Está en la página 1de 2

ITXARTU ORKESTRA

ONARPEN-AZTERKETEN OINARRIAK
OROKORRA

1- Itxartu Taldeak, bere baitan ganbara orkestra bat sortzeko asmoz, instrumentu-
joleei begirako onarpen-azterketen deialdia egin nahi du.
2- Orkestra 6 biolinek, 2 biolontzelok, 2 biolak eta flauta, oboe, tronpa eta bateria
(edo, bere ordez, perkusio) banak osatuko dute.
3- Hala ere, eskaerak orkestrako beste edozein instrumenturi dago zabalik,
aurrerantzean orkestran agian sartzeko edo puntualki parte hartzeko.
4- Pianorako frogarik ez da egingo.
5- Interesatuek www.itxartu.com elkartearen webgunean dagoen fitxa betez eta
ondoren bidaliz aurre-inskripzioa egin daitezke edo, hala nahiago badute,
aipatutako webgune horretan dagoen aurre-inskripzio orria jaitsi lezakete.
6- Bigarren kasuan, inprimakia bete ondoren, emailez itxartu.itxartu@gmail.com
helbidera edo posta ziurtatu arruntaz helbide honetara bidaliko da:
Itxartu abesbatza
Algortako Etorbidea, 104
48990- Algorta
Bizkaia
7- Eskaerak jasotzeko epea 2014ko irailaren 1etik 30era da, biak barne. Epe
honetatik kanpo ez da eskaerarik onartuko.
8- Itxartu Taldea, froga zein egunetan eta zein ordutan izango den adierazteko,
eskaera bidali duten guztiekin jarriko da harremanetan.
9- Ondoren, Itxartu Taldea aukeratuak izan diren guztiekin harremanetan jarriko da
froga guztiak bukatu eta gehienez bi eguneko epearen barruan.
10- Dagozkien frogetan aukeratuak suertatzen ez diren hautagaiak, beraiek hala nahi
badute, aurrerantzean beharko ote diren lankidetzarako edo ordezkapenak
egiteko zerrenda batean jasoko dira.
11- Frogak egiteko materiala osatuko duten partiturak 2014ko irailaren 25etik 30ra,
biak barne, Itxartu Taldearen webgunean (www.itxartu.com) egongo dira
interesatuen eskuragarri.
12- Era berean, partiturei dagozkien audio-artxiboak, beste instrumentuen audioekin
batera, eskainiko dira toki berean.
13- Hautazko frogak 2014ko urriaren lehen hamabostaldian burutuko dira.
14- Frogak egin baino lehen, eskaerak jasotzeko epea bukatzen denean, interesatu
guztiekin bilera egingo da hautagaien zerrenda egiaztatzeko eta frogen
xehetasunak zein orkestraren jarduera azaltzeko.



FROGEN XEHETASUN BATZUEK
Frogak berdinak izango dira instrumentu guztietan eta honelakoak izango dira:
1- Proposatutako musika-lanetatik bi zati jo beharko dira bakarka.
2- Instrumentuaren zati bat lehen begiradan jo beharko da
3- Proposatutako musika-lanetatik bi zati jo beharko dira, beste instrumentu
guztiak jasotzen dituen audio batekin batera (orkestra-interpretazioa)

FROGEN BALORAZIOA
Behar dien instrumentu-joleak aukeratzeko dohain hauek baloratuko dira:
1- Instrumentua menperatzea eta teknika
2- Interpretazioaren maila teknikoa.
3- Bat-batekotasunaren gaitasuna.
4- Interpretazio adierazkorra eta musikaltasuna, abardura, tempo eta beste
dinamiken argibiderik beharrik gabe, norberaren ekarpenaren gaitasunari
dagokionean.
5- Taldearekin interpretazioaren egokitzapena

HAUTAZKO FROGEN BUKAERA
Frogak bukatu eta orkestra osatuko duten instrumentu-joleak aukeratu ondoren, hauek
Itxartu Taldearen deia jasoko dute, lan egitasmoa ezagutarazteko eta partaide bezala
eskaintzen zaizkien baldintzen berri emateko (ekonomikoak eta profesionalak).

También podría gustarte