Está en la página 1de 4

IDEIAK ETA SINESTEAK

1. Ideiak eduki egiten dira; sinesteetan egon egiten da. “Gauzetan pentsatzea”
eta “haiek kontuan izatea”.

Gizakia, gizakiaren bizitza, ulertu nahi denean, aurren-aurrena beronen ideiak


nolakoak diren jakiten saiatzen gara. Europarrak “zentzu historikoa” duela uste
duenetik, hauxe da eskakizun funtsezkoena. Nola ez dute, bada, eragina izango
pertsonaren izatean beronen ideiak eta garaiko ideiek? Hori bistakoa da. Noski; baina
kontua nahasi samarra ere bada, zeren eta; nire ustez, gizakiaren – edo aro bateko-
ideiak ikertzen direnean bilatzen denaren gainean behar bezainbesteko argitasunik
ezak oztopatu egiten baitu beronen bizitzaz, beronen historiaz argitasuna lortzea.

“Gizakiaren ideiak” esamoldearekin gauza gustiz desberdinak adieraz ditzakegu.


Esatebaterako, gizaki horri honetaz edo hartaz bururatzen zaizkion pentsamenduak
edo hurkoari bururatu eta berak errepikatu eta bere egiten dituenak. Pentsamendu
hauek era guztietako egia mailak izan ditzakete. “ Egia zientifikoak” ere izan
daitezke./…/Direla pentsamendu arruntak, direla “ teoria zientifiko” zehatzak, hauek
gizakiarengan sortzen diren burutapenak izango dira beti, berari bururatuak edo
hurkoak iradokiak. Baina, jakina, horrek esan nahi du gizakia hor zegoela ideia
bururatu edo bere egin baino lehen. Ideia erne egiten da, era batera edo bestera,
bizitzaren baitan.

Gizakiak daukan beste ideia-geruza batekin egiten dugu topo hemen. Baina, zein
desberdina den bururatzen zaizkion edo bere egiten dituen gainerako guztien aldean!
“Sineste” deitzen ditudan oinarrizko ideia hauek –geroago ikusiko da zergatik-, ez
dira egun edo ordu jakin batean sortzen gure bizitzan, ez gara haietara iristen
pentsatzeko ekintza berezi baten bidez, ez dira, hitz batean, dauzkagun
pentsamenduak./…/ Gustiz alderantziz: egiazki” sineste” diren ideia hauek, nolabait
esateko, gure bizitzaren edukiontzia eratzen dute eta, ondorioz, ez dute eduki berezien
izaerarik bizitzaren baitan. Esan daiteke ez direla dauzkagun ideiak, garen ideiak
baizik. Are gehiago oraindik: hain zuzen, sakon-sakoneko sinestak direlako
errealitatearekin berarekin nahasten dira guretzat- gure mundua eta gure izatea dira-./
…/

Bi ideia-geruza horien artean dagoen aldeaz ohartzean azalduko da, besterik


gabe, argi eta garbi, haiek gure bizitzan jokatzen duten zeregin desberdina./…/ Ideia-
burutapenez- eta argi gera bedi horien artean sartzen ditudala jakintzako egiarik
zehatzenak- esan dezakegu ideiak sortu, eutsi, eztabaidatu, zabaldu, horien alde
borroka egin eta haiengandik bizi emateko ere gai garela. Gauza bat da egin ezin
dezakeguna…, haietatik bizitzea. Geure obra dira eta, horrexegatik, dagoeneko geure
bizitza suposatzen dute, eta hau geuk sortzen ez ditugun ideia-sinesteetan finkatzen
da, baina sinesteak, normalean, ez ditugu formulatu ere egiten eta ez ditugu, noski, ez
eztabaidatu, ez zabaldu eta ez defendatzen. Sinesteekin zehazki ez dugu ezer egiten,
horietan egon besterik ez gara egiten. Noski, hori ez zaigu inoiz gertatzen – arretaz
mintzo bagara – gure burutapenekin. Hizketa arruntak egoki asko asmatu du
“ sinesturik egon” esamoldea. Izan ere, sinesturik egon egiten da, eta burutapena,
berriz, eduki eta eutsi edo defendatu egiten da. Baina sinestea da gu eduki gauzkana
eta eusten gaituena.

1
Badira, beraz, ideiak zeinarekin topo egiten dugun –horregatik burutapenak
deritzet hauei- eta badira beste ideia batzuk zeinetan aurkitzen garen, eta azken hauek
badirudi hor daudela guk pentsatzeari ekin baino lehenagotik.

/…/ Komenigarria da, beraz, “ ideiak” terminoa gure bizitzan jarduera


intelektualaren emaitza gisa azaltzen den oro izendatzeko uztea. Baina sinesteak
kontrako izaerarekin azaltzen zaizkigu. Ez gara haietara iritsiko ulertze lanaren
ondoren, baizik jada gure baitan diharduten zerbaiten gainean pentsatzeari ekiten
diogunean. Horregatik, sinesteak ez ohi ditugu formulatu, baizik eta aski izaten dugu
aipatzearekin, errealitatea bera ez den gainerako guztiarekin egin ohi dugun antzera.
Teoriak, ordea, egiazkoenak ere, pentsatuak diren bitartean bakarrik existitzen dira:
horregatik dute formulatuak izan beharra.

/…/ Berebiziko garrantzia duela deritzot, azkenik, giza bizitzaren egituran


argitasuna emateko gauza bat pentsatu eta hura kontuan izatearen arteko kontrajarrera
horrek. Ia etengabe filosofiaren iragan osoa zapaldu duen intelektualismoak eragotzi
egin digu bi terminoen balioa geure aurrean nabarmenki azaltzea, eta haietako
bakoitzari dagokion balioa alderantzikatu ere egin. Argi dezagun esandakoa.

Azter beza irakurleak berak edozein portaera, itxuraz denik xumeena. Adibidez,
jo dezagun irakurlea etxean aurkitzen dela eta , arrazoi batzuengatik edo edo
besteengatik, kalera irtetea erabaki duela- Zer da portaera honetan guztian zehazki
pentsatu-izaera duena, hitz hau dagokion esannahirik zabalenean ulertuta, hots,
zerbaiten kontzientzia argi eta gaurkotzat ulertuta? Irakurlea jabetu egin da bere
arrazoiez, hartutako erabakiaz, etorri, atea zabaldu eta eskaileretan barrena jaistean
gauzatu dituen mugimenduez. Hau guztia onenera jota. Alabaina, kasu honetan ere eta
bere kontzientzian bila ahaleginik handienak egiten baditu ere, ez du aurkituko
kontzientzia horretan ezein pentsamendu kalea badela egiaztatuko duenik. Irakurleak
ez du izan bere artean inolako zalantzarik kalerik baden ala ez. Zergatik? Ukaezina da,
kalera irtetea erabakitzeko, baduela noski garrantzirik kalea izateak. Egia esa, hori da
garrantzizkoena, gainerako guztien suposizioa baita . Hala ere,, eta, hain zuzen,
horrenbesteko garrantzia duen arazo horretaz ez du zalantzarik izan irakurleak, ez du
horretan pentsatu ere egin, ez kalerik baden ala ez den esateko edo eztabaidan
jartzeko. Horrek esan nahi du kalea izateak edo ez izateak ez duela bere portaeran
esku hartu? Ez, noski. Horren froga ondoko honetan egongo litzateke, alegia, etxeko
atera iristean kalea desgartu egin dela, etxeko atarian amaitzen dela lurra edo bere
aurrean leiza bat ireki dela egiaztatuko balu. Orduan irakurlearen kontzientzian
izugarrizko ezusteko nabari eta gogorra gertatuko litzateke. Zerena? Kalerik ez
egotearena. Baina ez al dugu bada esan lehen, aurrez ez zuela pentsatu kalerik bazen,
hori ez zuela auzitan jarri? Ezusteko horrek argi erakusten du kalea izateak
zenbaterainoko eragina zuen baitan, hots, zenbateraino kontuan izan zuen irakurleak
kalea, hartan pentsatzen ez bazuen ere, eta hain zuzen ere, horretan pentsatzen ez
zuelako.

2
2.

Laburbilduz: gizakiaren edo aro bateko ideiak zein diren erabaki nahiari ekiten
diogunean, erabat desberdinak diren bi gauza nahasi egin ohi ditugu: gizakiaren edo
aroko sinesteak eta burutapen edo “pentsamenduak”. Zehazki, azken hauei bakarrik
deitu behar zaie “ideiak”.

Sinesteek osatzen dute gure bizitzaren oinarria . Hauek gertatzen diren lurra.
Izan ere sinesteek ipintzen baitigute aurrean guretzat errealitatea bera den hori. Gure
jokabide guztia, intelektuala barne, gure benetako sinesteen sistema denaren mende
dago Haietan “bizi gara, mugitzenn gara eta dugu izatea”. Hori del aeta, ez ohi dugu
eduki sineste horien kontzientzia zehatzik, ez ditugu pentsatzen, baizik eta ezkutuan
jarduten dute,espreski egin edo pentsatzen dugun guztiaren inplikazio gisa. Egiazki
gauza batean sinesten dugunean ez daukagu gauza horren “ideiarik”, ez dugu sinpleki
“ hori kontuan izatea” besterik egiten.

Ideiek, ordea, hots, gauzen gainean ditugun pentsamenduek, berezkoek zein


hartuek, ez dute gure bizitzan errealitate-baliorik. Hain zuzen, pentsamendu gisa
dihardute gure bizitzan eta ideiak diren heinean soilik . Honek esan nahi du gure
“bizitza intelektual” guztia bigarren mailakoa dela gure egiazko edo benetako
bizitzarekin konparatuta eta bizitza honetan dimentsio birtuala edo irudimenezkoa
besterik ez duela adierazten edo ordezkatzen.

/…/ Agian, ez da izango gure aro honi arazo honen gainean argitasuna lortzea
baino gehiago interesatuko zaion beste ezer, hau da, intelektuala den orori
dagokionez, ser eginkizun eta leku hartu jakitea.

/…/ Horregatik, garrantzizkoa da, ezer baino lehen, argi eta garbi bereizten
ikastea “ bizitza intelektuala” –bistakoa da hori ez dela bizitza- eta bizitzen den
bizitza, egiazkoa, gu garenekoa. Hau behar bezala egin ondoren, aukera izango dugu
beste bi arazoak planteatzeko: elkarren arteko zer erlaziotan dihardute ideiek eta
sinesteek? Nondik datoz, nola eratzen dira sinesteak?

Aurreko paragrafoan esana dut okerrera daramala sinesteei eta burutapenei ideia
izena emateak, bereizi gabe. Orain gaineratuko dut kalte bera egingo duela,
bereizketarik gabe, sineste, konbikzio eta abarrez hitzegiteak, auzia ideiak direnean.
Izan ere errakuntza baita gure adimenean konbinazio intelektuala sortzen duen
atxikimenduari sineste deitzea.

3. Zalantza eta sinestea. Zalantzazko itsasoa. Ideien lekua.

Gizakia, sakonean, sineskorra da, hots, bere bizitzako geruzarik barru-


barrukoena, beste guztiei eutsi eta eramaten dituena, sinesteek eratzen dute. Sineste
horiek dira, bada, gure lur lehorra, non eginahalak egiten ditugun.

Baina gure sinesteen eremu horretan, han hemenka, sabaizulo gisa, zalantzazko
zulo izugarriak irekitzen dira.

3
Zalantzan ere egon egiten da. Kontua da kasu honetan, egoteak izaera izugarria
duela. Amildegian bezala egon ohi da zalantzan, hots, eroriz. Zalantza, beraz,
egonkortasunaren ukazioa da. Bat-batean sumatzen dugu oinpean huts egiten digula
lurreko tinkotasunak eta hutsean erortzen garela uste dugu, bizitzeko zeri heldurik
gabe.

/…/ Zalantza, hitz batean, ezegonkorrean egotean datza: etengabeko eta behin
betiko lurrikarraren unean dagoen bizitza da.

/…/ Zalantzari dagozkion esamolde herritar hauek guztiek esaten digute gizakia
zalantzan elementu ez solido, ez tinko batean murgildua aurkitzen dela. Zalantzazko
errealitatea likidoa da, hor gizakia ezin da zutik egon eta erori edo hondoratu egingo
da. Horik dator “ estar en un mar de dudas” gaztelaniazko esamoldea. Sinestearen
elementuaren kontrajarria da: lur tinkoa edo lehorra. Zalantza egiten dugu bi sineste
antagonikotan gaudelako; hauek elkarren kontra jotzen dute eta batak bestera botatzen
gaitu oinpean lurrik gabe uzten gaituela.

Baina sinesteen orube tinkoan irkitzen diren leize horietan erortzen ari dela
sentitzean, gizakiak indarrez erreakzionatzen du. Zalantzatik irtetzeko ahaleginak
egiten ditu. Zer egin, ordea? /…/ baina egoera horretan gizakiak egite txiki bat
gauzatzen du, ia egite itxurarik ez duena: gizakia pentsatzen jartzen da.

También podría gustarte