Está en la página 1de 18

ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA

Ikasgelako bloga

EGILEAK:

Marije Uraga

Loli Beamurgia

Eloisa Vizueta
Iturrigorri
Josune Quintana
2009

1
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

AURKIBIDEA:

• Justifikazioa
• Xedea
• Definizioa
• Blogaren ezaugarri nagusiak
• Blogaren egitura
• Blog-hiztegia
• Edublogen motak
• Irakasgaia, gaia edo gelako bloga

TUTORIALA

• Bloggerren bloga sortzeko tutoriala


• Aurkezpenak eta bideoak nola argitaratu blogean
• Poster multimedia nola sortu eta argitaratu blogean
• Web 2.0 / Interneteko helbide interesgarriak
• Oharra: Iturrigorri Bloga

IKASGELAKO BLOGA

2
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

JUSTIFIKAZIOA

Gaur egun, Internetek eskaintzen dituen baliabideak gero eta gehiago


erabiltzen dituzte irakasleek, komunikatzeko, elkarlanerako, aukerak
areagotzeko... Baliabide horietako bat bloga dugu.

Blogak izugarrizko aukerak ematen ditu hezkuntzan. Adibidez, Ikasleen


proiektuak, lanak, eta ikerketen emaitzak argitaratzeko.
Gure lana Lehen Hezkuntzarako zuzenduta dagoenez, Blogger sistema
baliatuko dugu, ikasleek erraz erabil dezaketelako.

XEDEA

• Ikasleekin batera ikasgelan bloga sortzea:


o Blogera hurbiltzeko lehen saioa egitea.
o Bloga zer den jakitea.
o Ereduak aztertzea.
o Egitura ezagutzea.
o Bloga nola egiten den ikastea.

• Ikasleek bloga aurrera eramatea:


o Hainbat prozesu ezagutzea (testua idatzi, argazkiak, bideoak,
audioak, multimedia aurkezpenak txertatzea...).
o Erabiltzen hastea.

• Beste eskola batzuekin harremanak sortzea.

• Euskara maila hobetzea.

• Euskararen erabilera IKTen mundura zabaltzen laguntzea.

DEFINIZIOA

Bloga (edo webloga), ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko
webgunea da. Blogaren egileak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten
ditu eta horiek kronologikoki argitaratzen dira blogean.

Egitura aldetik, hiru elementuk identifikatzen dute bloga: goiko markoa, irudia
eta izenburua. Zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta
alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak,
kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde,
elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan plazara daitezke, askatasun
osoz, albisteak, iritziak, poesiak...

3
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

Mezuetan, testuaz gain, argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak


eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia horiek web zerbitzari
batean kokatu behar dira txertatu (embed) aurretik. Multimedian oinarritzen
diren blogak daude: fotoblogak, bideoblogak eta audioblogak (podcast edo
deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).

BLOGAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

• Libreak dira: Nork bere blogan nahi duena esan dezake.


• Kronologikoak dira: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.
• Irekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete mezuetan,
egileak horretarako baimena ematen badie.
• Kategoriatan banatuta daude: Argitaratzen den sarrera bakoitza
kategoria batean edo gehiagotan sar daiteke, horrela, hainbat gai tako
sarrerak sailka daitezke.

BLOGAREN EGITURA

• Azala
• Posta: izenburua, testua, erantzunak
• Estekak
• Zutabeak: gaien sailkapena eta edukinak
• Trackback

BLOG-HIZTEGIA

BLOGROLL: gaien arabera sailkatutako esteka mutzoa.

EDUBLOG: eskolako bloga.

IRUZKIN: erabiltzaileek bidalitako iritziak.

PODCASTING: Blogean sartutako audiograbazioak.

POST: argitaratzen den artikulu bakoitza. Mota guztietako elementu multimedia


eta beste blog batzuekiko loturak sar daitezke.

TRACKBACK: beste blog batek gure blogarekin lotura egiten duenean,


ohartarazteko esteka.

GADGET: funtzio espezifikoa duen aplikazioa. Ad: egutegiak, argazkien


albuma, egileen datuak...

4
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

EDUBLOGen MOTAK:

• Eskolako bloga
• Irakasgaia, gaia edo gelako bloga
• Ikaslearen bloga
• Multimedia tailer bloga
• Taldeko proiektu kudeatzea
• Argitalpen elektronikoa

IRAKASGAIA, GAIA EDO GELAKO BLOGA

Irakaskuntzan erabilena: eskolaren lanen osagarria. Etxean, liburutegian edo


beste leku batzuetan eskolako lana garatu, konpartitu, aberasteko…

Ikasturte honetatik aurrera 5. mailako ikasleak ordenagailu pertsonalean lanean


hasiko direnez, blogen lana errazteko da.

5
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

Bloggerren bloga sortzeko tutoriala


1. Hasi baino lehen, sortu Gmail posta elektroniko bat.
2. https://www.blogger.com/ helbidean sartuko gara, hizkuntza aukeratuko
dugu, eta “crear tu blog ahora“n klikatuko dugu:

3. Jarraitu hurrengo urratsak:


a. Idatzi postaren helbidea eta pasahitza .
b. Hurrengo lehiatilan, postak sinatzeko erabili nahi dugun izena jarri
(Iturrigorri Bloga).
c. Onartu zerbitzuaren baldintzak.

6
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

4. Blogaren izena asmatu eta idatzi. Kontuan hartu izena alda daitekeela.
(Iturrigorri Bloga)

5. Blogari helbide bat eman behar diogu. Ad.


http://iturrigorribloga.blogspot.com

6. Aukeratu gehien gustatzen zaizun txantiloia. Klikatu gezi gorrian. Bloga


argitaratzeko prest dago. Hemendik aurrera, sarrera bakoitza Post deituko
da.

7
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

7. Hurrengo lehiatilan postaren izenburua idatz dezakegu, eta horren azpian


posta, hau da, artikulu bera.

8. Gure lehen posta idatziko dugu:


• Izenburua: Ongi etorri!
• Postaren edukia: Mundura plazaratuko dugu bloga.
• Irudi txertatzea: Irudiak bi modutan tuerta daitezke.
 Ordenagailuaren disko gogorretik hartuta
 Argazkiaren helbidea hartuz eta argazkiaren
ikonoaren gainean klikatuta, agertzen den lehiatilan
itsatziz.
Lehiatila horretatik irudiaren tamaina eta kokapena kontrola
dezakegu.

8
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

Posta amaitu baino lehen, etiketak ipini behar dira, bilatzaileak nahi duen posta
arinago topatzeko. Postak etiketa bat baino gehiago eduki ditzake, komen
bitartez banatuta.

Sarrera argitaratzeko botoian klikatu eta... Horrela geratu da gure lehenengo


posta.

Gure sarrerak editatu nahi baditugu, ondorengoa egingo dugu:


• Editatu sarrera.
• Aukeratu aldatu nahi duguna.
• Klikatu “editar” eta testu berean egin aldaketak.
• Argitaratu.

9
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

9. “Personificar” sakatu, eta “Diseño” lehiatilatik orriaren elementuen


ezaugarriak kontrola ditzakegu. Hala nola: blogaren izenburua, gadgeten
eraketa, blogaren fitxategiak...
Adibidez, gure perfila osatzeko, “egileen datuak” editatu egiten ditugu.

Beste gadget bat sartu nahi badugu, «añadir un gadget» klikatu. Nahi
duzun gaia aukeratu edo sortu. Guk testua idazteko eta argazkiak aurkezteko
gadgetak gehitu dizkiogu gure blogari.
Gadgeten ordena aldatu nahi badugu, etiketa gainean klikatu eta
arrastaka eraman nahi dugun lekura.

Gogoratu beti aldaketak gorde behar ditugula.

LETRA MOTAK ETA KOLOREAK

“Diseño” erlaitzean ere, letra motak eta koloreak Alda ditzakegu, nahi duguna
aukeratuz.

10
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

Edozein momentutan blogaren txantiloia alda daiteke “seleccionar plantilla


nueva” klikatuz, eta nahi duguna aukeratu.

10. Blogaren konfigurazioa:

a)“Basico” erlaitzean klikatu


• Izenburua: Hemendik alda dezakegu gure blogaren izenburua.
• Deskribapena: Atal honetan aukera batzuk ditugu gure blogaren
ezaugarriak erabakitzeko
 Nahi al duzu zure bloga gure zerrendan agertzea?
 Nahi al duzu bilatzaileek zure bloga topatzea?
 ...
Ohartu:
• Amaitu baino lehen, gogoratu aldaketa guztiak gorde behar
ditugula.
• Bloga ezabatu nahi baduzu, hementxe duzu horretarako
botoia.

b)“Publicación“. Blogaren helbidea alda dezakegu erlaitz honetatik

c) “Formato“. Hemendik testu-koadroaren ezaugarriak aukera ditzakegu:


data-formatua, ordu-formatua, hizkuntza...

d)“Comentarios“ (Iruzkinak). Hemendik “Mostrar“en klikatu eta nortzuk egin


ahal dituzten iruzkinak. Amaitzeko non kokatu
iruzkinak eta noiz egin diren.

e) “Correo electrónico“ zerbait berri argitaratzen dugun bakoitzean, beste


posta elektoniko batzuen helbideetara abisua bidal
dezakegu.

11
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

f) “Permisos“ Beste egile batzuei (ikasleei) beste pasahitza batekin haien


lanak plazaratzeko baimena ematen zaie.

g) Argazki bat goiburuan ipintzeko ondorengo pausoak jarraitu behar


ditugu:
• Diseinuaren erlaitza aukeratu.
• Orriaren elementuaren erlaitzean klikatu eta lehenengo laukizuzena
editatu (cabecera)

• Hemendik bilatuko dugu nahi dugun irudia.

12
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

AURKEZPENAK ETA BIDEOAK NOLA ARGITARATU BLOGEAN

Gure blogean diapositiba aurkezpen bat edo bideo bat argitaratzeko hurrengo
urratsak jarraituko ditugu:
• Diapositiba aurkezpenak edota bideoak osatzeko webgune bat aukeratu
(Diapositiba aurkezpenak: slideboom, slideshare... Bideoak: YouTube,
Ikastube, Google video...)
• Aukeratutakoan erregistratu egin behar dugu. Horretarako, beti behar
dugu email kontu bat.
• Diapositiba-aurkezpena edo bideoa igo webgunera. Hemendik embed
kodea kopiatu eta gure blogaren editorean itsatsi.

• Aurkezpenaren adibidea:

13
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

• Bideoaren adibidea:

14
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

POSTER MULTIMEDIA NOLA SORTU ETA ARGITARATU BLOGEAN

Poster multimedia sortzeko eta plazaratzeko hurrengo urratsak jarraituko


ditugu:

• Posterrak egiteko webgune bat aukeratu (glogster, scrapblog...)


• Aukeratutakoan erregistratu egin behar dugu. Horretarako, beti behar
dugu email kontu bat.
• Harpidetza egin eta gero, has gaitezke gure posterrak eratzen:
txantiloia, izenburuak, testuak, grafikoak... aukeratu edo eratu;
argazkiak, bideoak eta musikak igo eta txertatu, edo zuzenean
grabatu eta argitaratu.
• Posterra bukatuta dagoenean, argitaratu egiten dugu, eta url eta
embed kodea lortzen dugu, gero gure blogean txertatzeko.
• Poster multimediaren adibidea

15
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

Web 2.0 / Interneteko helbide interesgarriak

Argazkiak. Argazkien albumak, aurkezpenak, bideoklipak…


• http://www.flickr.com/ FLICKR
• http://flickrcc.bluemountains.net/ FLICKR CC
• http://picasaweb.google.es/ PICASA
• http://photobucket.com/ PHOTOBUCKET
• http://animoto.com/ ANIMOTO (BIDEO KLIPA)
Argakiak tratatzeko: tamaina, efektuak, on lineko edizioa …
• http://snipshot.com/ SNIPSHOT
• http://www.picnik.com/ PICNIK

Aurkezpenak: Diapositibak
• http://www.slideboom.com SLIDEBOOM (PPOINT AURKEZPENAK)
• http://www.slideshare.net/ SLIDE SHARE (PPOINT AURKEZPENAK)
• http://www.slide.com/ SLIDE (AURKEZPENAK ON LINE)
• http://www.thumbstacks.com THUMSTACKS (AURKEZPENAK ONLINE)

Bideoak
• http://es.youtube.com/ YOUTUBE
• http://video.google.es/ VIDEO GOOGLE
• http://ikastube.com/ IKASTUBE

Bilatzaileak
• http://www.google.es/ GOOGLE
• http://www.elebila.eu/ ELEBILA (Euskaraz)
• http://technorati.com/ TECHNORATI (Blogen bilatzailea)

Blogak
• http://nireblog.com/eu NIREBLOG
• http://www.blogger.com BLOGGER
• http://eu.wordpress.com/ WORDPRESS

Komikiak
• http://pixton.com/ PIXTON
• http://www.toondoo.com/Home.toon TOONDOO

Dokumentuak
• http://www.google.com/google-d-s/hpp/hpp_es.html GOOGLE DOCS,
• http://www.scribd.com SCRIBD

16
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

Kontzeptu-mapa
• http://gliffy.com GLIFFY
• http://cmap.ihmc.us/conceptmap.html CMapTools

Mapak
• http://maps.google.com/ GOOGLE MAPS
Argazkiak + Mapak (mashups)
• http://www.panoramio.com/ PANORAMIO
• http://www.tagzania.com/ TAGZANIA
• http://nirudia.com/eu (BLOG + ARGAZKIAK+ MAPAK) NIRUDIA

Podcast
• http://www.podomatic.com/ PODOMATIC

Posta elektronikoa
• http://www.gmail.com Gmail

Poster multimedia
• http://www.glogster.com/ GLOGSTER
• http://www.scrapblog.com/ SCRAPBLOG

Soinua
• http://www.goear.com/ GOEAR
• http://odeo.com/ ODEO
• http://boomp3.com/ BOOMP3
• http://www.imeem.com/ IMEEM

17
ITURRIGORRI 09/10 IKASTURTEA
Ikasgelako bloga

OHARRA:
Proiektu honen osagarri gisa, ezinbestekoa da guk eratutako bloga
aukeztea, bertan agertzen baitira azaldu ditugun hainbat motatako lanak.
Gure asmoa izan da oso lan praktikoa egitea. Ekoizpena ikusi nahi
baduzue, jo ezazue ondorengo helbidera:

http://iturrigorribloga.blogspot.com/

ITURRIGORRI BLOGA

EGILEEN DATUAK

Eloísa, Josune, Loly eta Marije


iturrrigorri.artazu@gmail.com

R-300eko ikasleen egitasmoa. Iturrigorri taldea.


Artazu-Goiko. Bilbo.

18

También podría gustarte