Está en la página 1de 6

Aurkezpen prentsaurrekoa

Nor gara?

Eskarmentu, lan-esparru, errealitate, iritzi zein joera anitzeko pertsona


taldea gara. Gai konkretu batekiko kezkak elkartu gaitu, egungo egitura sozio
politikoan errotua dena, ustelkeriak hain zuzen ere. Gure hiri honetan ere
pil-pilean duguna alegia.

Zergatik elkartu gara?

Egoeraren larritasunak lotsagorrituta aurrera urratsa ematea erabaki dugu,


gure inguruak arduratzen gaitu eta subjektu aktibo izateko hautua egin dugu.
Horrela, praktika ustel horien berri eman eta salatu nahi ditugu, baita egoera
tamalgarri horiei buelta emateko proposamenak egin ere.

Gure sistemaren barru-barruraino sartu diren jokabide onartezin hauen aurrean
jendartearen erreakzioa urria dela uste dugu eta beharrezko jotzen dugu
erantzun sendo, zabal, anitz eta irekia ematea hiritarron partetik.

Hiritar soilok ez baitugu tresna aproposik publikoki zalantza eta kezka horiek
azaltzeko. Hutsune horiek betetzeko asmoz dator ahalegin hau.

ADI!ren helburuak

1. Gasteizen gertatutako ustelkeria kasuen aurrean, influentzia trafikoa,


estortsioa, eroskeria, iruzur edota funts publikoen erabilera bidegabea,
prebarikazioa, kazikismoa eta nepotismo kasuak salatzeaz gain,
hiritarrak informatzea.

2. Aipatutako kasuen jarraipena egitea, datu berriak gehituz gertaeren
ingurukoak osatzea, horren berri publikoki ematea eta beharrezko den
kasuetan herri salaketa gisa aurkeztea.


Aurkezpen prentsaurrekoa


3. Instituzio zein erakunde publikoetan kudeaketa publikoaren gardentasuna
eta herritarron parte hartzea bermatzeko kontrolbideak finkatzea,
jardun publikoaren kudeaketa gardena xede.

4. Diru-kontu publikoen zein baliabide publikoen erabileraren inguruko
informazio eskuragarri, argi, egiazko eta gardena exijitzea
administrazioari.

5. Guztion onura, gardentasuna, informazioa zein parte hartze eta kontrol
demokratikoa barne biltzen dituen filosofia hiritarrongan sustatu eta
berrezartzea.

6. Instituzio zein erakunde publikoei, baliabide publikoak, hiritar guztion
oinarrizko beharrak asetzearen zerbitzura jar ditzaten exijitzea, une
oro. Hiritarron behar sozialak osatzea helburu hartuz, interes
publikoaren alde jardutea eta ez irabazi pribatuen menpe. Finean,
interes soziala onura ekonomiko eta interes pribatuen gainetik ipintzea.

7. Funtzio publikoan jarduten duten arduradun eta kargu publiko guztiak,
izan politiko zein tekniko, zorrotz zainduko dituen kode-etikoa
exijitzea. Kolektibotasunaren zerbitzura, zintzo eta garden, funtzio
publikoaren garapen orekaturako konpromisoa erakutsiko duena. Bere
erantzukizun sozialekin bat ez datozen praktikak frogatzen direnean,
kontrol guneetan beharrezko diren azalpenak exigituko dituen kodea,
behar denean, kargugabetzea behartzeraino.

8. Administrazioaren funtzionamendu egokiak interes sozialekin bat egin
dezan, hiritarroi honelako dinamiketan parte hartu eta inplikatzeko deia
egitea. Gure inplikazioa sustatu eta subjektu aktibo kontzientzia
sortzea, baliabide publikoen erabilera sozialaren berme gisa.


Aurkezpen prentsaurrekoa

9. Hiritarrok gure kezka eta ezinegonak bidera ditzagun beharrezko tresnak
sortu eta eskaintzea, iritzia agertu eta nahi ditugun salaketak egiteko,
beti ere, gertakari objektibo eta egiaztagarriak diren kasuetan.

10. Politika publikoen planifikazio, garapen eta jarraipen prozesuetan
inplikatuko den jendartea sustatzea.





Aurkezpen prentsaurrekoa


Epe laburrera dauzkagun erronkak

ARABAko USTELKERIAREN MAPA



Gure herrialdean ezagutzen ditugun ustelkeria kasuak, diru
publikoen bidegabeko erabilpenak eta abar jasoko dituen ARABAko
USTELKERIAREN MAPA eraikitzen ari gara.

Ekimen honen helburuen artean gertaera isolatuak baino gure
inguruan ere horrelako kasuak erruz ematen direla ikusgarri egitea
dago. Beti, instituzioen erabilera negargarria tarteko, onura
publikoa irabazi pribatuaren mende geratuz.

Aurrera begira, gertakari horietan sakontzea, datu eta informazio
berriak azaleraraziz eta, kasuan kasu, salaketa publikoa ere
aintzat hartuz.

WEB ORRI dinamiko, ireki eta interaktiboa

www.adielkartea.com-ek tresna publiko izan nahi du, informazioa
jaso, elkarbanatu eta guregana zuzentzeko bideak eskainiko
dituena.

WEB ORRIAren atalak:

@ Dekalogoa.
@ Arabako ustelkeriaren mapa.
@ Hedabideetan argitaratutako albisteak, gaika antolatuta.
@ Eztabaidagunea.
@ Gai hauen inguruan sakontzeko iritzi-emaileak.
@ Gai hauen inguruan sakontzeko elkarrizketak.
@ ADI!rekin harremanetan jartzeko bideak.


Aurkezpen prentsaurrekoa

USTELKERIAREN MINTZODROMOA

World Cafe edota Mintzodromoen metodologia erreferentzia gisa
hartuz, apirilaren 5ean, goizeko 11etan, Judimendiko G.E.ko Orixe
aretoan Ustelkeriaren Mintzodromoa izeneko ekimena burutuko dugu.

Hiritarron artean ustelkeria gai hauetaz mintzatu nahi dugu,
ikuspuntu ezberdinak trukatu eta informazio zein iritziak
elkarbanatu asmoz.
Talde txikitan, berriketa-sare eroso eta parte hartzailea izan
nahi du.

Gure jakinmin eta kezkak partekatu eta elkarren arteko
kolaborazioa bilatuko dugu elkarrizketa mahai hauetan.

Gure jakinmin eta kezkak beste jende batekin konpartitu nahi
ditugu.
Ekimen publikoak jorratu nahi ditugu eta mahai-inguru hauetan
bideak aztertuko ditugu.

USTELKERIAREN MINTZODROMOA galdera hauen inguruan planteatu dugu:

a. Zer da ustelkeria eta zer dela eta gertatzen da?
b. Ustelkeriaren aurka borrokatu beharra ikusten duzu?
c. Nola erantzuten du jendarteak, eta nola erantzun beharko
luke zure iritziz, ustelkeriaren aurrean?
d. Ze tresna edota neurri beharko lirateke ustelkeria
ekiditeko?
e. Ustelkeria kasuak salatzeko asmoa lukeen talderen batean
parte hartuko al zenuke?


Aurkezpen prentsaurrekoa

También podría gustarte