Está en la página 1de 8

Sarrera AUTOMATISMO LOGIKOAK

Teknologia batzuen garapenak, elektronika eta informatikarenarekin lotuta daude. Ordenagailuek


kontrol gailu gisa funtzionatzeko aukera eman du, kanpoko sentsoreek bidalitako informazioaren
arabera lan ezberdinak egiteko gai dira.
Ordenagailuak, makina automatikoen garuntzat har daitezke. Inguruko informazioa jasotzeko gai
diren sentsoreak eta software egokia ematen badiegu, informazioa prozesatu, eta emaitzen arabera,
zein aktuagailuk funtzionatuko duen
erabakitzeko gai da.
Ordenagailuak, kanpoaldearekin eta bere
periferikoekin komunikatzeko ataka
batzuk erabiltzen ditu, esate baterako,
ataka paraleloa.
Ataka paraleloan seinale bihurgailu
analogiko/digitala (A/D) erabiltzea
eskatzen du, sentsore edo aktuadoreetara
bidaltzen dituen seinaleak behar denean
bihurtzeko modukoa.

Seinale motak
Orokorrean, seinalea magnitude, objektu edo egoera jakin baten edozein aldaketa dela esan dezakegu,
neurgarria eta, aldaketa horren ondorioz, eragin bat edo beste sortzeko gai dena. Hau da, erreakzio bat
edo gehiago sortzeko erabiliko den informazioa bidaltzea ahalbidetzen du.
Funtsean, bi seinale mota daudela esan dezakegu: seinale analogikoak eta seinale digitalak.
Seinale analogikoak
Edozein bi balioren artean infinitu balio har ditzaketenak dira, hau
tª(ºC
16 da, aldaketa jarraituak izaten dituzte.
15 Horrela, esate baterako, 15 °C eta 16 °C artean tarteko balio anitz
lor daitezke (15,01; 15,2; 15,35...).
Magnitude analogiko asko daude; hezetasuna, argiaren intentsitatea,
korronte elektrikoaren intentsitatea, etab.
Seinale
. analogikoa. Tenperaturaren
denboraren araberako aldaketaren irudikapena.
t (s)
Seinale digitalak
Balio diskretuak baino ezin dira hartu, hau da, balio edo egoera
T (txirrina)
zehatzak lortzen dira.
Horrela, irudikatutako zirkuituan, esate baterako, txirrinak sakagailua
P (sakagailua) aktibatuz gero tentsioa jasoko du, eta aktibatzen ez bada, ez du jasoko.
Seinalerik badago = 1 Seinalerik ez badago = 0
Sartzeko seinaleari dagokionez P sakagailuak ematen dituen egoera
0 egoera = P desaktibatuta
posibleak honakoak dira:
• P aktibatu gabe - txirrinean ez dago tentsiorik - balioa 0
1 egoera = P aktibatuta • P aktibatua - txirrinean tentsioa dago - balioa 1.
Bi balio horiek, zero eta bat, zirkuitu elektroniko-digitalak diseinatzeko oinarria dira. Balio horietako
bakoitzak bit izena du, hau da, binary digit edo digitu bitar.
Nola irudika daitezke seinale digitalak?
Seinale digitalak irudikatzeko metodo erabilienak honakoak dira: kronogramak eta egia taulak; azken
hori da gehien erabiliko duguna.
Kronogramaren bidezko irudikapena
Sarrerako seinale bat, P, eta irteerako seinale bat, T
denboraren arabera, batera nola aldatzen diren
irudikatzen duen kronograma.

Itzul gaitezen txirrinaren adibidera. Sistema hori ariketako sarrerako


seinaleak P eta irteerako seinaleak, T, denboraren arabera nola
aldatzen diren interpretatzean izan ditzaketen egoerak grafikoki
adieraztean datza.

Egi taularen bidezko irudikapena


Sarrerako seinaleetan izan daitezkeen egoera posibleak eta bertatik irteerako seinaleetan
lortzen direnak irudikatzeko erabiltzen den beste modu bat egia taulak dira.
Egi tauletan ez da denbora kontuan hartzen, eta hori da kronogramekiko ezberdintasunik
handiena.
Egia taula. P sarrerako seinalearen arabara T irteerako seinaleak izan ditzakeen
P T
egoera posibleak
0 0
1 1
Egia taula
Ikus dezagun orain, zenbait sakagailuk P1 P2 P3 T
(P) eta txirrin (T) batek osatutako
0 0 0 0
zirkuitu konplexuago baten bidez,
1 0 0 0
sarrerako seinaleek izan ditzaketen 0 1 0 0
egoerak egi taula batean adiera:modua, 0 0 1 0
eta seinale horietatik abiatuz hainbat 1 1 0 1
balio hartzen duela. 1 0 1 1
0 1 1 0
Hiru sakagailuk osatutako zirkuitu mistoa
1 1 1 1
eta osagaien arteko konbinaketa posibleak
irudikatzen dituen egi taula

Informazioa seinale elektrikoen bidez transmititzen da.


Ordenagailuak barrutik informazioa zeroen eta baten bidez prozesatzen dituzten makinak dira, bi balio
horiek baino erabiltzen ez ditu (hizkuntz bitarra). Balio horietako bakoitzak bit izena hartzen du.
Horrela, bit batek bat balioa (balio altua) hartzen duenean pultsu elektriko bati lotu diezaiokegu
(normalean bost volt baino gehiago), eta zero balioa (balio baxua) bi biten arteko pultsu elektrikorik
gabeko (zero volt) tarteari.
Baina ordenagailu batek funtzio asko betetzen ditu, nola da posible?
Ordenagailuarekin lan egiten dugunean, zenbait karaktere sartzen ditugu teklatuaren bidez (letrak,
zenbakiak, sinboloak, etab.). Ordenagailuak bit batek emandako zero eta bat itxurako pultsu
elektrikoak baino ez ditu ezagutzen, orduan karaktereak irudikatzeko bit taldeak sortu beharko
ditugula, euren artean bereizteko. Azter dezagun kontzeptu hori adibide baten bidez.
Lanpara batek bi egoera ditu: piztua (ON) eta itzalita (OF). Bi lanparekin lau egoera desberdin daude, hiru
lanparekin zortzi egoera egingo ditugu, eta horrela jarraitu.
Bit taldeen bidez adieraz ditzakegun egoera posibleen progresioari
Izena Baliokidetasuna
begiratzen badiogu, 2n legea betetzen dutela ikusiko dugu, non
Kilobyte (Kb) 1024 bytes
“n” taldean erabilitako bit kopurua den. Horrela, zortzi biten
Megabyte (Mb) 1024 kilobytes
multzoak byte edo zortzikote izena du. Byte batekin, zeroak
Gigabyte (Gb) 1 024 megabytes
eta batak konbinatuz, berrehun eta berrogeita hamasei elementu
Terabyte (Tb) 1024 gigabytes
edo egoera irudika daitezke (28 = 256). Horietatik karaktereak
irudikatzeko aukera ematen duten kodeak sortzen dira; ASCII
kodea ezagun eta erabilienetako bat da.

ASCII Karakterra ASCII Karakterra ASCII Karakterra ASCII Karakterra

A 0100 0001 L 0100 1100 W 0101 0111 7


B 0100 0010 M 0100 1101 X 8
C 0100 0011 N 0100 1110 Y 9 0011 1001
D 0100 0100 O 0100 1111 Z + 0010 1011
E 0100 0101 P 0101 0000 0 0011 0000 - 0010 1101
F 0100 0110 Q 1 * 0010 1010
G 0100 0111 R 2 : 0011 1010
H 0100 1000 S 3 = 0011 1101
I 0100 1001 T 4 < 0011 1101
J 0100 1010 U 5 ; 0011 1011
K 0100 1011 V 6

Sarrerako eta irteerako periferiko guztiak kodifikatutako pultsu elektrikoen katearen bidez
komunikatzen dira ordenagailuarekin, ordenagailuak ezagutu eta prozesatu egiten ditu. Horrela
ordenagailuaren teklatuaren bidez OK adierazpena sartzen badugu, esate baterako, ASCII
kodeak pultsu elektrikoen katea bidaliko du konektatzen dituen kablearen bidez. Era berean komando
edo jarraibide konplexuago bat edo seinale bat periferiko baten bidez sartzen dugunean,
jarraibidea karaktere talde (handiagoa edota txikiagoa) batek osatuko du, aldez aurretik
definitutako lana edo jarraibidea egiteko modukoa. Ikusi dugun bezala, karaktere horiek zero
eta baten taldeek osatzen dituzte.
Ordenagailuak informazioa prozesatzen dutela eta kanpoaldearekin kodifikatutako pultsu
elektrikoen bidez komunikatzen direla ikusi dugu. Horregatik, orain, zenbaki sistema bitarra aztertuko
dugu labur, gure roboten motorrak kontrolatzeko erabiliko baitugu aurrerago.
Sistema bitarrean
Zenbaki sistema bitarra adierazitako digitu
Normalean, abantailak dituenez, hamar digituk osatutako zenbaki sistema hamartarrak
Hamartarra Bitarra
hamartarra erabiltzen ohitu gara. Baina, ordenagailuek bi egoera (0 0 0
eta 1) logikoren bidez funtzionatzen dute (sistema bitarra), eta 1 1
horien bidez edozein kantitate adierazteko gai dira. 2 10
3 11
Zifra bat sistema hamartarrean adierazten dugunean, hamar digitu 4 100
erabili ahal ditugu (zerotik bederatzira). Sistema bitarrean, zeroak eta 5 101
batak baino ezin ditugu erabili. 6 110
7 111
Sistema bitarrean adierazitako digitu hamartarrak. 8 1000
9 1001
Edozein zenbaki hamartar adierazi daiteke sistema bitarrean; horretarako, bigatik
29 2 zatituko dugu behin eta berriro azken zatidura bi baino txikiagoa izan arte.
09 14 2 Adibidez 29 zenbakia sistema bitarrean adieraziko dugu. Begiratu egindako
1 0 7 2 eragiketak.
1 3 2
1 1 Alderantziz ere egin daiteke, sistema bitarretik hamartarrera pasatzea. Bi oinarrian
adierazitako zenbakia 11101, 10 oinarrian dagoen 29 dela baieztatuko dugu.
2910 = 11101(2)
111012 = 1.24 + 1.23 + 1.22 + 0.21 + 1.20
Zenbaki hamartar bat 111012 = 16 + 8 + 4 + 0 + 1 = 29
sistema bitarrean
erazteko prozedura.

Ate logikoak. Boole-ren aljebrarako sarrera


George Boole-k, sistema bitarrean oinarrituz,
matematika teoria bat garatu zuen. Teoria
horren postulatuak edozein elementu mekaniko,
elektriko, elektroniko eta pneumatiko mota
guztietan aplika daitezke, ordenagailuetan
erabilitako osagai elektronikoetan bezala.
Osagai horiek ongi integratuz gero, Booleren aljebra bi egoera posiblerekin lan egiten duten osagai guztiei
edozein lan mota egiteko gai dira. aplikatu ahal zaie.

Sistema horren bidez, George Boolek zenbait funtzio logiko planteatu zituen. Funtzio horiek
ongi aplikatuz gero, problemak ebatz daitezke, eta eragiketa horietako batzuek egiten duten operazio
logikoaren izena duten osagai industrialak sortzea ere ekarri du.
Booleren aljebran funtsezko lau eragiketa logiko daude. Problemen enuntziatuak aztertuz, ate logikoen
bidez, egin ahal izateko gakoak emango dira.

EDO funtzioa (OR edo batuketa funtzioa)


Bi lekutatik haizagailu bat piztu behar dute bulego batean.Bata eta
bestearen lan mahaietatik aktibatu nahi dute.
EDO juntagailuak problema ebazteko gakoa adierazten du.
Orokorrean, EDO funtzioa gutxienez sarrerako seinale bat
dagoenean (gure kasuan P 1 edo P2) irteerako seinale bat sortzen
duena da (gure kasuan haizagailu bat piztu).
Sarreren eta irteeren egoerak aztertzeko, konbinazioak azkar eta
erraz interpretatzeko era ematen duen egi taula batean irudikatzea
komeni da.
P1 eta P2 sakagailu bakoitzak izan ditzaketen zero eta bat egoeretatik EDO funtzioaren sinboloa
datozen seinale digitalak dira; eta EDO funtzioa paralelo jarritako bi
sakagailuk osatzen dutela esan daiteke Pn sarrerako seinale
bakar bat izatearekin nahikoa da M irteerako seinale bat
izan dadin da, nahikoa da P bat egoeran egotea.

P1 P2 M

0 0 0
0 1 1
1 0 1
Haizagailuaren ariketan EDO funtzioarekin
sarrera eta irteera ,egoeren eskema eta egi taula.
1 1 1
EDO atearen egia taula lortzeko zirkuitua
ETA funtzioa (AND edo biderkadura funtzioa)
Banku batean, kutxa gotorra irekitzeko sistema bi
puntutan jarritako bi sakagailu batera sakatzean bakarrik
ireki ahal izateko moduan diseinatu da. Sakagailuetako bat
langile baten kutxaren kanpoaldetik eta bestea zuzendariak
bere bulegotik sakatu behar dituzte.
Testua irakurtzen badugu, berriz hitz gakoa sortzen da. Kasu
horretan ETA juntagailuak ematen digu problema ebazteko gakoa.

ETA funtzioaren sinboloa


ETA funtzioa irteerako seinalea sortzeko sarrerako seinale guztiak
(gure kasuan P 1 eta P 2) aktibatzea eskatzen duen funtzioa da.

P1 P2 M
0 0 0
0 1 0
1 0 0
1 1 1

Kutxa gotorraren ariketan ETA funtzioarekin ETA atearen egia taula lortzeko zirkuitua
sarrera eta irteera ,egoeren eskema eta egi taula.

Aurreko kasuan bezala, P1, eta P2 seinale biak sakagailu bakoitzaren egoera posibleak (zero eta bat izan
daiteke, lehenago aipatu bezala) adierazten dituzten seinale digitalak dira.
Egi taula ikusiz, sarreren eta irteeren egoera posibleak egiaztatu ahal izango dituzu. ETA funtzioa
seriean jarritako bi sakagailuk eratzen dutela esan daiteke. Horrela, M irteerako seinalea sortzeko
sarrerako bi seinaleak aktibatzea, hau da, bat egoeran egotea. beharrezkoa da.

NO funtzioa E S
Funtzio honek ematen du bere sarrerara
0 1
ailegatzen den seinalearen kontrakoa.
1 0
NOR funtzioa
Lehenengo ariketako haizagailuak sakagailu bat edo biak sakatu gabe daudenean funtzionatzea nahi da.
Testua, eskema elektrikoa eta egi taula ikusten baditugu eta orokortzen badugu, honakoa baieztatuko
dugu
P1 P2 M
0 0 1
0 1 0
1 0 0
1 1 0 NOR funtzioa. Sinboloa.

NOR funtzioarekin haizagailuaren


NOR atearen egia taula lortzeko zirkuitua
sarreren eta irteeren eskema eta egi taula.

NOR funtzioak irteerako seinalea sortzen du sarrerako seinaleren bat sakatzen ez den bitartean (gure
kasuan Pl eta P2).
NAND funtzioa
Bankuko kutxa gotorraren adibidean kutxa beti irekita egotea nahi da, sakagailuren bat aktibatu den edo
ez kontuan izan gabe, eta biak batera sakatzen baditugu. kutxa ez dadin zabaldu.
Testua, eskema elektrikoa eta egi taula ikusten baditugu eta orokortzen badugu, honakoa baieztatuko
dugu.

NAND funtzioa. Sinboloa

NAND funtzioarekin bankuko


ariketako sarreren eta irteeren
eskema eta taula
NAND atearen egia taula lortzeko zirkuitua

NAND funtzioak irteerako seinalea sortzen du sarrerako seinaleak aktibatzen ez diren bitartean
(gure kasuan P1 eta P 2).

Ariketak

1.- Komenta itzazu, labur, honako galderak:


a) Zein seinale mota dago?
b) Defini itzazu, labur, seinale digitalak eta analogikoak
c) Zein balio izan ditzakete seinale digitalek?

2.- Pasa itzazu hamar oinarriko sisteman emandako ondoko zenbakiak sistema bitarrera. Baiezta
ezazu sistema bitarretik hamartarrera berriz ere pasatzean zenbaki berdinak ateratzen direla.
8-12-19-32-64-112.

3.- Azal ezazu, adibide baten bidez, ordenagailu


batek barrutik nola funtzionatzen duen.

4.- Egin unitatean aztertutako ate logikoen fitxa.


Bakoitza definitzen duen sinboloa eta
bakoitzaren ezaugarririk garrantzitsuenak
nabarmenduz.

5.-Honako zirkuituen egi taula egin:

6.- Zuen ordenagailuak zein prozesadore mota duen eta haren ezaugarriei, lan egiteko moduari,
abiadurari... buruzko txostena egin. Gero, mikroprozesadore berriagoen informazioa bilatu eta zuen
ordenagailuko prozesadorearekin alderatu.
Ordenagailu baten barne funtzionamenduaren logikaren ulermena
Ordenagailuak informazioa modu sekuentziatu, azkar eta eraginkorrean landu eta prozesatu dezaketen
makina elektronikoak direla esan dezakegu.
Badakigun bezala, ordenagailuek bi osagai mota dituzte, eta biak beharrezkoak dira. Batetik hardwarea
osatzen dutenak, hau da, elementu fisikoak, esate baterako, monitorea, teklatua, sagua eta
inpresora. Eta bestetik softwarea osatzen dutenak, funtzioak modu logikoan antolatzen eta
koordinatzen dituzten programak.
Ordenagailu baten arkitektura azter dezagun, lanak egiteko barrutik nola funtzionatzen duen ulertzeko.
Ordenagailuen barne arkitekturak, funtsean, hiru zati ditu: memoria nagusia, kontrol unitatea eta unitate
aritmetiko-logikoa. Hiru elementu horiek Prozesatzeko Kontrol Unitatea edo PKU delakoa osatzen
dute.
PKUaren eginkizuna ordenagailuak sarrerako gailuen bidez (teklatua, sagua, etab.) jasotzen
dituen jarraibideak interpretatzea eta prozesatzea eta irteerako gailuen bidez (monitorea,
inprimagailua, bozgorailua, etab.) emaitzak ematea da. Robotikari buruzko unitateetan ikusiko dugun
bezala, badira sarrerako eta irteerako beste periferiko batzuk, ordenagailu batek prozesatutako
informazioa, orain arte ikusitako moduarekin alderatuz, modu guztiz ezberdinean sartzeko eta
biltzeko aukera ematen dutenak. Horien artean aipa daitezke sakagailuak, tenperatura edo argi
sentsoreak, etab. (sarrerako dispositiboak), eta motor txikiak, erreleak, etab. (irteerako
dispositiboak). Periferiko horiekin gure makinak edo robotak modu erraz eta eraginkorrean
goberna ditzakegu.

Ordenagailuak egindako oinarrizko funtzio logikoak.

Baina, nola funtzionatzen du benetan PKU batek?

Ikusi dugun bezala, ordenagailuen informazioa sarrerako unitateen bidez (teklatua, sagua, etab.)
sartzen da, ordenagailuak identifikatzen eta prozesatzen dituen pultsu elektriko kodifikatuen
(sekuentzia bitarra) sekuentziaren arabera.
Ordenagailuek informazioa biltzen dute memoria nagusian eta kalkuluak egiten dituzte unitate
aritmetiko logikoan, kontrol unitateak lanak egiteko ordenak antolatzen eta ezartzen baititu.
Elementu multzo horrek prozesatzeko unitate zentrala osatzen du.
Bestalde, ordenagailuek beste memoria bat dute, bigarren mailako memoria izenekoa. Bertan
informazio kantitate handia biltzen dute eta beharrezkoa denean baino ez da kontsultatzen.
Informazioa biltzeko hainbat sistema daude: disko gogorra (disko magnetikoa), disketeak edo disko
malguak, CD-ROMak, zinta magnetikoak, etab.
Informazioa prozesatu eta itzuli ondoren, ordenagailuek, irteerako dispositiboen bidez (monitorea,
inprimagailua, plotter-a, etab.), edo beste aktuadoreen bidez (robotikako aplikazioetan erabiltzen diren
erreleak, motorrak, etab.), aurkezten dituzte.
Beraz, ordenagailuak informazioaren tratamenduari eta prozesamenduari loturiko lau funtzio logiko
nagusi egiten ditu:
• Datu eta jarraibideak sartzea.
• Informazioa prozesatzea.
• Emaitzak ateratzea.
• Informazioa biltzea.

También podría gustarte