Está en la página 1de 4

ECCE HOMO

Zergatik naiz patu bat

Nire patua ezagutzen dut. Nire izena aipatze hutsak egundoko zirrara eragingo du etorkizunean:
Lurrean inoiz jazotako eraso bortitzenaren oroitzapena, kontzientzi krisi sakonenaren oroitzapena,
egundaino sinetsi, exijitu eta bedeinkatu den ororen kontra jaurtitako epai baten oroitzapena. Ni ez
naiz gizakia, ni dinamita naiz. Horrenbestez, ez duzue nigan erlijio sortzailerik aurkituko, izan ere,
herri xehearen bazka baitira erlijioak. Eskuak garbitu behar izan ditut elizgizonekin egon naizen aldi
oro... Ez dut sineslerik nahi, nigan sinesteko ere maltzurregia naizela uste dut. Ez dut profeta izateko
gogorik, ezta aldarera gora nazaten ere inolako asmorik... Aise ulertuko duzue, beraz, liburu hau
argitaratu izanaren kausa; ez dut nire izena inongo jukutriatan nahastuta ikusi nahi... Santutasun oro
baztertzen dut; nahiago nuke pailazotzat hartuko banindute... Akaso pailazo bat naiz... Eta, hala eta
guztiz ere —edo, zuzenago esateko, horrexegatik, santu bat baino ezer gezurtiagorik ez baita
mundu honetan—, egia mintzo da nire ahotik. Nire egia, ostera, izugarria da, gaur arte egia-
tzat hartu dena gezurra besterik izan ez baita.

Balio guztien transmutazioa: hara hor gizadiaren autognosirako egintza gisa proposatzen
dudan araua, hain zuzen ere, nigan hezurmamitu et jenio bihurtu dena. Zoriak lehen gizaki zintzoa
bihurtu nau, milaka eta milaka urtetako gezurraren aurrean ezarri nau. Neuk aurkitu dut
lehenik egia, neuk sentitu —usnatu— dudalako lehenik gezurra gezur. Protesta egiten dut, inoiz
baino ozenago, eta, hala eta guztiz ere, ez dut ezer ikustekorik ezezkoa baizik ematen ez dakiten
ergelekin. Mezu berri bat dakarren mandatari alaia nauzue, eta horren da garaia nire eginbeharra,
ezen gaurdaino kontzepturik existitu ez dela esan baitaiteke. Ni iritsi artean ez da itxaropenik egon.
Hala, ni izango naiz nahitaez halabeharraren gizakia. Izan ere, egia milurteko gezurrarekin
borrokatuko denean, inoizko astindu latzenak pairatuko ditugu, mendiak eta haranak ber-
dinduko dituzten itzelezko lurrikarak sufrituko ditugu. Espirituen borrokak guztiz
menderatuko du politika kontzeptua. Antzinako gizartearen botere egitura oro lehertu egingo
dira, guztiak baitaude gezurraren gainean eraikita, Inoiz izan diren gerra ankerrenak ikusiko
ditugu Lurrean. Soilik nigandik aurrera sortuko da munduan politika nagusi bat.

II
Aurki al daiteke, bada, halako zoririk gizaki batengan zerturik? Bai, nire Zaratustran, hain
justu. Ongia zein gaizkian sortzaile izan nahi duen orok, balioen suntsitzaile eta apurtzaile izan
behar du lehenik. Hala, goreneko gaitza on nagusiaren zati ere bada; on nagusia, ostera, sortzailea
da.
Ni neu nauzue, aide handiz gainera, inoizko gizakirik krudelena; horrek ez du esan nahi
gizakien artean ongileena izatera irits ezin nintekeenik. Nire ahalmen suntsitzaileari dagokion maila
berean ezagutzen dut suntsitzeak eragiten duen poza. Bi kasuotan, ongia eta gaizkia bereizteko kapaz ez
den nire izaera dionisiakoak agintzen du. Ni naiz lehen immoralista, horrexegatik naiz suntsitzaile
behinena.
III
Gezurra badirudi ere, inoiz ez didate: lehen immoralista naizen honi, Zaratustraren esanahiaz
galdetu. Izan ere, pertsiar honen izaera nirearen guztiz kontrakoa baita. Zaratustra izan zen, ongiaren
eta gaizkiaren arteko borroka horretan, gauzei eragiten dien egiazko mekanismoa argitzen lehena. Indar,
kausa eta xede nagusitzat hartzen zen morala metafisikaren eremura eramatea izan zen haren zeregina.
Gertakizun hori, baina, erantzun bat bezala har liteke funtsean. Zaratustra dugu denik eta hutsegite
larrienaren, hau da, morala sortzearen erantzulea; beraz, lehena beharko du izan errakuntza aitortzen.
Nolanahi ere, beste jakintsuek baino eskarmentu luze eta sakonagoa edukitzeaz gainera —ordena
moralari buruzko baieztapenak esperientziaren bitartez gezurtatzea besterik ez da historia guztia—,
Zaratustraren jardunari beste edozein pentsalariarenari baino, eta hau da funtsezkoena, egiazkotasun
handiagoa darlo. Haren doktrinak, eta harexek bakarrik, du egiazkotasuna bertute nagusitzat, hain zuzen
ere, errealitateari ihes egiten dion idealismoaren koldarkeriari kontrajartzen baitzaio. Gainerako pentsa-
Iari guztiek batera jardungo balute ere, ezin izango lukete Zaratustraren ausardia berdindu. Egia aitor-
tzea, arkulari iaioa izatea, horixe da pertsiarren dohaina. Ulertzen al da?... Moralaren garaipena bere
buruaren gain, bere aurkari edo antitesi bihurtzeko, hau da, ni bihurtzeko, hori esan nahi du nire ahotan
Zaratustraren izenak.

IV
Funtsean, bi ezeztapenetan mamituko litzateke immoralista hitza nire aburuz. Batetik,
egundaino goreneko gizakitzat —xumea, onbera, eskuzabala- hartua izan den gizaki mota
horren guztiz kontrakoa nauzue; bestetik, bere baitan sekulako boterea lortu duen moraltasun
mota baten guztiz kontrakoa nauzue, hain zuzen ere, gainbeheraren morala edo, beste modu
batean esateko, kristautasunaren moralaren kontrakoa. Zilegi deritzot bigarren kontraesana
azpimarratzeari, izan ere, bai ontasuna, bai onginahia, gainbeheraren emaitza, ahuleziaren seinale,
gora egin eta sendotu egiten den bizitzarekin bateraezinak direla iruditzen baitzait. Ukatzea eta
suntsitzea dira baiezkoaren funtsezko baldintzak. Lehenik eta behin, gizaki onaren psikologia
aztertu behar dut. Gizaki mota jakin baten balioa jakin nahi badugu, haren iraupena kostatzen dena,
haren izatearen baldintzak ezagutu behar ditugu. Gezurra dugu gizaki onaren izatearen baldintza.
Beste modu batez esateko, errealitatea den bezala ez ikustea da gizakiak, kosta ahala kosta,
erakusten duen nahia. Errealitateak ez luke sen ongilea etengabe' aldarrikatzen ibili behar, are
gutxiago esku zintzo eta ezjakinen parte-hartzea onartu behar. Zorigaitz oro saihestu behar dela
aldarrikatzea tentelkeriarik handiena iruditzen zait, kalte larriak dakartzan tentelkeria bat, edo
artaldearen patua are iruditzen zait, esate baterako, behartsuenganako errukiz, eguraldi txarra eza-
batu nahi izatea bezala...

Ekonomia orokor gorenean, guztiz beharrezkoak zaizkigu errealitatearen eraso bortitzak


(grinetan, gurarietan, botere nahimenean), ontasuna deritzon zoriontasun zeken hori baino askoz
neurri handiagoan. Bihozbera behar da izan —alajaina!— gizakiaren senari zuzenean erasotzen dion
ontasuna goratzeko. Izango dugu parada, aurrerago, h o m i n e s o p t i m i delakoak sortutako
optimismoak historia osoari ekarri dizkion ondorio lazgarriak agerian jartzeko. Zaratustrak ulertu
zuen lehenbizikoz optimista pesimista bezain dekadentea dela —akaso, kaltegarriagoa—. Honatx
haren hitzak: «Gizaki zintzoek gezurra diote beti. Gizaki zintzoek gezurrezko jokabideak eta
ziurtasunak erakusten dituzte. Zintzoen gezurretan jaio eta heziak izan zarete. Guztia dute funtsean
itxuraldatu eta faltsutu zintzoek.»

Zorionez, mundua ez dago bihotz oneko taldeko aberea zorion puska bila bultzatzen duen
senaren gainean eraikita. Gizaki oro zintzo jokatzea exijitzea, taldeko abere guztiak beturdinak,
onberak eta arima ederrekoak izatea —edo, Herbert Spencerrek dioen bezala, altruistak izatea—,
izateari bere ezaugarririk behinena ebastea litzateke, gizadia zikiratu eta zitalkeria hutsalaren mailara
jaistea. Horixe da, hair justu, moralak egin nahi izan duena... Zaratustrarentzat, zentzu horretan, gizaki
zintzoa azkeneko gizakia litzateke batzuetan eta, beste batzuetan, amaieraren hasiera; gizaki mota
arriskutsuena ororen gainetik, bere existentzia inposatzen duelako, bai egiaren lepotik, bai
etorkizunaren lepotik.

«Zintzoak ez dira ezer sortzeko kapaz; amaieraren hasiera dira beti. Balio sortzailea
gurutziltzatzen dute; etorkizuna euren mesederako darabilte, gizakien geroari uko eginez. Zintzoak
beti izan dira amaieraren hasiera... Eta zeinahi ere den munduko kalumniatzaileek eragindako
kaltea, zintzoek eragindakoa handiagoa izango da betiere.»
V
Hortaz, Zaratustra, gizaki zintzoen lehen psikologoa, gaizkiaren adiskide da. Gizaki
dekadentea maila gorenera heldu baldin bada, ziur izan bizitzan ziurtasuna erakusten duen gizaki
indartsuaren, hau da, espezie aurkariaren kaltetan izan dela. Gezurrak egiaren esanahia bereganatzen
duenean, izen itsusienak egiazko gizakiarentzat dira. Zaratustrak ez du zalantzarik egiten: gizaki
onbera ezagutu izana da gizakiarenganako herra eragin diona; nazka horren ondorioz hegoak atera
zaizkio, berak dioen moduan, «urruneko etorkizunetara began egiteko». Ez du ezkutatzen zein den
bere gizaki mota kutunena, gizakiaz gaindiko gizaki mota bat, supergizakia, zintzoek eta ongileek
deabrutzat hartuko luketena..,

«Aurrean zaituztedan gizaki txatxuak, honatx zuekiko nire zalantza eta barre ezkutua: epaitu
duzue jada nire supergizakia —deabrual—. Hain urrun da zuen arima handitasunetik, ezen, bere
ontasunean, izugarritzat joko baituzue nire supergizakia...»

Pasarte hau guztiz argigarri zaigu Zaratustraren nahia ulertzeko. Berak asmatzen duen gizaki
mota horrek errealitatea den bezala ikusten du, hain zuzen ere, aski indartsua baita horretarako;
errealitatea ez zaio ez arrotz ez urruneko; aitzitik, ezaguna zaio, izugarrikeria eta arazo berberak
biltzen baititu bere baitan, «haren bitartez baino ez dezake gizakiak handitasuna erdietsi»...

VI

Beste zentzu batean, ordea, neuk aukeratu dut inmoralista hitza neure zeinu eta ikur gisa.
Harrotasunez betetzen nau deitura horrek , gizadiaren aurrean nabarmentzen nauelako. Nolanahi ere, inor
ez kapaz izan krstautasunaren moralari darion egiazko zentzua sumatzeko; ezohiko ikusmira bat
sakontasun psikologiko bat behar da horretarako. Kristau morala izan da gaurdaino pentsalari ororen
Zirzea…
VII

… Ulertzen al da? Kristautasunaren moralari mozorroa kendu izana da gizadiarengandik


bereizten nauena. Horrexegatik nuen munduari desafio egingo liokeen hitz baten beharra. Lehenago
konturatu ez izana da, nire aburuan, gizadiak bere kontzientziari eginiko bekaturik larriena. Neuk
antzeman dut engainua sen bihurtua: gertakizun, kausa, errealitate ororen aurrean, ezinikusiarena
egiteko borondate irmoa, krimen izatera heltzen den psikologiaren eremuko txanpon faltsu moduko
bat. Kristautasunaren aurrean itsu egotea da denik eta krimenik gailenena: bizitzaren beraren kontrako
krimena. Milenaristak, diren eta izan diren herrí guztiak, filosofoak, atsoak... —historia osoan izan
diren bospasei une salbu, eta neu nintzateke zazpigarrena—, auzi honi dagokionez, zein baino zein
errudunago dira. Kristautasuna izan da izaki moral nagusia, etsenplurik gabeko bitxikeria bat, eta
izaki moral izan den aldetik, zentzugabea, handiustetsua, kaskarina, Hain da ikaragarria bere buruari
egin dion kaltea, ezen gizaki ankerrenak ere ezin izango zuen, ezta ametsetan ere, tamainako
zorigaitzik asmatu. Kristau morala —gezurretan ibiltzeko nahimenak duen modurik doilorrena—
gizadiaren Zirzea da, gizadiaren ustelkeriaren kausa da. Ez da hutsegitea, hutsegite gisa, ikuskizun
honen aurrean gehien larritzen nauena; edo milaka eta milaka urtetan dirauen borondate on gabezia,
diziplina gabezia, zuzentasun gabezia, espirituaren gauzetan izan behar den ausardia gabezia, ez.
Naturaltasun gabezia, naturaren guztiz kontrakoa den zerizana moralaren izenean ohorez jantzi eta
gizadiaren lege gisa aldarrikatu izana da asaldatzen nauena.

Eta diot nik, egin al daiteke huts neurri horretaraino, ez gizabanako gisa, ezta herri gisa ere,
gizadi gisa baizik?... Bizitzaren oinarrizko sen guztiak ezereztatzen erakutsi digute; arima eta
espiritua asmatu dira, gorputza hiltzeko; sexualitatea eta lohikeria berdindu dira; aurrera
jotzeko nahimena, norberak bere izatea garatzea, norberarenganako maitasun zorrotza (hitza bera
iraingarria da), horiek guztiak gaizkiarekin lotu dira. Aitzitik, sena gainbeheran jartzen duen oro, hau
da, interesik eza, euskarri tinkoen galera, nortasun gabezia, hurkoarenganako maitasuna, balio
onargarritzat hartzen dira —zer diot nik!—, balio nagusitzat!... Zergatik, ordea? Gizadia bera al dago
gainbeheran? Beti egon al da horrela? Egia bakarra zera da: balio dekadenteak baizik ez dituela
ezagutu gizadiak, goreneko balio gisa mozorrotuta betiere. Norberak bere buruari uko
egitearen morala da gainbeheraren moral nagusia. Honatx haren baieztapen bat: «Hiltzeko
zorian nago », edo aginte moduan jarrita, «Zuek guztiek hil behar duzue», eta ez agindu bategatik
bakarrik... Gaurdaino erakutsi den moral bakar horrek, uko egitearen moralak, bizitzaren beraren
oinarriak birrintzen ditu.

Dena dela, argi izpi bat dakusat: ez da gizadia gainbeheran dagoena, gizaki bizkarroi batzuk
dira, elizgizonak, gainbeheran daudenak, gezurraz baliatuz, mundu osoa kutsatzen duten balioak
sortu eta kristau moralari esker boterea eskuratu dutenak. Hara hemen nire uste garratza: gizadiaren
irakasle eta gidariak oro izan dira teologoak eta dekadenteak, eurak izan dira moralaren
sortzaileak... Moralaren definizioa: morala bizitzaz mendeku hartu nahi duen gizaki txepelaren
idiosinkrasia da. Nik garrantzia handia aitortzen diot definizio horri.

VIII

Ulertu al da? Nik ez dut hemen esan bost urte lehenago Zaratustrak esan ez duen hitzik.
Kristau moralaren asmakizuna aurrekaririk gabeko gertakizuna izan zen, hondamendi
ikaragarri bat. Horrek badu ezinbesteko kausa bat, patu bat: gizadiaren historia bi zatitan
banatzea, kristautasunaren aurrekoa bata eta kristautasunaren ondorengoa bestea... Egiaren tximistak
jo eta birrindu du gezurraren gailurra. Txikizio horren lekuko izan den oro ohar bedi horren
esanahiaz. Orain arte egiatzat jotzen zen guztia gezurrik arriskutsuena, zitalena eta
ezkutukoena bezala gelditu da agerian. Gizakiak on bihurtzeko aitzakia sakratua trikimailu
huts bat besterik ez da bizitza bera ahitzeko, bizitzari odola xurgatzeko. Hara hor morala
banpirismotzat hartua... Morala aurkitzen duenak, aldi berean, gorenekotzat hartzen diren
balioen baliorik eza aurkitzen du. Jadanik ez da zertan ohoratu gizadiak gehien ohoratutako
gizakiak, aldarera goratutako gizakiak. Gizaki zeharo ustelak dira, jendea itsutu eta nahastu egin
dute...

Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa asmatu da. Hark biltzen du, beldurgarrizko
batasun batean, kaltegarria den oro, pozoitsua den oro, bizitzaren kontra dagoen oro. Haraindiko
munduaren asmakizuna existitzen den mundu bakarraren mesprezurako da, geure mundu honi
helburu, arrazoi eta xede oro ebasteko. Arima hilezinaren kontzeptuak gorputza erdeinatzen du,
bizitzan aintzat hartzea merezi duten gauza guztiak ezabatzeko: elikadura, etxebizitza, hezkuntza
intelektuala, gaixoak zaintzea... Osasunaren ordez, arimaren salbazioa jarri da indarrean, hau da, nik
diodan bezala, zirkulu gisako eromen bat, penitentziaren dardarizoetatik hasi eta berrerospenaren
histeriaraino. Bekatuaren ideia haren osagarri den tortura tresnarekin batera —aukeramena— sortu
da, senak nahasteko eta haiekiko mesfidantza bigarren natura bihurtzeko. Axolagabekerian, hau da,
norberak bere buruari uko egitean, gainbeheraren benetako ikurra antzematen da. Kaltegarri den
orok sortzen duen erakarpena, geure interesa aurkitu ezina, geure buruaren suntsipena, kualitate
izatera heldu dira: betebeharra, santutasuna, jainkotasuna gizakian. Amaitzeko —eta hau da
lazgarriena—, gizaki zintzoaren nozioaren bitartez ahul, eri eta ustel dagoen ororen aide jartzen
gara; izatea ere merezi ez duen ororen aide. Gizaki harro eta sendoaren aurka dagoen guztia, hau da,
etorkizuna ziurtatzen duen gizakiaren aurka dagoen guztia, ideal bilakatzen da. Gizaki hori gizaki
gaizto bihurtzen dute... Eta horri guztiari morala esaten zaio. Ecrasez l'infame?

IX
Ulertu al zait? – Dioniso Gurutzifikatuaren kontra

También podría gustarte