Está en la página 1de 61

ARGUDIO ETA AZALPEN TESTUEN

BILDUMA ETA AZTERKETA

SARRERA

Urtero bezala, batxilerreko bigarren mailako ikasleei testu mota


ezberdinak eskura ematen dizkiegu, horien definizio, ezaugarri zein egiturez
1
jabe daitezen. Eta, askotan gertatzen zaigu, testu apropos eta eguneroko
direnen bila dihardugula sutsu, testu horiek dituzten ezaugarriak ahalik eta
argien irakasteko, eskola barruko ordutegiak uzten dizkigun bitarteak
aprobetxatuta. Hala ere, dugun sentsazioa da testu landu gehiagoko bilduma
beharko genukeela ikaslearen onerako.
Horregatik, ikastaro honetako proiektuan testuak bildu eta horien
sailkapena eta azterketa egingo ditugu. Ugariak izan arren azter daitezkeen
testu motak, guk azalpen eta argudio moteei emango diegu lehentasuna.
Dena dela, astirik izanez gero, saiatuko ginateke bestelako testuetan ere
erreparatzen.

HELBURUAK

—Ikasleak testu mota bakoitzeko hainbat idazlan eskura ditzala, formaz


ezberdinak badira ere, egituraz antzekoak izan daitezkeenak.

—Testu horien ezaugarriak ahalik eta errazen ikas ditzala ikasleak.

—Ikasleak berak testuak sortu behar dituenerako errekurtsoak izan ditzala.

—Material hau erabiliko duen irakasleari lana erraztea.

ARGUDIO TESTUAK

DEFINIZIOA

2
Norberaren iritzia defendatzeko edo besteena errefusatzeko arrazoizko
testua. Erabat subjektiboak izaten dira.

EGITURA

Hiru pauso nagusi jarraitzen ditu halako testu batek: hasierako tesia, tratatu
nahi den gaia datorren zatia; argudioaren gorputza, tesia defendatzeko
ematen diren arrazoiak; tesi berria edo ondorioak.

Egitura hori ez da beti horrela betetzen —bertsolaritza kasu: ideia nagusia


amaieran agertzen delako gehienetan—. Igorleak berak antolatuko du
diskurtsoaren ideen ordena. Horren ildotik izango genituzke: testu
induktiboak, arrazoietatik hasita gaia den ondoriora iritsiko direnak;
deduktiboek, ordea, hasieran tesia emango dute, ostean arrazoia emateko;
eta, azkenik, zirkularrak, tesia edo ideia nagusia hasieran zein bukaeran
ematen dutenak.

ARGUDIO MOTAK

Autoritate argudioa: pertsona ospetsuen edo instituzio baten aipua egiten


denean, norberaren argudioari indarra ematearren.

Iritzi orokorraren argudioa: herriaren aipua, giza talde batek esana edo
onartua dela esaten denean, igorle-hartzailearen arteko komunikazioa
sustatzeko: “gu” erabiltzea “ni” izenordainaren ordez...

Zentzuzkoaren argudioa: giza adimena eta logika hartzen dira argudioen


sostengu, zentzungabekeriatik, absurdotik libratu garela esateko.

Adibideen bidezko argudioa: esperientzia, datu, edota ipuinek aberastu eta


indartu besterik ez dute egingo gure arrazonamendua, sinesgarria gerta
dakien hartzaileei.

Analogiazko argudioa: defendatu nahi den eta beste baten arteko


konparaketa, hain zuzen ere, gureari indar berezia eranstearren.

Aurkarien kontrako argudioa: pertsonen izen ona hondatzeko, aurkakoaren


argudioak errefusatu beharrean, haren izaera edo nortasuna dira kolokan
jartzen direnak.

EZAUGARRI MORFOSINTAKTIKO ETA TESTUALAK

1. Ezaugarri morfosintaktikoak

3
• Esan, uste, iritzi, argudiatu, erantzun, errefusatu, gure ustez,
gure aburuz, zera pentsatzen dut... motatako aditz eta adierazpenak sarritan
erabiliko dira.
• Menderakuntzazko perpausak ugariak izango dira, batez ere
kausalak eta kontzesiboak; era berean, juntaduraren bidezko perpaus eta
juntagailuak hainbatetan agertuko zaizkigu.
• Era askotako laguntzaileak erabiliko dira (adjektiboak eta
aposizioak) testuak argiagoak izan daitezen.
• Lehenengo pertsona plurala eta plural maiestatikoa asko
erabiliko da.
• Subjuntiboko aditz formak eta aditz perifrasikoak ere sarritan
aurkituko ditugu.

2. Ezaugarri lexiko-semantikoak

• Esanahi bakarreko ez diren hitzen erabilera, igorlearen


subjektibotasuna handitzeko. Beste batzuetan, ordea, kontzeptu bat bera
modu askotara ager daiteke, testuaren argitasunaren mesederako.
• Zenbait baliabide erretorikoen erabilera: anaforak, elipsiak,
paralelismoak, metafora, metonimia, antitesia...
• Hitzak behin eta berriz birdefinitzen dira, ulergarritasunaren
aldera.
• Formulak, kultismoak, aipuak etab. erabiltzea.

3. Testu mailako ezaugarriak

• Antolatzaile ugari izango dira, arrazoiak lotzeko eta konklusioak


emateko balio dutelako:
—Arrazoiak emateko: gainera, baita ere, are gehiago, ez
hori bakarrik, batetik...bestetik, -(en)ez, -(e)lako...
—Arrazoiak kontrajartzeko: baina, hala ere, edozein
modutan, dena den, nahiz eta...
—Konklusiorako: beraz, horrela, laburbilduz, ondorio gisa,
horregatik, hori guztia dela eta..
• Igorle-hartzailearen jokoak garrantzia du, igorlearen
aurkezpenean, zein hartzailearen tratamenduan.
• Egituran garrantzi handia du tesien eta argudioen gorputzak.
Beste idazle batzuen aipu, erreferentzia edo iruzkinak sarritan ageri
dira.

4
5
ARGUDIO TESTUEN IRUZKINAK

INDARKERIA, HAURREN BEGITAN

Ezagutzen ditut nik Osetiako eskolako sarraskiaren irudiak agertu zirenean


telebista itzali zuten gurasoak, alboan zituzten haurrek tragedia hura ikusi ez
zezaten. Erreakzio hori bat-batekoa da, ez da aurretik ikasitako jarrera, ez
denboraz pentsatutako erabakia.

6
Galdera ezin bestekoa da: Zergatik gurasoek mozten dituzte Txetxeniako
terroristen ekintzak eta ez, ostera, esate baterako, Terminator-en
gehiegikeriak edo Markoren larrialdiak?
Ba lehenengoak egiazkoak direlako eta bigarrenak, aldiz, fikzioa baino ez. Eta
esaera zaharrak besterik dioen arren, errealitatea beti delako fikzioa baino
gehiago. Onerako edo txarrerako.
Zenbait film eta telebista-programaren fikziozko biolentziak, sexuak eta
morboak sarri eragin izaten dituzte kritika, polemika eta kexu asko, egiazko
biolentziak, sexuak eta morboak inor gutxi asaldarazten duten bitartean.
Berrogeiren bat urte dira zenbait komunikabide-aditu hasi zirena esaten
errealitatea (zentzurik zabalenean) fikzioa baino askoz ere eraginkorragoa zela
eta, beraz, baita dezente arriskutsuagoa ere.
Glasgow Unibertsitateko soziologoa zen 1986 urtean niri esan zidana,
Eskoziako haurrengan eragin kaltegarriago zutela Ipar Irlandatik jasotzen
zituzten albisteetako informazio-bideoek, film amerikarrik gogorrenaren
biolentzia-irudiek baino. Hala ere, ez gizarte zibilak eta ez politikoak ez dute
sekula polemika hau biztu nahi izan. Errazago, erosoago eta... demagogoagoa
da telebistetako programatzaileei errua leporatzea.
Haurrak umeak dira baina ez ergelak. Haurrek badakite zer den errealitatea
eta zer den fikzioa. Haurrek badakite Osetiako haurrak eurak bezain
benetakoak direna eta, beraz, eurei ere gerta dakiekeena. Haurrek ondotxo
dakite Matrixen desintegrazioak joko digital distiratsuak baino ez direna eta
Beslango gimnasio zaharra, ostera, bene-benetakoa. Haurrek badakite gaur
egungo zenbait “reality” gau erdiko pornoa baino lizunago eta obszenoagoak
direna.
Eta, Osetiako irudiei esker, badirudi azkenean gurasoek ere ikasi dutela.
Amatino,2004ko irailaren 10a, DEIA egunkaria

TESTU IRUZKINA

7
Komunikazio egoera. Deia izeneko egunkarian 2004ko irailaren 4an
argitaratutako artikulu honen bidez, Amatiño idazleak hauxe adierazi nahi
digu: umeek ondotxo dakitela errealitatea eta fikzioa bereizten. Gaiaz ardura
duen edozein eta egunkari hori erosten duena da hartzailea. Xedeari
dagokionez, Amatiñok argi utzi nahi digu umeek erraztasunez eta inork
irakatsi gabeko bereizketa hori (errealitatea/fikzioa) berehalakoan egiten
dutela.
Testuak betetzen dituen funtzioez esango dugu ezagutze funtzioaz
gain, funtzio konatiboa dela nagusi; lehenengoa, errealitatean gertatutako
berriez diharduenean erabiliko du; bestea, ordea, elementu horiekin guztiekin
baliaturik bere iritzia defendatzen duenean:
“ Osetiako eskolako sarraskiaren irudiak”, errealitateko jazoera
“...haurrek ondotxo dakite Matrixen desintegrazioak joko digital distiratsuak
baino ez direna (...)”.
Igorlea gehienetan ez da testuan sartzen, aparte geratzen da arazoa
berari gertatuko ez balitzaio bezala : “...ezagutzen ditut (...) gurasoak”,
“Zergatik gurasoek mozten dituzte (...)?”. Hala ere, gaia ez zaiola arrotza
egiten esateko “ni”, “niri”, “Ezagutzen dut” eratako formak erabiltzen ditu.
Beraz, horrekin lortuko luke gaiarekiko oreka hurbiltze-urruntze horretan.

Erabiltzen dituen argudio motak adibideen bidezkoak eta autoritate argudioak


dira gehien bat. Sarreran, Osetiako eskolako umeek sufritu zuten sarraskiaz
dihardu. Adibide horrek balioko dio gaia sendotzeko. Bere iritziari indar
handiagoa emateko “…zenbait komunikabide aditu (…)” edo “…Glasgow
Unibertsitateko soziologoa zen (...)” autoritate argudioak erabiliko ditu, horiek
esan dutena eta horiengandik entzun duena arrazoi sendotzat emateko.
Konparaketa argudioek ere indartuko dute bere tesia, akziozko filmak
(Terminator-en gehiegikeriak dio) albistegietako bideoekin konparatzen
dituenean

Testuaren egiturari dagokionez, sarrera modura Osetiako eskolako


sarraskiaren adibidea emango du; segidan, gaia plazaratzen duen galdera
erretoriko batez datorkigu: Zergatik moztu haurrei sarraski errealen irudiak
direnean eta ez sarraski birtualak direnean?
Ondorengo paragrafoetan, argudioaren arrazoiak emango dizkigu
egileak; lehengo, esaera zaharrean oinarritzen duena: errealitatea fikzioa
baino gehiago da. Segidan, arrazoi hori sustatuko duena emango digu:
“...telebistako fikziozko biolentziak zer gutxi asaldarazten duen inor (...)”,
berriro ere “....errealitatea fikzioa baino eraginkorragoa (...)” dela esateko.
Hirugarren, Glasgow unibertsitateko soziologoari entzundakoa dakarkigu; ideia

8
bera da, baina Eskozian albisteetako informazio-bideoek umeengan duten
eragin kaltegarriaren berri ematen digu. Azkenik, ondorioa dakar: “haurrak ez
dira ergelak, badakite zer den errealitatea eta fikzioa”.
Argi dago igorleak gaiaren erreferente asko duela, adibideetan islatu
digun moduan, eta filmetako biolentzia asaldagarri asko ezagun dituela
( “Terminator filmak”, ” Markoren larrialdia”, “Matrixen desintegrazioa”).

Elementu morfosintaktikoei dagokienez, “Ezagutzen dut” aditzarekin hasiko


du testua. Era horretako aditz gehiago ere agertuko zaizkigu, ugariak ez izan
arren: “Esaera zaharrak besterik dioen arren (...)”, “...zenbait komunikabide-
aditu hasi zirena esaten (...)”, ”...1986 urtean niri esan zidana,(...)”.
Konparaketa argudiorako aproposa izateagatik, era horretako perpausak
maiz erabiltzen ditu: “errealitatea beti delako fikzioa baino gehiago”, “...askoz
ere eraginkorragoa zela(...)”eta “...arriskutsuagoa ere (...)”. Egokiak ere izango
ditu esaldi kontzesiboak, eta “bitartean” menderagailuaren bidezko
kontzesiboak eta denborazkoak: “esaera zaharrak besterik dioen arren”,
“...inor gutxi asaldarazten duten bitartean”. Elementu horien bidez, igorleak
errealitatea eta fikzioaren artean dagoen aldea azpimarratu nahi du.
Zergatizko perpaus batzuk ere badaude arrazoi txikiak ematen dituenean:
“...egiazkoak direlako” adibidez.
Erabilitako aditzak, gehienak, orain aldian eta indikatiboan aurkituko
ditugu, gaur eguneko benetako errealitatea islatzen ahalegintzen delako, ez
duelako hipotesirik ematen: “Ez da ikasitako”, “mozten dituzte”, “umeak dira”
eta “ez dute sekula”. Horien bidez, defendatu nahi duen tesiak indar handiagoa
hartzen du. Hala ere, badaude iraganeko zenbait aditz memento bateko
adibideak ematen dituenerako: “...irudiak agertu zirenean (...)”eta “hasi zirena”.
Subjuntiboaren erabilera urriak helburua adierazteko balioko dio.
Testu osoa lehengo pertsonaren ikuspuntutik ikusita badago ere
(“Ezagutzen ditut”, “niri esan zidana”), igorleak garrantzia eta indar berezia
eman nahi dio besteek egiten dutenari, “gurasoak”, “umeak”; igorleak ez du
bere burua pertsona talde horien artean sartzen.

Elementu lexiko-semantikoei dagokienez, ugariak dira ikus—entzunekoekin


zerikusia dutenak: “Terminator-en gehiegikeria”, “Markoren larrialdia”, “film”,
“telebista-programa”, “komunikabide-aditu”, “Matrixen desintegrazioa”,
“reality”, etab. Beti ere hizpide duen gaiarekin lotutakoak diren neurrian.
Bestetik, “errealitate” eta “fikzioa” hitzak behin eta berriz errepikatuko dira,
horren gainekoa baita Amatiñok aurrera dakarkigun gaia, ea umeek bereizten
duten bien arteko aldea.
Aipamen berezia merezi du testuaren azkenean agertzen den
konparaketa: Haurrek badakite gaur egungo zenbait “reality” gau erdiko
pornoa baino lizunago eta obszenoago direna”, aurrean esandako
9
konparaketak nahikoak izan ez balira, zein ondo bereizten dituzten haurrek
azpimarratzearren.

Testu mailako elementuei dagokienez, erabilitako lokailuak (“ostera”,


“lehenengoan”, “bigarrenean” , “hala ere”, “baina”) aurkaritzakoak dira bi
ideien arteko ezberdintasuna azpimarratzeko; izan ere, konparaketa argudioa
da nagusi.
Igorleak ideiak ordenan eman ditu, era koherente batean; adibideek
eman diote argudioari pisua eta arrazoinamendua, nahiz eta argudioak ugariak
ez izan. Era berean ondo lotu ditu adibide eta ideiak berak nahi izan duen
ondoriora iristeko.

Ondorio modura, Amatiñok zenbait adibideen bitartez argi utzi nahi izan du
gurasoak behingoan konturatu direla beren seme-alabek badakitela
errealitatea eta fikzioa bereizten. Horretarako, denontzat ezagunak eta
deigarriak izan diren telebistako albisteak zein filmak ekarri dizkigu gogora.
Hala ere, zeregin horretatik aparte utzi du bere burua.

ZERGATIK EGITEN DUTE ERDARAZ EUSKAL


GAZTEEK

Lehengo egunean Deustuko unibertsitatean eztabaida edo elkarrizketa bat izan


genuen. Gazteek ez dutela euskaraz egiten.

10
Hori unibertsitatean bertan ikusten dugu. 14.000 bat ikasle ditugu hemen eta
euskaraz jakin arren, eskuarki beraien artean erdaraz egiten dute.

Badira salbuespen txalogarriak. Deitoragarri da, ordea, Euskal Filologiako ikasle

etan ere, batzuek erdaraz egiten dutela ikustea.

Dena dela, gaitzerdi euskal gazteek bakarrik erdaraz egingo balute. Euskaraz
dakiten nagusiak ere erdaraz aritzen dira.

Jakina, horrela hondamendira goaz. Ez dakitenek ez dute euskaraz egingo eta


dakitenek ez badute egiten, hor ez dago segidarik.

Esaera den bezala, gaitzari behar duen erremedioa eman behar zaio. Gure
kontuan aurreneko galdera hauxe da: zergatik euskaraz dakitenek ez dute
euskaraz egiten.

Gure artean batek hauxe esan zuen: «Batzuek erdaraz egitea ohoretzat daukate».
Hots, erdaraz egitea dotoreago iruditzen zaiela, euskaraz egitea baino.

Gehienoi hau ez zela arrazoia iruditzen zitzaigun. Izan ere, euskara orain ez da
lehen bezala gizajo edo ezjakinen hizkuntza. Aitzitik, euskara intelektualen,
unibertsitateko jendearen eta ikasien hizkuntza da.

Zoritxarrez, Euskal Herriko jende xeha, ezjakina, pobrea da euskaraz ez dakiena.


Prostitutek, drogazaleek, miserian bizi diren etorkinek, gizarteaz kanpo dabiltzan
gaizkileek ez dakite euskaraz. Euskaraz mintzo den gizartea goi mailako gizartea
da.

Etorkin batek behin esan zigun bezala:

-Euskara luxua da. Zuek luxu hori izan dezakezue. Guk ezin dugu luxu hori geure
egin. Gu Euskal Herrira bizimodua ateratzera etorri gara. Euskara luxu bat da.
Beharrezkoarekin konformatu behar gara, gaztelaniarekin.

Egungo egunean -hor aldaketa handia gertatu da- euskaraz eginez zeure burua
dotore, argi, ikasia egiten duzu. Eta euskalduna zarela erakusten. Eta egia esan,
Euskal Herrian euskaldun izatea, erdaldun izatea baino dotoreago eta
estimatuago da.

Garai batean gauzak oso diferenteak ziren. Baziren euskaraz ongi jakin eta
erdaraz ez zekitenak. Horiek batzuetan gizajo konplexua izaten zuten. Orain
ordea, euskaraz dakitenek badakite erdaraz ere eta erdaldun hutsak baino gorago
daudela sumatzen dute:

-Nik erdaraz eta euskaraz dakit. Zu baino jantziago naiz.

Oraindik egongo dira banaka batzuk erdaraz eginez bere burua goratu egiten
dutela uste dutenak. Nafarroako eta Iparraldeko baserrietan ikusi dut hori. Gero
eta gutxiago, baina.

11
Hegoaldean kontua oso diferente da. Hemen beste arrazoi bat aurkitu behar
dugu. Eta arrazoia oso sinplea eta begi bistakoa da: gehienek erdaraz egiten dute
ERRAZAGO EGITEN DUTELAKO.

Erdaraz erraz egiten dute eta euskaraz nekez.

Hau entzun eta berehalaxe galdetzen genuen: Zergatik egiten dute erdaraz
errazago?

Arrazoi asko dago. Batzuek euskaraz ez dute sekula ondo ikasi. Erdal familietan
jaio dira eta ikastolan ikasi duten euskara azalean gelditu zaie.

Hau batez ere hiri handietan ikusten da. Gurasoek ez dakite euskaraz baina
haurrak ikastolara edo ikastetxera bidaltzen dituzte, euskaraz ikas dezaten.
Ikastola barruan dauden bitartean pixka bat egiten dute baina ikastolatik irten
eta berriz ere erdaraz. Etxean erdaraz, kalean erdaraz, telebistan erdaraz.

Erdal giroan bizi denak erdaraz errazago egingo du. Nola eskatu pertsona bati
euskaraz egiteko, erdaraz errazago egiten badu? Ez dago eskubiderik horretarako.
Hizkuntzak barreneko aberastasuna erakusteko dira. Erdaraz hobeki moldatzen
bazara, erdaraz egingo duzu.

Hemen, baserritarrek esaten duten bezala, etengabeko soka bat gertatzen da,
puska ezinezko katea (circulo vicioso). Errazago egiten dutelako, erdaraz egiten
dute. Eta euskaraz egiten ez dutelako euskara gero eta zailago egiten zaie.
Erdaraz gero eta errazago, euskaraz gero eta nekezago.

Gotzon Garate . Berria 2005-02-03

TESTU IRUZKINA

Komunikazio egoera. Testuaren igorlea Gotzon Garate dugu. Bere kezka


nagusia euskaraz dakitenek erdaraz zergatik egiten duten aztertzea da.
Erraztasuna da igorleak ematen digun arrazoi nagusiena. Hartzailea,
euskararen erabileraz ardura erakusten duen edonor izan daiteke, eta, noski,
12
egunkari hori irakurriko lukeena. Xedeak izenburuarekin bat egiten du:
zergati horiek aztertu, arinen kontura gaitezen egoera aldatzeko gaitasuna
geure eskuetan dagoela, guk geuk sortu behar dugula euskarazko erraztasun
hori.
Testuak betetzen duen funtziorik garrantzitsuena eragilea edo
konatiboa da, irakurlearengan ardura sortu nahi duelako, pentsarazi egin
nahi diolako, jokabidez alda dadin.
Igorlearen presentzia, irakasle den neurrian, sarreran aurkituko dugu,
“Deustuko unibertsitatean eztabaida edo elkarrizketa bat izan genuen”,
”...gure kontuan (...)”. Baina arazoa aurkezten digunean, ikasleek sortzen
dituzten egoerak izatean, bere burua kanpoan uzten du, besteena da arazoa,
ez berea: “...euskal gazteek bakarrik euskaraz egingo balute (…)” eta
“euskaraz dakiten nagusiak ere euskaraz aritzen dira”.
Hala ere, igorlearen presentzia erakusten duten modalizatzaileak
ugariak dira testuan zehar. Batzuetan balorazioa ematen du “gaitzerdi (...)”;
beste batzuetan baikor agertzen zaigu: “Badira salbuespen txalogarriak”;
baina, gehienetan gaiaren aurrean ezkor ageri zaigu: “Deitoragarria da (...)”,
“Zoritxarrez (...)”, “Jakina, horrela hondamendira goaz.”, “Ez dago
eskubiderik (...)”. Zenbaitetan hartzailea ere inplikaturik agertzen da, haren
gaiarekiko arreta lortzeko: “...euskara eginez zeure burua dotore, argi, ikasia
egiten duzu”.

Testuaren egiturari dagokionean sarrera eta hasierako tesia hauxe dugu:


“Euskaraz dakitenek zergatik ez dute euskaraz egiten?”. Sarrera modura,
unibertsitatean, eta, batez ere, Euskal Filologiako ikasleek hainbeste erdara
egiten dutelako harridura agertzen digu Gotzonek.

Argudioaren gorputza: Konparaketa argudioak erabiliz, garai bateko


euskaldunen erdaraz egiteko zergatiak gaur egun aldatu egin direla dio
igorleak. Gaur egun, euskara ez da pobre edo marjinatuen hizkuntza, are
gehiago, luxua da, jakituria handiagotzeko bidea da. Garai batean gehiago
ziren erdaraz kaxkar egiten zutenak; gaur egun, ordea, erdara ere jakiteak
erdaldun hutsa dakitenen gainetik jartzen gaitu. Hala ere, egun erdaraz
egiteko arrazoirik nagusiena errazago egiten dela da. Eta dauden arrazoi
askoren artean bi aukeratuko ditu igorleak: euskaraz sekula ondo ikasi ez
dutenen kasua, eta erdal giroan bizi direnak erdaraz errazago mintzatuko
direnena.
Tesi berria edo ondorioa: Etengabeko soka izango da gertatzen dena,
“Erdaraz gero eta errazago, euskaraz gero eta nekezago”.

13
Erabilitako argudio mota ugariena analogiarena, konparaketarena dugu,
horren bidez adierazi nahi digulako garai bateko arrazoiak zenbat aldatu
diren: “...euskara orain ez da lehen bezala gizajo edo ezjakinen hizkuntza”,
“Egungo egunean –hor aldaketa handia gertatu da- euskaraz eginez (...)”,
“Garai batean gauzak oso diferenteak ziren (...). Orain, ordea, (...)”.
Iritzi orokorraren argudioa ere ageri zaigu: “Gehienoi hau ez zela
arrazoia iruditzen zitzaigun.” garai bateko argudioa egun inork ez lukeela
onartuko esateko.
Adibideen bidezko argudio nabarmena dugu etorkinarena kontatzen
digunean, haren ahotik , barretz: “Euskara luxua da (...) guk ezin dugu luxu
hori geure egin (..)”, esaldia da egoeraren aldatze hori agerian uzten duena;
eta orduko euskaraz ez egiteko arrazoiak ez dirautela indarrean adierazteko.

Maila fonikoan. Sekuentzia foniko arrotza parentesi artean ageri zaigu


testuaren azkenean erdal esaera ematen digunean (circulo vicioso)
euskarazkoaren aurrean duen espresioa argiago gera dadin : “etengabeko
soka, puska ezinezko katea”

Maila morfosintaktikoan. Igorleak 1. pertsona singularra erabili beharrean,


nahiago du plurala erabili: “izan genuen”, “ikusten dugu”, “gure kontuan”, “esan
zigun” eta “aurkitu behar dugu”, defendatu nahi duen tesia sineskorragoa
egitearren, denok pentsatzen duguna balitz bezala. Baina, gehienetan,
arazoaz ari denean, 3. pertsona plurala erabili nahiago du: “dakitenek”,
“egiten dute”, “bizi diren”, “sumatzen dute”. Bestetik, Gotzon Garateren
iritziak direla argi ikusi arren, ez da “uste”, “iritzi” edo “–elakoan” eratako
aditzik, ezta egiturarik ere ematen. Seguruenik eskaintzen dizkigun arrazoi
eta esperientziak egiazkotzat jotzen dituelako, azalpen itxura eman nahian.
Erabilitako perpaus motei dagokienez, atentzioa ematen du iritzia
izatean zein konpletibo gutxi ageri den, azalpen itxura eman nahi diolako
testuari, agian, paperera dakarkigun egoera egia santua balitz bezala. Era
berean deigarria da testuari eman dion estruktura: paragrafo laburretan
bilduta dauden esaldi labur eta bakunez josia, paragrafo laburretan bilduta
daudenak.
Hala ere, ageri diren menpeko perpausik ugarienak erlatiboak dira
zehaztasunak emateko balio dizkiolako gehien bat, adibidez: “...gaitzari behar
duen erremedioa eman behar zaio”, “...miserian bizi diren etorkinek (...)”,
“...gizarteaz kanpo dabiltzan gaizkileek (...)”, “...erdaraz ez zekitenak” eta
abar. Konparaketa sustatzeko perpaus mota aproposenak kontzesiboak eta
konparaziozkoak izaten diren neurrian horrelako batzuk aurkituko ditugu:
“...euskaraz jakin arren”, “...erdaldun hutsak baino gorago daudela sumatzen
dute”, baina egoera bien arteko parekatze lan hori adierazteko kontrako
14
antolatzaileez baliatuko da gehien bat: “Dena dela”, “ordea”, “aitzitik”....
Beste perpaus mota batzuk ere ageri dira, hala nola, helburuzkoak:
“...euskaraz ikas dezaten”, “Nola eskatu pertsona bati euskaraz egiteko (...)”;
denborazkoak: “Ikastola barruan dauden bitartean (...)”; eta kausazkoak:
“..ERREZAGO EGITEN DUTELAKO”.

Maila lexiko semantikoan. Lexiko aldetik euskara/erdara oposizioa sarritan


ageri da, bi hitz horien erabileraren ingurukoa baita gaia. Hala, ikaskuntzari
buruzkoak ere agertuko zaizkigu maiz: ikasle, irakasle, ikastola, haurrak,
hizkuntza jakin, ikasi... Bestetik, ez dago adiera bikoitza duen hitzik, Gotzon
Garatek argitasunez erakutsi nahi digulako egoeraren zergatia, azalpen
itxura emanez, egia biribila balitz bezala, eta errealitatean gertatzen den
ekintza batzen ariko balitz moduan.
Elementu erretorikoei dagokienez, testuaren amaieran agertzen den
metafora bakarra aipagarria da: “...etengabeko soka bat gertatzen da, puska
ezinezko katea”.
Aipagarria ere bada azkeneko esaldia, testuaren mamia biribiltzeko erabilia,
esaera zahar itxuran idatzia: “Erdaraz gero eta errazago, euskaraz gero eta
nekezago”

Testu mailako elementuak.Testuko ideiak planifikazio jakina jarraitu dute.


Hasieran, sarrera modukoa erabili du gaia aipatzeko, eta ondoren
zergatietara jo du; garai bateko zergatiak aztertu ondoren, gaur egunekoak
bestelakoak direla esaten digu; azkenik, erdaraz errazago zergatik egiten
deneko arrazoiak emango dizkigu igorleak. Deigarria da paragrafoen
ugaritasuna, igorleak apropos erabilitako estrategia izan daiteke, irakurleen
arreta bereganatzeko, irakurtzeko errazago izan daitekeelakoan .
Lokailuen erabilerari dagokionez, modu egokian jarri ditu batez ere
kontrakotasuna adierazteko uneetan :”Dena dela, gaitzerdi euskal gazteek
bakarrik erdaraz egingo balute”, “Orain, ordea, euskaraz dakitenek badakite
erdaraz (...)”. Gainontzeko lokailu askorik ez dago, esaldiak justaposizioz,
edota emendiozko juntagailuz lotzen baititu. Puntua da ikur ortografiko
erabiliena, testuari kohesioa eman diezaiokeen neurrian erabilia izan baita
hori. Zentzu horretan testu koherentea dela esan dezakegu.

Ondorioa. Gotzon Garatek argudio testu honen bidez adierazi nahi digu
egungo gazteek, eta, batez ere, gazte euskaldunek erdaraz zergatik egiten
duten; arrazoitu egiten du, berarentzat egia osoa bailitzan; horregatik eman
nahi dio, akaso, azalpen itxura, nahiz eta igorlearen ikuspuntu ezkorra nabari
geratu, batez ere, sarreran. Beraz, erdaraz ekitearen arrazoiak ez direla
15
antzinakoak diosku, horretan aldatu egin direla gaurko ikasle gazteak,
zoritxarrez, erraztasunagatik baino ez baitute erdaraz egiten.

METROSEXUALA

Gizakiak betidanik pertsegitu du edertasuna. Nartzisok, esaterako, bere kabuz


bilatu zuen uraren azalean. Tamalez, gu ez gara uraren isla hutsarekin
konformatzen. Hartara, modaren joan-etorrietan babestu gara betiko
edertasunaren, betiko gaztetasunaren esperoan.

16
Modaren tentakuluek molde berri bat ekarri digute oraingoan: metrosexula. Ez
dakit euskaraz hitza aintzat hartuko duen Euskaltzaindiak. Metrosexuala,
metrosexualitatea edo metrasexualkeria. “Greñasexual” ere entzun dut nonbait.
Dirudienez, indarrean dagoen espeziea dugu metrosexualarena. Nolabait
esatearren, bere irudiaz ardura berezia hartzen duen gizonezkoari esaten zaio
hala. Maila emateko, ezinbestekoa du moda eta kosmetika gaietan aditua izatea.
Hobe krema eta arropen zientzietan doktore-tesia badu.

Errepikatzearen errepikatzez, eta telebistan entzutearen entzutez, azkenerako


barneratu egin dugu kontzeptua. Berehala gainera.

Ezusteko sinismen honi susmo txarra hartu nion hasieratik. Nori interesatzen
zaio hau guztia? Uka ezina da metrosexualitateak gehiago erantzuten diola
merkatu estrategia bati, egiazko eredu bati baino. Bestela esanda, marka jakin
batzuek edertasun arloko produktuen kontsumitzaile konpultsibo bihurtu nahi
dute gizona. Orain artean behar bezala ustiatu gabeko sektorea izaki.
Modernotasunaren kontura, bezero berriak lortu ditu industriak. Tamalez,
modernoak izatera kondenatuak gaude.

Ez pentsa gizonak bere irudia zaintzearen aurka nagoenik; jakina zaindu behar
duela. Zaindu bai, baina ez irudi horren esklabo bihurtu. Nahikoa totem faltsu
gurtzen ditugu dagoeneko.
Aritz Gorrotxategi
Diario Vasco, 2004/11/15

EZ DITUT AUTOAK MAITE... BAINA

World Series Bilbon antolatu izanak hainbat kexu sortu du. Edozein ekimenek
beharrezko du kritika eta ez naiz ni auto-lasterketak defenditzen hasiko,
aspergarriak iruditzeaz gainera ez naiz-eta nire autoaren matrikula eta
zilindrada buruz ikasteko ere sekula gauza izan.

17
Honek ez du esangura, ostera, Bilboko egitasmoaz jabetu behar ez dudanik,
zein testuingurutan eratzen den konturatzen ez naizenik eta, hain zuzen ere,
testuinguru horrekin bat ez natorrenik.
Bilboko antolaketa kritikatzen hasi aurretik jakin beharrekoa da espainiar
auto-mozio sektorearen %25 Euskal Autonomi Erkidegoan dagoela eta euskal
sektore estrategikoa dela, 280 enpresa (%80 txikiak) eta 43.700 langile
(1993an, 34.100) biltzen dituena. Estrategikoak esan nahi du apustuak egin
behar direla, ikerkuntza, garapena eta era-berrikuntza suspertu eta, besteak
beste, arriskuak hartu, inbertsioak egin eta aukera berriak kirikatu.
Auskalo Bilboko egitaraua ekimenik onena ote den, baina sikeran onartu
beharra dago World Series lasterketa hau koherente samarra dela gure
industriarekin, ez dela perretxikoa bailitzan nolabaiteko basamorturen batean
sortu alegia. Bilbao Urban Zirkuituaren zergatia aztertzerakoan ezin ahaztu
Azkoitian indarrean ari den Epsilon Euskadi enpresa-egitasmoa, injineru
bereziak prestatzeko Mondragon Unibertsitatearen masterra eta orain 15 egun
eskas Euskalduna Jauregian bertan eratutako nazioarteko kongresua auto-
mozio elektronikoaz.
Gero eta merkatu globaldunago honetan, euskal industriaren etorkizuna gure
lantegiek garatu dezaketen balio erantsiari atxikia dago. Eta balio erantsi hori
ez da sailean egindako berebil merkeetan sustatuko, puntaren puntako goi-
teknologian baino.
Beste kontua bat da zirkuituaren zaratak eta eragozpenak kristorenak ote
diren, edota Bilboko ostalaritzari mapa mundian agertzea komeni ote zaion.
Baina, zer gerta ere, ukaezina da gure BPGren %16 auto-mozioari zor diogula,
onerako nahiz txarrerako.
Amatino, Deia, 2005/07/18

PIPER BERDE FRIJITUAK

Giza izakiak daukan beldurrik paralizanteenetako bat bere sozietatetik, bere


inguru txiki zein handitik baztertuta gelditzeari dion beldurra omen da. Ez
besteak bezalakoa izatea ez izatea, hor nonbait, askorentzat.

Gizarte fenomeno gehienak, esango nuke, esplikatzen ditu beldur-izu horrek.


18
Adibidez, horrek esplikatzen du parte handi batean zergatik gure haurrak txiki-
txikitatik eskoletan sartzen ditugun.

Gorrotatu arren, ez du jende larriak lana laga nahi; ez beti gustatu arren eskola,
ez dugu nahi umemokoa kalean gelditu dadin... kalean ez delako haurrik!

Gaurko Egiaren parte ezin diskutitu eta ezin ebitatuzkoa da: eskola behar da. Ez
dago seme-alabentzako egiarik eskolatik kanpo.

Ez dugu kemenik, une batez bada ere, sistematik kanpo-aldean jarri, eskola
zertarako den ikusi eta harritzeko hartaz. Ez dugu haurrak, aldi batez bada ere,
eskolara ez eramateko kemenik.

Eskolak haurren gogoak lixatu eta kamustu egiten ditu. Imajinazioa piztu baino
gehiago atrofiatu egiten du. Alabaina imajinaziorik gabe zelan da justizia sortuko
munduan?

Sozietateak injustuak direlako, sozietatean sartzeko haurrak usteldu behar dira.

Eskolak haurrak sozietatean sar daitezen preparatzen ditu, ez ditu preparatzen


sozietate diferente, justuago bat eraiki dezaten.

Eskolaren bitartez eta gure konplizitateaz, legezko hiltze bat gertatzen ari da:
makinarako preparatzen ari diren haurren gogoen hilketa prematuroa.

Ikusi dut Magreben, arestian irakurri dut El Luteren liburu autobiografikoan:


eskolarik zapaldu ez dutenen nahikaria, beren haurrak, eurak ez bezala, eskolara
daitezen.

Bertan ere, eskola hain ebidentea ez zen denbora batean, gurasorik


«aurrerazaleenek» ere, seme-alabentzako «onena» nahi eta, eurak bezala
baserrian gelditu gabe, eskolara zitezen nahi zuten.

Eskola jakituriarekin lotu izan baita. Izenik oroitzen ez dudan Argentinako film
batean, aita batek bere semeari, «ikasten segi zezan» animatuz: «¿No te gusta

19
que te manden, verdad? Cuanto más sepas menos te van a mandar». Gustatu
zitzaidan, apuntatu nuen, arrazoi ederra da.

Aldi berean, ordea, Magrebeko lagunek, El Lutek ere, familia lehen zen edo
oraindik orain den bezalakoa izatea nahi dute, ez dira aspertzen haren
goraipatzeaz. Eta ez dute kontrola batere maite. Eta hor badateke
inkonpatiblezko zerbait...

Beste aldean, berriz, eskola ezagutzen dutenak (eta, noski, inkietoak direnak)
daude. Eskola kontrol mekanismo tresnatzat ikusten dute hauek. Ikus adibidez
Michael Gold-en Judíos sin dinero liburua, edo Jules Valles-ena, L'enfant.
(Bigarren horretan bazen hitz bat, le préau, hiztegian begiratu behar izan nuena:
«m Patio (de prisión)/ Sala (f) grande en las escuelas».)

Denborak aurrera, alde batetik ohitu egin gara, bestetik kartzelak perfekzionatu
egin dira eta, haurrak gozoago joaten dira orain: haur txikiak pozik-edo joaten
dira, goxoki baten promesaz uzten ditugu, andereñoek zuri-zuri hartzen dituzte,
poliki engainatuta dauzkagu!

Handitzen direnean baizik ez dira konprenitzen hasten...

Mohamed Kacimi-el-Hassanik, À la claire indépendance bere narrazioan,


Aljeriako herri bateko haurrek independentzia ondoko egunetan egin zutena
kontatzen digu: eskola «Frantziaren gauza» zelakoan, eta beraz orain, eskolan
egon beharrik ez dutelakoan, eskapaldi masibo bat egiten dute.

Hari beretik, haurrek protagonizatzen zuten eta CNTren idea printzipalen


errepasoa egiten zuen ¡

Nosotros somos así komedia musikalak (Valentin R. Gonzalez, Bartzelona, 1936)


bazuen elementu komiko bat printzipalki: haur guztien esperantza eroa, iraultzak
matematiken irakaskuntza suprimi zezan!

Esan bezala, denborak ez dira alferrik igarotzen. Guk harropuzkeriaz gure


txikitako «azainak» kontatzen dizkiegularik, gaurko haurrek, ba al dute piperrik

20
egitea? Fabrika idorretan legez, «hirugarren piperrarekin, kalera!»

Kurtso honi begira, eskolaurrera (enpresaurrera) joatekoa den hiru urteko haur
baten gurasoei maistrak esana: «Bederatzitan etorri behar dute, bederatziak eta
bostean ateak itxiko dira». Gurasoak, gustuz, izan ere, amaitu da «udako
desordena», itzuli da «normalidadea»...

Begiratzen dugu, bada, «betiko ez lasaiok» Afrikara, kasu (gure inguruan


dagoeneko apenas dugun nora begiratu), bai baitakigu zer-edo-zer oso
inportantea galtzen ari garela. Zer-edo-zer hori da... libertatea. Eskola, lana,
ongizate materiala... libertatearen truke saltzen dizkigu makinak. Intsumisioa?
Desobedientzia? Nagoen isilik.

ZELIAKOAK, LATEXA...

Orain dela aste pare bat irakurri genuen komunikabideetan zeliakoen protestaren
berri. Zeliakoak dira glutenik jan ezin dutenak, pozoia baita beraientzat;
zerealetatik eratorritako irinen ordezkoak asmatu dira, zorionez, baina askoz

21
garestiagoak dira besteak baino. Hori dela-eta, beren elikadurarako diru-laguntza
eskatzen zuten zeliakoek.
Horrekin gogoratu nintzen aurrekoan, lagun batek bere semearekin izandako
istorio koxkor bat kontatu zidanean. 16-17 urte bitartean semeak, aita ere jator
eta kontzientziaduna, eta mutikoarentzako kondoiak erostea erabaki du nire
lagunak, urte batzuk lehenago alaba zaharragoarekin egin zuen bezala.
Eman dizkio kondoiak semeari, eta honek: "Aita, baina ahaztu al zaizu latexari
alergia diodala?". Aita lotsatuta: "Egia...". Zorionez, badira latexik gabeko
kondoiak ere, alergikoentzat hain zuzen, eta horiexen bila joan zen nire laguna.
Koxka bakarra, prezioa lau halakoa zela, gutxienez.
"Kostatu zaidana kontuan hartuta, probetxu ona ateraiek behintzat", esan zion
aitak semeari.
Akaso zeliakoen antzera diru-laguntza eskatu beharko diote gobernuari, osasun-
arrazoiak direla-eta.
Xabier Mendiguren (Blog-etik) 2005eko urriaren 3a, astelehena

DIAGNOSTIKOAN DAGO EUSKARAREN


SENDABIDEA

Historian zehar bazterrean bizitzera kondenatuta egon den hizkuntza txiki(tu)


bat hiztun eta alor berrietara zabaldu nahi denean, normala ez ezik ezinbestekoa
da hizkuntza horrek nola edo halako «kalitate» galera bat pairatzea, hasiera

22
batean behintzat. Hots, ezinezkoa da hasiera-hasieratik eroso eta eraginkor
gertatzea hizkuntza hori bere hiztunentzat. Erabilerak egiten du hizkuntza bat
«noranahiko», ez dago munduan berez noranahiko den hizkuntzarik.

Azken urteotan —lurralde batzuetan behintzat— dezente hedatu da euskara, eta


hortik datorke gero eta jende gehiagoren ahotan dabilen euskararen kalitate
eskasiarena. Nago, ordea, kalitate galera guztia ez dela ezinbesteko, eta sarri,
horri aurre egin eta kalitate galerari gutxieneko mailan eusten saiatu beharrean,
ez ote diogun guk geuk, geure jardunbideaz, kalitate galerari maldan behera
bultza egiten.

Euskarazko gure jardunbideez ari naiz, Txirritarena gogoan: «erdara ez zen


bakarrik kapaz / euskarak lagundu dio». Alegia, badakidala ez dela hori arazo
bakarra, ez nagusia ere, baina utzidazue behintzat esaten hori ere badela arazo.
Hedabideetan eta hezkuntzan oker ari garela, esaterako, aspalditxo ari gara
esaten. Hamaika bider entzun behar izan dut nire ezkorkeriaren betaurrekoek
iluntzen didatela berez ezinago argitsu den euskararen paisaia. Orain, ordea,
Hezkuntza Sailak esan du, eta hala izango da noski: hamasei urteko ikasleen
erdiak ere ez omen du euskaraz gutxieneko gaitasunik. Arrazoi izatea ez da beti
pozgarri izaten, ez horixe.

DBH 4ko 1.191 ikasleri egin omen zaio azterketa, idatziz eta ahoz, eta duela gutxi
plazaratu ditu Hezkuntza Sailak azterketa horren emaitza tristeak. Datuak datu,
hauteskunde eta audientzia emaitzekin bezala gertatu da hemen ere: bakoitzak
bere erara irakurri eta interpretatzen ditu datuak. Nire irakurketa, ondoren
garatuko ditudan puntuotara errendi liteke.

1. Dirudienez, gehien-gehienek, Hezkuntza Sailak barne, orain arteko hezkuntza


ereduen porrota irakurri dute aipatu datuetan. Felix Etxeberriak (Berria, 2005-
05-04) areago dio: emaitzek argi eta garbi erakusten omen dute irtenbidea A eta
B ereduak kendu eta D eredua indartzea dela. Izan ere, A eta B ereduetako
ikasleen emaitzak baino hobeak izan dira, bere kaxkarrean, D eredukoenak. Nik,
egia esan, ez dut ikusten inondik inora ondorio hori atera litekeenik. Are gehiago,
egia esan, D ereduko ikasleen emaitzak zaizkit kezkagarrienak: ikasteko eta
bizitzeko euskara hautatu duten ikasleenak, alegia. Mundu horretan bizi bainaiz,
mundu horrek kezkatzen nau. D ereduko ikasleek nota hobea atera dutela?
Ederra kontsolamendua!

23
2. Ez dakit, eta gustura jakingo nuke, zer nolako azterketa egin zaien 1.191 ikasle
horiei. Tronpatuta egon naiteke, baina egingo nuke galdera gehienak tankera
honetakoak izan direla: «Zuk niri gauza batzuk ekarriko ba...... / nik zuri eskerrak
emango... ... bihotz-bihotzez». Eta hala ere emaitza txarrak atera, alazankoa!
Auskalo zer gertatuko zen azterketa honelatsu izan balitz: «Lagun batek zuk
eskatutakoa ekarri dizu. Emazkiozu eskerrak zu lasaitu eta bera hunkitzeko
moduan».

3. Nire ustez, nota txarra atera duten alor horretantxe dira ikasleak halere
trebeen. Gordin esango dut: D ereduan 13 urte ibili eta gero, euskarak ikasteko
bakarrik balio die ikasle asko eta askori, eta ikasteko euskarak bakarrik balio die,
gainera. Gaztelerak ez die balio ikasteko, baina gozatzeko gaztelerak bakarrik
balio die. Hegoaldeko datuak dira, eta hegoaldeaz ari naiz noski beti.
Jendaurreko hizketaz ikastaroren bat eman izan dudanean, nabarmen da
Iparraldean ikasitako jendeak sekulako aldea kentzen digula horretan (ere).
Errua gazteei ematea, hori da errazena. Zer ematen zaie, ordea, erruaz gain,
errudun izan ez daitezen? Zintzaizkioketeak, kuanto!

4. Gramatikatik kalamatrikara, zuzentasun antzutik egokitasun eraginkorrera,


goitik behera eta behetik gora irauli beharra dago, nire ustez, euskara irakasteko
modua, baina euskara ez diren beste ikasgaietan ere euskarak behar luke izan
irakasleak ebaluatzeko irizpide nagusietakoa. Kimikaz jakin litekeen guzti-guztia
dakien irakaslea, esaterako, ni bezain kimika irakasle txarra da, baldin eta
kimikaz dakien hori komunikatzeko tresnak, euskarak, huts egiten badio. Eta zer
esanik ez filosofian, pertsuasioan edo kazetaritzan. Felix Etxeberriak dioen
bezala, denok gara hizkuntza irakasle. Izan behar genuke, behintzat.

5. Asko dago egin eta hobetzeko eskolan, baina eskolari ezin zaio erantzukizun
osoa leporatu, horretan bat nator Koldo Izagirrerekin (Berria, 2005-05-01).
Iruzkintzen ari garen emaitzok ez dira eskolaren porrota, gizarte osoarena baizik.
Eskatu beharrekoa eskatu egin behar zaio eskolari, ez gehiago ez gutxiago. Baina
eskatzen zaion neurrian eman ere egin behar zaio, baliabidetan eta irakasleen
formakuntzan.

Baliteke nire kontsiderazio hauek ezkor begitantzea bati edo besteri. Uste dut,
ordea, diagnostikoa egitekoa ez dela baikor jokatzeko unea. Pulmonia duen
gaixoari katarro arin bat duela esatea ez da gaixo hori sendatzeko modurik

24
egokiena, aurren batean gezurra estimatuko badigu ere. Arazoa onartzea
ezinbestekoa da arazoa gaindituko bada.

Azken batean, euskara nolako, halako izango da gure mundua, George Steinerrek
maisuki zioenez sintaxi pobre batetik ez baitaiteke mundu aberatsik sor. Hori da
euskararen kalitatearen auzian jokoan daukaguna.

Aspalditxo Txomin Artolarentzat idatzi nuen bezala, euskararen mugak gure


baitan daude gehienak, eta euskara zabalduaz zabalago egiten gara. Oraintxe
dugu, beraz, baikor izateko tenorea: ez diagnostikoa egiterakoan, gaitzari aurre
egiterakoan baizik.

JOXERRA GARZIA / EHUko irakaslea

LOTSA

Ezin dut gehiago. Negargura sentitzen dut, lotsa.

Hedabideetan, kalean, lagunartean... hitz berberak: «Gaixoak, zer erru dute


beraiek? Gosez daude, lan bila etorri dira, bizimodu hobea besterik ez dute nahi,
25
eta zer harrera egiten diete? Hesiak, kolpeak, homizidioa». Denek dakite
erantzukizuna nork duen: «Europako Batasunaren utzikeria!», «Marokoko
gobernu ankerra!», «Espainiako gobernu konplizea!».

Eta ingurukoek nire kezkak baieztatuta, lasaixeago joaten naiz ohera. Izan ere,
Euskal Herrian ez gara horrelakoak. Gurean asiloak duen esanahiaz jabetuta
gaude, etxea behar duenari ateak zabaltzen dizkiogu, eta diskriminatuari
elkartasuna adierazten. Halakoak gara gu, alajainkoa.

Erandion etorkin gazteentzako arreta zentrorik ez dutela zabalduko irakurri dut.


Bizilagunek lanak oztopatu eta erakundeak «konbentzitu» dituzte gazteak beste
norabait eramateko, handik urrun. Etorkinak oldarkorrak eta balizko delitugileak
direla diote, auzokideetako batzuek txikizioa egiten duten bitartean. Batzuetan
buruak bere kabuz lotu ohi ditu pentsamenduak, eta, bat-batean, Lars Von Trier-
en “Dogville” filma gogora etorri zait, zeinetan emakume protagonistak
herritarrei lagundu eta, ordainetan, bortxatu eta kateatu egiten duten.

Erandion izan da, baina ez naiz Erandioz ari. Leku guztietan zakurrak hanka
hutsik, dio esaerak. Eta niri lotsa eragiten dit, jendeak, neure buruak.

Ainhoa Kortajarena

ITSUEN ESKUBIDEAK

Duela 14 urte geratu zen itsu Fidel Asensio, eta ordutik bizitza normala egiteko
borrokan dirau. Hilabeteak pasatu zituen nola bizi behar zuen barneratzen. Itsu
askok bezala, makilarekin moldatzen ikasi zuen, eta hasieratik kaletik bakarrik
ibiltzeko gai da. Lanera itzuli zen eta, pixkanaka, eguneroko merituen ondorioz,

26
mailaz igotzen joan zen. Egun Madrilen egiten du lan. Astero hara joaten da
hegazkinez, eta ez du garraiatzeko inolako arazorik; eserlekura eraman eta irteten
laguntzen dion azafata bat baino ez du behar.

Joan den astelehenean, ordea, Air Nostrum-eko Mendez komandanteak ez zion


Sevilla-Bilbo hegaldira igotzen utzi. Itsua delako eta bakarrik zihoalako. Gezurra
badirudi ere, komandanteak ez du jarrera hori itsuaren mesederako hartu. Ez,
emandako arrazoi bakarra zera izan da: itsu batek ezin du bakarrik hegazkinera
igo. Orokorrean, hegazkin konpainiek arreta berezia eskaintzen diete
minusbaliatu eta adin txikikoei, euren kabuz egin ez dezaketen gauzetan
laguntzeko. Hala ere, ez dago itsuek bakarrik bidaia ezin dezaketela dioen
araurik, ezta Air Nostrum-en ere.

Minusbaliatuak ezinduak dira guk ezindutzat hartzen ditugun bitartean. Itsuak,


elbarriak… gauza asko egiteko gai dira, uste ditugunak baino gehiago. Ez badiegu
uzten, ordea, euren eskubideak urratu, duintasuna mindu eta baztertu egingo
ditugu. Elbarri bat ez da oztopo, ezintasunik ez dugunok oztopo bihurtzen ez
badugu. Baina, Mendez komandanteak Fidel Asensiok urteetan zehar egindako
ahalegin guztiak zapuztu ditu, huts bihurtu ditu, eta ezer egiteko gai ez balitz
bezala tratatu du. Asensio bidean jartzen zaizkion trabak deusezteko gai izan
bada, zein da Mendez jauna haren bidaiatzeko eskubidea bertan behera uzteko?

Maite Asensio

EZ GARA ARDIAK

Uda sasoia da. Opor egunak ditu gero eta jende gehiagok, eta asko kanpora
ateratzen da. Gehienak, gainera, autoa hartuta. Eta autoen atzealdean itsasten
ditugun pegatinek ere bidaiatu egiten dute, batetik bestera, erakutsi edota
aldarrikatu nahi duguna edonon ikusaraziz.

27
Espainiarrek zezen beltza erakusten dute autoetan, kataluniarrek bertako astoa,
eta hemen, guk ere zerbait behar dugula iritzita, ardiak itsastea otu zaie batzuei.
Ideia izan eta zabaldu egin dute, eta gero eta arrakastatsuagoa da, gainera. Ardi
latxak euro batean salduta aterako duten dirua egitasmo euskaltzaleak laguntzera
bideratuko dutela ere nabarmendu dute asmatzaileek, eta ekimenari egokia
iritzita, gero eta lagun gehiago ari da autoetan ardiak paratzen.

Itsutu garelakoan nago. Euskaldunon nortasuna islatuko duen animalia


aukeratzen hasi, eta norbaiti ardia hautatzea bururatu zaio. Mundua animaliaz
beteta dago. Horoskopo txinatarri begiratu besterik ez dago: arratoia, idia,
herensugea, zaldia, untxia, sugea, oilarra, eta beste dozenaka aukera ditugu
inguruan begira hasita. Eta ardia aukeratu behar: artaldean ibili eta otzana eta
esanekoa den animalia. Hori euskaldunon nortasunaren ikur moduan autoetan
saldoka jartzen hasi bagara, erotu egin gara, dudarik gabe.

Izan ere, eta besteen gezurrak sinesten hasita, jende ankerra eta basatia,
maltzurrak, lizunak, gaiztoak, mamirik gabeko gorputzak, otsoak… Nahi duzuen
guztia izango gara, eta baita are gehiago ere. Baina ardiak ez behintzat!

Gari Berazaluze

PETROLIOA
Petrolioaren eta bere deribatuen prezioak gora egin du nabarmen azken asteotan.
Dirudienez, gorakadak mahai gainean jarri ditu orain kontuan izan eta
etorkizunerako hausnartu beharreko datuak. Halako mehatxu serio batek
ondorio ezin kaltegarriagoak izan litzake Euskal Herriko eta mundu osoko
ekonomiaren hazkundean. Bestalde, etengabeko hazkundeak inflazioa izugarri
28
puztea ekarriko du, izan ere, karburanteen prezioaren gorakadak lotura zuzena
baitu prezioen egonkortasun ezarekin. Zergatik gertatzen da gauza berdina
aldian-aldian? Arrazoiak ugari dira: batetik, mundu mailako eskaera izugarri igo
da, Txina eta AEB inoizko kontsumo erritmo handienak izaten ari direlako.
Bestetik arrazoi politikoak daude: egungo egoera politikoak Golko Pertsiarra
planetako lurralderik ezegonkorrena bihurtzen du, lurrotan munduko
produkzioaren %40 lortzen den arren. Gainera, gero Katrina urakana heldu zen...
Onartu nahi ez izanagatik, ziurgabetasun egoeraren arduradun nagusia AEBetako
politika zapaltzailea da eta egun Irak hankapean izan arren... auskalo, agian bihar
Iran izango da, munduko bigarren ekoizlerik handiena!

Hala ere, horiek ez dira arrazoi bakarrak. Nork ez daki petrolioa inoiz bukatuko
den energia-iturria dela? Ezin har genezake kontuan energia-iturri bakarra. Izan
ere, hain nabarmena da petrolioarekiko dependentzia, ezen bere prezioa
desorekatzen den bakoitzean, azken asteotan bezala, gure ekonomien oinarriak
dardarka jartzen diren. Ezin jarrai dezakegu petrolioa kontsumitzen bere
kontsumoa neurtu eta energia-iturri berriak bilatu eta bultzatu gabe. Eta egon
badaude. Energia berriztagarriak, esaterako. Nazioarteko organismo batzuek
-NMFk, besteak beste, edo Europako hainbat gobernuk, Espainiakoak-, aldiz,
"etenaldi elektrikoak" erabiltzen dituzte petrolioaren prezioa igo eta energia
nuklearraren alde egiteko.

"Petrolioaren egungo prezioa ikusita, normala da energia nuklearra egungo eredu


energetikoaren parte izatea", azaldu berri du Rodrigo Ratok, Alderdi
Popularraren gobernuko ekonomia ministro ohi eta egungo NMFren arduradun
nagusia. Jakina da NMFk multinazional handien interesen arabera jarduten
duela, multinazional nuklearren interesak ahaztu gabe. Espainiako egungo
ministro sozialistak, Montilla katalanak ere, antzeko adierazpenak egingo lituzke.
Hemengo Arzalluz eta Garaikoetxea ekartzen dizkigute gogora, duela hogeitaka
urte "uhazak eta kandelak" baino ez zituztenean ikusten gure etorkizunean,
Lemoizko zentral nuklearra martxan jarri ezean!

Biktima langileak. Egunero entzuten ditugu hainbat gobernu, talde politiko eta
gizarte eragileren diskurtsoak indarkeria politikoaren "biktimen" parte bati
buruz. Gogoan izaten dira, omenaldiak egiten zaizkie, manifestazioak antolatzen

29
dira, elkarretaratzeak, kalte-ordainak ematen zaizkie, eta abar. Indarkeria
politikoaren beste biktima baztertu batzuez gain, badira egitura, patronal,
gobernu edo gizartearen indarkeria jasaten dutenak, bazterkeria sozial eta
politikoan ahaztuta bizi direnak: lan-istripuetako biktimak dira. Urte honetan
dagoeneko, gutxienez 67 pertsona hil dira lanean Euskal Herrian. Eurek ere
familiak izango dituzte, ezta? Zer egiten dute gobernuek, talde politiko eta
sozialek arazo horiek argitu eta konpontzeko? Bizitzeko eskubidea eta begirunea
ez omen da berdina kasu guztietan. Errealitateak jatorri politikoko heriotzak
garrantzitsuagoak direla azaltzen du: eskubide gehiago dute, entzute handiagoa
izaten dute jendaurrean eta lan-istripuetan hildakoek baino kalte-ordain
handiagoak izaten dituzte. Hala ere, ezin ahantz genezake langileen heriotzek ere
jatorri politikoa dutela, hilen arduradunek bizitza edozein kasutan babestu behar
baitute. Lan prekarietatea eta malgutasuna saihesteko legeak egitea ere
arduradun horien betebeharra da, euren eskuetan izaten baita askotan lan-
heriotzen kopurua murriztea.

GAMESAko aeronautika salgai. Aste honetan bertan Gamesa taldearen


Aeronautika sailaren jabe berria ezagut genezake, izan ere, BBVA eta Iberdrolak
nagusiki kontrolatutako administrazio kontseiluak saltzea erabaki baitu.
Salmentak eragin zuzena izango du 800 pertsonarengan eta zeharkakoa
Gasteizeko eta hiriburu inguruko milaka lanpostuetan. Enpresa aipatuak sektore
eolikoan finkatu nahi du negozioa eta hain errentagarri gertatzen ez zaion saila
saldu nahiko luke 140 milioi euro ingururen truke. Salmenta erakargarri egiteko,
Gamesa aeronautikako taldea "argaldu" nahian dabil, bertako langileak beste
enpresa batzuetara bidaliz, antolakuntza-egiturak moldatuz, lan-baldintzak
malgutuz, eta abar. Sindikatuak beldur dira jabe berriek ez ote duten plantilla
oraindik gehiago murriztuko. Murrizketa are handiagoa izango litzateke jabe
berriak sare komertzialaz baino ez balira interesatuko. Aukera hori ezin liteke
ahaztu. Gamesaren estrategia bat dator bere jabeen filosofia kapitalistarekin
-gaur egun "neoliberal" esaten zaio-. Aeronautika saila erosten dutenen filosofia
ez da ezberdina izango. Zein izango ote da sindikatu eta langileen filosofia
praktikan?

2005eko Irailaren 18a - 2007. alea

30
KIROLA EGITEKO 25 ARRAZOI

Kirola egiteko 25 arrazoi liburuxkaren helburu nagusia jendea kirola egitera


animatzea da. Luis Mari Zulaika SHEE-IVEFeko irakaslea eta Pedagogian
doktorea da egilea. Berak aipatu digunez, «liburu honekin nahi izan dut jendea
konturatzea, kirola ona izateaz gain, gehiago egin behar dela». Kirola egitearen
onurak aldarrikatu nahi ditu, «eta 25 arrazoi azaltzen baditut ere, kantitateak ez
31
du garrantzirik, kalitateak baizik». Kirolaren ikuspegi alternatibo bat aldarrikatu
nahi du liburuxkan. «Hedabideetan eta gure gizartean kirolaren ikuspegi bat
bakarrik dagozabalduta, goi-mailakoa, profesionala dena. Kirola, ordea,
osasuntsua, hezitzailea izan daiteke; eta alde hori hedabideetan ezkutatuta
badago ere, ezagutarazi eta sustatu egin nahi izan dut». Interesa duen
edonorentzako liburuxka da, eta Kirola egiteko 30 arrazoi lehen argitalpenaren
jarraipena da. «Zorroztasun zientifikoari ahal den neurrian eutsiz –dio
Zulaikak–, kaleko jendearentzat liburuxka irakurterraza, erakargarria kaleratzea
zen nire asmoa; irudi askorekin eta testu gutxirekin egindakoa». Kirola egin ondo
pasatzeko.

Egungo gizartean kirola lehiakortasunarekin, norgehiagokarekin, lotzen da,


«baina, liburu honen bidez, haurrei eta gaztetxoei erakutsi nahi zaie kirola eginez
ondo pasatu daitekeela. Argi utzi behar da kirola zerbait ludikoa dela, gozatzeko
eta lagun berriak egiteko balio duela; azken batean, kirola jolasarekin lotu eta era
horretan saldu behar da».

Izan ere, Luis Mari Zulaikak onartu du gizarte sedentario batean murgilduta
gaudela; eta, haurrek ere, kotxea, autobusa edo beste garraiobide batzuk
erabiltzen dituzte batera edo bestera joateko. Horrez gain, «aisialdiko jolasak
erabat aldatu dira, estatikoak dira: telebista, ordenagailua, jolasteko makinak,
telefono mugikorrak... Horrek guztiak sedentarismo-maila igoarazi egin du.
Lehen, aldiz, aisialdiko ekintzek gorputza mugiarazten zuten, motrizitatea
lantzen zen: harrapaketan jolasten zen, jauziak egin... ».Hortaz, kirolaren alde
ludikoa sustatu nahi du liburuxkak, baina egileak aitortu du «arlo horretan ere
lehiakortasun-giroa hedatzen ari dela. «Kirola egin, egiteagatik –besterik gabe–,
premisa hori galtzen ari da, eta ahalegindu beharko genuke gozatzeko egiten
kirola», dio Zulaikak. Askok kirolean duten gainditzearen, hobetzearen
printzipioa «positiboa da psikologia eta pertsonaren ongizatearen aldetik –
adierazten du–, baldin eta obsesio edo patologia bihurtzen ez bada».

Mugi, kirolzale donostiarren astebetekaria, 2005eko otsaila

32
TURISMO IRAUNKORRA

Beste lurralde batzuetara joan, bertako jendea ezagutu, bidezidor eta kaleetan
barrena paseatu, debekatutakoa dastatu eta gastatzea... udak horretarako eta
beste askotarako ematen du bide eta beta. Urtebetez lanean etengabe jardun
ondoren, etxeko ekonomiaren araberako bidaia bat antolatzeko tentazioan ez

33
erortzea ez da kontu samurra; are zailagoa, duela urte gutxi bertako biztanleek
ezagutzen zituzten toki zoragarrietan ustiakuntza turistikoak sustraitu diren
honetan.
Hala eta guztiz, turismoaren iraultza ez da beti liluragarria, toki horietako
askotxotan eragindako ondorioak ikusita: gehienean gertatutako aldakuntza
erabatekoa izan denez, herri eta eskualde horiek ez dute zerikusirik orain dela
urte gutxi ziren harekin, orain tropelka, samaldan datozelako bisitariak, atseden-
egarriz. Turismoa bertako oinarri ekonomiko bihurtu da baina, horren
ordainetan, sekulako prezioa pagatu behar izan dute: kontrolik gabeko
ustiakuntza, itsas bazterrak hormigoizko bihurtzea, nortasun eta kulturaren
galera gaitza eta turismo-sektorearen menpeko izatea, horixe izaten baita askotan
baliabide-iturri bakarra.
Panorama horren aurrean bestelako kontzeptua sortu da: ekoturismo edo
turismo iraunkorra. Sektorearen definizio berri horrek, ingurugiro-alorrean
sustraiak izanik, bidaiak egin eta area naturalak bisitatzera animatzen gaitu,
tokian tokiko alderdi erakargarriak (paisaia eta basa fauna eta flora) eta
gainontzeko agerpen kulturalak dastatu, gozatu eta ikertzearren. Garapen eta
Ingurugiroaz Rio de Janeiroko Adierazpenean aldarrikaturiko printzipioetan eta
Agenda 21 izenekoak eginiko aholkuetan oinarritua dagoen alternatiba hau,
bisitatzen diren lurraldeak kontserbatu eta inguruan eta kulturan ahalik eta
eragin apalena izatearen aldeko formularen sustagarria da; gainera, bidezkoa
denez, ekonomiaren ikuspuntutik, lekuan lekuko herritarren partaidetza
ahalbideratzen du.
Gaur egun, mundu oso-osoan hedaturiko fenomenoa izateaz gain, ekonomian
gehien hazi den eta hazten ari den sektoreetako bat da turismoa. Atzerrirako
bidaia-kopuruak hirukoiztu egin dira Estatu espainiarrean 1971 urteaz geroztik
(179 milioi pezetatik 613 milioiraino) eta Turismoaren Mundu Erakundeak
(WTO-TME), bere aldetik, urteko %4,3ko hazkuntza-indizea iragarria du,
hemendik 2020 bitartean.
Distantzia luzeko bidaiak dezente ugaldu badira ere, nazioarteko turismoa
bereziki sustatzen duten guneak iparraldeko herrialde izenekoak dira. Hori
horrela den seinale, datu esanguratsu hau erakutsi besterik ez dago: Europak –
pasajeen %59 duela— eta Ipar Amerikak –horien %14a— nazioarteko bidaien
%75a inguru biltzen dute. Joan den urtean turismoagatik diru-sarrerarik
handienak erdietsi zituzten herrialdeak EEBB, Italia, Espainia, Frantzia eta

34
Britainia Handia izan ziren. Txina zerrenda horretako zortzigarren postuan
agertzen da egun.

Julen Gabiria/ Blogetik

EGIN BARRE, BIHOTZA!

Barre egitea atsegina da, ondo sentiarazten du: gorputza lasaitzen du eta gogoa
argitu. Hori bakarrik nahikoa da esateko osasunerako ona dela barrea. Baina
barrearen eragina plazera eta ondo sentitzea baino urrunago doa. Izan ere,
bihotzekoa edo infartua izateko arriskua gutxitzen duela ikusi da.

Lehenengo frogak enpirikoak izan ziren; hau da, behaketan oinarritu ziren. Datuak
bilduta, ikusi zuten barre gehien egiten zutenek bihotzeko gaitz gutxiago izaten
35
zutela. Duela bost bat urte izan zen hori, eta, ordudanik, barrea eta bihotzeko gaitzak
lotzen dituen ikerketak indarra hartu du.

Beraz, barrearen eta bihotzeko gaitzen artean lotura egon zitekeela ikusi zen, eta
horrek ikertzaileen jakin-mina zirikatu zuen. Hala, gorputz barruan barrea eta
bihotza lotzen dituen mekanismoa zein den jakin nahian dabiltza. Hau da, barreak
zer eragin fisiologiko dituen jakin nahi da zehatz, zer mekanismo gertatzen diren
osasunari halako onurak ekartzeko.

Bide horretatik, argitaratu berri den ikerketa batek lehenengo pausoa eman du lotura
horren zergatia argitzeko bidean. Ikerketa horren arabera, barre egindakoan odol-
hodiak errazago itzultzen dira bere onera estualdi bat pasatakoan baino. Kontuan
izan behar da bihotzeko gaitz askoren oinarrian odol-hodien endekapena dagoela:
malgutasuna galdu eta zurrunago egiten diren neurrian, bihotzak lan gehiago egin
behar du odola gorputz osora banatzeko, eta hortik datoz arazoak.

Tabakoa erretzeak eta janari koipetsuak jateak odol-hodiak gogortu egiten ditu,
besteak beste; horregatik dira bihotzeko gaitzen eragile nagusiak tabakoa eta dieta
koipetsua. Horiekin batera, noski, badira beste eragile batzuk kontrolatzen zailagoak
direnak, hala nola, zahartzaroa bera. Dena dela, odol-hodiak gazte eta osasuntsu
mantentzea beharrezkoa da bihotzeko gaitzak izateko arriskua murrizteko.

Bada, esan bezala, barre-algarek odol-hodiak osasuntsu mantentzen dituzte. Saio


hau eginda ikusi dute lotura hori: besoko arterien diametroa neurtu dute
ultrasoinuen tresna baten bidez. Arterien diametroa txikitu egiten da bihotz-
taupadak azkartzen direnean, hala nola, kirola egitean, barre egitean zein beldurrak
edo estresak jota egondakoan. Horrela, odola azkar heltzen da gorputzeko muskulu
guztietara.

Ezohiko egoera hori amaitutakoan, gorputza lasaitu egiten da, eta arteriak bere onera
etortzen dira. Odol-hodiek ohiko diametrora itzultzeko duten gaitasuna zirkulazio-
aparatuaren osasunaren adierazlea da. Hori dela eta, hainbat egoeraren ondoren
besoko arteriak bere onera etortzeko behar duen denbora neurtu dute.

Ikerketarako jende osasuntsua erabili zuten: bihotzeko gaitzik ez zuten hamar


gizonezko eta hamar emakume. Eta barrez lehertzeko zein une gogorrak pasarazteko
filmak erabili zituzten: filma komikoak batetik —There’s something about Mary,
esate baterako— , eta gerra-irudiak eta bestelako eszena gogorrak zituztenak bestetik
—Saving private Ryan, adibidez—.

Ez da txantxetako kontua, emaitzek hala erakutsi dute: batez beste, barre egin
ondoren ohi baino % 22 azkarrago etorri zen besoko arteria bere onera, hau da, bere
36
ohiko diametrora; aldiz, egoera kezkagarri baten ondoren, ohikoa baino % 35
denbora gehiago kostatu zitzaion.

Beraz, argi dago osasunerako askoz ere hobea dela barre-algara gordinak eragiten
dituen filma ikustea beldurrak akabatzen jartzen zaituen horietako bat ikustea baino.
Eta pelikulak alde batera utzita eta eguneroko bizitzara etorrita ere, berdin: argi dago
estresa ez dela parte onekoa, eta kezkek arteriak ez ezik bizitza bera ere uzkurtzen
dutela. Hau da, hobe barrenak irakiten jartzea baino barrenak lehertzeraino barre
egitea.

Izan ere, bada ezer hoberik lagunartean algara-saio eder bat baino, aurpegiko
muskuluak nekatu arte, sabelak uzkurtuta abdominalak badituzula gogorarazten
dizun arte? Ezer gutxi. Horrek sortzen duen plazera nahikoa izan beharko litzateke
sendagileek, ohiko sendagaiez gain, barre-dosi majo bat ere errezetatzeko gaixo
daudenei; eta ez daudenei ere bai, noski.

Batetik, ikusi da barre egiteak gaixotasun kardiobaskularrak gutxitzen dituela; baina,


baita ere, kontuan izan behar da gaixotasun kardiobaskularrak dituztenenek barre
gutxiago egiten dutela; eta hain zuzen ere gaixo horientzako bereziki komenigarria
da barrea ariketa gisa.

Gainera, barreak odolaren zirkulazioari ez ezik, buruari ere on egiten dio; arindu
egiten du nolabait. Esate baterako, pertsona depresiboek aktibitate txikiagoa omen
dute umorea kokatzen den burmuineko guneetan. Beraz, umorea eta barrea
gorputzaren zein gogoaren osasunerako sendagai ezin hobea da: goxoa, atsegina...
edonon dago, denon gustukoa da eta merkea. Egin dezagun, bada, barre!

NAGORE REMENTERIA / Zientzia.net (moldatua)

AZALPEN TESTUAK

DEFINIZIOA

Gertakizun edo fenomeno baten azalpen objektiboa egiten duen testua da;
hartzailea gai horretaz zerbait edo ezer ez dakiena da. Gauzak errealitatean
nola gertatzen diren edo nolakoak diren hartzaileari jakinaraztea du helburu
37
bakarra. Horretarako, igorleak aurkezten duen edukia era argi eta ordenatuan
agertu beharko du. Azalpenaren oinarrizko ezaugarriak argitasuna,
objektibotasuna eta ordena dira.

EGITURA

Hiru zati bereizten dira: sarrera, garapena eta ondorioa, beti ordena
horretan ematen ez badira ere. Azalpen testuen barruan bestelako testu
motak ere aurki daitezke: deskribapen zatiak,argudio zatiak...

Eman nahi dugun informazioaren arabera egituratu dezakegu testua; eta


egitura ezagunenak ondoko bostak ditugu:

Kausa-ondorioa. Egoera, gertakari, ideia... baten berri eman ostean, horren


ondorioak zeintzuk diren azaltzen da. Testu mota honetan logikazko
azterbidea erabiltzen da.

Arazo-konponbidea. Normalean, kezkagarria den ekintza edo nolabaiteko


ardura sortzen duen ekintza, jarduera, egoera... planteatzen da, horren nondik
norakoak edo zehaztasunak eman eta gero, konponbide posibleak ematen
dira.

Konparazioa. Bi ideia edo egoeren arteko antzekotasunetan eta


desberdintasunetan oinarritzen da azalpena egiteko.

Deskribapena. Azalpen mota honen ardatza, egoera, gauza, animalia eta


abarren deskribapena izaten da. Batzuetan datu orokorrenetik zehatzenerako
bidea egiten du igorleak; beste batzuetan, alderantziz ematen den azalpena
izaten da.

Azalpen kronologikoa. Azalpen mota honetan deskribapena eta narrazioa


maiz tartekatzen dira. Denboraren arabera antolatzen eta ordenatzen dira
gertaerak, ideiak eta egoerak.

EZAUGARRI MORFOSINTAKTIKOAK ETA TESTUALAK

1.-Ezaugarri morfosintaktikoak:

 Aditza gehienetan orainaldian erabiltzen da. Kasu askotan,


ordea, aditz denbora horiek ez dute ekintza, gertaera, egoera eta
abarren denbora zehazten, beti hala izan dela adierazten dute.

 Perpausei dagokienez, perpaus motak azalpen ereduaren arabera


aukeratzen dira. Baina, azalpen testuen izaera kontuan hartzen
badugu, egitura sintaktikoak ez dira konplexutasun handikoak

38
izango, gauzak ahalik eta argien adieraztea delako testu horien
xedea. Erlatibozkoak, aldiz, ugariak izango dira definizio eta
aurkezpen moduko testuetan; luzeagoetan, aldiz, kausazko
perpausak, moduzkoak eta helburuzkoak izango dira nagusi.
Perpaus inpertsonalak ere ugari agertuko dira, igorleak iritzirik
ematen ez duelako adierazgarri.

2.- Ezaugarri lexiko-semantikoak:

 Jakintzagai bakoitzak bere terminologia propioa eta berezia


erabiliko du, hau da, lexikoa espezifikoa, zehatza, izaten da.

 Azalpen tekniko eta zientifikoetan batik bat, hitz elkartuak,


eratorriak, maileguak, kalkoak eta abar erabiltzen dira, hau da,
lexikogintzak aukeran ematen dizkigun baliabideez sorturiko
hitz asko, hitz abstraktuak batez ere

 Lexikoa esanahi bakarrekoa eta argia izaten da, azalpena


lehenengoan uler dadin.

3.-Testu mailako ezaugarriak.

 Hautatutako azalpen ereduaren araberako antolatzaileak


erabiliko ditugu testuari lotura emateko: denbora antolatzaileak,
azalpen kronologikoetan; aurkaritzakoak, konparaketa
azalpenetan; kausazko eta ondoriozko antolatzaileak, kausa-
ondoriozko testuetan...

 Bestelako baliabideak ere (ordezkapena, elipsia...) erabiliak dira


azalpenetan, testuari kohesioa emateko.

39
AZALPEN TESTUEN IRUZKINAK

ZABORRA: ARAZO BENETAN “GLOBALA”

Duela hamarkada batzuk arte, etxeetan sortutako hondakinak abereak


bazkatzeko edo lurra ongarritzeko erabiltzen ziren. Gainontzekoa besterik gabe
ibaira, itsasora, lurraren azalera edo azpira botatzen zen, baina normalean
hondakin organikoak zirenez, deskonposatu eta naturaren zikloan sartzen ziren
berriro. Orain ere hala egiten da nekazaritza giroko herri txikietan.
40
Toki gehienetan, ordea, Lurrak gizakiak alboratutako hondakin guztiak
bereganatzeko ahalmena galdu du. Batetik, biztanleria ikaragarri hazi da, eta
bestetik, hirien hazkuntzaren, garapen teknologikoaren, industria-jardueren eta
kontsumo-ohitura berrien eraginez, askoz zabor gehiago sortzen da. Esaterako,
iraganean iraunkortasuna oso kontuan izaten zen tresnak egiteko garaian. Egun,
berriz, ‘erabili eta bota’ leloa zabaldu da, eta gai asko zuzenean zaborretara
botatzen diren alferrikako ontzietan bilduta saltzen dira.

Horrela, herrialde garatuetan, egunero biztanle bakoitzak kilo bat hondakin


sortzen duela kalkulatzen da; duela 30 urte, aldiz, 200-500 gramo hondakin
botatzen ziren. Nolanahi ere, arazoa ez da kantitatea soilik; kalitateak edo
konposizioak ere zerikusi handia du: lehen trinkoa eta ia erabat organikoa bazen
ere, orain askoz bolumen handiagoa hartzen du, ez da guztiz biodegradagarria,
eta gero eta toxikoagoa da (pilak, plastikoak, pinturak, garbigailuak...).

Hirietako hondakinei emandako irtenbide nagusia zabortegietan pilatzea izan da


orain arte. Horrek era askotako kalteak sortzen ditu: besteak beste, lur azpiko
urak poluitzeko arriskua dago, gaixotasun-iturri diren mikroorganismoak eta
arratoiak hazteko inguru aproposak dira, paisaia hondatu eta kiratsa sortzen
dute, eta hiritarren arteko bereizketa agerian uzten dute, zabortegiak jartzeko
inguru pobreenak aukeratzen direlako beti.

Garatzeko bidean dauden herrialdeetan, zaborra bildu eta era egokian tratatzeko
sistema garaturik ez dutenez, arazoa are larriagoa da. Adibidez, Indiako
hiriburuan, New Delhi-n, zaborra lehen berdeguneak ziren tokietan pilatzen da.
Hiriko 13 milioi biztanlek zortzi mila tona hondakin sortzen dute, baina hiri-
zerbitzuek erdia baino gutxiago bil dezakete. Gainontzekoa edozein bazterretan
gelditzen denez, infekzio foku arriskutsuak sortzen dira nonahi. Munduko hiri
zikinenen artean daude Kairo, Bangkok eta Mexiko Hiria hiriburuak ere

Badira hamarkada batzuk herrialde industrializatuak arazoaz jabetu zirela.


Geroztik, konponbidea emateko hainbat bide urratu dira. Adibidez, errausketa-
plantei esker zaborrak toki gutxiago hartzen du; izatez, zabor-kantitatea % 90
gutxitzen da. Baina, osasunean eta ingurunean kalteak eragiteko arriskua ez da
desagertzen.

41
Beste bide batzuk kontsumitzaileen parte-hartzea eskatzen dute, eta gero eta
jende gehiagok hartzen du hondakinak bereizi eta birziklatzeko edukiontzietara
eramateko ardura. Politikariek eta hainbat erakundek, Nazio Batuak esaterako,
gaia aztertu eta aldaketa eta neurri batzuk proposatu dituzte (Agenda 21, Rio de
Janeiroko deklarazioa). Dena dela, arazoa kontsumo-gizartearen muinean dago,
eta ekoizpen-metodoak eta bizimodua aldatzen ez diren artean, oso zaila izango
da erabateko konponbidea aurkitzea.

Zientzianet

TESTU IRUZKINA
Komunikazio egoera. Consumer Eroskiko aldizkaritik edo Zientzia.net
web orrialdetik ateratako artikulua dugu goiko hau. Idazleak ez du bere
presentziaren aztarna bat bera ere ematen, dena objektibotasunez eta
argitasunez adierazi nahi baitigu, iritzirik eman gabe. Azken
paragrafoan,ostera, modu objektiboan bada ere, igorleak bere iritziaren isla
utzi digu kontsumitzaileen parte-hartzea eskatzen duenean, eta zenbait
hitzen ezaugarriak ematen dituenean, adibidez “alferrikako ontziak”.
Hartzailea ere testutik kanpo dago, ez dugu hari buruzko inplikaziorik

42
testuan, nahiz eta jakin edozeinen arazoa (gizartearena) dela zaborren kontu
hori; hau da, zaborraren arazoa denon arazoa dela dio, eta ez bakar batena.

Komunikazioaren xedea zaborraren gaiaren inguruan ahalik eta


informaziorik zehatzena ematea da, argi eta objektiboki, hartzaileak zerbait
gehiago jakin dezan arazoari konponbidea eman ahal izateko.

Testuaren barne egitura. Testu mota guztietan gertatu ohi den


antzera, goiko testuan ere informazioa era ordenatuan eman da; horretarako,
horrelako testuek jarraitu behar duten oinarrizko antolaketa du: sarrera,
gorputza eta ondorioa.

Hasteko, sarrera modura, orain dela hamarkada batzuetako zaborrak


biltzeko ohiturak ekarri dizkigu gogora igorleak; ondoren, azalpenaren
mamira etorriko da: gaur egunean, Lurrak ez duela botatako edo alboratutako
hondakin guztiak bereganatzeko ahalmenik. Hori frogatzeko datuak
dakarzkigu: egunean zenbat kilo zabor biltzen duen pertsona batek
adierazten digu. Bestetik, esaten digu gaur egun zabor kantitatea ez ezik,
kalitatea ere kontuan hartu beharrekoa dela. Segidan, satsudura horien
zabortegietan pilatzeak zer arazo sortzen dituen esango digu, New Delhi-n
gertatzen dena adibide modura ipinita. Azkenik, orain dela hamarkada
batzuk herrialde industrializatu batzuek erabilitako konponbideen alde onak
eta txarrak aztertuko ditu; eta, komunikazioari amaiera emateko, ondorio
gisa edo, zabor pilaketaren arazoa kontsumo-gizarteari leporatzen dio;
idazlearen ustez, bizimoduz aldatu ezean, benetako konponbidea aurkitzea
zaila izango da.

Igorleak erabili dituen azalpen motei dagokienez, konparazioaren


bidezkoa da hasieran erabili duena: garai bateko hondakinak eta gaur
eguneko hondakinen arteko aldeaz dihardu. Kausa-ondoriozko azalpena
laugarren paragrafoan daukagu, zabortegiek sortzen dituzten kalteak
aipatzen dituenean. Arazo-konponbidea motatako azalpena azken hiru
paragrafoetan aurkituko dugu, dauzkagun konponbideak eta sor daitezkeenak
aztertzen dituenean.

Ezaugarri linguistikoak

Maila morfosintaktikoan. Halako testuetan gertatzen den bezala,


orain aldiko aditzak dira nagusi orainaldiko gertakariei erreferentzia egiten
zaienean, eta lehenaldi ez burutua iraganaldiko gertakariez ari denean,
adibidez “Duela hamarkada batzuk (...) erabiltzen ziren”, “...arazoa larriagoa
da”.

43
Sintaxiak ez du zailtasunik, ezta konplexutasunik ere. Era guztietako
mendeko perpausak erabili ditu: erlatiboak: “...etxeetan sortutako hondakinak
(...)”, “Garatzeko bidean dauden herrialdeetan (...)”, hitzen zehaztasun
handiagoa eman nahi digunean; helburuzkoak: “...lurra ongarritzeko erabiltzen
ziren (...)”, “...zabortegiak jartzeko (...)”, arazoa konpondu nahi denean
zertarako den esaten delako; kausazkoak: “..hondakin organikoak zirenez,
(...)”; “Gainontzekoa edozein bazterretan gelditzen denez, (...)”; konpletiboa:
“bakoitzak kilo bat hondakin sortzen duela (...)”; eta konparaziozkoak:
“...bolumen handiagoa hartzen du (...)”, “...arazoa are larriagoa da”. Ikusten
denez, mendekotasuna ugaria izan arren, esaldi asko eta asko perpaus
bakunak edo juntagailuen bidezkoak dira: “Batetik, biztanleria ikaragarri hazi
da”, “Dena dela, arazoa kontsumo-gizartearen muinean dago”… Eta perpaus
inpertsonalak ugariak ez izan arren, bakan batzuk badaude: “...oso zaila
izango da erabateko konponbidea aurkitzea”. Horrela, hartzaileari
informazioa berehalakoan heltzen zaio esaldi konplexu eta korapilatsuetan
nahastu gabe.

Aipatu behar da erabilitako helburuzko formen artean ugariena


-t(z)eko dugula; eta kausazkoak adierazteko –(e)nez forma nahiago duela.

Maila lexiko-semantikoan. Aurretik esan dugun bezala, errealitate


objektiboa jasotzen da hizkuntza denotatiboa erabilita, hau da, hitzek ez
dute bigarren adierarik.

Lexikoari dagokionez, gaiaren inguruko hainbat termino erabiliko dira:


hondakina, hondakin organikoa, zaborra, alferrikako ontziak, zabortegiak,
berdeguneak, infekzioak, errausketa-plantak, birziklatu... Hiruzpalau hitz
kenduz gero, testu osoko berbak edozeinek ulertzeko modukoak dira, ez
baita maila jasoko testua, gizarteko edonork irakur eta uler dezakeena baino.
Hala ere, badaude termino tekniko batzuk ( biodegradagarria,
mikroorganismoak…) testuaren ulermena zail dezaketenak, baina gutxi batzuk
izatean irakurlearentzat ez dira oztopo izango.

Testu mailari dagokionez. Testuari behar den bezalako kohesioa


emateko hainbat baliabide erabili ditu igorleak:

• Denbora antolatzaileak konparaziozko azalpenetan agertu dira batez


ere: “Duela hamarkada batzuk (…). Orain ere (…)”, “Lehen (…), gaur
(…)” , “Geroztik, konponbidea emateko hainbat bide urratu dira”, etab.

44
• Adibideak emateko antolatzaileak: “Esaterako, iraganean
iraunkortasuna oso (…)”, “Adibidez, errausketa-plantei esker (…)
• Aurkaritzako lokailuak, bi egoerak elkarrekin alderatu dituenean: Toki
gehienetan,ordea (…)”, “Egun, berriz, erabili eta bota leloa zabaldu
da”, “Dena dela, arazoa kontsumo gizartearen muinean dago, (…)”,
“Nolanahi ere, arazoa ez da kantitatea soilik”
• Ondoriozko lokailuak, kausa-ondoriozko azalpenetarako aproposak
direnak: “Horrela, herrialde garatuetan, egunero biztanle bakoitzak
(…)”
• Elementu erreferentzialak: “Hirietako hondakinei emandako irtenbide
nagusia zabortegietan pilatzea izan da orain arte. Horrek era askotako
kalteak sortzen ditu” Elementu aproposak aurretik esandakoa berriro
ez errepikatzeko.
• Errepikak: hondakin hitza hainbat aldiz errepikaturik ageri da testuan,
gaiaren garapenari segida emango diona, nahiz eta batzuetan
gehiegitan erabilia izan dela ematen duen .

Ondorioa. Eguneroko gaia dugu goiko testuan, askotan edozein


komunikabideetan azaltzen zaiguna: hondakinak desagerrarazteko bideak
lehengo eta gaurko gizartean. Modu erraz eta ulergarrian plazaratzen zaigu,
edonork irakurri eta ardura hartzeko eran. Igorlea gaia ordenaturik
planteatzen ahalegindu da, hondakin hitza behin eta berriro errepikatuta
hartzailearen arreta bereganatzeko, ematen zaion informazio zipitzik ere ez
dezan gal.

OLIBAREN URREZKO IZERDIA


Oliba-olioaren ekoizpena hemen baino askoz ere zabalduago dago penintsularen
hegoaldean, baina Euskal Herriaren hegoaldean ere badaude olibondoak, eta baita
olio-errotak ere. Horietako bat da Cintruenigoko La Almazara del Ebro, eta han
dagoeneko bukatu dituzte lanak. Aurreko udazkenean, ordea, jo eta ke ari ziren
olibetatik olioa ateratzen.

Hasteko, olibak biltzen dituzte. Hainbat eratara egiten dute lan hori. Adibidez,
batzuek mantak edo olanak jartzen dituzte zuhaitzaren azpian, eta olibak horra

45
botatzeko makila luzeen bidez astintzen dituzte olibondoen adarrak. Beste batzuek
makinak erabiltzen dituzte enborra astintzeko; hartara, denbora eta esku-lana
aurrezten da, baina metodo hori ezin da beti erabili, lurraren gorabeherak eta
zuhaitz-kopuruak erabakigarriak baitira. Metodoak metodo, kontu handiz biltzen da
oliba, olibondoari eta fruituari berari ere ahal den kalte txikiena egiteko.

Bildu eta berehala, oliba olio-errotara eramaten da. Han, haizegailuen bidez, olibekin
batera datozen hostoak eta hautsa kentzen dituzte, eta gero pisatu eta analisiak
egiteko laginak biltzen dituzte. Olibak garbitzeko, beraz, ez da urik erabiltzen, ezpada
lurrez oso zikinak daudela.

Olibek zenbat ur eta olio duten ikusteko, laborategian laginak aztertzen dituzte.
Horrela jakiten dute zer kalitatetako fruitua duten eta zenbat litro olio aterako
dituzten oliba-kilo bakoitzeko; hau da, etekina kalkulatzen dute. Oliba-motaren
arabera, olio- eta ur-proportzioak aldatu egiten dira; esaterako, enpeltre motako
oliben konposizioan % 20-25 gantza da, eta arbekin motakoek, berriz, gantz gutxiago
dute, % 17-18 besterik ez.

Bestalde, olibak ezin du egon egun bat edo bi baino gehiago garbitu eta gero, bestela
hartzitu egingo bailitzateke, eta horrek olioaren kalitateari eragingo lioke.
Horregatik, segidan sartzen dituzte errotara. Helburua: oliba txikitzea, duen olio
guztia ateratzeko.

Garai batean, kono-itxurako bi harri zituen errota berezia erabiltzen zen olibak
txikitzeko. Harri horiek astoek edo mandoek mugitzen zituzten, eta tartean txikitzen
ziren olibak. Sistema hori bera erabili zuten erromatarrek, eta gaur egun arte iraun
du. Alabaina, orain ia ez dago era horretako errotarik, eta makina birrintzaileak
erabiltzen dira. Mailuen, diskoen edo ildaskatutako zilindroen bidezkoak izan
daitezke, eta lehengoak baino askoz ere etekin handiagoa ateratzen dute.

Jarraian, errotan lortzen den orea irabiatu egiten da; hartara, olioa errazago
ateratzen da. Olio-tantak elkartzen doaz, eta fase oliotsu bat eratzen da, olibek duten
uretatik eta oliba-patsetik erraz bereizteko modukoa. Irabiatzean, tenperatura
kontrolatu egiten da, ez dadin 30 †C baino gehiagokoa izan. Tenperatura horretatik
gora, osagai lurrunkorrak galdu egiten dira eta oxidazio-prozesuak, berriz, azkartu.

Hurrengo pausoan, olioa patsetik eta uretatik banatzen da. Horretarako ere bide bat
baino gehiago daude. Lehen presio bidez egiten zen. Orea kokozko zuntzez egindako

46
kapazu lau batzuen gainean jartzen zen; kapazuak bata bestearen gainean pilatzen
ziren, eta, azkenik, presioa ezartzen zitzaien.

Ondorioz, fase likidoa ateratzen zen, eta kapazuen artean oliba-patsa besterik ez zen
gelditzen. Gero, dekantazioz bereizten ziren fase likidoaren olioa eta ura.

Gaur egun zentrifugatzaileak erabiltzen dira. Orea zilindro horizontal batean sartu
eta abiadura handian birarazten da. Dentsitateen artean dagoen aldeagatik, alde
batetik olioa eta bestetik solidoak eta ura gelditzen dira. Hala ere, olio horrek ur
pixka bat eta solidoen arrastoak ditu, eta horiek kentzeko dekantagailuetan
edukitzen da pare bat egunez. Denbora hori pasatu eta gero, hondoan gelditu diren
partikula solidoak eta ura ateratzen dira, eta olioa altzairu herdoilgaitzezko tangetan
sartzen da.

Tanga horiek ez diote aireari sartzen uzten, eta hor egoten da olioa hilabete bat edo
bitan, 22 †C-an. Iragazi eta gero, berriz, botilaratu egiten da. La Almazara del Ebroko
Vidal Perezen esanean, prozesu oso garbia eta sinplea da. Gainera, haiek olio birjina
bakarrik egiten dute, eta hondarrak Tarragonara eramaten dituzte. Han oliba-
patsaren olioa egiten dute, eta gelditzen zaiena biomasa moduan erabiltzen dute,
energia lortzeko.

Hortaz, dena aprobetxatzen da, hasieran olibekin batera etorri diren hostoak ere
baliatzen baitituzte. Hain zuzen ere, ardiak bazkatzeko erabiltzen dira, eta,
dirudienez, ardiek gustura jaten dute hondakin hori, beti baitago olibaren bat
hostoen artean.

Zientzianet, 2005/02/01 | Galarraga, Ana | Orruño Aguado,


Estibalitz

TESTU IRUZKINA
Komunikazio egoera. Ana Galarraga eta Estibaliz Orruño ditugu testu
honen egileak. Hartzaileak oliba olioa nola ateratzen den jakin nahi duen
edozein irakurle izan daitezke, eta, noski, horretarako, Zientzianetek duen
web orrialdean, ordenadorearen bidezko testuan, begiratzea besterik ez
dute, Testuak betetzen duen funtzio bakarra erreferentziala da, hau da,
Euskal Herriko oliba olioaren prozesuaren berri ematea baino ez dute
igorleek. Horretarako, ez da horien presentziaren aztarnarik jaso; ez dute
iritzirik ere ematen, informazio objektiboa eta argia azaltzea da helburu
bakarra, zehatz, era ordenatuan eta ahalik eta ulergarrien.

47
Testuaren barne egitura. Testuko ideia garrantzitsuenak garapen
kronologikoaren bidetik eginak daude; izan ere, olibak zuhaitzetatik hartzen
direnetik olioa ateratzen den arteko prozesuaz dihardute. Lehenengo, olibak
bildu; bildu eta berehala, errotara eraman; han garbitu eta laginak atera
txikitu baino lehen; ondoren, ateratako orea irabiatu, eta horren tenperatura
kontrolatu; hurrengo pausoan, olioa patsetik eta uretatik banatu; eta,
azkenik, olioa tangetan sartzen da hilabete batean edo bitan, berriro iragazi
eta gero botilatan sartu ahal izateko.

Testu honetan garapen kronologikoa nagusia bada ere, hirutan


agertzen zaizkigu konparaziozko azalpenak: oliba bilketari dagokion zatian;
olibak txikitzeari dagokionean eta, azkenik, uretatik eta patsetik banatzeko
prozedurari dagokienean. Hiru horietan lehengo eta gaur eguneko metodo
ezberdinak azaltzen dizkigute.

Azalpena erabat objektiboa dugu goiko hori, ukitu subjektiborik ez da


agertzen. Usteak, iritziak…, alde batera utzita daude, datuen eta
ezaugarrien azalpen soila besterik ez delako eman nahi, informazio hutsa.

Ezaugarri linguistikoak

Maila morfosintaktikoan. Halako azalpenetan, ohikoa den legez, orainaldiko


aditzak dira nagusi, ekintza ez burutuak batez ere: “aurrezten da”, “irabiatu
egiten da”, “kalkulatzen dute”, “ezartzen zitzaien”, eta abarrek azalpenari
nolabaiteko betikotasuna emango diote, sarritan edo betiko prozesuak
adierazten baitituzte.

Sintaxiaren aldetik ez dago konplexutasunik. Paragrafo batzuen


hasieran prozesuaren urratsa adieraziko duen perpaus laburra eta bakuna
jarri dute; gero, horren azalpen luzeagoa emateko: “Hasteko, olibak biltzen
dituzte”, “Bildu eta berehala, oliba olio-errotara eramaten da”, “Jarraian,
lortzen den orea irabiatu egiten da”…

Hala ere, perpausak sinpleak eta bakunak testu osoan nagusi badira
ere, beste eratako perpausak ere ageri dira, gehien bat mendekoak, eta
horien artean helburuzkoak: “…erabiltzen dituzte enborra astintzeko”, “…ahal
den kalte txikiena egiteko”; erlatibo batzuk zenbait elementuren zehaztasun
handiagoa emateko: “…,olibekin batera datozen hostoak (…)”, “…kono-itxurako
bi harri zituen errota berezia erabiltzen zen (…)”eta “…errotan lortzen den
orea (…)”; eta konparaziozkoak, bi elementu, egoera edo denboren arteko

48
konparazioak egiten direnean: “…hemen baino askoz ere zabalduago dago
(…)”eta “…lehengoak baino askoz etekin handiagoa ateratzen dute”.

Esaldi inpertsonalen erabileraren aztarnak ere ikusten ditugu: “…


denbora eta esku-lana aurrezten da (…)”, “…metodo hori ezin da erabili (…)”,
“…kontu handiz biltzen da oliba (…)”, “…oliba olio-errotara eramaten da (…)”,
etab. Horrelakoen bitartez, prozesuari berari baino ez zaio garrantzia
ematen, ez du ardura nork, zein pausu jarraitu behar den baino.

Maila lexiko-semantikoan. Lehenengo irakurketa arin batean testuak ez du


hitzen aldetiko oztoporik. Mezuaren osotasuna ondo ulertzen da. Baina,
astiroago irakurriz gero, prozesuaren alde teknologikoren bat adierazten
dituzten zenbait hitz agertuko zaizkigu: haizegailu, laginak, enpeltre mota,
arbekin mota, hartzitu, ildaskatu, irabiatu, dekantagailu, altzairu
herdoilgaitzezko... Baina, orokorrean ez dute testuaren mezua oztopatzen,
batez ere, gehienetan prozesuaren azalpen zehatzak segidan datozelako.

Bestetik, testuak errealitate objektiboa jasotzen duen neurrian,


hizkuntza erabat denotatiboa da, erabilitako hitzek ez dute bigarren
adierarik.

Deigarria da oliba eta olio hitzen erabilera ugaria, gutxitan izan baitira
sinonimoen bidez ordezkatuak: “…olibondoari eta fruituari berari ere (…)”.
Bestetik, hitz horiekin konposatutakoak ere ugari samar agertuko zaizkigu:
oliba-olioa, olio-errotak, olibondoak, oliba-mota, olio-tantak, oliba-patsetik…,
prozesuak berak eskatzen duelako horien erabilera, informazioa ahalik eta
zehatzen eman ahal izateko, zein den lehengaia eta zein haren emaitza
zehatz-mehatz jakin dezan hartzaileak.

Testu mailan. Prozesu baten garapena adierazten den azalpenetan ideiak


modurik ordenatuenean ematea da garrantzitsuena. Horretarako, kohesio
emaileak derrigorrezkoak dira, pausuak urratsez urrats ikus daitezen, zein
lehenengo, zein hurrengo. Horregatik, testu honetan ere denborazko
antolatzaileak izan dira erabilienak prozesuaren garapena aurrera doala
adierazteko: “Hasteko (…)”, “Bildu eta berehala (…)”, “Jarraian (…)”,
“Hurrengo pausuan, (…)”, “Denbora hori pasatu eta gero, (…)” eta “Iragazi
eta gero (…)”.

Beste kohesiorako elementu batzuk ere erabiltzen dira, hala nola:

49
• Aurkaritzako lokailuak bi ideien arteko kontrako zentzua eransteko:
“Aurreko udazkenean, ordea”, “jo eta ke ari ziren (…)”, “…arbekin
motatakoek, berriz, gantz gutxiago”, “Hala ere, ur horrek ur pixka bat
eta (…)”, etab.

• Adibideak emateko kohesio emaileak: “Hainbat eratara egiten dute lan


hori. Adibidez, batzuek mantak edo olanak (…)”, “…olio- eta ur-
proportzioak aldatu egiten dira; esaterako, enpeltre motako oliben
(…)”, etab.

• Ondorioztatzeko lokailuak: “…makinak erabiltzen dituzte enborra


astintzeko; hartara, denbora eta esku-lana aurrezten da”, “Olibak
garbitzeko, beraz ez da urik erabiltzen”, “Ondorioz, fase likidoa
ateratzen zen (…)”, “Hortaz, dena aprobetxatzen da”, etab.

• Azalpenak emateko kohesio emaileak: “…Oliba-kilo bakoitzeko; hau da


etekinak kalkulatzen dute”eta “…hostoak ere baliatzen baitituzte. Hain
zuzen ere, ardiak bazkatzeko erabiltzen dira”.

• Erreferente elementuak, aurreko hitzak edo espresio osoak berriro ez


errepikatzeko erabiliak: “…olio-errota ere. Horietako bat da (…)”, “…
olio-errotara eramaten da. Han, haizegailuen bidez (…)”, “…Hartzitu
egingo litzateke, eta horrek olioaren kalitateari eragingo lioke”, “…ur
pixka bat eta solidoen arrastoak ditu, eta horiek kentzeko (..)”, etab.

Ondorioa. Interesa duen edozeinek interneteko orrialdeetan eta


euskarazko web gune batean aurki dezake olioaren ekoizpen prozesuari
buruzko aurreko testua. Gaiaren inguruan gutxieneko jakintza maila duen
irakurleari zuzendutakoa, hitz tekniko batzuk gorabehera. Hartzaileek
olioa nola ekoizten den ezagutzeko eta ulertzeko, igorleak modu
antolatuan egin du azalpena, eta haren arreta bereganatzeko behin eta
berriro errepikatu ditu olio eta oliba hitzak, prozesuaren nondik norakoaz
ondo jabetu dadin, galdu gabe eta korapilatsua ez dakion egin.

BIZIKLETAK HIRIRAKO ERE BADIRA

Bizikletak errespetatu egiten du ingurugiroa eta hori funtsezkoa da hirietan, gero eta
itogarriago baitira motordun ibilgailuen eraginez. Bizikletaz joan eta etortzea
onuragarria da osasunarentzat ere, sistema kardiobaskularrarentzat erritmo egokian
ibiliz gero, eta beheko gorputz atalentzat, giharrak garatzen baititu. Pedalkadetan
txoke errepikaturik ez izateak, zangoak atsedenean izateak, gorputzaren pisuari eutsi
beharrean (pisua jarlekuak jasaten baitu) eta mokorraren jarrerak (tolestuta edo erdi
50
tolestuta), txirrindularitza gomendagarri egiten du pertsona lodientzat eta
zangoetako artrosia dutenentzat. Eragozpen nagusia istripuak izateko arriskua da,
batez ere motordun ibilgailu asko dabilen errepideetan ibiliz gero. Horrela, sarritan
izaten dira oraindik albiste autoak harrapatuta hildako txirrinduzaleak eta badirudi
kopuruak ez duela behera egiteko itxurarik

Bizikletaren erabilpena defendatzen duten talde eta elkarteek hainbat proposamen


egin dute hiri-eredua ingurugiroarekin bat etor dadin. Tesi horien arabera, herri
barruko garraioak nork bere autoa erabiltzera bultzatzen du zeharka (linea gutxi eta
ordutegi mugatuak dituelako), energia xahutze handia eta ingurugiro eragin
aipagarria du eta gainera ez du bermatzen garraio-bide eraginkor, azkar eta segurua.
Amics de la Bici elkartearen esanetan, joan-etorria autoz egin ohi duten pertsonak
kalearen erabiltzaileen %20 inguru dira, baina bide publikoko espazioaren %62
hartzen dute eta hiri handietako atmosferako kutsaduraren %97aren erantzule dira.
Auto eta motorrak kutsadura akustikoaren, kaleen kongestio kronikoaren, garraio
publikoen funtzionamendu txarraren eta pertsona askoren heriotzaren eragile eta
jatorri ere badira. Azken batean, bizikletaren defendatzaileen ustez, motordun
ibilgailuak dira hirietako bizitza kalitate kolektiboaren galeraren arduradun. Hala
ere, errepide sarea hobetzeko erabiltzen da inbertsio publikoen portzentaje handi
bat. Horrela, tesi horien arabera, are gehiago bultzatu da auto partikularraren
erabilpena eta gutxitu egin da garraio publikoena, horien defizita handituz eta
alternatiba zentzuzko eta eraginkorragoak hipotekatuz. Horrenbestez, garraio-
politika hutsetik hasita orientatzea eta apustu sendoa egitea proposatzen dute,
derrigorrezko mugikortasuna gutxitu, joan-etorrien plangintza egin, garraio publiko
eskuragarri eta eraginkorrak bultzatu eta garraio-bide ez kutsagarriak -oinez ibiltzea
eta bizikleta- aukeratuz.

Consumer Eroskiko aldizkaria

TXORITXOA BAINO ASKOZ ERE GEHIAGO

Denbora-pasa, artea, hezkuntza baliabidea, teknika matematiko eta zientifikoa,


errehabilitazio mediko eta psikologikorako lanabesa... Origami edo papiroflexiari
egozten zaizkion propietate eta ezaugarriak asko dira. Ikusi batera, paper bat behin
eta berriro tolestean datza jarduera hau, itxura desberdinak moldatzeko xedez,
pergamino hutsa ez den bestelako gairik erabiltzeke.

51
Milaka urte beteak zetorren papera tolesteko japoniar artea Europan papiroflexia
bataiatu zuten. Ezaugarri komunak dituzten arren, erabileraz eta aplikazioz
desberdinak dira bi diziplinok: Japonian zaletasun hutsa baino dezente gehiago da,
batzuetan jarduera bikain eta aparta ere bai. Esate baterako, hastapenetan tolesturak
egintza erlijioso eta zeremoniekin lotzen ziren: jainkoei eskaintzak egiteko edo
ekintza heroikoak irudikatzeko baliatzen ziren baina, papera herritartu eta bere
prezioa merkatu ahala, paperezko egituren ezagutzak aplikatzen ziren eremua
zabaldu egin zen eta txoritxo soilak ez ezik, irudi konplexu-konplexuak ere egitera
iritsi ziren.

Papiroflexia ez da umeen, jende aspertuaren, ekialdeko xelebreen kontua, jakina.


Papera taxuz tolesten ikasteko ikusmira eta esku artatsua ezinbestekoak dira.
Hasieran, papiroflexiako klubek edo aisialdi alorreko elkarteek eskaini ohi dituzten
ikastaroetara joan daiteke, baina norberak ikastea ere aukera baliagarria da. Alor
honetan, behintzat, eskuliburu eta web orrialde faltarik ez da. Hastapenak errazak
dira —txoritxo bat moldatzeko ez da derrigorrezkoa artista handia izatea— baina,
zaletasunak aurrera egin ahala, erronkak geroz eta zailagoak dira, figura bat osatzeko
argibideak betetzeari dagokionean ez ezik, nork berea asmatzeko irrika eutsiezina
delako.

Jarduera unibertsal honek abantaila handi-handia du: nazioarteko ikurrak berdinak


dira nonahi eta, horri esker, modeloak autore batek besteari pasa diezazkioke,
hizkuntza inolako eragozpenik izateke. Areago, origamik bere hizkuntza ere badu:
izkina karratu baten lau angeluetako bat da beti; tolestura, papera tolesten den
lerroa; marka, tolestura egin ondoren paperean geratu den arrastoa; korapiloa, bi
(edo gehiago) tolestura edo marka gurutzatzen diren gunea... horrela osatzen da
hamaikatxo terminotako hiztegi berariazkoa

Consumer aldizkaria 91. zbk. 2005eko iraila

ETORKIZUNEKO ORRIALDEAK

Liburu elektronikoak —e-book izeneko horiek— errealitate dira dagoeneko; orain,


eroso irakurtzeko dispositibo egokia asmatzea da kontua

Steven Spielberg-ek 2054 urtean kokatu duen Minority Report filmeko eszena
batean metroan bidaiariek egunkari elektroniko malgua irakurtzen dute: bertan,

52
albisteak jazo ahala aldatu egiten dira. Zientzia-fikzioa den arren, baliteke epe
ertainera fikziorik ez izatea. Ez dirudi beste berrogeita hamar urte itxoin beharko
dugunik horrelako dispositibo elektronikoa eskura izateko. Xerox PARC eta E Ink
(www.eink.com) enpresako ikerlariek urte batzuk eman dituzte aukera hori
aztertzen: lan horien oinarrian, elektrizitatea jasotzean hitzak moldatzen dituzten
milioika esfera ñimiño zuri-beltzek osaturiko lamak ekoizten ari dira.
Irakurlearentzat paperak duen abantaila bakarrak formatuaren erosotasuna —
hori tinta elektronikoak berdinduko du— eta bereizmena dira. Inprimatutako
orrian 300 puntu hazbeteko injektatzen dira eta PCko edo mugikorreko pantailak
72 baizik ez du onartzen; horrez gainera, pantailaren kasuan argi igorriaz ari gara
eta, paperarenean, argi islatuaz. Horregatik da nekeza eta deserosoa
ordenagailuko monitorean irakurtzea. Paper elektronikoak landarezkoak ohikoak
dituen malgutasun eta bereizmena hartzean begiak ez du alderik hautemango.

Liburu elektronikoak

Etorkizuna asmatzen ibili gabe, formatu digitaleko testua noranahi zabaldu da.
Web edo PDF gisa, bertsio elektronikoa ia egunkari guztiek editatzen dute eta,
halaber, liburuak masiboki digitalizatzeko proiektuak ugari-ugariak dira.
“Gutenberg Proiektua” (www.gutenberg.org) eta Internet Archive
(www.archive.org) izenekoek bildu dituzten 10.000 titulu horiek edo, areago,
Google (print.google.com) firmaren arestiko proiektu handia (hamabost milioi
liburu digitalizatzeko) diogunaren froga zehatza dira.

Arazoa, ordea, editorial handiek formatu elektronikoko liburuari eginiko


mesfidantzazko harrera da: ezezaguna ez ezik, oraingoz beldurgarria duten sail
horretan sartzean ez dira eroso sentitzen, idazlan digitalizatuen autore-
eskubideen babesa ez baitago bermatua (zineman edota musikan jazotzen den
legez).

Formatu elektronikoko liburuaren abantailak askotxo dira. Hasteko, espazioa:


On Kixote Mantxakoa 800 Kb-eko bolumeneko liburua denez, patrikako
dispositibo bakar batean milaka liburu gorde daitezke. Irakurtzeko aukerak
zabaldu egiten ditu, gainera, liburu digitalizatuak: testuan bilaketak egin,
esaldiak nabarmendu, oharrak erantsi eta gainerakoak egin daitezke. Bestetik,
egungo aparatuek testu luzeak (eleberri bat, esate baterako) irakurtzea

53
erakargarri egiten ez badute ere, PDA bat hamaika gaiz bete daiteke:
aldizkarietako artikuluak (ordenagailuan zuzenean jasotzen direnak), bidai
gidak… edota sakelan eraman eta autobuseko ibilbidean kontsultatzeko moduko
hamaika idazlan, adibidez.

Programa irakurleak

Liburu, aldizkari edo egunkari digitalen irakurketa errazten duten programak


salgai daude merkatuan. Denetan ezagunenak Acrobat Reader (Adobe etxekoa,
PDF-ak Internet irakurri eta deskargatzeko erabiltzen dena) eta Microsoft Reader
dira; hauek, Palm Reader eta Adobe Reader-ekin batera, agenda elektronikoetan
gehien baliatzen direnak dira.

Badira beste programa irakurle asko, NewsStand, Olive Software eta antzeko
aldizkari eta egunkarien edizio inprimatuen banakuntzan diharduten enpresei
dagozkienak. Zinio (www.zinio.com) firmak, adibidez, bere Zinio Rider-en
bidez —doaneko programa, bere artxibo-formatu eta guzti (.zn): horretan
orrialdeak paperezkoak balira bezala pasatzen dira— irakurtzeko deskargatzen
den publikazio askoren harpidetza edo erosketa indibiduala egiteko aukera
ematen du.

Benetako erronka, ordea, funtzio horretarako berariazko dispositiboetan datza.


Etorkizunik hoberena zuten liburu-irakurgailuak (Softbook Reader eta Rocket,
Nuvomedia-koa) ekoizten zituzten bi enpresak Gemstar-ek erosi zituen. Dena
den, biak —Gemstar-en REB-rekin batera— suntsitu egin ziren eta aski panorama
goibela utzi zuten geroztik.

Sakelako ordenagailuak

Beren tamaina eta pisua aintzat hartuta, ordenagailu eramankorra baino askoz
ere maneiagarriagoak ez ziren aparatu horien porrotak geroaldia PC-en,
eramangarrien eta, batez ere PDA-en eskuetan utzi du. Integraziorako joera
areagotuz (ordenagailu xume gisa aritzeaz gainera, argazkiak egin eta Internetera
konektatzeko balio duen telefono mugikorra izaki), liburu elektronikoak
irakurtzea dela eta, erabiltzaileak egun baliatzen duen ekipoarekin segitzea

54
nahiago izaten du, berariazko beste dispositibo bat erosi eta eraman behar izatea
baino.

Testuen irakurketa sakelako ordenagailuetako dozenaka programak errazten


dute; badira, era berean, liburu elektronikoak saldu eta doaneko deskargak
dituzten hamaika web gune: eReader-ek, adibidez, milaka titulu elektroniko
eskaintzen ditu eta, gainera, badu PDA-entzako sistema operatibo guztietara,
Windows-era eta Mac OS-era egokitutako programa irakurlea.

Consumer aldizkaria

ERAGOZPENIK GABEKO ETXEBIZITZA

Etxebizitzaren kalitatea, berez, bizi mailaren adierazle erabatekoa bada ere pertsonak
adinean aurrera egin ahala horren garrantzia areagotu egiten da, bertako biztanleen

55
gaitasun fisiko eta psikologikoek behera egitean. Espainian 65 urtetik gorako
pertsonak ia zortzi milioi dira; horietatik bi milioik nola edo halako ezgaitasunik
agertzen badute ere, horien %96’9k etxean segitzea nahiago dute. Baina etxebizitza
asko ez daude horrelako pertsonak bertan bizitzeko egoera egokian (igogailua dela,
kalefakzioa dela…). Onena izango litzateke etxebizitzek oztoporik ez balute
zailtasunik gabe sartu eta ateratzeko, mugitu eta jarduteko. IMSERSO erakundeak
2004 urtean pertsona zaharren bizi-baldintzei buruz eginiko inkestak agertu duenez,
zaharren %82,5 beren jabetzako etxebizitzan bizi dira. Ekipamendu gabezia larrienak
dituzten pertsonak bakarrik bizi direnak dira: horien %13’5ek ez du telefonorik,
%44k kalefakziorik (indibidual nahiz kolektiboa) ez daukala dio eta %70’5ek ez du
igogailurik. Hona, dena den, datu larriena: etxebizitzaraino iristeko zahar horien
%26k hiru solairu igo behar ditu.

Etxebizitzen egokitzeari dagokionez, kontuan hartu beharreko arautegiak bat baino


gehiago dira: batetik, Jabetza Horizontalaren 8/1995 Legea, apirilaren 6koa; honek
bere azken bertsioan xedatuak ditu etxeetako atarien eta elementu komunetan obrak
eta egokipen lanak egin ahal izateko etxejabeek hartu beharreko erabaki eta neurriek
beteko dituzten baldintzak. Bestetik, maiatzaren 30eko 15/1995 Legeak, pertsona
ezinduek topa ditzaketen oztopoak suntsitzeko higiezinen jabetza-mugak zehazten
ditu.

Alor ekonomikoan, etxebizitza egokitzeko edo bertatik oztopoak suntsitzeko


dirulaguntza edo kredituak emateko aukerak arautzen dira. Interesatuak, era berean,
PFEZen bitartez zerga-kenkarien onuradun izan daitezke, ezintasunik duten
pertsonentzat ohiko etxebizitza egokitzeko obrak egitearren. Kenkari horiek ohiko
etxebizitzan, eraikineko elementu komunetan (eskailera, atari, igogailuetan) obrak
eta instalazioak egiteari eta, sentimenen bidezko komunikazio-oztopoak suntsitzeko
eta segurtasuna areagotzeko balio duten dispositibo elektronikoak instalatzearren
aplikatuko dira.

Consumer aldizkaria, 87. zbk. 2005eko apiri

ARAZOA GAINDITZEKO AURRENEKO URRATSA


JATORRIA EZAGUTZEA DA

Eskola porrota gaur egun hezkuntza sistemak bizi duen arazo larrienetako bat da.
Porrotaren ondorioen garrantzia eskolaren esparrutik at hedatu da eta herrialde
56
garatu guztietan dago maila batean edo bestean zabalduta, hori dela eta,
hezitzaile eta gurasoen erakunde eta elkarteek interes handia agertu dute
gaiarekiko haren eraginak arintze aldera. Datuek erakusten dute zenbaterainokoa
den arazo honen hedadura. Horrenbestez, 25 urtez beherakoen langabeen %72ko
portzentajeak lotura estua du ikasketak utzi izanarekin eta eskola porrotarekin.
Kalitate eta Ebaluazio Institutu Nazionalaren datuen arabera (INCE), Espainiako
ikasle nerabeen herena, DBHko ikasleak, alegia, kalifikazio negatiboak ditu.
Irakaskuntza ertainean ikasleen %32 ikasturtea errepikatzen du, %35 ez du 2.
DBH ongi amaitzen, %48 ez du batxilergoa gainditzen, unibertsitatean ikasketak
uzten dituztenen portzentajea, berriz, %50ekoa da.

Espainian lau haurretatik batek porrot egiten du ikasketetan, horrek dakartzan


arazoak kontuan hartuz, baita psikikoak ere. Matematika, hizkuntza eta ingelesa
dira eskola porrot portzentajerik altuena eragiten duten gaiak. Europako batez
besteko datuak kontuan hartuz (%20), Espainiako porrot indizea %29koa da
gutxi gorabehera, Portugal soilik dago Espainiako estatuaren aurretik, %45ekin
gutxi gorabehera. Estatistika ofizialek adierazten dute eskola porrotik handiena
duen komunitatea Kanariar Uharteak dela %35,8ko portzentajerik; Asturiasek du
portzentajerik baxuena %14,4koarekin eta Nafarroak jarraitzen dio
%17,3koarekin. Euskal Autonomi Erkideagoko portzentajea %17,5ekoa da.

Datu hauei eskola mailan ematen den absentismo eta uzte maila altua gehitzen
badiegu, konturatuko gara eskola porrota handia dela gure artean eta ekintza
globalak eskatzen dituela, porrota ez dela ikasle “nagi” edo “ergelen” gauza.
Hezkuntza sistemaren eskakizunak zuzen gainditzeko arazoak dituzten ikasleak
egotea ezin zaio norbanakoari dagozkion arrazoiei soilik egotzi, heziketa
arrazoiak, sozialak eta kulturalak ere badaude.

Ikasleak bere maila eta adinerako aurreikusitako helburuak betetzea lortzen ez


duenean eta bere baliabide intelektualen aprobetxamendu errealik egiten ez
duenean eskola porrotaz hitz egin dezakegu. Horren ondorioz hezkuntzarekiko
jarrera negatiboa izan ohi da. Eskola porrota eragin dezaketen arrazoiak asko
dira. Azpimarragarrienak ikaskuntzaren nahasketak dira eta nahasketa
emozionalak. Ikerketen arabera, datuak ezberdinak dira baina esan daiteke
porroten %2 soilik direla faktore intelektualen ondorioa, %29, aldiz, ikasketa
faktoreak eragindakoak dira, dislexiak besteak beste. Porrot proportzio bera

57
eragiten dute mota guztietako nahasketa emozionalek. %10eko portzentajeak,
berriz, Arreta Defizitak eragindako Nahasketa hiperaktibitateekin (ADNH) lotura
estua du.

Halaber, haurrak ikasturte batez baino gehiago ikaskuntza arazoak pilatu


izanaren ondorioz ere suerta daiteke eskola porrota, eta era berean haurra
ikastetxean ez egokitu izanaren sintoma garbia da, hain zuzen ere, ongi ez
hausnartu, antolatu eta bideratu gabeko plan pedagogikoen ondorioa. Gehiegizko
eskakizunekin eta ikaskuntza era ez eraginkorrekin du azken egoera honek ere
harremana.

Consumer aldizkaria, 84. zbk. 2005eko urtarrila

ATSEGIN ONURAGARRIA

Dela berotasun lehorra saunan, dela berotasun hezea bainu turkiarrean, bi-bietan
tenperatura berdintsua dago, helburua transpiratzea izaki. Egun ez da bi espazio

58
horiek gabeko gimnasio edo bainuetxerik baina asmakuntza hori ez da atzo
goizekoa. Beroa terapia gisa antzina-antzinatik erabili izan da: maiek, aztekek,
greziar eta erromatarrek, turkiarrez gainera noski, lurrunezko bainuak eguneroko
bizitzan zerabiltzaten eta tradizio horri eutsi diote hainbat herrialdetan.
Finlandian, adibidez, sauna bizi-filosofiatzat hartzen delarik, etxe gutxi-gutxitan
ez da saunarik.

Antzinako zibilizazioetan bainu publikoa —garbitzeko aukera ez ezik— kultura eta


ospe handiaren ikur zelarik, egun aisialdiarekin eta gorputza zaintzearekin
hertsikiago dago lotua.

Bai bainu turkiarrak (hammam) bai saunak ere, biek ere izaten dituzte osasunean
eta larruazalean eragin mesedegarriak. Maiztasun jakin batez erabiltzeak
organismoaren desorekak, gaitzak eta gaixotasunak prebenitzeko balio du. Bi
bainu horietan helburu terapeutiko edota higienikoak erdiesteko hotza eta beroa
tartekatzen dira baina forman desberdinak dira: saunan berotasun bizi eta
lehorra dagoen bitartean bainu turkiarrean tenperatura ez da horren handia
baina hezetasuna dezente handiagoa da; horren ondorioz eta, dirudienaz beste
aldera, saunan bainu turkiarrean baino izerdi gehiago ateratzen dira. Horren
zergatia gorputzaren funtzionamenduak azaltzen du: kanpoko tenperatura
gorputzekoa baino beroago dagoenean organismoak, bere burua freskatzeko,
izerdia kanporatzen du, zabalduta dauden poroetatik likidoa atereaz; likido
horrek lurrunduko bada beroa behar duenez, organismoari berotasuna erauzi eta
gorputza freskatu egiten da. Giroko hezetasunak —bainu turkiarrean gertatzen
den bezala— larruazal osoa estaltzen badu izerdirik ez da kanporatzen, freskatze
eginkizun hori bainuko ur-lurrunak betetzen duelako.

Saunan berotasun(80ºC – 100ºC) lehorra dago, hezetasun erlatiboa %15era ozta-


ozta iristen delarik. Saioak egurrezko gela hermetikoetan hartzen dira; bertan,
hainbat altueratan, egurrezko aulkiak daude (zenbat eta gorago, hainbat eta
beroago), atseden hartzeko. Berariazko ontzietan hondardun ez diren harriak
berotu behar dira erresistentzia elektrikoen bitartez lortzen da berotasuna

Bainu turkiarra, lurrun-bainua edo hammam (bainua, arabieraz) duela milaka


urte praktikatzen da. Berotasun hezeko bainu honetan tenperatura ez dago
uniforme: lurrean 20ºC – 25ºC dago, metro eta erdian 40ºC inguru eta buruaren

59
altueran 50ºC. Hezetasuna hemen %99koa denez, bainu turkiarrak berezkoa den
“lainoak” betetzen du dena.

Espazio hauetan, hormetan dauden erradiadore eta hodietan barrena doan ur


beroak sortzen du beroa.

Sauna eta bainu turkiarrean hartu beharreko neurriak

1. Gorputzak nozitzen duen tenperatura biziaren ondorioz, taupaden


erritmoa bikoiztu egiten da, minutuko 70etatik 140etaraino. Horregatik
hain zuzen, sauna eta bainu turkiarra ez dira egokiak pertsona zahar,
haurdun eta osasun arazoak (hipertentsioa, kardiopatiak, etc)
dituztenentzat.
2. Arteria-presio edo barizeak dituztenentzat ere ez dira gomendatzeko
modukoak.
3. Dermatitisak edo basodilatazio gaitzak pairatzen dituenak ere ez du da
egokia sauna edo bainu turkiarra.
4. Era berean, bronkioetako gaixotasun larria, epilepsia, anorexia edo
giltzurrunetako kolikoak nozitu dituztenek ere saihets egin beharko diete.

Consumer aldizkaria , 91. zbk. 2005eko iraila

Bibliografia
• Zenbaiten artean: Euskara eta literatura, Batxilergoa 1.DBHO. Ibaizabal
argitaletxea, 1997.

• Alberdi, Andres: Eskola gramatika. Derrigorrezko bigarren hezkuntza, ELKAR-


GIE, Donostia, 1996.
60
Txosten honetako testu guztiak interneteko euskarazko web guneetatik atera dira; argudio
testuak, zenbait idazleren blogetatik ( Xabier Mendiguren, Amatiño, Julen Gabiria), eta
beste aldizkari eta egunkarietako artikuluak. Azalpen testuak gehienak, Interneten
bidezko Eroskiko Consumer aldizkaritik eta Zientzianet web orrialdeetatik ateratakoak
dira.

61

También podría gustarte