Está en la página 1de 1

II ORIENTAZIO

IBILBIDEA
GETXON



Ekainaren 7an, larunbata, ITXARTU TALDEAk, VIDARAIDekin batera eta
GETXOAKTIBATU kanpainaren barruan, GETXON II. ORIENTAZIO IBILBIDEA
antolatu du. GETXOAKTIBATU Getxoko Udalak merkataritza-kaleak sustatzeko
abian ipini duen kultur eta aisialdiko ekitaldi osasuntsuez osatutako programa
bat da.

Hiri barruko ibilbidea da, ez da lehiakorra, eta nahiz eta orientazio lasterketa
ofizialetan ezagutza bereziak behar diren, honetarako ez da holakorik behar.
Beraz lasterketa herrikoia da eta edozein pertsonak hartu dezake parte.

Lasterketa 10:00etan hasiko da Algortako Metro enparantzan eta bertan
egongo da helmuga ere. Partaideek 13:00etan baino lehenago bukatu beharko
dute beren lasterketa.

Partaide guztiei puntuazioa ematen duten eta igaro daitezkeen dendak eta
turismo-guneak ageri diren Getxoko mapa bat eta txartel bat emango zaizkie
abiapuntuan. Denda edo turismo-gune batetik igarotzean, bertako balitza
batean aurkituko duten pintza batez zulatu behar da txartela, bertatik igaro
direla erregistratzeko.

Gutxi gora behera 40 toki izango dira, baina ez da guztietatik ezinbestean igaro
beharko. Izan ere, lasterkari bakoitzak 3 orduetan zeintzuk toki bisitatuko dituen
erabaki beharko du. Helmugara iristeko epea 13:15etan itxiko da eta 13:00etan
baino beranduago iristen diren lasterkariei 2 puntuko zigorra izango dute
atzeratzen diren 5 minutu bakoitzeko. Helburua ahalik eta puntu gehiena lortzea
da.

Parte-hartzaileek, bai bakarka edo taldeka, oinez edo korrika, beraiek egokien
jotzen duten ordenean ibiliko dira.

IZEN EMATEAK: Izen-emateak doakoak dira eta Ekainaren 5a
baino lehenago egin behar dira itxartu.itxartu@gmail.com helbidean egin
behar dira. Lasterketa egunean ez da inola ere izen ematerik onartuko.

Bidezko Merkataritzak eskainita, 250 kamiseta oparituko zaizkie izen
ematen duten 250 pertsonei.

También podría gustarte