Está en la página 1de 3

XXVIII.

GIPUZKOAKO
ESKOLA TXIKIEN FESTA
Gabiria 2015eko ekainaren 14a
ESKOLA TXIKIEN FESTA: HISTORIA LABURRA
1988an antolatu zen Gipuzkoako Eskola Txikien lehen festa,Eskola
Txikiak Bizirik lelopean. Lehenengo bilgunea Bidegoian(BidaniaGoiatz) herria izan zen. Geroztik urtez urte Gipuzkoakoherri
ezberdinak izan dira Eskola Txikietako partaideen bilgune,berriro ere
hasi ginen lekura iritsi arte.
Eskola Txikiak publikoak eta euskaldunak dira, Hezkuntza Sailaren
menpekoak. Sei ikasgela edo gutxiago izaten dituzte, eta horregatik,
adin ezberdineko ikasleak elkartzen dira gela berdinean,Eskola Txikien
ezaugarri nagusienetako bat hauxe izanik.
Historian zehar Eskola Txikiek egoera ezberdinak bizi izan dituzte.
Lehenengoz festa antolatu zenean nahiko egoera ahulean zeuden,
baina, hainbat irakaslek, eskola hauen garrantziaz jabeturik, elkartu
eta lanari ekin zion kalitatezko hezkuntza ziurtatu nahian. Hortik eta
herriko hainbat gurasoren laguntzatik sortu zen lehen festa hura, eta
pixkanaka, Eskola Txikien indarra areagotuz joan zen, gurasoen eta
Udalen inplikazioa handituz.
Lehenengo festaren ondoren, jarraipenak etorri ziren. Honela, urtero
ekaineko
bigarren igandean, Gipuzkoako herri txiki edo auzoren batean
antolatzen da jai hau.
Festaren helburu nagusia Eskola Txikietan gauden ikasle, guraso,
irakasle eta herritarrak elkartzea da, guztiok batera jai bat ospatzeko,
eta bide batez, eskola herrian bertan izatea zein garrantzitsua den
gogoratzeko, bai herri eta auzo txikien biziraupenerako, eta
baita,herritarrak hezi eta errotzeko, urteroko leloari eutsiz: Eskola
Txikiak Bizirik, Herri eta auzo Txikiak Bizirik.
Gipuzkoan hainbat eta hainbat herri eta auzo txiki daude. Hauetako
26 herri eta auzotan Eskola Txikiak daude. Beraz, Gipuzkoaren izaera
propioaren ezaugarrietako bat Eskola Txikien errealitatea dela esan
genezake.
LANDA EREMUETAKO ESKOLA EUSKALDUNA
Eskola Txikiak landa eremu euskaldunetan sortu eta mantentzen dira,
herri eta
auzo txikietan. Hezkuntza premiei bertan erantzuteko jartzen dira
(inora desplazatu beharrik izan gabe), eta konpromiso horrek

eguneroko lanean lotzen du ikas komunitatea osorik ( udala, guraso,


irakasle eta eskolako beste langileak).
Landa eremu eta giro euskaldunean kalitatezko bizimodu eta
hezkuntza izateaz gain, euskararen ezagutza aberatsa zabaltzen da
eta egunerokotasunerako instrumentu egokia da.

Landa eremuetako eskolen funtzioa ez da hezkuntzara mugatzen,


ordea. Arestian aipatu den eran, herri eta auzoen garapenerako pieza
garrantzitsuak dira: bertan ikasteak eta etxetik kanpoko lehen
harremanak bertan sortzeak haurren familien integrazioa errazten du,
herri eta auzo hauek lo-leku izan beharrean bizitza daukaten herriak
izateraino.
Eskolaren inguruan zerbitzu ugari antolatzen dira: eskolaz kanpoko
ekintzak, zaintzak,jangela...Horregatik Eskola Txikien berezko
ezaugarriak eta antolatzeko erak aprobetxatuz herriari edo auzoari
begiratzen dioten eskolak osatu nahi ditugu, hori da Eskola Txikien
proiektuaren muina. Haurrak komunitateko kide garrantzitsuak direla
sentitzen baitute eskolan. Etorkizuneko herritarrak gure eskoletako ikasle
ohiak dira, baita etorkizuneko gurasoak ere. Beste batzuk, aldiz, kanpotik
etorriak izango dira, baina, gure ustez, herritarren kolektibo nagusiak
eskolarekiko eta herriarekiko sentipen onak baditu, eskola herriari atxikitzea
errazagoa izango da, baita kanpotik datozenen kasuan ere. Honek
integrazioa erraztu egiten du.
FESTAREN 28. URTEURRENA
2015eko Gipuzkoako Eskola Txikien Festa Gabirian ospatuko da, ekainaren
14ean, hain zuzen ere. Goierriko
eskualdean kokaturik
dagoen 495
biztanleko herria da Gabiria . Gabirian festa hau ospatzen den bigarren
aldia da.1992an ospatu zen lehena. Beste garai eta antolaketa zen
ordukoa.
Gabirian ikasturte honetan 38 ikasle daude baina egun horretan Gipuzkoako
Eskola Txikien 1233 Ikasle eta 741 familia, beraien irakasle eta udaletako
ordezkarien topagune izan nahi dugu helburu hauekin:
Eskola Txikiak bizirik gaudela aldarrikatzea.
Eskola Txikietako partaideak elkartzea.
Eskola Txikiak herri eta auzoetako zutoin nagusi garela adieraztea, horrela
sentitzen dugulako.
Belaunaldien arteko zubi lanak eginez, balioak mantentzearen garrantziaz
jabetzea.
Txikitasunean handi garela sentitzea.

FESTA ANTOLATZEKO AURREIKUSPENAK


Festa honen helburua ez da diru etekinak ateratzea. Antolakuntza lanetan
hasiak gara Makilari Guraso elkartekoak eta Balenzategi eskola, eta
irakasle, ikasle eta herritarren parte hartzea izango dugu festa gerturatu
ahala. Antolaketak guztion elkarlana beharko du, boluntario ugarirena.
Baina egun horren antolaketak guk eskura dugun dirua baino gehiago
izatea eskatzen digu.

Gure lana antolatu eta diru iturriak eskuratzeko ahaleginetan ari gara
lantaldeak osatuz: Ikuskizunak, Zerbitzuak, Trafikoa, Ekonomia, Salmentak,
Komunikazioa eta Koordinazio lanak.
Festa antolatzeko aurrekontua prestatzen hasiak gara eta horretarako zure
ekarpena ezinbestekoa da. Zurea eta guztion ekarpenak batuz, txikiak
izanda ere, emaitza polit bat lortu dezakegulako.
Aurrez esker mila.

También podría gustarte