Está en la página 1de 8

III.

MINTEGIA
EMAKUMEA
ETA KIROLA
2013
Laguntzaileak: Antolatzailea:
2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA 2
2013ko urriaren 31n Emakumeari eta Kirolari buruzko III.
mintegia izan zen Bilboko Carlton Hotelean, Aspasia emakume
elkarteak antolatuta. Elkarteko lehendakari Conchi Manzanalen
agurraren ondoren, hasierako ekitaldi ofiziala egin zen Emakunde
Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendari Izaskun
Landaidaren eskutik.
Irekiera-ekitaldiaren ondoren, hitzaldi nagusiari eman zion
hasiera Benilde Vzquezek, jarduera fisikoaren eta kirolen arloko
pedagogia irakasleak. Hasierako hitzaldiko gai nagusia emaku mez -
koen kirolen eta komunikabideen arteko lotura izan zen, eta min -
tzaldiaren titulua Heziketa fisikoak oinarrizko hezkuntzan duen
pisua eta hedabideen eragina ume eta gazteen eremuan izan zen.
Ondoren, adituen panela antolatu zen, eta, bertan, kirolarekin
eta komunikabideekin lotura duten hiru emakume izan ziren: Luca
Martnez Odriozola, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea; Naia
Fernndez, prentsa eta komunikazio arloko arduraduna Bizkaiko
Saskibaloi Federazioan; eta Benilde Vzquez (berriro entzuteko
aukera izan genuen). Panel honen gai nagusia komunikabideek
ema kumezkoen kirolari ematen dioten tratamendua izan zen; par -
tai de bakoitzak bere iritziak edota eskarmentua aurkeztu zituen.
Lan-jardunaldia bukatu aurretik, mintegian parte hartu zuten
guztiek ekarpenak egiteko aukera izan zuten, egitarauaren
amaierako ekintzari esker: Work-coffee delakoari esker, alegia.
Kasu honetan, taldeka banatu ziren parte-hartzaile guztiak, eta
mahai bakoitzean lider bat izendatu zuten, ondorioak batzeko.
Aurretik aipatutako adituak ez ezik, kirol munduarekin lotura
duten hainbat pertsona ere izan ziren ekimen honetan, besteak
beste: Agustn Ruiz Larrinaga, Bizkaiko Txirrindularitza Federa zio -
ko presidentea; Rakel Varela, Euskadiko Eskubaloiko Emaku mez -
koen Selekzioko entrenatzailea; Itxaso Letamendi, Bizkaiko Gim -
na sia Federazioko lehendakaria; Naiara Gmez eta Jone Otao
pira guistak; Zurie Rodrguez triatleta; eta Athletic Clubeko
futbolari Iraia Iturregi.
EMAKUMEA ETA KIROLA
Urriaren 31n Emakumeari eta Kirolari bu -
ruz ko III. mintegia izan zen Aspasia Elkar -
tearen eskutik, Emakunde Emakumearen
Euskal Erakundearen laguntzarekin. Eki tal -
dia Bilboko Carlton Hotelean antolatu zen,
eta, bertan, emakumezkoen kirolarekin
lotura duten 34 pertsonak parte hartu zu -
ten, hainbat kirol diziplina ordezkatuz:
esku baloia, saskibaloia, arrauna, Kick Bo -
xing, gimnasia, triatloia, eta abar. Mintegian,
kazetariek eta maila goreneko irakasleek
ere parte hartu zuten.
Jardunaldiko gai nagusietako bat ema -
kume kirolariek hedabideetan duten presen -
tzia izan zen, baina gizonezkoekiko dauden
ezberdintasunak ere mahai gainean jarri zi -
ren hitzaldi eta mahai-inguruetan. Gainera,
mintegian hainbat kirol Federaziok egiten
dituzten berdintasun plan edo proiektuak
eman dira ezagutzera; izan ere, Izaskun Lan -
daidak ikertu ere egin ditu hedabideetan na -
bar mentzen diren emakumezkoen kirolari
buruzko albiste kopuruak (oso baxua, gizo -
nez koen aldean).
Mintegiaren irekieran, Aspa sia Elkar te ko
presidenteak, Conchi Manzanalek, hitz egin
zuen, eta, ondoren, Emakun deko zu zen dariak
egin zuen bere aurkezpena. Biek eskertu
zuten publikoaren parte-hartzea hirugarren
urtez jarraian, eta garrantzia eman zieten pix -
ka na ka egiten ari diren aurrera pau soei, gizon
eta emakumeek ki ro lean duten papera jen -
deari hurbilaraziz, jardunaldi hau bezalako
ekimenen bidez; dena dela, Landaidak eta
Manzanalek azpimarratu zuten oraindik bi de
luzea geratzen dela berdin tasuna lortzeko.
Bere aldetik, Landaidak aur kez penean
galdera bat egin zion aretoan bildutako
jendeari; ea zergatik emakumeek gaur egun
oraindik gizonek baino askoz kirol gutxiago
praktikatzen du ten. Mintzaldian, Emakun -
de ko zuzendaria emakumezkoen ki rolek
gizartean duten balioan ere oinarritu zen;
gizonezkoen azpitik, nabarmen. Landai -
dak 2013ko abuztuko zenbait datu ezagu ta -
razi zituen; zenbait he dabidetako albis tegiak
kontuan hartuta, emakumezkoen kirola ren
%5,89 argitaratzen da, eta kopu ru hori gizo -
nezkoen albis teetatik oso urrun dagoela az -
pi marratu zuen. Ezberdin ta sun horiei aurre
egiteko, egunero borro katzen jarraitu behar
du gula gogorarazi du Landaidak.
Hori dela eta, Emakundeko zuzendariak
estereotipoak haustearen beharra azpi -
ma rratu zuen; gizartean finkatuta dauden
ideiak direla gaineratu zuen. Lorpen eta
aurrerapen txikiek markak gainditzen la -
gun tzen digute; lehen ezinezkoak iruditzen
zitzaizkigun gauzak gaur egun egin ditza ke -
gu, azaldu zuen. Hots, Landaidaren aburuz,
umeen artean estrategia berriak susta tzea -
ren alde egin behar da; kirolean berdinta -
suna bermatu behar dugu hasieratik.
Emakunde-Emakumearen Euskal
Erakundearen xede nagusia Euskal
Autonomia Erkidegoko politika, ekonomia,
kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan
gizonezkoen eta emakumezkoen arteko
benetako eta egiazko berdintasuna lortzea
da. Emakundek 25 urte bete ditu aurrera
begira, erakunde honen ezaugarri bat beti
etorkizunera begira egotea izan baita,
gaineratu zuen Landaidak.
Izaskun Landaida,
Emakunde Emakumearen
Euskal Erakundeko zuzendaria
2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA
3
Benilde Vzquez irakasle eta
pedagogoak eskainitako hitzaldia
Heziketa fisikoak oinarrizko
hezkuntzan duen pisua eta heda -
bideen eragina ume eta gazteen
eremuan izan zen; hortaz, izen -
buruak dioen bezala, irakasleak
emakumearen figurak kirolean
duen eraginari buruz hitz egin
zuen, egungo hedabi deen oihar -
tzu na kontuan izanik. Hori ho -
rre la, Vzquez ez da baikor azal -
tzen emakumearen kirol prakti -
kari buruz atera diren azken da -
tuekin; izan ere, horien arabera,
16 urtetik aurrera nesken
%15ek egiten du kirola, mutilen
ehunekoa askoz baxuagoa izanik,
%3koa, hain zuzen ere. Besteak
beste, neskek emaitzak ez dire -
lako ikusgarriak uzten dute kiro -
la, eta mutilen kasuan kontrakoa
gertatzen da, azken horiek esker
ona edo jarraipena izaten dute -
lako jarraitzen baitute, adierazi
du Benildek.
Gainera, adituaren arabera,
emakumeek praktikatutako ki -
ro lak balio sozial txikia dauka,
hedabideetan ez da islatzen bere
lana eta oihartzun imioa dau -
ka gizartean orokorrean, dio
Vz quezek. Dena dela, errua ez
da bakarrik hedabideena; irakas -
leak emandako datuei errepara -
tuz, emakumeen %63k ez du ki -
rol albisterik ikusten.
Hori dela eta, kirol albiste -
gietan agertzen diren ia berri
guz tiak gizonezkoen kirolari
buruz mintzatzen dira, emaku -
mea ren figura alboratuz. Horre -
la, emakumearen ikusgarritasuna
mota honetako albistegietan
ikusezina dela salatu du peda -
gogoak.
Joera positiboa
Hala eta guztiz ere, azken urteak
irizpide hartuta, Vz quezek
baikor aurkeztu du bere burua
emakumezko kirolaren joerari
begira, baina bidea orain dik luzea
dela argitu du irakas leak.
Emakume eta gizonen arteko
ezberdintasunak, kirol eremuan,
gizarteak markatu ditu; kontuan
hartu behar dugu sexua eragile
genetiko soila dela, az pimarratu
du. Benilderen aburuz, generoa
estereotipoetan oina rri tuta
ezartzen da, egungo gi zar tean
ezarrita dauden arauak aldatuz.
Horrenbestez, XX. men -
dean, etengabe sortu dira ema -
ku mearen eredu ezberdinak
ere du estetikotik eredu masku -
linora, baina itxura erotikoa edo
bereizgarria ahaztu gabe. Horien
artean, Vzquezen iritziz, eredu
bereizgarri hori da zuzenena;
kirol arloan aurrerapausoak
egiteko, eredu bereizgarria da
berezko motibazioa sustatzen
duena, hots, kirolaren gozamena
bere osotasunean bermatzen
duen eredua. Hain zuzen ere,
Benilde Vzquezek markatutako
helburua da emakumea kirol
subjektu izatea lortzea.
Hedabideen
eragin zuzena
Komunikabideei errepara tuta,
Vzquezek garrantzia ema ten
dio komunikazioari; beraien
eragina handia da neska eta
mutilentzat, batez ere eskolan
daudenentzat; horregatik, kirola
erabilgarri egitea beharrezkoa
da, bai eskolan baita hedabi de -
etan ere. Horretaz gainera, ira -
kasleak kirolaren onurak bultza -
tzeko gogoan izan beharreko
bes te ezaugarri batzuk azpima -
rra tu ditu: osasun fisikoa, auto -
diziplina, iraunkortasuna eta es -
fortzu pertsonala, lortu daitez -
keen arrakasten gainetik. Labur -
bil duz, Vzquezek honakoa dio:
esfortzurik gabe ez dago kiro lik.
Bestalde, telebistan emititzen
den emakumezkoen kirolari
begiratuz, adituak emakumearen
irudiaren agerpen urria salatu
du; Joko Olinpikoetan, munduko
txapelketetan edota europar
txa pelketetan ematen zaie oi -
har tzuna soilik. Era berean, te le -
bistan, edota edozein ko mu ni ka -
bi detan, gehiago azaltzen dira
arra kastarik izan ez duten gizo -
nak, irabazi duten emaku meak
baino, gaineratu du irakasleak.
Ildo berari jarraituz, Vzquez
ez dago ados telebista kate
askok kirol arloan emakumearen
gorputzarekin izaten duten ja -
rre rarekin; irudiak, sarritan, ma -
terial erotikoa izango balitz be -
za la erabiltzen dituzte, testuin -
gurutik kanpo dauden argazkie -
kin edo gaizki interpretatuta
dau denekin, azpimarratu du
pedagogoak.
Estatu mailan, emakumez -
koen kirolari hedabideetan es -
kain tzen zaion denbora albiste -
gien %4,75ekoa dela adierazten
dute Benilde Vzquezen datuek,
gizonezkoena %90,15ekoa den
bitartean. Horri guztiari gehitu
behar zaio bakarrik emakumeen
%2,5ek jarraitzen dituela kirol
emankizunak, eta horietariko
gehienak tenisarekin lotuta dau -
de. Gauzak horrela, irakas leak
na barmendu du informazio ka -
na letan diskriminazio argia ema -
ten dela emakumearen aurka,
batez ere kirol arloan. Emaku -
meen lorpen eta lehiaketen
ikusezintasuna agerian dago gaur
egun, azaldu du.
Nortasun femeninoa
eta kirola
Ekintza baten praktika ego kiagoa
da nortasun pertsonala rekin bat
egiten duenean; ho rrela, ekintza
horretaz gozatzea errazagoa
izango da. Gainera, prak tika hori
bizia denean, per tsona horren
nortasunari ikus pegi berria
eskaintzen dio.
Ildo berean, kirol nortasuna
pertsona bakoitzak praktikatzen
duen kirolaren araberakoa dela
dio Vzquezek. Gizartean, rolak
edo eginkizunak bereizita daude
emakume eta gizonen artean;
batez ere txikitatik markatzen
dira ezberdintasun horiek, non
mutilak kiroletik gertu sentitzen
dira, imajinario maskulinoa dela -
koaren barruan baitaude lehe -
nengo urteetatik.
Nesken kasuan, aldiz, kirola -
rekiko identifikazioa imajinario
femeninoa delakoarekin haus tu -
ra egon delako sortzen da. Oro
har, gizartearen arauen arabera,
neskek talde-integrazioa bilatzen
dute solasaldiaren bidetik, lagun -
tasuna edota moda gailenduz
bere helburuen artean.
Hori dela eta, hainbat urte -
tan zehar finkatutako rolak
gaur egun haustea konplexua
izango da, izan ere, historian
zehar ki rola gizonaren irudia -
rekin lotuta egon da, eta
gizarteak kirol sub jektu bakar
bihurtu du gizona. Hori horrela,
emakumearen sa rrera kirol
profesionalean eredu masku li -
noa kopiatuz planteatu da;
ema kumearen kirol errefe ren -
tea beti gizon kirolaria izan da,
eta, beraz, mendekotasuna age -
rian geratzen da.
Benilde Vzquez,
jarduera fisikoaren eta kirolen arloko pedagogia irakaslea
Helburuak
izan behar luke
emakumea kirol
subjektu izatea
2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA 4
Adituen panelean emakumezkoen kirolarekin eta komunikabi -
deekin harreman zuzena duten hiru emakumek parte hartu dute.
Bertan izan dira: Luca Martnez Odriozola, kazetaria eta unibertsi -
ta teko irakaslea; Naia Fernndez, prentsa eta komunikazio arloko
arduraduna Bizkaiko Saskibaloi Federazioan, eta saskibaloi jokalari
ohia; eta Benilde Vzquez pedagogoa (hau berriro entzuteko auke -
ra izan zuten bertaratutakoek).
Hizkera sexista
Lehenengo eta behin, Luca Martnez unibertsitateko irakasle eta
kazetariak prentsan ematen diren kirol sexismoari buruzko
hainbat adibide jarri ditu mahai gainean. Horretaz gainera,
emakumeek kirol prentsan edo komunikabideetan duten tarte
txikia salatu du kazetariak; kontuan izan behar dugu erabiltzen
den lengoaia sarritan sexista dela, emakumearen irudia zapalduz.
Emakume kirolariak terminoa ez dela zuzena azpimarratu du
Martnezek; ez du uste beharrezkoa denik kirolari hitzari emaku -
mea eranstea, izenondoa izango balitz bezala; gainera, gizonez -
koen kasuan ez da hori gertatzen, kirolari hitz soilarekin egiten
baitzaie erreferentzia, azpimarratu du kazetariak.
Bestalde, Lucaren aburuz, matxismoa tradizionala den praktika
da, askotan modu naturalean ematen dena; feminismoa, aldiz,
zerbait berria da, eta, berria denez, gizartea harritu egiten da.
Zehazki, hedabideen jarrerari dagokionez, unibertsitateko irakas -
leak esan du komunikabideetan garrantzia duen gauza bakarra
espektakulua dela; negozioa da xede nagusia, eta, horre gatik,
egunero futbolari buruzko albisteak ikusten ditugu, ezer garrantzitsu
gertatu ez arren, beste kirol edo berri batzuk albo batera utziz.
Bukatzeko, Martnezek na bar mendu du gizarte sareek gaur
egun duten indarra; ema kumeek kirolean egiten duten lana
ikusarazi dezakezu, erre minta
hauen bidez.
Parekatuz berdintasun
egitasmoa
Bigarrenik, Naia Fernndez
saskibaloi jokalari ohiak Pare -
ka tuz berdintasun egitasmoa
aurkeztu du. Fernndezen ara -
bera, FViB-n (Bizkaiko Saski ba -
loi Federazioan) beti sentsibi li -
za zio berezia izan dute ema -
kume eta gizonen arteko ber -
dintasun lanetan, kirol eremuan batik bat, aukera berdinak eskainiz
genero biei.
2003an, Parekatuz egitasmoaren ildotik, Kirolean Denok
Berdinak proiektua bultzatu zuten; horren bidez, saskibaloiaren
esparruan diskriminazio positiboaren inguruko ekintzak zehaztu
zituzten. Bertan, zenbait ezaugarri eta puntu landu zituzten:
emakumeen ikusezintasunarekin bukatzeko ideiak, Federazioan
zegoen genero politiken eza indartzea eta ekitatearen aldeko
proposamen estrategikoen gabezia asetzea.
Horren ondorioz, hainbat erabaki hartu zituzten egitaraua osa -
tze ko: hizkuntza sexistaren aurka egin, lehiaketako oinarriak edo
jokoaren arauak birmoldatu, inprimakien edo lizentzien ereduak
berri kusi edota web orrialdean egin beharreko aldaketak gauzatu.
Horretaz gain, FViB-n berdintasun politiken aldeko praktikak
proposatzen eta martxan jartzen jarraitu dute azken urtee tan;
Fernndezek honakoen berri eman du: Zuzendaritza Bilkuran sor tu -
ta ko Genero Batzordea, Brighton hitzarmenean egin dako atxikidura,
genero ikuspegiko Gidaren garapenaren ezar pena, emakumezkoen
kadete arloko txapelketak edo Critaseko proiektu batean parte
hartzea, Zure gorputza zaindu, zure burua zaindu izenekoa, gizarte-
bazterketa arriskuan dauden emakumeei bideratutakoa.
Amaitu aurretik, Naia Fernndezek gogorarazi du aukera
handia dagoela berdintasuna lortzeko; gizartearen %50 inguru
emakumeak gara, eta, beraz, lortzeko aukera dago, gaineratu du
saskibaloi jokalari ohiak.
Ekitatea sustatu
Azkenik, Benilde Vzquezek berriro parte hartu du lan-
jardunaldian, oraingoan adituen paneleko ekarpenak islatzeko.
Pedagogoak egungo prentsaren egoera orain dela urte asko koa -
rekin alderatu du; aspaldian, emakumezkoen kirola ikusezina zen
hedabideetan, baina gaur egun gauzak ez dira asko aldatu; por tzenta -
jeek berez hitz egiten dute, eta erakusten dute gizonezkoen kiroletik
oso urrun gaudela, nahiz eta azken urteetan aurrera pau soak eman.
Bestalde, Vzquez ez dago ados hitz batzuei ematen zaien
erabilerarekin; sarritan, berdintasun hitza erabiltzen dugu
ekitatea esan behar dugunean; helburua ez da emakumea gizona
bezalakoa edo berdina izatea, baizik eta justizia alorrean maila
berean egotea, argitu du adituak.
ADITUEN PANELA
Nola lor dezakegu
berdintasuna
kirol arloan?
Nolako
tratamendua
ematen diete
hedabideek
emakumezko
kirolariei?
2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA
5
Lan jardunaldiaren azken ata -
lean, parte-hartzaile guztiak
taldeka banatu dira, bakoitzak
bere ikuspegia islatzeko eta
emakumearekin edo kirola re -
kin lotura duten gaien inguruan
eztabaidatzeko. Mahai bakoi -
tzean 6 edo 7 pertsona bildu
di ra; talde horietan lider edo
ordezkari bana zegoen, ma haian
aurkeztutako ideiak edo ondo -
rioak jasotzeko eta, gero, ahots
goran gainerakoekin par teka tze ko.
Hedabideetan dauden
gabeziak
Guztiek nabarmendu dute ko -
munikabideek ez diotela pro ta -
gonismorik ematen emaku mez -
koen kirolariari; parte-hartzai leen
ustez, agerian dago kirolean
oinarritzen diren he da bideetan
emakumeek ez du tela tarterik.
Gainera, azpima rratu dute fut -
bo lari buruzko gaiak modu es -
klu siboan jorra tzen dituztela,
batez ere figura maskulinoa.
Horrela, bada, lan-jardunaldian
izan diren pertsonen arabera,
emakumearen presentzia heda -
bideetan aldizkakoa da, lortu -
tako arrakastei lotuta dagoen
presentzia, Joko Olinpikoetan,
adibidez, edo, beste kasu ba -
tzuetan, morboagatik. Horren
harira, genero diskriminazioa
salatu dute batzuek, gizonez -
koen taldeek tarte gehiago
dutelako komunikabideetan, ka -
tegoria baxuagoetan jokatu edo
garaipen gutxiago izan arren.
Hortaz, emakumezkoen ki -
ro lari arreta handiagoa ema te -
ko edo komunikabideetan dago -
kion presentzia izateko, parte-
hartzaileek proposatu dute bo te -
re publikoaren kon trola ezar -
tzea, nahiz eta asko rentzat heda -
bideak negozio hutsa izan, eta,
horren aurrean, ezer gutxi egin
daiteke. Biga rren proposamena
da bare mo batzuk ezartzea CPL
Ligetan (Liga Profesional Cibera -
thleta), bai Espainian baita Euro -
pan ere, emakume edo gizon
izateari garrantzirik eman gabe.
Goi karguak eta
zuzendaritza
Bigarren galderari begira, heda -
bideetan lan egiten duten zu -
zen dari edo arduradunen bote -
rean datza, hau da, egoera alda -
tzeko eta emakumeari kirol ar -
loan dagokion tartea emateko
duten ahalmena.
Alde batetik, pertsona ba -
tzuen aburuz, goi karguak di -
tuz ten emakumeek lagundu de -
zakete egoera aldatzen, presen -
tzia femeninoa hedatuz kirol
eremuan. Aitzitik, askok esan
dute gaur egun telebistan, edo
edozein hedabidetan, agertzen
diren emakumeek gizonezkoen
kirola ere bultzatzen dutela,
minutu gehienak haiei eskainiz,
batez ere futbolari. Hori dela
eta, arduradun papera hartzen
duten emakume hauek heda -
bidearen edo negozioaren ibil -
bi dea jarraitzen dute, rol mas -
kulinoak egokituz, arrakasta
edo ospe handiagoa izateko.
Estaldura mediatikoa
Hirugarren blokeari dagokio -
nez, galderak emakumezkoen
kirolean dauden babesle eta
laguntzaileei buruzkoak izan
dira. Adibidez, galderetako bat
izan da ea nola lortzen duten
gaur egun babesle kopuru nahi -
koa kirola praktikatzen eta
sustatzen jarraitzeko. Ildo be -
rari jarraituz, parte-hartzaileen
gehiengoak bat egin du babesle
nagusiak erakunde publikoak
direlako ideian, eta ondoren
babesle txikiak kokatuko lira -
teke. Beraz, bertaratutakoen
aburuz, enpresek edo erakunde
laguntzaileek ez diete arreta
bera ematen gizonezkoen kirol
taldeei eta emakumezkoen kirolari.
Beste behin, Work-Coffee
delakoan antolatutako mahaie -
tan proposatu dute erakunde
publikoek berdintasun eta eki -
tate legeak betetzera behartu
behar dituztela enpresak, eta
zigorra ezarri behar dietela ho -
ri betetzen ez duten guztiei.
Hots, kirolaren alde egiten du -
ten talde edo federazioak sa ri -
tzea; kasu honetan, emaku mez -
koen kirola sustatzen dutenak.
Oro har, parte-hartzaile ba -
tzuek mahai gainean jarri dute
Gizarte Segurantzako kotiza -
zioa ren gaia; horien iritziz,
posible da emakumezko kiro -
lariei lan-kontratuak luzatzea;
horrela, ibilbidearen amaieran,
35 bat urterekin, ez dira aur ki -
tu ko Gizarte Segurantzan egun
bat ere kotizatu gabe.
Teknologia berriak
Bukatzeko, teknologia berriek
eskaintzen duten laguntzari
buruz mintzatu dira mahaietan;
gizarte sareei garrantzi handia
eman zaie, horien bidez jende
gehiagorengana hurbiltzeko eta
sentsibilizatzeko. Horren ingu -
ruan, batzuek uste dute gizarte
sareei esker jende gehiago in -
formatzen dela emakumezkoen
kirolaren gainean, eta, horren on -
dorioz, interesa pizten dela, bai na
horrek ez du esan nahi ja rraitzaile
kopurua handituko denik.
Ildo berean, batzuek pentsa -
tzen dute oso berezituak dire -
la; ez dakite nola iritsi jende
gehiagorengana, zirkulu murriz -
tuak direlako. Gainera, horien
iritziz, alor honetan interesa
duten guztiak ez dira hurbiltzen
gizarte sareetara; beraz, auto ma -
tikoki kanpoan geratzen dira.
Bestalde, komunikazio mota
honek ikuskapen jarraitua egi -
tera behartzen duela gaine ratu
dute bertaratutako batzuek,
baina informazio gehigarri eta
baliotsua jasotzeko ezinbeste -
koa izan daitekeela ohartarazi
dute. Era berean, komunikabi -
deei erakutsi zaie emakumez -
koen kirolek jarraitzaile kopuru
handi samarra eta audientzia
leiala dutela. Dena dela, lan-
jardunaldian parte hartu duten
askok uste dute botere publi -
koa ren esku dagoela emaku meei
pantaila kuota zuzena ber matzea
kirolen eremuan, bai ta bestelako
komunikabi dee tan ere.
WORK-COFFEE
Ondorioak,
Emakumeari eta
Kirolari buruzko
III. Mintegiaren
azken atalean
jasotako emaitzak
2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA 6
Nolakoak izan ziren zure
hastapenak kirolean? Nola
sartu zinen Taekwon doa -
ren munduan?
Nire aitak zaletasun handia izan
du betidanik borroka-arteetan;
horregatik eta defentsa pertso -
nalaren inguruan zerbait ikas te -
ko grina neukalako eman nuen
izena Taekwondoan. Gainera,
nire nebak klaseak ematen zi -
tuen aurretik; uste dut faktore
horiek izan zirela kirol honetan
sartzera bultzatu nindutenak.
Taekwondoa ez da masen
kirola; kirol honetan nabar -
mentzea are zailagoa da
emakumea izateagatik?
Suposatzen dut gutxiengoen
kirol bat egiten duzunean plan -
teamendua erabat desberdina
dela; nire ideia inoiz ez da izan
nabarmentzea, baizik eta ikas -
tea. Horregatik, nire ibilbidean
bigarren maila batean utzi izan
dut beti nabarmentzearen kon -
tua. Egia da emaitzak ikusten
dituzunean, gutxiengoen kirola
izateak eta, gainera, emakumea
izateak alde batera uzten zai -
tuztela; gehienbat hedabideetan
islatzen da bazterketa hori.
Espainiako irabazlea sei al -
di tan izan zara eta bi rritan
Europako txapeldunordea;
zure lana aintzat hartua
izan dela uste duzu?
Arlo pertsonalean bai; oso
pozik nago egindako lanarekin,
eta lagundu didan jendeak, bai
entrenamenduetan baita per -
tso nalki ere, beti esker onak
eman dizkit. Horretaz gain,
Bizkaian sari banaketetan izan
naiz eta lortutako esker on ho -
riekin pozik nago, nahiz eta
beste kirol batzuek, ekono mi -
koki eta hedabideek ematen
die ten oihartzunari begira,
esker on askoz handiagoa jaso.
Munduko Txapelketan do -
mi nen gatik lehiatzeko ata -
rian geratu zara, eta Lon -
dres ko Joko Olinpi koetan
Emaitzak izaten dituzunean ohartzen zara emakumea
izateagatik ez duzula hainbeste oihartzun
Elaia Torrontegui,
Taekwondo
Elaia Torronteguik Taekwondoko Europako Lehiaketa batean domina lortu
duen lehenengo emakumea izan da Estatu mailan. Kirolari gaztea aurten
munduko txapelketan ere sartu da lehian, baina amaierako fasearen atarian
geratu da; dena dela, Torronteguik argi dauka saiatzen jarraituko duela
Nolakoak izan ziren zure
hastapenak eskubaloian?
Nire auzoko eskubaloi taldean
hasi nintzen kirola egiten; nire
neba talde berean zegoenez,
animatu egin nintzen eta biok
talde misto horretan parte har -
tu genuen. Garai hartan, ezau -
garri hori geneukan taldeok
gutxi ginen; horregatik, sarritan
gizonezkoen taldeen aurka ere
jokatzen genuen. Urtebete iga -
ro ondoren, kirol eskolara
pasatu nintzen, emakumezkoen
talde profesionalera iritsi arte.
Emakumea izateagatik oz -
to poren bat aurkitu duzu
zure ibilbidean?
Nire hastapenetan ez nintzen
ohartzen, adin horretan ezber -
din tasun horiek ez baitira na -
bariak. Dena dela, urteak pasa
ahala, matxismoak kirolean
presentzia nabaria duela ikusi
ahal izan dut, esaterako, esku -
baloiko gorengo mailan joka -
tzen duen emakume batek mai -
la baxuago batean dagoen gizon
batek baino baldintza edo sol -
data txikiagoak ditu. Horregatik
diot ezberdintasunak begien
bistan daudela.
Zure aburuz, etorkizun
hur bilean garrantzi bera
izan dezake eliteko gizo -
nez koen eta emakumez -
koen kirolak?
Ez dut uste etorkizun hurbil ba -
tean ezberdintasun horiek gain -
dituko ditugunik; ibilbide luzea
geratzen zaigu oraindik normal -
tasuna lortzeko. Gaur egun,
orain dik emakume eta gizonen
arteko ezberdintasun asko azal -
tzen dira; ezin izango ditugu epe
laburrean ezabatu edo aldatu.
Zer aldatu beharko litzate -
ke arlo horretan berdinta -
su na lortzeko?
Lehenengo eta behin, kirolean
emakumearekiko mahai gai nean
dagoen irudia aldatu be ha rra
dago, hau da, hedabi dee tan gizo -
nezko kirolariek duten presentzia
emakumeek ere izan behar dute,
baina ez bakarrik kirol arloan, izan
ere, gizarteko beste eremuetan
gauza bera gertatzen da, en ple -
guari dago kio nez, adibidez. Oro
har, gizar teak berdin tratatu be -
har ditu emakumeak eta gi zo nak;
zalan tzarik gabe, hori izango litza -
te ke bide zuzena, eta ho rretarako
lan egin behar dugu.
Zeintzuk dira zure helburu
nagusiak epe ertain edo
luzerako?
Kirolaz gozatzen jarraitzea gus -
tatuko litzaidake; eskubaloian
jokatzea eta horrela ondo pasa -
tzea da une honetan nire hel -
bu ru profesionala. Ekarpen as -
ko izan ditut kirol honi esker;
per tsonalki ere bete nauen jar -
duera dela esan dezaket. Nire
gorputzak aguantatu arte esku -
baloian jokatzen jarraitzea na -
hiko nuke.
Gaur egun, animatuko ze -
ni tuzke neskak eskuba loian
jokatzera?
Bai, noski. Gainera, aurre-ben -
jaminen bi talde entrenatzen
ditut, biak neskenak. Lehen
esan bezala, eskubaloia ekarpen
handia egiten duen kirola da;
kirolaren bidez balio asko
trans mititzen dira, beste eremu
batzuetan aurkituko ez ditugun
balioak, alegia. Horregatik, nes -
kak eskubaloian jokatzera ani -
ma tzen ditut, zalantzarik gabe.
Gorengo kategorian jokatzen duen emakumeak
beheragoko kategoria batean dagoen gizonak
baino gutxiago kobratu ohi du
Jessica Nogales,
Eskubaloia
Jessica Nogalesek bere nebarekin auzoko talde mistoan parte hartzen hasi
zelako ezagutu zuen eskubaloia. Ondoren, Nogales emakumezko talde
profesional batean sartu zen, kirola gustuko zuelako; gaur egun, Kukullaga
Eskubaloi Klubeko Ohorezko Mailako jokalarietako bat da, eta Estatu
mailako beste talde batzuen aurka astero jokatzen dute
2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA
7
Zergatik piraguismoa? No -
la hasi zinen kirol honetan
murgiltzen?
Irunen oso ospetsua da San -
tiagotarrak Kluba. Gainera, nire
lehengusuak bertan par te har -
tzen zuen, eta ikastolan klubari
buruzko hitzaldi bat eskaini
zuten; orduan, ikas taro horie -
tan izena ematea pen tsatu
nuen, eta horiek izan ziren nire
lehenengo urra tsak. Kontuan
izan behar dugu garai hartan
nire eskual dean kirol horren
go raldia zela, eta, beraz, zalan -
tzarik gabe animatu nintzen.
Harriren batekin topo egin
al duzu bidean, emakumea
izateagatik?
Zehazki, nik egiten dudan mo -
dalitatean ez dago ezberdin -
tasun handirik gizon eta ema -
kumeen artean; agian, gizonez -
koen kategoria ikusgarriagoa
izaten zen hasieran eta ema -
kumezkoena bigarren mailan
geratzen zen; jende askorentzat
barregarria ere bazen. Baina
urteen poderioz, joera hori al -
da tu egin da, eta emakumeak,
zorionez, indar handiagoa hartu
du; esaterako, talde naziona -
lean, emakumeek gizonek baino
pisu handiagoa hartu dute az -
ken ekitaldietan.
Zure ustez, nola dago ikusita
kirol giroan ema kume batek
elitezko kirola egitea?
Duela gutxi arte elitezko kiro -
laria izan naiz; horregatik esan
dezaket nire ikuspuntutik nor -
malizatuta ikusten dudala, baina
orain hasten diren neskentzat
badirudi zaila dela. Agian, izan
daiteke telebistan edo heda bi -
deetan orokorrean ez dagoe lako
emakumeen irudia islatuta;
haientzat pen tsaezina izan dai -
teke hasiera batean, baina nire
eskarmen tuak ez dit hori esaten.
Nola egin zenuen batera -
garri kirola lehenengo
haur dunaldiarekin? Eta on -
doren etorri zen amata -
suna rekin?
Urte hori nire etapa profesio -
nalaren etenaldi edo atseden
gisa hartu nuen. Izan daiteke
eten hori negatiboa izan izana
arlo profesionalean; zaila egin
zait lehen izandako mailara
itzultzea, batez ere iazko den -
boraldian, izan ere, ez nituen
aurreikusitako helbu ruak lortu.
Aitzitik, pozik nago hartutako
erabakiarekin; beste modu
batean ezin izango nituz keen
gauzez goza dezaket orain.
Gogorra al da bizitza pro -
fesionala eta pertsonala ba -
teragarri egitea, kirol mun -
duan emakumea izanik?
Ezaugarri askoren arabera, kirol
batzuk etxean egiten jarraitu
dezakezu, eta familiaren lagun -
tzak ere eragin handia du. Gure
kasuan, ez dugu lagun tzarik
praktikatzen jarraitzeko; etxe -
tik ordu batera joan beharko
nintzateke piraguis moa egiteko,
eta hori ezinezkoa egiten zait
momentu honetan, ume baten
ardura baitaukat.
Zeintzuk dira zure helbu -
ruak une honetan arlo pro -
fe sio nalean?
Iazko esperientzia kontuan har -
tu ta, ilusioa galdu dudala esango
nu ke; oso gogorra izan zen ni -
re tzat. Etxean jarrai tzearen edo
kanpora ateratzea ren artean
era baki be har dugu, piraguis -
moa egiteko or duan. Momen -
tuz, era ba ki dugu etxean gera -
tzea, nire bi kotekidea ere
kirolaria baita. Egia esanda,
azken hilabeteetan mentalitatea
erabat aldatu zait, eta, hain
zuzen ere, horregatik kostatzen
zait hain beste kirolera itzultzea.
Amatasunaz geroztik, asko kostatu zait kirolera
itzultzea; ez ditut aurreikusitako helburuak lortu
Jone Otao, Piraguista
Jone Otao irundarra Santiagotarrak Klub entzutetsuko palista izan da
30 urte bete arte. Otaok etenaldia egin du bere ibilbidean, amatasunari
aukera bat emateko. Gaur egun, kirolari gipuzkoarra ama da, eta zoriontsu
dago hartutako erabakiagatik, baina joan den urtea gogorra izan da
piraguistarentzat, aurreikusitako helburuak ezin izan zituelako bete.
par te har tzen ere saiatu zi -
nen; zein da hurrengo hel -
bu rua?
Une honetan etapa berri bat
ire kitzen ari da nire bizitzan.
Or dez karitza olinpikoa oso po -
lita izan den gertaera da, bai na
irriki tan geratu nintzen, ezin
izan nuen zuzenean bizi. Ala -
baina, aur ten buruan daukagun
lehe nen go hel burua Europako
lehia keta da, eta, ondoren,
2014ko munduko txa pelketan
domina lortzeko bo rrokatzea
gustatuko litzaidake.
Zure ibilbidean, coaching
delakoari garrantzi handia
eman diozu; zein ekarpen
egin dizu profesionalki?
Batzuetan, gure inguruan dau -
den pertsonek haientzat bide
egokia den horretara bidera -
tzen zaituzte, baina coaching
delakoarekin nire bidea zein
den zehazten ikasi dut, hots,
nire ideiei eta pentsaerei lehen -
tasuna ematen. Lan egin, nahi
duzuna lortzeko, ez besteok
esaten dizutena betetzeko.
Nola aplikatu dezakezu
me todo hori kirol arloan?
Kirol arloan ekarpen handia egi -
ten du coaching-ak; kiro lariak
ohi tuta gaude entrena men duetan
helburuak marka tu ta izatera, bai -
na, honen bidez, helburuak zuk
zeuk markatzen dituzu; inork ez
da ki zuk baino hobeto noraino hel -
du nahi du zun, eta, ondorioz, mo -
tibazioa askoz handiagoa izan dai te -
ke. Ikuspegia erabat ezberdina da.
Elaia Torrontegui, Taekwondo
Diskriminazio positiboa beti izango da diskriminazio
negatiboa beste norbaitentzat
Zurie Rodrguez, Triatloia
Zurie Rodrguez barakaldarra triatloia egiten duen kirolaria da; bere
eskarmentua aintzat hartuta, modalitate horretan erabat errespetatzen
dira emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak, berdintasunaren
aldeko apustua eginez. Rodrguez 2012ko Londresko Joko Olinpikoetan
izan zen, non 44. postuan geratu zen. Euskal kirolaria prest dago Joko
Olinpikoetan berriro parte hartzeko, bere marka gainditzeko
Nola hasi zinen triatloian?
Betidanik neska aktiboa izan
naiz, eta nire inguruan
berdintasuna normaltasunez
tratatu den kontua izan denez,
animatu egin nintzen kirola
egitera; hasiera batean igeriketa
egiten nuen, baina pixkanaka
triatloiaren munduan sartu
nintzen.
Zein da ondoen gogora tzen
duzun saria edo lehia keta?
Ia lasterketa guztietatik oroi -
tza pen positiboak ditut; eror -
tzen bazara, altxatzen ikasten
duzu, eta, hurrengoan, akats
horiek ez dituzu errepikatuko.
Dena dela, emaitzarik onena
zein izan den esan beharko ba -
nu, munduko txapelketan lortu -
tako hirugarren postua esango
nuke, edo Joko Olinpikoetako
sailkapena.
Nola baloratzen duzu gi -
zar tearen jarrera emaku -
me kirolari profesional ba -
ten aurrean?
Zorionez, nire inguruan eta
mu gitzen naizen giroetan ber -
dintasuna bilatu da beti, nire
Federazioaren helburuen ar -
tean berdintasuna sustatzea
baitago. Horregatik, nire ibilbi -
dean ez dut oztoporik aurkitu
emakumea izateagatik; nire
modalitatean, behintzat, ez dut
horrelakorik ikusi.
Gaur egun, babesleak aur -
kitzea zaila al da hainbeste
lorpen izan arren?
Egungo egoera ekonomikoa
dela-eta, askotan zaila egiten
zaigu babesleak aurkitzea,
krisiak eragina izan baitu. Hala
ere, diskriminazio positibo asko
dago, bai emakumeen baita
paralinpikoen artean ere; ho -
rrek badu alde negatiboa ere,
babesle horien interesa ez baita
%100ekoa. Ez dira oinarritzen
izatean; beste ezaugarri batzuk
izaten dituzte kontuan.
Kirol arloan diskriminazio
positiboa dago; zein da
zure iritzia honi buruz?
Diskriminazio positiboa erabili
baino, babesleek, edo gizarteak
orokorrean, ezberdintasunak
normaltasunez tratatu behar
izango lituzkete, bai kirolean
baita beste eremu batzuetan
ere. Nire ustez, diskriminazio
positiboa beti izango da
diskriminazio negatiboa beste
norbaitentzat, eta ez dut bat
egiten horrekin. Neskak eta
mutilak ez gara berdinak fisi -
koki, baina beste faktoreetan
bai; beraz, uste dut gaia normal -
tasunez tratatzea dela gakoa.
Zeintzuk dira zure helbu -
ruak epe labur eta luzera?
Hurrengo Joko Olinpikoetan
parte hartzea gustatuko litzai -
dake, aurrekoan egindako mar -
ka gainditu ahal izateko. Une
honetan, horretarako entrena -
tzen jarraitzen dut; Londresko
esperientzia ona izan da, eta
emaitza hobetu nahi dut.
Oro har, nolakoa izan zen
Londresko Jokoetako gi -
roa? Matxismoarekin lotu -
ra duen pasarteren bat na -
barmendu dezakezu?
Ez. Joko Olinpikoetan ez dut
horren inguruko adibiderik
aur kitu. Adibidez, azkenaldi ho -
netan, Brasilen emakumearen
gorputza muskulatuagoa izatea
da joera, baina mundu mailan ez
dut bazterkeriarik ezagutu
zuzenean.
2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA 8
Zurie Rodrguez, Triatloia
Nola hasi zinen arraunean?
14 urte nituela Santurtziko
Arraun Kluba ezagutu nuen
txan go batean; bitxia eta dei -
garria iruditu zitzaidanez, 18
urte izan arte kirol hau egitera
animatu nintzen. Gero, Uniber -
tsitatean sartu ostean, Donos -
tia raino egunero joan behar
nintzenez, albo batera utzi nuen
arrauna. Hala eta guztiz ere,
arraunean interesa izaten ja -
rrai tzen nuenez, arbitro gisa lan
egin nuen, eta, ondoren, kirol
psikologoaren lana egin dut,
Espainiako arraun selekzioa re -
kin eta baita umeekin ere. Az -
ken finean, beti izan dut lotura
kirol honekin.
Arbitroa eta emakumea
izateagatik arazoren bat
izan al duzu?
Hasteko, arbitroa izatea zaila
da, askok huts egindako kiro -
laria zarela pentsatzen dutela -
ko. Era berean, uste dute egiten
duzun guztia gaizki dagoela,
baina hori edozein kiroletan
gerta daiteke; arbitroa izatea ez
da erraza. Gainera, emakumea
izateak ez du laguntzen, batez
ere iparraldean, non banku fin -
koa baita arraunaren oinarria.
Konplexuagoa al da ibilbide
profesionala kirol arloan,
emakumea zarenean?
19 urte nituen era profesio na -
lean aritzen nintzenean, 23 urte -
rekin nazionaletan sartu nin -
tzen, eta 26rekin nazioar teko
mai lan sailkatuta nengoen. Fe -
dera zioa ren saria jaso nue nean,
galdetu zidaten lehenen go gauza
izan zen ea zer egin nuen esker
ona lortzeko; zen tzu ezkutuko
gal de ra zen, noski. Bestalde,
epaimahai ba tean zaudenean,
onartezinak diren zurrumurru
batzuk en tzun be har dituzu
oraindik ere; ha rri koa egiten
egon beharko zenuke edo ho -
ne la doa arrau na, zu bezalako
jendea rekin bezalakoak.
Espainiako Arraun Federa -
zioarekin lan egin duzu; no -
lakoa izan zen zure espe -
rientzia?
Emakumea izateagatik oztopo
ugari aurkitu ditut, batez ere
momentu hartara arte egin ez
ziren gauzak sortu genituelako;
aldaketa horiek emakume ba -
ten eskutik egiten direnean, me -
hatxatzailea da batzuentzat. Psi -
kologo gisa sartu nintzen Fe de -
ra zioan; horregatik ere esti g ma -
tizatuta nengoen, baina ema ku -
mea izateak puntuak ge hi tzen diz -
kio sortzen den mesfidantza horri.
Genero berdintasunaren po -
litiken inguruan, Euskadi eta
Estatu mailan ezber din ta -
sunen bat antzeman duzu?
Berdina izan ohi da. Lehen esan
bezala, Euskadin banku fin -
koaren gaia ikuskizun bihurtzen
ari da, eta arraunketa edo
lehiaketa baten inguruan ez da
hitz egiten arazo potoloren bat
sortzen ez bada, komuni ka -
bideetan orrialdeak betetzeko.
ASFEDEBIrekin (Bizkaiko
Ki rol Federazioa) parte
har tu duzu emakumeari
eta kirolari buruzko egi -
tasmo batean; zein da zure
balantzea?
Egitasmo eta proiektu asko on -
do planteatuta daude, eta oso
po litak dira paperaren gai nean,
baina, batzuetan, lan ho riek ko -
bratu gabe egitea eska tzen digu -
te, esanez dirua ez dela guztia;
dena dela, nik uste dut bizitzeko
behar du zula, eta edozein lan es -
kertu egin behar dela, ez baka -
rrik hitzekin. Adi bi dez, Pareka -
tuz programa gara tzeko, bidaien
erdiak nik or dain du behar izan
nituen, beste lako gastuen ar tean,
eta, horre la, ez duzu sen titzen
zure lana baloratuta da goenik.
Zein da kirol-psikologo ba ten
zeregina arraun ere muan?
Metodologiaren garapena alda
daiteke, lantzen dudan taldea -
ren arabera. Esaterako, umee -
kin helburu nagusia da haiek
gozatzea eta kirolaren bidez
ondo pasatzea, emaitzei hain -
bes te jaramonik egin gabe; al -
diz, eliteko kirolariekin xedea
estresa eta antsietatea kontro -
latzen ikastea izan ohi da.
Oraindik entzuten dira harrikoa egiten egon
behar zenuke bezalako zurrumurruak
Lourdes Garca, Arrauna
Lourdes Garcaren ibilbide profesionalak lotura handia izan du
arraunarekin, baina kirol arloan guztia ez dela hain erraza izan adierazi
du. 14 urterekin hasi zen arraun klub batean parte hartzen, eta kiroletik
aldendu gabe psikologian aditua izateko prestatu da. Besteak beste, arbitro
edo kirolarien psikologo gisa aritu izan da, eta zoritxarreko zurrumurruak
entzun behar izan ditu, handien eta txikien artean.

También podría gustarte