Está en la página 1de 1

46

O.J.D.: No hay datos E.G.M.: 85000 Kultura Tarifa: 1880 rea: 448 cm2 - 40%

Fecha: 31/01/2014 Seccin: CULTURA Pginas: 46

Pasaian eraiki eta Ternuako itsasertzean aurkitu zuten baleontzi zaharraren erreplika bat egiteko ekimena aurrera doa Donostia 2016

proiektuaren baitan. Albaola elkarteak eraikiko du; aurretik Sakanako zuhaitzak moztu zituzten eta orain egurra zerratzen hasi dira.

San Juan baleontzia eraikitzeko egurra zerratzen ari dira Zerainen


GARA | DONOSTIA

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren proiektuaren barnean asmo handieneko ekimena San Juan baleontziaren berreraikitzea da. Noranzko horretan pausoak ematen ari dira eta jada egurrak prestatzen hasi dira Zeraingo Zerralan zerrategian. Benetako San Juan ontzia Pasaian eraiki zuten eta marinelek baleak harrapatzeko erabili zuten. Ternuara egindako bidaietako batean ekaitz baten ondorioz hondoratu egin zen eta ez zen berriro horri buruz ezer jakin 1978an Buttes (Red Bay) herrixkako itsasertzean aurkitu zuten arte. Red Bay arrantzaleen herria zen eta euskal baleazaleek bertan hartzen zuten atseden. Bertan aurkitu diren hondoratutako itsasontziei esker, 2013ko ekainean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Donostia 2016 proiektuarekin batera baleontziaren erreplika egiteko proposamena egin zuten. Lehen pausoa egurra lortzea zen eta horretarako Sakanako hariztietara jo zuten, bertan lanpostuak sortuz. Sakanak donazio gisara eman zituen 200 zuhaitz horiek hazten diren basoen balioa nabarmentzeko eta bertako turismo ekologikoa sustatzeko asmoz. Kultur hiriburutza Donostiatik harago zabaltzeko xedearekin, lortutako egur hori zerra-

Baleontziaren maketak eta moztutako egur batzuk, Zeraingo Zerralan zerrategian.

Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

tzeko lana Zerainen dagoen Zerralan zerrategiari eskaini zioten. Materiala prest dagoenean apirilean Pasaiako Albaola elkarteak, Ondartxo ontziola-museoan, itsasontzia muntatuko du. Egur tantaiak eta okerrak Egurra prestatzeko hautatutako 200 haritzak Sakana bailarako herri guztietatik hartu dituzte. Aproposenak zeintzuk ziren jakiteko Albaola elkartean ontziaren pieza nagusien ereduak di-

seinatu zituzten aurretik eta horiekin bat egiten zuten zuhaitzak bilatu zituzten. Horiek bi ezaugarri multzotan sailkatu dituzte: tantaiak eta okerrak. Tantaiak oholak egiteko erabiliko dituzte eta hezurdura estaltzeko. Okerrak, berriz, ontziaren egitura osatzeko beharrezkoak dira. Azken hauek dira mozteko zailenak, Zerralan zerrategiko langileen esanetan, eta horregatik haiekin Albaolako ontzigile artisauak arituko dira lanean.

Sakanako bi arotzek ere bertan egingo dute lan. Gauzatu beharreko ekimenak elkarlanean egitea du ezaugarrietako bat Kultur Hiriburutzaren proiektuak, eta kasu honetan ere, lortuko den emaitza baino ontzia lankidetzan egitea da nabarmentzen den alderdia. Eragileen arteko harreman berriak sustatzeaz gain, San Juan baleontzia euskal kulturaren enbaxadore ibiltaria izango da Europan zehar, portuz portu ibiliko baita.

142 profesionales del sector audiovisual de Nafarroa

El Ministerio espaol de Cultura origen reciente los grafitos de

También podría gustarte