Está en la página 1de 17

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 1.

batxilerreko gutun
irabazlea :

Ene Leonor maitea:

Berriro ere gaude elkarren artean, ni zuri begira nire besaulki


kuttunean eserita, eta zu, begirada leku ezezagun batean galdurik,
isilean, ezer esateko ez daukazularik. Ni, ordea, milaka hitz, milaka
olerki, nire ahotsaren milaka nota eta doinu dauzkat zuri eskaintzeko,
bizitza oso batean esan ez ditudanak eta ziur aski entzuten egongo ez
zarenak.

Txikitatik egon gara batera, gu biok bakarrik, jolasean,


ikasketetan edo gure irudimenak sortutako abentura txikietan, baina
beti bakarrik, aristokraziako umeak ezin baitira kaleko ume pobreekin
nahasi. Horrela erakutsi ziguten nagusiek txikiak ginenetik. Pozez eta
alaitasunez betetako urteak izan ziren, kezkarik gabeak,
adiskidetasun sakona garatu genuen garaia, etorkizunean beti baturik
mantenduko gintuena. Uste dut orduan hasi ginela elkarrenganako
txera sentitzen, baina haurrek bakarrik sentitu dezaketen moduan.
Orduan ez nekien zer gertatuko zen etorkizunean. Ai, inuzente hutsa
nintzen garai hartan!.

Haziz joan ginen, beti elkarrekin. Txikitako jolasak gaztaroko


dantzaldiak bihurtu ziren, goi mailako gizartera ohituz joan behar
genuen eta. Hala ere, beti batera dantzatzen genuen, edota ezkutuan
alde egiten genuen jauregietako lorategietan haurrak bagina bezala
jolasteko. Momentu hartatik aurrera hasi ziren nire zuganako
sentimenduak argitzen, orduan jakin nuen maite zintudala. Eta
aurkikuntza horrekin hasi zen amesgaiztoa.

Urte luze hauetan nire sentimenduak ezkutatu izan ditut baina


gauero nire buruarekin borroka etengabean aritu naiz, egia aitortu
edo ez. Nire maitasuna ezinezkoa izan da beti, lotsagarria, debekatua.
Ez da konde batengandik espero daitekeena, are gutxiago nigandik
onartu daitekeen jarrera, eta nik banekien. Banekien, baina ez nuen
ezer aldatu, ezta saiatu ere ez. Maitasuna gauza ederra da, inork ezin
duelako aukeratu nortaz maitemindu, nik neuk ere. Hori da ederra
egiten duena. Horregatik, isilean egon behar arren, ezkutuan
mantendu behar izan arren, nire maitasuna zaindu nuen, pozik, zure
ondoan egon nintekeelako, zure barrea eragin nezakeelako eta zure
begiradan nire aurpegia islatuta ikus nezakeelako. Zer da orain zure
begiek erakusten dutena? Nitaz oroitzen al zara, edo toki exotikoren
batekin amets egiten duzu?.

Orduan, egun batean, nire bihotza apurtu egin zen. Gurasoek


markes batekin ezkonaraziko zintuzten. Benetan gorroto izan nituen
zu nire ondotik urruntzeagatik. Gau horretan bertan ezkutuan biltzeko
eskatu zenidan, sekretu bat kontatu behar zenidan eta. Isilean entzun
nizun, gure txikitako ezkutalekuan eserita, baina nire barruan pozez
algaraka nengoen. Ez zenuen zure ezkongaia maite! Baina nire
alaitasuna azkar ilundu zen beste gizon bat maite zenuela entzutean.
Benetan pentsatu al nuen, segundo batez ere, zu ni bezain gaixo
egongo zinela? Ez , ezin nezakeen hori espero, ni bainintzen
maitasun debekatu batean sinesteko bezain inozoa zen bakarra.
Penaz eta ezintasunez beterik entzun zintudan zure maitaleari buruz
hizketan, atzerriko leku liluragarri batera eramango zintuela eta han
biziko zinetela batera eta pozik, familia bat osatuko zenutela eta
atzerritik eskutitz mordoa idatziko zenizkidala. Orduz geroztik beti
huts sentitu naiz, nire barruan airea besterik ez balego bezala. Hala
ere, zure aurpegi fina, zure ile luze horail luzea eta zure irudi liraina
soineko polit horrekin jantzita ikusteak epeltasun apur bat
barneratzen du nire bihotz izoztuan.

Ez dut ondo gogoratzen zer gertatu zen gau hartan. Konturatu


nintzenerako zure gainean nengoen, zure lepoa nire eskuen artean
estutzen. Agian pentsatu nuen zu nire ondotik ez joateko modu
bakarra zela, edo zurekin haserre nengoen beste norbait
maitatzeagatik, nik lehenago maitasunari buruz esandakoa ahaztuta.
Ez nago ziur, baina konturatu nintzenerako lurrean zeuden hilda. Zure
begiek beldurra adierazten zuten eta galdua zuten betiko haien distira
berezia, baita epeltasuna transmititzen zuen argi hori ere. Lasaitasun
askoz, nire besoetan hartu zintudan eta leuntasunez eraman nuen
zure gorpua jauregiko egongelara. Bertan gurasoek zer gertatu zen
galdetu zidaten asaldaturik, eta ni zure maitalea aurkeztu nuen
erruduntzat. Haiek sinetsi egin ninduten. Hura hilda egongo da ziur
aski, baina ez nago ziur, ez baitut inoiz berriro hari buruz ezer jakin.

Urteak pasa dira zorigaitzeko gau hartatik, baina oraindik ere


huts nago, eta ez naiz berriro maitemindu. Ez dut uste gau hartan
egin nuenaz damu naizenik, baina gauza txiki bat aldatuko nuke, izan
ere, hil aurretik ez nizkizun nire sentimenduak aitortu, eta orain, zure
heriotzaren urteurrenean, zure erretratuari zuzentzen diot nire
aitorpen mingots hau. Bai, ene Leonor, ene arreba maitea, arraroa
izan arren, debekatua egon arren, benetan maite zintudan. Gure odol-
loturek inoiz ez didate zurekin bakean bizitzen utzi, baina jadanik
horrek berdin du, ez du garrantzirik, eta lasai asko aitortu dezaket
nire jauregi ilun eta baztertuan maite zaitudala eta beti maite izan
zaitudala, ez baitago inor nire eromenaren lekuko izateko. Hil
zinenetik bakarrik bizi izan naiz, zure oroitzapenez biziz, nire etxea
bihurtutako leku ilun honetan noraezean ibiliz. Baina gehienetan nire
besaulkirik kuttunenean geratzen naiz eserita, zure mihisearen
aurrean zure aurpegi argiari begira, zu beste alde batera begi
lausotuarekin begiratzen duzun bitartean. Horrela pasatzen ditut
egunak eta gauak, zu beti nire pentsamenduetan zaudelarik. Eta,
hutsik egon arren badakit zureganako maitasuna oraindik ez dela
desagertu. Nire amaiera heldu arte beti maiteko zaitut. Hori da orain
ezagutzen dudan egia bakarra: Maite zaitut.
Beti zure oroimenetan murgilduta, zure neba.

Louis.

EGILEA: UXOA KOARTANGO


TALDEA: 1. BATX. A

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 1. batxilerreko gutun


finalista:

ZURE FREKUENTZIA TOPATZEN

Hau hodei bat da,


gomaespumazko hodeia
larros-urdinez tindatutako zirimolek putz eginez ekarrarazi duten
bezala putzatuz
eta ortzemuga pisatu orduko,
ilunak jango duena.
Printzesa deitu ohi ninduen horri:

Perfektua zinela uste nuen. Polboroizkoa. Zureak, begi berdeak.


Irribartsu eta irribarreak oparitzen beti baina behin oihu egin zenidan
eta negar egin nuen.
Inperfektua zinen ... eta zutaz maitemindu nintzen betiko.

Zuretzako kotoizko poema sortak, niretzako polborazko hitzak.

Ez nizun maite zaitut eta punto esan nahi. Maitasuna ez baitzait


puntu eta apartez gustatzen. Txarra naizelako maitasuna deklinatzen.
Hitzak ez dira debalde, berez une-uneko emozioek eskatzen duten erara
jaurti behar; aitzitik,sentimenduak zarandatik iragazi behar dira, batik
bat, amodioaz ari garenean. Maite zintudan, maite zaitut eta per secula
seculorum maiteko zaitut esatekoa nintzen, baina beti bezala hitzak
ezpainetan sikatu zitzaizkidan...

Nik haizea maite dut. Eta txokolatea. Almendrekin. Baina haize


boladek terrazan zintzilikatuta ditudan arropak lokatzetara lurreratzen
dituztenean, gorroto dut. Ze, haizea grisa eta marroia bihurtzen da, eta
niri larrosa-urdinezko haize marmarrak gustatzen zaizkit.
Eta txokolateak ... zoratu egiten nau, asko gustatzen zait txokolatea
zanpatzea, ispiluan nire profila islatuta ikusten dudan arte. Eta orduan
gaiztoa da txokolatea. Almendrekin bada ere.

Eta gehiegizko guztiak zoritxarra dakarren bezala, zure begi ilunek


argia galdu zuten azaroan.
Ni umezurtz gelditu naiz, ilunpetan; eta zu emisorea 94.7an amaitu
duzu gauero-gauero ... eta ni, negar malkotan Zamorako apartamentuko
sukaldeko aulki zanpatuaren gainean diala biratuz, zure frekuentzia
topatzen.

“Amaitzeko Robbie William-sen abesti hau jarriko dizuet, eta behar


ere hemen egongo gara punta-puntako abestiak zuzen-zuzenean zuei
eskaintzeko asmoz ... gabon eta bihar arte ...”

Eta zu gomaespumazko hitz horiekin agurtzen zara gauero-gauero ...


Eta ni, urduri eta ezin kabiturik geratzen naiz, oh zure entzule
gaixobera.
Irratian zaudenetan gozoa zara, eta asko (inoiz baino gozoagoa).
Tartean zure arnasaren jolasa nabaritzen den bitartean... Bi
frekuentzien artean gatibu; gauero-gauero zure ahots eztia garrazten
hasita egoten den ordurako, nekatuta, dardarka, kopetan muxu emango
nizuke, lasai zaitezen.
Eta kanta egingo nizuke, zauden lekuan zaudela entzun nazazun...
Eta ipuin bat idatziko nizuke, ordu, minutu eta segundo oro gogora
zaitezen. Orri sinple honetan zabaltasunez idatziko nizuke zuk irakur
dezazun. Baina zuk, noski, mahai gainean uztearekin konformatuko
zinateke. Hitz hauexek guztiak maite zaituen pertsonaz gogora zaitezen
dira, orain berorik ematen ez dizun bularraz, haizerik kentzen ez dizun
gorputzaz ...

Orain orri honek baino ezin daiteke,


(amesgaizto batean zaudenean),
zure salbatzailea izan;
eta ni,
(oh amets goxoetako),
polboroizko printzesa.

EGILEA: ANE GONZALEZ


TALDEA: 1 BATX. B

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 1. batxilerreko


gutun finalista:

AMODIOZKO GUTUNA

Txikiak ginez, zazpi bat urte. Zu ezagutu zintudan eguna gogoratzen


dut: uda zen, oporretan nengoen, Cadizen. Zu ikusi orduko berezia zinela
sentitu nuen, zure begiradan desberdina zen zeozer zegoela. Zurekin
igarotako une guztiak nirekin daude, inoiz ez naute bakarrik uzten.
Hobeto gogoratzen dudana zure begiak dira, kolore iluneko begiak,
sakonak, begirada bakar batekin barrura arte sartzen zirela ziruditenak,
ni arnasa hartu gabe uzten nindutenak.
25 urte eta gero ezin zaitut, bi astez baino ez ginen batera egon, ez
dakit zuri buruz ezer, baina gauero oheratzean zutaz oroitzen naiz,
ondoan dudan gizonari begiratu gabe. Gauero zure begi berdeak ikusten
ditut ni deitzen.
Gogoan dut arratsalde batean, hondartzan bakarrik ginela, zure
ezpain gozoak nire masailetan ipini zenituela, bat-batean haize zakarra
etorri eta hondartzako harea guztia zabaldu zen bortizki, korrika egin
behar izan genuen, eta ohartu gabe nire bizitzako unerik sentikorrenak
ihes egin zuen berriro ez bueltatzeko. Sekula ez naiz horrela sentitu,
pena sentitzen dut zutaz gogoratzean, begiak malkoz betetzen zaizkit,
baina negar egin arren inoiz ez dira sikatzen, zerbait falta zaidala
sentitzen dut, beste edozein pertsonak bete ezin dezakeen hutsunea.
Zure izena entzutean irribarre egiten dut konturatu gabe, iraganeko
ume txikia izatera bueltatuko banintz bezala. Nola da posible
horrenbeste denbora eta gero zutaz oroitzea?, zurekin bizitako
momentuak ezin ahaztea?, musu bakar batek horrela sentiaraztea?
Maiteminduta nago, bai maiteminduta, nire barnean sentitzen dudan
mina inoiz ez delako joango, inoiz ez nauelako utziko. Batzuetan amets
egiten dut, zu agertzen zara amets horitan, nire izena esaten duzu, eta
zuk ere diozu ez nauzula inoiz ahaztu. Baina esnagailuak jo eta esnatu
egiten nau, lanera joan beharra, haurrak zaindu beharra... hemendik alde
egitea gustatuko litzaidake zu eta biok bakarrik egoteko, hondartzara
joan ahal izateko, berriro ere haizea etor dadin, zure begi ilunetan galdu
ahal izateko eta libre sentitzeko: helduen mundutik aldendu eta gure
mundu berria sortu, zu eta ni, ni eta zu, biok bakarrik.
Baina nire amets guztiak ilundu egiten dira zu nitaz gogoratzen ez
zarela pentsatzean, balitekeela lehengoa ez izatea, aldatu izana, zu nitaz
ez gogoratzea... horrelakoetan hotzikarak sentitzen ditut eta oihuka
egiteko gogoa izaten dut, ahotsik gabe geratu arte, korrika hasi eta inoiz
ez gelditzeko beharra.
Tuntuna sentitzen naiz hau guztia pentsatzean. Oraindik ez naiz
ausartu inori esatera, erotzat hartuko nautelakoan bainago. Baina ez
zaitut ahaztu, haize bolada bakoitzean ikusten zaitut, nigandik alde egin
nahi ez duzula dirudi, zu ahazten saiatu naiz, benetan, saiatu naiz, baina
zure zati bat nigan utzi zenuela dirudi eta zati horrekin bizitzen ikasi
dut.
Jakin badakit begiak ireki behar ditudala, baina zu alde batera uzten
zaitudan bakoitzean nire mundua amaitzen da. Berriro ikusiko ez
zaitudala badakidan arren behar zaitut, zu baitzara egunero ohetik
jaikitzeko indarra ematen didan bakarra, gauetan lorik egin gabe
gelditzearen arrazoia, baina batez ere zeu zara bizitzeko gogoak ematen
dizkidazuna, ilusioa sortarazten didazuna, ezinezkoak direla badakidan
arren,
Urtero Cadizera noa, zu ikusteko itxaropena dut oraindik. Beldurtu
egiten nau zu ikustean zer egingo ote dudan pentsatzeak, inozo bat
bezala geldi-geldi geratuko naizela badakidalako, ezer egin eta esan
gabe, zu nigana etortzearen esperoan.
Maiteminduta nago, bai maiteminduta, mina delako barruan sentitzen
dudana, arnasten uzten ez didana, bihotzean arantza bat izango banu
bezala sentiarazten nauena, askatasunaren zain dagoen preso bat bezala
sentiarazten nauena.
Inoiz ez zaitut ahaztuko, behar zaitut.

EGILEA: ANE ARANDIA


TALDEA: 1. BATX. C

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 2. batxilerreko gutun


irabazlea :

Kaixo amama:

Negarrez ari naiz. Gaur aitak esan dit Altzeimerra duzula, zure azkenetan
zaudela. Esan dit lasai egoteko, zerbait behar banuen, eskatzeko, baina lasai
egoteko. Bizi-legea omen da, datozenei lekua uzteko joan behar omen duzu,
“patua” deitu dio berak. Onartu egin behar dudala esan dit, onartu eta
aurrera egin. Baina ez, ez dut onartu nahi. Ez dut ezer egin gabe geratu nahi
zure sua nola itzaltzen den ikusten dudan bitartean, ez dut zure errautsen
gainera malkorik isuri nahi.

Zure begietan ikusi dut, ximurren gainetik betikoa zarela, txupetea jarri
zidan amama zarela, ohera joan aurretik muxu ematen zidana, maite nuena
eta maite dudana. Ez, ez zara aldatu. Nahiz eta medikuak ardoa debekatu
dizun, nahiz eta hamaika pilula ezberdin hartu behar duzun, nahiz eta nor
naizen ahaztuko duzun, nire amama zara.

Gaur, aitortu nahi dizkizut haizeari xuxurlatu ohi dizkiodan hitzak. Gaur,
malkoz, irribarrez, beldurrez eta maitasunez bete nahi dizut bihotza.
Eskutitz batean esan nahi dizut urteetan isildu dudana, lotsak isilarazi
didana. Gaur egingo dut, beranduegi baina egingo dut.

Zure ondoan egon nahi dut, gazte izandako azala laztandu, beldurrik ez
dizudala ikus dezazun. Zure altzoa malkoz busti nahi dut. Begiak itxita
gogor besarkatu nahi zaitut, erlojuaren esklabo garela ahaztu eta betiko
iraungo duela pentsatu, sinestu. Eman ez dizkizudan muxu guztiak eman nahi
dizkizut eta egin behar nuenean eman ez izana sentitzen dudala esan.
Barrenean oraindik, ezagutu zenuen ume hura daramadala erakutsiko dizut.

Barkamena, barkamena ere eskatzen dizut, egin dizkizudan bisitak


laburregiak izan direlako, zure etxera sartu eta benetan sentitu gabe muxu
ematen nizulako, zurekin igaro dudan denbora gehiena pantaila nazkagarri
horren aurrean igaro dudalako... zure ilobaz nahi beste gozatzen utzi
dizudalako. Beranduegi da baina sentitzen dudala jakitea nahi dut.

Amama, harro nago zutaz. Naizena izaten lagundu didazu. Zuhaitz gazteek
sendo hazteko behar duten makila izan zara niretzat eta orain zuhaitza
loratu denean makila usteltzen hasi da, bizi-legea deitzen dio horri aitak.
Baina, badakizu baduzula nondik jan eta non babestu, nire fruitu, hosto eta
adar guztiak zugatik dira, zuretzako dira.
Horregatik, bihar, arratsaldez zure etxera joango naiz, ardo botila on
batekin. Bizitzari, heriotzari begietara begira egingo dugu topa. Malkoz,
irribarrez, beldurrez eta maitasunez beteko dizut bihotza. Nor naizen
ahaztu aurretik mundu honetan gehien maite dudan pertsona zarela esango
dizut. Badakit garunetik desagertuko zaizkizula hitzok, baina bihotzean
iltzaturik geratuko zaizkigu, eta ez dago hori ezabatuko duenik ezer.

EGILEA: PEIO ORMAZABAL


TALDEA: 2. BATX. A
“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 2. batxilerreko gutun
finalista :

Gau on laztana:

Berandu samar da jada, baina ezinezkoa zait lortzea. Ohean izan naiz
pare bat orduz, bueltaka. Zure irudia datorkit burura, zure fereken
leuntasuna, zure begi urdinen argia.

Atarira irten naiz poliki, zaratarik egin gabe, gurasoak itzartu ez


daitezen. Bertako egurrezko hamakan jarri naiz. Milaka izar daude gaur
zeruan. Gau ederra benetan. Ikusten al dituzu ilargitik hurbil-hurbil dauden
lau izar handiak? Horiek leku berean daude beti, ez dira mugitu ere egiten.
Horregatik, noizbehinka, eurei eskatzen dizkiet nire barneko desioak. Hala
ere, azken boladan ez didate kasurik egiten. Nitaz aspertuko ziren,
seguruenik, hainbeste pena eta istorio. Zu ere nazkatuta al zaude? Ziur
nago baietz; hala ez bada, primeran egiten dituzu plantak sikeran.

Ezagutu gineneko gaua itzela izan zen. Akordatzen al zara? Durangon.


Biok geunden mozkor, biok bakardadearen zulo ilunean barneratuta,
itotzeko zorian. Gogoratzen dut goizeko ordu txikitan lagunek hanka egin
zutela eta ni, etxera joateko intentzio barik, tren geltokian geratu nintzela.
Bat-batean nire alboan eseri zinen. Zigarroa pizteko surik ez neukan eta
zure pizgailua eman zenidan. Zure eskuak sentitu nituen lehen aldiz. Instant
hartan hasi zen hazia hazten. Bi orduz egon ginen berbetan. Hain gustura
geunden bata bestearekin, non neguko eguzkiaren lehenengo izpi ahulak
laguntasun bila azaldu ziren deblauki; gu izorratzeko asmoz antza.
Agurtzeko ordua iritsi zen. Musu bana eman genion elkarri. Masailean. Nahiz
eta zure ezpain samur eta gorrixkak dastatzeko irrikan egon, ez nintzen
ausartu.

Astelehena eskola-eguna izan zen. Azterketaz jositako eguna.


Aurreko orduko kontrola ezin hobeto egin nuen, “bordau”! Kimika, berriz, ez
nuen ezertxo ere ulertzen. Urduri nengoen, erdipurdika egingo nuen susmoa
baineukan. Halaxe gertatu zen. Kopetilun atera nintzen institututik. Zigarro
baten bila nenbilela, gazte bat ikusi nuen bere autoaren kapotean jarrita.
Haren elastiko berdea ezaguna zitzaidan. Bihotzeko taupadek abiadura
arindu zuten derrepente. BUM-BUM-BUM-BUM. Zu zinen! Nire bila etorri
eta ezusteko ikaragarria eman zenidan. Izugarri poztu nintzen. Utikan
fosforoa eta karbonoa! Udaberri garaia zen eta eguzkiak gogoz jotzen zuen.
Lagara eraman ninduzun Golf zurian. Haren gainean eseri ginen,
itsasertzean. Giroa zeharo atsegina zen eta begietara begira geratu
zintzaizkidan, finko. Une berezia, intentsua izan zen. Bisaia laztandu
zenidan emeki, puskatzeko beldurra izango bazenu bezala. Gure ezpainek
bat egin zuten. Imajinatu nuena baino ederrago izan zen. Ez nuen zugandik
aldendu nahi. Ilundu zuen arte hantxe izan ginen; tarteka musu ematen
zenidala eta nik irribarre xalo batez erantzuten nizun; besarkaturik
geunden bitartean, itsaso bortitzak eskaintzen zigun lasaitasunaz gozatuz.

Hilabeteak igaro dira ordutik. Momentu goxoak, alaiak. Urrun bagaude


ere, betiko izango ditut oroimenean. Zin dagizut. Zuk ere berdin agin
dezazun itxaropena dut oraindik. Esperantza agortuz doakidan arren.
Ezinegonak barrenak birrintzen dizkit apurka. Zer ginen bihotza? zer gara?
EGILEA: IRATI LEJARZA
TALDEA: 2 BATX. A

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 2. batxilerreko gutun


finalista :

ZAIN NAUKAZU BETIKO

Nire aurretik pasatzen zaren bakoitzean usain berdina datorkit, oso


gogoko dudan usaina, itsasoaren usaina.
Harea musukatzen duten ur uhinekin bat batean hazitako hodei mamitsuak
garela amets egiten dut usaintzen zaitudan bakoitzean. Baina begiak
zabaltzen ditudanean malkoak igarotzen zaizkit masailetatik amets bat
baino ez dela antzematean.
Hutsune handia daukat barrenean, zure gabeziak eragiten didan
bakardade eta ezinegona apaldu ezinak direlako. Edozer gauza egingo nuke
zure ezpain zaporetsuak berriz dastatzeko.

Zure ahotsa entzutearen falta egunero are handituz doa, eta zer
esanik ez zure begiei buruz. Zure begiak daukaten kolore eta distira hori
ikustean, egun eguzkitsu batean itsasoaren distiraren pean nagoenean
bezala sentitzen naiz.

Gure harremana apurtzerakoan txarto egin nuela konturatu naiz


oraintxe, gu biok bata bestearentzat eginak gaudela, baina orain ez dago
bueltarik eta ez zaitut utziko ihes egiten maite zaitudala esan barik.

Noizbait, nonbait, berriro ere zure berotasuna sentituko dudalakoan,


zain naukazu betiko.

EGILEA: ARGOITZ RODRIGUEZ


TALDEA: 2. BATX. C

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 4. DBH gutun irabazlea


:

Kaixo, ez dut inoiz jakingo eskutitz hau jaso duzun edo ez. Seguruenik nik
idatzi ez dudan baina nire sinadura duen beste bat jasoko duzu.
Zenbat urte dira jada... Hiru, bost, bi? Ez dakit. Dakidan gauza bakarra da,
zugandik baztertzerakoan galdu nuela askatasuna, esperantza, zu zara egin
nuena egiteaz damuarazten nauen arrazoi bakarra.

“- Ez dago atzera egiterik, badakizu.


- Ez naiz damutuko.”
Beldur naiz idazteaz eta nire eskuak lasaitzeko osteratxo bat egitera
altxatu naiz. Nire “gelan” bueltaka nabil, erpin batetik bestera. Noraezean,
eguneroko bidean.
Eskutan dudan dardarak gauza bat gogorarazi dit, behin Zumaiako
hondartzan geundela, biok bakarrik, elkarren ondoan etzanda, zu nigana
hurbiltzen eta ni zugandik pixka bat urruntzen segundo bakoitzeko.

“- Ederra da bizitza, ezta?


- Ederragoa zure alboan...”

Goxotasunez hasi zinen nire gorputza biluzten, berarekin jolasten, eta gaur
dudan dardara berdina sentitu nuen. (Baina ez arrazoi beragatik).
Izan daiteke gaur, sentimenduak erre dizkidatela sentitu aurretik, azken
tanta ere ostu didatela. Baina egun hartan Zumaian ateratako argazkian,
zure etxean egin nintzen azken aldian logelako horman jarrita zenuen
argazkian ezin dute ostu, maitasuna betiko egongo da hor, nire bihotza
betiko geratu da hor.
Aurreko leihoa dakusat, bertatik ihes egiten dute nire pentsamenduek
(libre). Hemen barruan dagoena hildako bat da, bizirik mantentzen duten
hildakoa. Sarritan jarri naiz bertatik begira nahiz eta ez dudan ezer
ikusten. Zeruan ez dago mugarik, galdu egiten naiz handitasunean, hau
gertatu ohi da zure bizitza hiru metro karratuko gela batean mugatzen
dutenean.

“- Mundua lar txikia da niretzat.


- Ni ere preso sentitzen naiz.”

Barkatu, okerreko bidetik nabil, eta beste batetik jarraitu behar dut.
A, bai... Maite nauzu? Badakit ezetz, esadazu egia, mingarria izanda ere zuk
eragindako zerbait sentitu behar dut. Baina alferrik da, e? Gaztetan idatzi
nizkizun olerki guztiak bezala, alferrikoak, ez zenituen irakurtzen baina nik
berdin-berdin maite zintudan. (Eta maite zaitut, hau idazten ari naizen
bitartean behintzat).
Buruari eraginda idatzi nuen bat etorri zait gogora... (ez nuen uste noizbait
biziko nuenik). Zera zion;
Zugandik urrundu eta dena galdu dut,
Baina zurekin nengoenean ez zintudan behar bezala maitatzen.
Eta gaur damu naiz.
Berez, zaila delako maitatzea, baina zailagoa kartzelatik
EGILEAK: TXABER ORMAZABAL
TALDEA: 4. C

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 4. DBH gutun


finalista :

MAITASUN ESKUTITZA

Maitea,
Itsasoan bizitza ez da erraza. Badakit eskutitz hau ez dela zure eskuetara
inoiz helduko, bizitza ez baita filmetan bezalakoa, botila batean eskutitz
hau sartu eta itsasora jaurtitze soilarekin ez da nahikoa zuk irakurri ahal
izateko.

Ondo gogoratzen dut egun hura, otsailak 16, zure ondotik alde egin nuen
eguna alegia. Pirata ontzia harturik, itsaso zabala ezagutzeko asmoz.
Gogoratzen al dituzu elkarrekin pasatzen genituen arratsalde bukaezinak?.
Gure ametsa zen hau, pirata ontzia harturik, maitasunaren itsasoan
murgildurik, ekaitz bortitzei elkarrekin aurre eginez...
Baina bidaia kilikagarri gau nik bakarrik egin behar izan nuen, zu gabe, zure
laztanik gabe, zure ezpainak gabe, zure eskuak gabe, zure begirada gabe,
zure ahots gozo eta launa entzun gabe...
Bidaia hau ez zen nire ametsa, zu gabe ez dakit nondik atera ditudan orain
arte behar izan ditudan indar guztiak.

Gogoratzen ditut zure azken hitzak atzo izan balira bezala:


- Beti itxarongo zaitut. Egunero, falta barik, betiko lekura eta betiko
orduan joango naiz, egunen batean zu bertatik agertzeko esperantza
alboan daramadala. Zaindu zaitez. Maite zaitut.

Hitz hauen ostean, musu bero eta heze bat eman zenidan, malkoak begietan,
beldurra aurpegian islaturik.

Bueltatuko naiz, zure ondora, etxera. Piraten bizitza ez da niretzat egina zu


nire ondoan ez bazaude. Heltzen naizenean betiko lekuan, betiko orduan, eta
beti bezain alai, ados? Bueltatuko naiz, benetan.

Besterik gabe, irakurri egingo duzun eskutitz hau itsasora jaurtitzeko


ordua heldu dela uste dut. Maite zaitut, ez ahaztu.

EGILEA: AINHOA GORROTXATEGI


TALDEA: 4. A

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 4. DBH gutun


finalista :

Zaila da gertatu dena onartzea, eta badakit inola ere ez zaitudala


ahaztuko, ez nik ez inork.
Gure artetik joan zinenetik dena asko aldatu egin da, batez ere
etxean. Zure gaixotasunaz antzeman ginenean, lehenengo hitzak dena ondo
joango zela izan ziren, baina burura etortzen zizkidanean soilik gezurrak
zirela ohartu nintzen.

Nahiz eta txarto egon, beti umoretsu, alai, eta irribarrea ahoan,
ahaztu ezin daitezken momentuak.

Neure buruari egiten diodan galderaren erantzuna noizbait jakin


nahiko nuke, zergatik gertatu zen? Nori galdetu, amari, aitari, itsasoari,
zeruari,...? inolako erantzunik jasoko dudala badakit eta.

Ohean ezin lorik egin zerbait txarto zihoala pentsatuz eta hala zen.
Aitaren aurpegia ikusita dena argi zegoen, inork nahi ez zuena gertatu zen.
Ez dakit nola, eta ez dut inoiz jakingo, onena dela ziur nago.

Gauero zure aurpegia etortzen zait burura, zure usaina, zure barrea...
Berandu da damutzeko, ezin daiteke ezer egin, baina nire gogo guztiarekin
nahiko nuke zuk jakitea maite zaitudala eta maite zaitudala, izugarri, eta
zeure ondoan momentu askotan egon ez arren, horrela zu ikusteak indarrik
gabe uzten ninduen, neure burutik ezin izan zaitut kendu.

Batzuetan errudun sentitzen naiz zutaz pentsatu ez badut, baina


aurrera jarraitzeko unea da.

Bizitzak gauza hauekin sufriarazten digunean oso gogorra dela


konturatzen gara, eta argi daukat, baina ausarta izateko beharra daukagu.

Asteazken hori burutik kanpora botatzeko gogo ikaragarria dut, baina


amaren aurpegia betiko izango dut gogoan.

Zu galtzeak guztioi bihotzean zauri bat utzi digu, zeure argia gure
artetik azkar joan zelako, zure beroak ezin gaituelako berriz besarkatu,
zeure barre konparaezina, irri egiteko laguntza ematen ziguna, ere joan
zelako.
Baina lasai egon, geure buruan egongo zara betiko, eta
garrantzitsuena geure bihotzean, MAITE ZAITUGU!

Ikaragarria zinelako izeko, ezingo zaitut ahaztu.


EGILEA: AINHOA VALIENTE
TALDEA: 4. A

También podría gustarte