Está en la página 1de 18

GELAN EGINDAKO

ESPERIMENTUAK

GANDASEGI ESKOLA 5.A


ARGIA

ARGIAREN ISLAPENA

HIPOTESIA: Gorputz batera argi izpiak iristen direnean, goputz horrek


bueltatu egiten ditu, bere ezaugarrien, arabera proportzio handiagoan edo
txikiagoan.

MATERIALA:

Ispilua
Linterna
Guraizeak
Kartoi mehe beltza
Graduatzailea

NOLA EGIN DEN: Gela ilundu, jarri ebakidura estu bat kartulina zati
batean eta linterna aurrean. Argitu ispilua, lehenik kartulina ispiluarekiko
aurrez-aur jarrita, ondoren hainbat angelutatik argituz.

ONDORIOAK:

1.-Islatutako argia sartzen den


angelu berdinarekin ateratzen da.

2.-Argia marra zuzenean


hedatzen da.

Eider, Valentina eta Andrea Mo.


ERREFRAKZIOA

HIPOTESIA:

1.- Arkatza ur barruan dagoenean eta uretatik kanpo ez da berdin ikusten.

2.- Txanpona ur barruan dagoenean handiagoa dirudi.

MATERIALA:

-Edalontzia

-Arkatza

-Ura

-Txanpona

-Gardena ez den
ontzi bat

NOLA EGIN DA:

(1. esperimentua).

1.- Hartu edalontzia eta bete urez, hiru laurdena.

2.- Sartu arkatza edalontzian eta behatu arretaz.


(2. esperimentua).

1.-Hartu txanpona eta bota ontzira.

2.-Ondoren, joan atzerantz, poliki-poliki, txanpona zure begi-bistatik


desagertu arte.

3.-Azkenik, lagunen batek ura ontzira isuriko du eta begiratu arretaz.

ONDORIOAK:

1.-Arkatza uretan sartu eta gero apurtuta dagoela ematen du uretan argi
izpien norabidea aldatzen delako.

2.-Txanpona uretan sartu eta gero handiagoa ikusten da izpien norabidea


ere aldatzen delako.

Paula G., Oihane eta Asier A.


ARGIAREN DESKONPOSAKETA

HIPOTESIA:

Argi zuria oinarrizko zazpi koloreekin osatuta dago.

Argi izpiak uretatik pazatzen direnean oinarrizko kolereetan (ortsadarra)


deskonposatzen da.

MATERIALA:

-Edalontzi zuzen eta altu bat

-Kartoi mehe beltza, 1cmko


marra zirrikitu batekin

-Orri zuria

-Zinta itsaskorra

-Ura

NOLA EGIN:

Hartu kartulina zuria eta margotu ortzadarrak dituen koloreekin. Ondoren


sartu arkatza kartulina zurian, eta birak eman.
Hartu kartulina beltza eta 1 cm-ko zirrikitu bat egin, eta itsatsi orri zuri
batean. Amaitzeko edalontzia urez beterikjarri eta fokoa biztu.
ONDORIOA:

Margotutako kartulina birak eman ondoren zuriztuko da.


Argia cm1-eko zirrikitutik igarontzen denean beheko folioan ikusten dira
hainbat kolore.

Ane C., Jon eta Ane R.


BEGI-NINIAK ARGIAREN ARABERA DUEN PORTAERA

HIPOTESIA:

Begi-ninia, argiaren arabera, handitu


edo txikitu egiten da irisari esker.

MATERIALA:

-Linterna

NOLA EGIN DA:

1.Gela ilun samar batean denbora pixka batez


egon, eta behatu lagunaren begi-ninia.

2.Gero linternarekin, piztuta, zuzendu


lagunaren begi-niniara eta behatu zer
gertatzen
den.

ONDORIOA:

Gela ilunean: Lagunaren begi-ninia oso handia da,


begiak argi izpiak behar dituelako erretinan
fokatzeko.

Linternaren argiarekin: Lagunaren begi-ninia


txikia da, argi izpi asko daudelako eta erretina mindu dezaketelako.

Aitor, Paula L. eta Gaizka


BEGIAREN FUNTZIONAMENDUA

HIPOTESIA:

Argi izpiak, begi-ninia eta kristalinoa zeharkatu ondoren erretinak


fokatzen ditu.

MATERIALA:

Arrainontzia

Kartoi mehe beltza

Kartoi mehe zuria

Fokoa

Ura

NOLA EGIN:

Egin ezazu zulotxo bat kartoi mehe beltzaren erdian (begi-niniaren


gisakoan).
Jar ezazu kartoi mehe beltza urez betetako (Kristalinoaren funtzioa
eginez) ontziaren alde batean eta kartoi mehe zuria beste aldean (kartoi
mehe zuriak erretinaren portaera adieraziko du).
Kokatu fokoa bi kartoi meheekiko perpendikular eta piztu.
Itzali gelako argia eta ilundu gela.
Mugitu kartoi mehe zuria aurrera eta atzera, fokoaren irudia bertan ikusi
arte.
ONDORIOAK:

Fokoaren argia kartoi mehe zurian fokatu da eta objetua alderantziz ikusi
egin da. Guk objetuak zuzen ikusten ditugunlez, ikusmen nerbioak garunera
eramatean, honek interpretatu ondoren den bezala adierazten digu.

Aitor, Paula L. eta Gaizka


LENTEAK

Hipotesia:

Argi-izpiak lente konbexa zeharkatu eta


aldatu egiten dute norabidea konbergatu
egiten dute puntu batean; argi-izpi hoiek
lente konkaba zeharkatzen dute eta
urruntzen dira bata bestearengan.

Eta izpi hauek lente konkaba zeharkatzerakoan urruntzen dira bata


bestearengan.

Materiala:

- Zapata kaxa bat

- Guraizeak

- Lenteak

- Folio Zuri bat

- Linterna

- Logela ilun bat


Nola egin dugu:

1- Folio zuri batekin kaxaren


atzekaldea tapatzen da.

2- Guraizeekin hiru zulo egin


ertzean eta atzekaldean beste
zulo bat lentea ekajatu ahal
izateko.

3- Lentea zuloan ipini.

4- Jarri linterna kaxaren ertzean eta biztu, argi izpiak zulotxoetatik


pasatzeko.

5- Errepikatu 4. puntua beste lentea erabiltzen.

ONDORIOAK:

Lente konkaboa zeharkatzeraoan, argi-


izpiak gune batean elkartzen dira eta
konbexoarekin argi-izpiak zabaldu
egiten dira.

Ane B., Ander eta Juliana


SOINUA

SOINU-UHINAK

HIPOTESIA:

Soinu uhinak ez dira berdin hedatzen


airean eta uretan.

MATERIALA:

·Urez betetako ontzia.

·Diapasoia

·Mailua

NOLA EGIN DA:

1.-Diapasoia mailuaz kolpatzen da.

2.-Bibratzen ari den diapasoiaz ukitu ura.


ONDORIOAK:

Diapasoia mailuarekin kolpatu ondoren,diapasoia bibrarazten da eta soinua


sortzen da eta uretan sartzen denean ez da ezer entzungo zeren eta
uhinak ez dira berdin hedatzen airean eta uretan.

Asier L., Peio U. eta Edurne L.


SOINUAREN HEDAPENA

HIPOTESIA:

Soinu uhinak ez dira hutzean hedatzen.

MATERIALA:

-Mutur zabala duen botila eta kortxoa

-Kaskabiloa (kriskitina,txintxarria)

-Pospoloak

-Alkohola

-Burdin haria

-Kotoia
NOLA EGIN:

1.- Lotu kaskabiloa tapa bati ,


burdin hariz.

2.- Jarri estalkia ontziari (ondo


itxi behar da , zirrikiturik utzi
gabe).

3.- Eragin ontzia.

-Kaskabiloak soinurik
egiten al du?

4.- Kendu tapa ontziari eta sartu alkoholez bustitako kotoia barruan.

5.- Pistu pospolo bat eta bota botila barrura kotoiak su har dezan.

6.- Estali ontzia tapaz , ahalik eta azkarren.

7.- Sua itzaltzen denean , eragin ontziari.

-Soinurik egiten al du orain kaskabiloak?

ONDORIOAK:

Soinu uhinak hutzean ez dira hedatzen eta airean hedatu egiten dira.

Jagoba eta Begoña


BEROA

BEROAREN HEDAPENA
HIPOTESIA:

Gorputz batzuetan beroa hobeto


hedatzen da beste batzuetan baino.
Bere ezaugarrien arabera, gorputz
batzuk eroale hobeak dira beste
batzuk baino.

MATERIALA:

-Kriztalezko ontzia

-Gurin-bolatxoak

-Egurrezko koilara

-Metalezko koilara

-Plastikozko koilara

-Ur beroa
NOLA EGIN:

1-Hartu mota bakoitzeko


koilara bat, itsatsi gurina
bolatxo bana koilaren
kirtenetan eta sartu koilarak
ontzian.

2-Bota ur beroa, gutxi gora


behera 7,5cm-ko altueraraino.

ONDORIOAK:

Metalezko koilaran dagoen gurin-bolatxoa ur beroarekin irristatu egin


da eta beste koilaretakoa ez, baina denbora eman behar izan zaio
berotu dadin. Beraz metala eroale oso ona da.

Naroa, Itziar eta Andrea

También podría gustarte