, lau dira, jeneralean, erabiltzen diren harriak:

 Zilindrikoa: bi helduleku dauzka.


 Lauki-luzea: bi helduleku dauzka.
 Esferikoa: Ez du heldulekurik.
 Kubikoa: Ez du heldulekurik.

Harri-jasotzaileek gerria gerrikoz estutu eta babestuko


dute. Hala ere, mina ez hartzeko, teknika fina erabiltzea
ezinbestekoa da.

Harri laukizuzena eta zilindrikoa altxatzeko, harria


aurrerantz bultza eta, belaunen aurka ipiniko dugu; ondoren,
heldulekuetatik eutsi eta, palanka eginez, izterretara igoko
dugu. Orduan, eskuak heldulekuetatik atera eta, harria
besoekin inguratuz, gorputzerantz ekarriko dugu. Jarraian,
eskuak harriaren oinarrian jarri eta gerri kolpeen bidez,
pixkanaka sorbaldarantz igoko dugu.

Harri kubikoa eta esferikoa jasotzeko, hankak


flexionatuko ditugu; enborra makurtu eta eskuak harriaren azpian jarriko ditugu. Harria
biraka igoko dugu.

4.4.- SOKATIRA.

Zortzi jokalariz osatutako taldea antzeko pisua duen beste taldearen aurka lehiatzen
da. Talde bakoitzak soka mutur banatik hartu eta aurkaria erakarri beharko du. Soka
kalamuzkoa da, eta 10 zentimetroko lodiera du.

Harri gainean, goma gainean edo lur eta belar gainean lehiatu daiteke.

Indar gehien egin ahal izateko, tiratzerakoan gorputza atzealdera etzan egingo da.
Taldekide guztiek lerro bat osatuko dute, eta sokaren alde berdinean kokatuko dira. Pisu
gehien duen jokalaria atzean kokatzen da.

Taldeko pisuaren arabera, kategoria ezberdinak daude.

2010 8 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

Lehiaketa bi tiraldi irabazten duen taldeak irabaziko du. Tiraldi bakoitza sokaren alde
ezberdinean egiten da.

Tiraldia hasi aurretik, lurrean eta sokan dauden markak parekatu behar dira.

Tiraldia, sokak duen marka lurrean 4 metrora dagoen marka iragaitean bukatzen da.

4.5.- GIZA- ETA ABERE-PROBAK

4.5.1.- GIZA-PROBAK

Harri pisutsu bat denbora mugatuan ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean
datza.

Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke. Harritik tiratzeko kirolaria kate batez
harria lotzen duen gerriko bat jartzen du. Atzerantz tiratuko da.

Bidea plazan eta joan etorrian egiten da. Erreka-harri borobilez egindako
plazetan lehiatzen da normalean, harria ondo irrista dadin.

Ezinbestekoa da gerria ahalik eta tinkoen mantentzea eta lan gehiena hankekin
egitea.

Animaliekin ere antzeko froga bat egiten da. Normalean, idiekin, edo zaldiekin
lehiatzen da.

2010 9 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

4.5.2.- IDI-, ASTO- ETA ZALDI-PROBAK

Herri-kiroletan herrikoienak dira. Oraindino egiten dira, baina ez lehen beste.


Antzinean, baserritarren arteko erronkak izaten ziren idi-probak, idi-pare baten jabea beste
idi-pare baten jabearen aurka. Izan ere, baserritarra beti egon da arro abelburu onak
edukitzeaz, alegia, auzokoak baino idi-pare hobea edukitzeaz, bai itxura aldetik bai indar
aldetik. Hortik dator, hain zuzen ere, erronkarako eta posturarako sena. Gaur egun, ostera,
lehiaketak izaten dira nagusi, herriko jaietan egiten diren lehiaketak hain zuzen ere.
Lehiaketa horietan idi-pare batek baino gehiagok hartzen du parte (batzuetan 35ek ere bai).

 IDIA, ASTOA ETA ZALDIA

Orain dela gutxi arte, soroko behar gogorrak egiteko behien indarra erabiltzen
zen. Oso gutxitan erabiltzen ziren zaldiak, mandoak edo astoak lan horiek egiteko. Idi-
probetan erabiltzen diren idiek 500-600 kilo inguru izaten dituzte.

 HARRIA

Idi-probetan erabiltzen den harria laukizuzena da, aurreko aldetik apur bat
estuagoa. Hortxe, aurreko alde horretan, zulo bat egiten zaio kate bati lotzeko. Harriaren
pisua 1.500 eta 5.250 kilo bitartean egon daiteke. Lehiaketetan harri txikiak erabiltzen dira
(2.000 kilo), eta handiak erronketarako gordetzen dira.

 PROBALEKUA

Esan dugun bezala, gaur egun ez dira idi-pare bi izaten lehian aritzen direnak.
Gaur egun, hortik gora dira saria irabazi nahian lehian dabilen idi-pareak, batzuetan, 35 ere
bai. Horrelakoetan, zaleek ondo ikusteko lekuak prestatu behar dira: “probalekuak”.
Probalekuko zorua errekarrizkoa edo adokinezkoa izan daiteke. Harria probalekuko mutur
batetik bestera eraman behar da, arrastaka. Probalekuko mutur batetik bestera dagoen
aldeari “plaza” edo “untza” esaten zaio. Plazen edo untzen neurria herrien araberakoa
izaten da, 22 eta 28 metro bitartekoa.

2010 10 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

4.6.- LASTO-ALTXATZEA

Lasto-fardel bat, denbora mugatuan eta altuera jakin batera,


ahal den gehienetan jasotzean datza.

Frogaren iraupena normalean bi minutukoa izaten da.


Fardelak 45 kg du gizonentzat eta 30 kg emakumezkoentzat.
Altuera, berriz, gizonentzat 7 metrokoa da eta
emakumezkoentzat 5 metrokoa. Altxaldia ontzat emateko,
fardela lotzen duen korapiloak txirrika jo behar du.

Lehenengo altxaldia sokatik indarrez tiratuz egiten da,


ondorengoetan, berriz, gorputzaren pisua erabili ohi da
kontrapisu moduan. Fardela erortzerakoan, lurra ukitu baino
metro batzuk aurretik soka heldu eta fardelaren erortze
indarra erabiltzen da kirolaria gorantz eramateko. Lortutako
altueratik eta bere pisuaz baliatuz errazago suertatuko da
fardela berriz altxatzea. Adi egon behar da eskuak ez
erretzeko.

4.7.- LASTO-BOTATZEA

Sarda erabiliz, lasto-fardela ahalik eta altuera


handienera jaurtitzea da. Pertika edo altuera jauzian
modura, listoi bat jarriko da altuera ezberdinetan, eta
altuera bakoitzean hiru saiakera egin ahalko dira. Hiru
aldiz kale eginez gero, jokalaria kanporatua izango da.
Altuera handiena igarotzea lortzen duen jokalariak
irabaziko du proba.

Jaurtiketa egiteko, sarda sorbaldaren gainean jarri


eta abiada txikia hartzen da. Momentuan sortutako
inertzia aprobetxatuz, sorbaldarekin palanka egingo
dugu fardelak gorantz boteaz. Fardela puntu altuenera
iristen denean, sardari bultzakada bat ematen zaio.

2010 11 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

4.8.- LOKOTX-BILTZEA

Lurrean errenkadan kokatutako lokotxak banan-banan ahalik eta azkarren jasotzean


datza. Lokotxak irteeran kokatuta dagoen saskian jasoko dira. Jasotako lokotxa saskian
sartu baino lehen ezingo da hurrengoaren bila joan. Lehenengo lokotxetik saskira eta
lokotxen artean 1,25 metroko distantzia egongo da. Guztira 25 lokotx izango dira. Lokotx
gehiagorekin ere jokatu daiteke; 50 lokotx jasotzea bada, bi lokotx jarriko dira marka edo
gune bakoitzean; 75era bada, hiru, eta 100era bada lau jarriko dira.

Zein lokotx lehenago jaso eta zein ondoren kirolariak berak aukeratzen du.

Lokotxak saskiratzeko jaurti egin daitezke; baina, kanpora joanez gero, berriz hartu
eta barrura sartu beharko da.

4.9.- TRONTZA

Trontza bi helduleku dauzkan zerra mota bat da. Bi jokalarik maneiatzen dute modu
koordinatuan, txandaka bakoitzak bere aldera tiratuz. Ekintza tiratzean datza eta ez
bultzatzean.

Lehiaketa lurretik 50
zentimetrotara eta etzanda
dagoen enbor bati mozketa
kopuru jakin batzuk ahalik
eta azkarrenean egitean
datza.

Neskek 10 mozketa
egin behar dituzte, mutilek,
berriz, 22.

2010 12 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

Mozketaren ondorioz lortzen diren xerrak osorik atera behar dira; erruz apurtez gero
ez dira ontzat emango.

4.10.- ZAKU-ERAMATEA (MUGALARIAK)

Pisu zehatz bateko zakua sorbaldan eramanez, distantzia mugatua ahalik eta azkarren
egitean datza.

Zaku-lasterketa bakarka edo taldekideen artean


txandaka jokatu daiteke. Txapelketa ofizialetan erabili ohi
den pisua 80 kilokoa da; zakua artoz, gariz edo antzekoz
beteta dago, eta lau muturrak sokaz lotzen dira. Ibilbidea,
berriz, 120 metrokoa da. Zakua bizkarrean eta bi muturretik
helduta garraiatzen da.

Zaku-proba taldeka egiten denean, zakua bi


jokalariren artean bizkarretik bizkarrera pasatuko dute.

4.11.- ORGA- JOKOA EDO GURDI- JOKOA

Gurdi bat besoekin atzealdetik altxatu eta aurreko ardatza euste-puntu moduan
harturik, ahalik eta bira gehien egitean datza.

Gurdiak 210 kg izaten ditu. Gurdia behin altxatu ondoren, gurpilen batek lurra ukituz
gero froga bertan amaituko da, eta bertaraino emandako birak zenbatuko dira. Gurdia
jasotzerakoan bizkarra zuzen izan behar da, zama hanken indarrarekin altxatuz eta ez
gerritik tiratuz. Gurdiaren pisuari besaurreekin eusten zaio. Gorputza gurdira begira
dagoen bitartean, zangoek, gerria biratuz, ibilbidearen norabidea jarraituko dute.

2010 13 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

4.12.- INGUDE-ALTXATZEA

Ingudea eskuekin helduz, denbora mugatuan, altuera jakin


batera ahalik eta gehienetan jasotzean datza. Buru gainean
metalezko xafla bat dago; hankartean, berriz, egurrezko oinarria.
Beheko oinarria jo ondoren, sabaian emandako kolpeak
zenbatuko dira. Saiakera bakoitzak minutu eta erdi iraungo du.
Gizonek 18 kiloko ingudea altxatu egingo dute, emakumezkoek,
berriz, 10ekoa.

Ariketa ikusterakoan pentsa daiteke mugimenduaren


jatorria gerria dela; baina, hori horrela izanez gero, mugimendua
kaltegarria eta mingarria izango litzateke. Ariketa egiterakoan,
komeni da bizkarra ahalik eta zuzenen mantentzea, mugimendua
hanken indarrarekin egiten delako.

4.13.- TXINGA- ETA ONTZI-ERAMATEA

4.13.1.- TXINGA-ERAMATEA

Eskuetan txingak hartuta, ahalik eta distantzia luzeenean


eramatean datza. Kirolariak nahi duen abiaduran egingo du bidea,
gelditu daiteke, baina txingak lurrean inoiz utzi gabe. Nahi adina
denbora erabili dezake lana burutzeko.

Txinga eramaileek banan-banan hartuko dute parte.

Lana plazan egiten da joan etorriko ibilbidean.

Gizonezkoen txinga bakoitzak 50 kilo pisatzen du


(50X2=100kg), eta emakumezkoenak, berriz, 25 kg ditu.

Txingak garraiatzerakoan, bizkarra ahalik eta zuzenen


eraman behar da.

4.13.2.- ONTZI-ERAMATEA

2010 14 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

Joko honetan bi ontzi, lurrik ukitu gabe, ahalik eta bide luzeenean
eraman behar dira. Ontzi bakoitzak 41 kilo ditu. Ibilbidea 80 metroko
laukizuzen bat da edo txingetarako erabiltzen den berdina.

4.14.- HARRI-ZULATZEA

Kirol honen helburua harri batean ahalik eta zulo gehien egitean datza, burdinazko
palanka batez, denbora zehaztuan. Zulo gehien egiten duen taldea aterako da garaile.
Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean, beste batek ura botatzen du zulora, eta
hirugarrena atsedenean dago. Saio bakoitzean hamar zulotik hamabostera egin ohi dituzte.
Kirol honen jatorria antzinako meategietan dugu, harrietan zuloak egiten baitziren
lehergailuak sartzeko. Kirolariek "harri-zulatzaileak" izena hartzen dute.

Gaur egun, kirola hedatuta dago, batez ere Bizkaiko mendebaldean, bereziki
Meatzaldean, baina baita Ibai-Ezkerraldean ere.

4.15.- AHARI-JOKOA

Ahari-apustua bi animalia adardunen arteko borroka da. Plazan,


bata bestearen kontra, bi ahari parez pare jarri eta kolpeka aritzen dira.

4.16.- ARDI-TXAKUR LEHIAKETAK

Euskal Herrian oso garrantzi handia izan dute beti animaliek, hala nola, txakurrek.
Kirol honek bertan du jatorria, artzainek artaldea leku batetik bestera eramaten zutenean.

Leku bat zehazten da, eta txakur batek bertara eraman behar du artaldea, artzainaren
irakaspenei jarraituz; epaile batzuen aurrean egiten da, eta haiek dira artzainik hoberena
zein den erabakitzen dutenak.

4.17.- BIRLA-JOKOA edo BOLA-JOKOA

Trebetasun jokoa da, non egurrez trinkoz eginiko bola batez zutik dauden birla edo
boloak bota egin behar dira.

Mundu osoan jokatzen den jokoa da. Euskal Herrian, zonaldearen arabera, jokoak
izen, arau eta ezaugarri ezberdinak hartzen ditu (hiru txirlo, pasabola, Aiarakoa,
Bizkaikoa...). Jokoaren arabera, hiru, lau edo bederatzi birla erabiltzen dituzte. Batzuetan,
botatzea debekatuta dagoen birla txikiago bat jartzen dute, jokoa zailago egiteko. Bolaleku
batzuek aldapatxoak edo goralditxoak dauzkate.

2010 15 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

4.18.- ESTROPADAK

Itsasoan eta ontzi baten gainean arraunlariak distantzia zehatz bat ahalik eta azkarren
burutzean datza.
Arraunlari bakoitzak arraun bakarra du, tosta izeneko eserleku tinko batean doa
eserita, eta atzerantz begira egiten du arraun.

Hiru ontzi mota bereizten dira:

 Batela: 7 m luze, 70 kgko pisua, 4 arraunlari eta patroia


 Trainerila: 9,5 m, 100 kg, 6 arraunlari eta patroia
 Trainera: 12 m, 200 kg, 13 arraunlari eta patroia

Estropadak normalean, joan etorriko eremuan egiten dira. Balizari bira emateari
ziabogak egitea deritzo (une horretan istriborreko arraunlariek bogan egiten dutelako eta
ababorrekoek, berriz, zian).

Talde bakoitzak kolore bat aukeratzen du taldearen irudi modura.

4.19.- PALANKA-JAURTIZEA

Palanka izeneko burdinazko barra bat ahalik eta urrutien


jaurtitzean datza.

Palankak neurri eta pisu desberdinak ditu. Barra


arruntenak 10-12 kg ditu, eta 1,5 m luze da.

Hiru jaurtiketa mota ezberdin bereizten dira:

 Bularrez: besoa zabalik, besoaren mugimenduaren


bitartez jaurtitzen da.
 Biraka: bularrez bezala, baina abiada hartzeko
kirolariak bere baitan biratu egiten du.

2010 16 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

 Hankapetik: kirolaria zelaiari bizkarra emanik kokatzen da palanka hanken


artean, eta eskuekin muturretik helduta atzealdera jaurtitzen du.

4.20.- TOKA

Burdinazko hamar txanpon handi 10 eta 20 metro bitartean kokatuta dagoen burdin
bat ukitzean datza.

Txanponak esku bakarrarekin jaurtitzen dira. Burdina kaxoi baten barruan kokatuta
dago zutik.

5.- EUSKAL PILOTA

5.1.- EUSKAL PILOTAREN SORRERA

Euskal Herrian sortu al zen pilota-jokoa?

Munduko historian barrena, zibilizazio askok izan dituzte pilota-jokoak, ez joko


bakarra, aunitz baizik. Gauza mugikor biribila sortzeko asmoz, hainbat eta hainbat gai
erabili dira: landareetatik ateratako materialak, denetariko hari eta zapiak, larrua, latexa...
eta, hara, labore-pikorrez beteriko pilota ere erabili izan da jokoan. Buruz buruzko lehiak
izaten ziren, hau da, bata bestearen aurka, eta behar bezala mugatutako zelai edo belar-
soroetan aritzen ziren; jokoa denbora-pasa zen eta elkarren arteko tema ere, erronka. Ikus
dezagun bestela gure haurren jokoa.

Beraz, pilota aldi eta alde orotako jokoa da; baina pilotan aritzeko araurik landuenak
Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean edota Mendebaldeko Europan ezarri zituzten.
Lehenagoko pilota-joko zahar horien artean Jeu de Paume, danbolin jokoa eta bahe-jokoa
ditugu, oraindik ere bizirik; eta esan daiteke euskal pilota eta tenisa joko haietatik datozela.

Erromatarrek “pila” deritzon jokoa eraman zuten gaur egun Frantziak hartzen duen
lurraldera. Mendeak joan, mendeak etorri, joko hura garatzearen ondorioz, Jeu de Paume
sortu zen. Joko hori zelai eta herrietako plazetan egiten zuten, eta Paume (esku-ahurra)

2010 17 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

izenari eutsi zion, nahiz eta pixkanaka-pixkanaka hainbat lanabes erabili pilota jotzeko.
Horrela, burgesek eta nobleek eskularruak eta erraketak erabili zituzten.

Ahozko tradizioak balio handiko lekukotasunak utzi dizkigu, baina are argiago dira
Garruzen eta Bankan (Nafarroa Beherea) aurkitutako bi hilarriak, 1629 eta 1784koak,
hurrenez hurren. Euskaldunen hileta errituetan ikusi da nola grabatuak egiten zituzten
hilarrietan; ohitura erdi jentila erdi kristaua zen hura. Baina horrek begi bistako froga
dakar, hots, pilotariek omen handia zuten gure gizartean.

Beraz, pilota-jokoa unibertsala da: euskaldunek, beste arlo batzuetan egin duten
bezala, jakin izan dute gordetzen beste zibilizazio batzuen ekarpena. Euskaldunek jokoa
beren ezaugarrietara moldatu, aldaketa ugari egin eta modalitate, instalazio eta material
berriak sortu dituzte pilotan aritzeko.

Greziatik Mundu Zabalera

Historialarien arabera, greziarrek jokatzen zituzten joko ugarietako bat pilota zen:
“luze eta zabal gozatzen zuten pilotan”. Greziako idazle frankok bere iritzia eman dute
pilota-jokoaren sorreraz, jatorriaz. Horietako bat Agalis izeneko letragizona izan zen,
Kortzira zeritzon uhartekoa (Gaur egun, Korfu). Zehazki, gizon horrek dio printzesa
Nausicaa-k asmatu zuela pilota, Ulises gerlaria amultsuki besoetan hartu zuen printzesa
hark, alegia.

Homerok ere badakar aipamenik bere Odisea liburuko VI. eta VII. kantuetan, eta
esaten du dontzeilak pilota-jokoan jostatzen zirela. “Dontzeilek eta Nausicaak jadanik
jateko gogoa ase zutenean, beloak kendu eta elkarrekin aritu ziren pilotan”. Atenasko
harresietan 1926an aurkitutako grabatu batean ageri da “pilota zeleste” jokoaren irudi bat.
“Ukrainako pilota” ere esaten zaio horri, eta k. a. 600. urteko grabatua omen da hura.

Garai hartako pilotak ez zuen zerikusi handirik gaur egungoarekin. Baina ia egile
guztiek heldu diote kirolen sorrera ikertzeari, eta bat datoz esatean greziarrak izan zirela
pilotaren asmatzaileak. Alexandro Handiak ere izan zuen pilota irakaslea, Aristonikos
Karistekoa, Partenoiko arkupeetan.

Liburuetan ere aipatzen dira greziarren eta erromatarren arteko pilota-jokoak. Ez da


ikerketa handirik egin, baina azterlanek diote erromatarrek zabaldu zutela pilota-jokoa
Europan barrena. Ondorioz, badira pilota jokoak Frantzian, Herbeheretan, Ingalaterran eta
Iberiar Penintsulan.

XII. mendean, pixkanaka-pixkanaka, gero eta aipamen gehiago egiten da agirietan,


eta, horien arabera, argi dago pilota zabaltzen ari zela. Alde horretatik, begi-bistakoa da
Erdi Aroan bazirela trinketak jauregietan, eta nobleen nahiz errege-erreginen artean joko
arrunta zen. Pilota jokorako zaletasuna bazegoela, Frantzia da aitzindari pilota jokoan, hau
da, Frantzian garatu ziren jokoak harik eta gaur egungo jokoekin nola halako
antzekotasuna izan arte. Bi modalitate izan ziren, zehazki: “la longue paume” eta “courte
paume”.

XII. eta XIV. mendeetan “paume”-jokoa Frantzia osoan zabaldu zen. Pilotaren
bilakaera aztertzeaz arduratu zen A. de Luze jaunak lan bat egin zuen 1933an. Ikerketaren

2010 18 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

arabera, XIII. mendetik XIV. mendera, 300 “tripot” izeneko pilota joko baino gehiago izan
ziren. “Laxoa”-jokoaren lehen albisteak Frantziako Iraultzaren garaikoak dira.

Espainian aipamen gutxi dago pilotari buruz. Zerbait idatzi zuten Quevedok,
Cervantesek, Calderón de la Barcak, Zabaletak eta abarrek. Goyak badu 1779ko margolan
bat, “Pilota-jokoa”, gortesauen arteko pala-partida ageri duena.

XVII. mendean, pilota jokoa batez ere laxoa zen. Eta XIX. mendearen azken
hamarkadan finkatu ziren pilotaren modalitaterik adierazgarrienak: eskupilota, pala,
erremontea eta zesta-punta. Modalitate horiek munduko bazter askotara zabaldu ziren, eta,
horien artean, zalantzarik gabe, zesta-punta izan zen mundu zabalean gehien hedatu zena.
Euskaldunek pilota beren kulturarekin batera Ameriketara eraman eta Amerikak harrera
ezin hobea eskaini zion pilotari.

XX. mendean, pilotari profesionalak hasi ziren eta pilotari afizionatuen arteko
lehiaketak, aldiz, 1925ean. Era guztietako torneo eta txapelketak sortu ziren, federazioek
edota enpresek sustaturik. Zaletasuna izugarri zabaldu zen, baina aldian behin izan dira
goialdiak eta gainbeherak.

Ez-profesionalen artean, azpimarratu behar da lehenbiziko munduko txapelketa


Donostian jokatu zela 1952an, eta, orduz geroztik, huraxe izan da pilota ekitaldirik
nabarmenena. Lau urtez behin, pilotan berotasunez eta gogo biziz aritzen diren herrialdeen
arteko topaketa da, munduko txapelketa, alegia.

5.-2.- Pilotalekuak

Mota desberdinekoak dira; hala nola:

a.) 30 metroko pilotaleku laburra:

 Pilotalekua frontisak, ezkerreko paretak, erreboteak eta kantxak (lurzorua)


osatzen dute.
 Pilotalekuaren luzera 30 metrokoa da. Honako espezialitateak
jokatzen dira bertan:
• Frontenisa
• Gomazko paleta

b.) 36 metroko pilotaleku laburra:

 Pilotalekuaren luzera 36 metrokoa da. Honako espezialitateak


jokatzen dira bertan:

• Eskupilota (banaka zein binaka)


• Pala motza
• Paleta eta larruzko pilota

c.) 54 metroko pilotaleku luzea edo Jai Alai:

2010 19 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

 Pilotalekuaren luzera 36 metrokoa da. Honako


espezialitateak jokatzen dira bertan:
• Zesta-punta
• Erremontea
• Pala luzea

d.) Trinketa:

 Lau paretako pilotalekua da. Ondoko ezaugarriak ditu:

• 28,50 metroko luzera.


• Ezkerreko paretan zehar, frontisa eta errebotearen artean,
inklinatutako teilatua
• Teilatuaren azpian sare bat
• Frontisa eta eskuineko pareta inklinatutako plano baten bidez
elkartzen dira

 Trinketean jokatzen diren espezialitateak honakoak dira:


• Eskupilota
• Gomazko paleta
• Larruzko paleta
• Xare

5.3.- MODALITATE ETA ESPEZIALITATEAK

Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioarentzat, modalitatea jokalekua da eta


espezialitatea, aldiz, jokalekuan jokatzen dena.

Badira 4 modalitate: trinketa, 30 metroko pilotalekua, 36 metroko pilotalekua eta 54


metroko pilotalekua.

Modalitate horien barnean, EPNFak 14 espezialitate ofizial bereizten ditu. Horietako


bitan emakumeek parte hartzen dute.

 Trinketean espezialitate hauek egiten dira: paleta gomazko pilotarekin (gizonak


nahiz emakumeak), paleta larruzko pilotarekin, eskuz (banaka eta bikoteka) eta
xare.

 36 metroko pilotalekuan pala motza egiten da (pilotaleku motza edo ezker-


pareta ere deitzen zaio), paleta larruzko pilotarekin eta eskupilota (banaka eta
bikoteka).

 30 metroko pilotalekuan, frontenis egiten da (emakumeak nahiz gizonak) eta


paleta gomazko pilotarekin.

2010 20 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

 54 metroko pilotalekuan (pilotaleku luzea edo Jai Alai ere deitua) zesta-punta
egiten da.

5.4.- KONKLUSIOA

Ondorengo puntuak azpimarra ditzakegu:

 Herri-kirolak eta joko tradizionalak herri bateko kulturaren


arlo garrantzitsua dira. Herri kulturaren transmisio bezala erabiliak izan daitezke.

 Euskal pilota euskal kulturaren transmisio bide bat da ere.


Herri kiroleko modalitate askoren praktika oso txikia dela ikusita, eta praktika
eskaintza egokia zabaltzea zaila dela kontutan izanik, garrantzizkoa iruditzen
zaigu ezagunagoak diren joko modalitateei (hauen artean pilota) lehentasuna
ematea eta hauen zabalkuntza eta praktika indartzea.

6.- UNITATE DIDAKTIKOA: HERRI KIROLAK

6.1- SARRERA

Herri-kirolak gure tradizio eta kulturaren ondarea dira, gure ikasleak euskal kulturara
hurbildu eta jarduera hauek ezagutzea izango da unitate didaktiko honen helburua. Herri-
kiroletako indar-probak landuko ditugu unitate honetan: soka-tira, harri-jasotzea, txinga-
proba eta gizon-proba.

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzenduta dago.

6.2.- OINARRIZKO GAITASUNAK

Unitate honetan landuko ditugu gaitasunak honakoak izango dira:

 Hizkuntza komunikazioa
 Giza- eta arte-kultura

6.3.- HELBURU OROKORRAK

 Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, oinarrizko mugimendu- gara


daitezen trebetasunak haurren bilakaera-prozesuari jarraiki; horretarako,
ekintza-jokoak egingo dira.
 Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas- gorputz eta kirol-
tradizioek eta fisikoek nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua
aintzat hartzea, euskal kulturaren eta beste kultura batzuen balioak

2010 21 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

errespetatzeko eta balio- esteko; horretarako, herri-jolasak eta adierazpenak


eta jolas eta adierazpen tradizionalak egingo dira.
 Jarduera fisikoen aniztasuna, jolas motak, tradizio ludikoak, kirol-
jarduerak eta dantzak ezagutzea eta gizarteko eta kulturako hainbat irizpide
kontuan hartuta balioestea, euskal kulturaren balioak aintzat hartzeko.

6.4.- IKASKUNTZAREN HELBURUAK

 Herri kirolak praktikatzea, eta dugun gizarte eta kultura kutsua aintzat
hartzea, euskal kulturaren balioak errespetatzeko eta baloratzeko
 Herri kirolen bidez indarra oinarrizko ezaugarri fisiko bezala lantzea
 Herri kirolen oinarrizko arauak eta elementu teknikoak ezagutzea
 Sexu- eta gizarte-arrazoiengatik diskriminazioa saihestza
 Talde-lana bultzatzea

6.5.- EDUKI MULTZOAK

 Mugimendu-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntza


 Norberaren ezagutza eta kontrola

6.6.- EDUKIAK

 Herri-kirolen historia
 Oinarrizko arautegia
 Elementu teknikoak: soka-tiran, harri-jasotzean, txinga-probetan eta gizon-
probetan
 Indarra lantzeko jokoa: soka-tira, harri-jasotze, txinga-proba eta gizon-
probaren praktika
 Talde-laneko partaidetza
 Gainerako kideen eta gure gaitasunen onarpena eta errespetua
 Talde lanaren dinamikaren onarpena eta lan arauen errepestua
 Talde lanaren eta harremanen hobekuntza
 Euskal kulturaren balorapen positiboa
 Segurtasun neurriak
 Kontsumorako hezkuntza: materialen birziklapena

6.7.- METODOLOGIA

2010 22 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

Sarrera moduan, herri-kirolaren powerpointa erabiliko dugu, ikasleek herri-


kirolaren historia ezagutzeko.

Ikaslearen pentsatzeko gaitasuna bultzatuko dugu aurkikuntza gidatuaz baliatuta.

6.8.- JARDUEREN SEKUENTZIAZIOA ETA DENBORALIZAZIOA

Unitate honetan sei saio erabiliko ditugu.

 IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA JARDUERA

1. Saioa

1.1.-Topaketa: unitatearen aurkezpena powerpoint bidez.


1.2.- Indar-jolasei buruzko azalpenak.
1.3.- Oinarrizko arautegia azaldu.

2. Saioa: soka-tira

2.2.- Indarra lantzeko jokoak:


• Deabruak eta aingeruak
• Kipulak ateratzea
• Pultsu-jolasak
2.3.- Binakako jokoak soka-tira lantzeko
2.4.- Soka-tira txapelketa
2.5.- Lasaialdia

3. Saioa: harri-jasotzea

3.1.- Beroketa
3.2.- Baloi pisutsuekin ariketak eta jolasak
3.3.- Harri mota ezberdinak altxatzeko teknikak azaltzea
3.4.- Zirkuitua: harri mota ezberdinak altxatzea (harri-jasotzailea,
laguntzailea eta epailea)
3.5.- Desafioak talde txikian: “ezetz altxatu beso bakarra erabiliz!”
3.6.- Harri-jasotze txapelketa talde txikian (harri-jasotzailea, laguntzailea
eta epailea): harri esferiko eta kubikoarekin ahalik eta altxaldi
gehien ematea, denbora mugatuan
3.7.- Lasaialdia

4. Saioa: txinga-proba

2010 23 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

4.1.- Beroketa
4.2.- Txinga-probaren azalpen teorikoa
4.3.- Eskuak eta besoak berotzeko jokoak
4.4. Txingak garraiatzeko jokoak
4.5.- Txinga-apustua
4.6.- Lasaialdia

5. Saioa: Gizon-proba

5.1.- Beroketa
5.2.- Gizon-probaren azalpen teorikoa
5.3.- Arrastakako jolasak
5.4.- Erreleboak
5.6.- Gizon-probak
5.7.- Lasaialdia

6. Saioa: herri kirolen zirkuitua

6.1.- Herri-kirolen zirkuitua


• Soka-tira: bi talde bata bestearen aurka
• Harri-jasotzea denbora mugatuan altxaldi kopurua zenbatuz
• Txinga-proba denbora mugatuan joanaldiak zenbatuz
• Gizon-proba denbora mugatuan joanaldiak zenbatuz
6.2.- Lauko taldetan emaitzak batuko dira
6.3.- Lasaialdia

6.9. INSTALAKUNTZAK ETA MATERIALA

 Espazioa:

• Gimnasioa
• Patioa

 Materialak:

• Konoak, lastairak, sokatxoak, gurpilak, banku suediarrak,


psikomotrizitateko goma-pareko moduluak (kubikoa, esferikoa,
laukizuzena eta zilindrikoa), baloi pisutsuak, txingak, klariona.

6.10.- EBALUAZIOA

2010 24 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

 IRIZPIDEAK

• Euskal kulturaren balioak errespetatzen eta baloratzen ditu.


• Indar gaitasuna landu du.
• Herri-kirolen oinarrizko arauak eta elementu teknikoak ezagutzen
ditu, eta txapelketa egoeran aplikatzen daki.

JARDUERA ETA TRESNAK

• Prozesuaren ebaluazioa: behaketa zuzena, behaketa-fitxa, kontrol-


zerrenda, egunerokoa
• Amaierako ebaluazioa: behaketa zuzena, behaketa-orria, auto-
ebaluazioa, eguneroko, murala.

7. BIBLIOGRAFIA

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA: Eskola Arautegia, Kultura Saila, Bizkaia, 2005.

CASBON, C.: “El lugar de los juegos en la educación física de los niños” in Stadium
150 (1991), 8-13.

EUSKO JAULARITZA: Deporte Rural, Euskal Kirolak, EUSKADI.NET, 2010.

EUSKO JAURLARITZA: 2007ko urriaren 16ko dekretua. 2007ko azaroaren 13ko


EHAAn.

EUSKO JAURLARITZA: 2007ko urriaren 16ko dekretua. 2007ko azaroaren 13ko


EHAAn. 218. alearen Gehigarria.

EUSKO JAURLARITZA: Oinarrizko Curriculum-Diseinua, Lehen Hezkuntza, E.J.,


Gasteiz, 1992.

GONZÁLEZ, M.A. y SÁNCHEZ, G.: Educación Física en Primaria, Amarú,


Salamanca, 1994.

GUTIERREZ SANMARTIN, M.: Valores sociales y deporte, Gymnos, Madrid, 1995


KIRK, D.: Educación Física y currículum, Universidad de Valencia, Valencia, 1990.
LE BOUCH, J.: El deporte educativo (Psicocinética y aprendizaje motor), Paidos,
Barcelona, 1991.

LOUGHIN, C.E. y SUINA, J.H.: El ambiente de aprendizaje: Diseño y organización.


Morata, Madrid, 1990.

2010 25 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

READ, B.:“El conocimiento práctico en la enseñanza de los juegos deportivos” in DEVÍ,


J.; PEIRÓ, C. Nuevas perspectivas curriculares en Educación Física: La salud y los
juegos modificados. INDE, Barcelona, 1992.

WOOD, P.: La escuela por dentro. La etnografía en la investigación educativa, Paidos,


Barcelona, 1987.

2010 26 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

8. ERANSKINA: Argazki bilduma

2010 27 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 28 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 29 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 30 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 31 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 32 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 33 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 34 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 35 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 36 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 37 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 38 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 39 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 40 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 41 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 42 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 43 Herri-kirolak
Herri-kirolak R-300

2010 44 Herri-kirolak

También podría gustarte