Está en la página 1de 12

HEZKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN SARRERA

MANUEL AREA

HH 31. TALDEA. TXILIPURDI

AURKIBIDEA
1. Informaziodun gizartea. 1. Teknologia digitalen efektu soziokulturalak. 2. Hezkuntza teknologikoaren garapenaren diziplina 3. Material didaktikoak, kontzeptualizazioa eta motak. 4. Baliabideak eta teknologiak eskolako hezkuntzan. 5. Hezkuntza birtuala. 6. Elearning goi mailako ikasketetan 7. Arazo eta erronkak

1.orria 1.orria 2.orria 3.orria 5.orria 7.orria 9.orria 11.orria

HEZKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN SARRERA

1) INFORMAZIODUN GIZARTEA
Gizarte industriala izatetik informazioaren gizartea izatera pasatu gara denbora aurrera joan ahala; izan ere, informazio eta komunikazio teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen dira. Alde batetik, teknologia digitaletan zibilizazioaren aurrerapena ikusten dutenak daude eta beste alde batetik, IKTak gizarte teknokratikoa eta gizatasunik gabekotzat hartzen dutenak. Honek guzti honek, alde on batzuk eta alde txar batzuk ditu eta lan honetan zehar horrek baldintzatu dituen ezaugarri batzuen aipamena egingo dugu.

a) Teknologia digitalen efektu soziokulturalak


Zein eragin on eta txar ditu IKT-ak ? Goian aipaturik bezala, Manuel Arearen aipamen horiek hemen aipatu ditugu: ALDE ONAK: Pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetu. Pertsonen arteko interakzioa bultzatzen dute, ahozko eran, idatzizko eran eta ikusentzunezko eran. Teknologia berriek informazio pila bat eskuratzea ahalbidetzen dute. Zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzen dute.

ALDE TXARRAK: Teknologiarekiko mendekotasuna sortu. Mendebaldeko zibilizazioaren hegemonia kulturala, batez ere Ipar- Amerikakoa. Munduko gazteria gehiena, arropa, musika, jaki eta film igualak kontsumitzen ditu. Ondorioz, uniformismo kulturalean erortzen ari gara. Teknologia eta zientziaren garapenak mundu guztiari eragiten dio, baina ez era berean. Distantzia kultural eta sozialak handitzen dira. Pribatutasunaren galerara eta talde sozialen eta pertsonen kontrolera garamatzate.

b) Hezkuntza teknologikoaren garapenaren diziplina:


Denbora aurrera joan ahala, jakin badakigu, teknologiak aurrerapen izugarria izan duela eta horren ondorioz, hezkuntzak, diziplina bat edo beste jaso du: Diziplinaren oinarriak: 40. hamarkadan, Ipar-Amerikako gizonak prestakuntza bat jaso behar izan zuten soldaduak izateko. Prestakuntza horrek eginbehar eta ekintza zehatz batzuk burutzea zuen helburu. 50. eta 60. hamarkadak: ikusentzunezko eta korronte konduktistarekiko liluran, hiru faktoreek eragin izan zuten: a) Mass mediak: irratia, zinema, telebista eta aldizkariak. b) Kondukta eta portaerari ematen zitzaion garrantzia gehiago. c) Industria produkziorako erabiltzen ziren metodoak.

70. hamarkada: ospe handia izan zuten erakunde profesionalak eta akademikoak eratu ziren, diseinu teknologikoen bitartez, ondorioz, mundu osora hedatu zen. 80.hamarkada: garai honetan, gizarte krisi handi sortu zen. Izan ere, teknologia berriak aplikatzen hasi ziren eta hauen inguruan mesfidantza sortu zen. XXI. mendearen hasiera: eklektizismo teorikoa eta tesi postmodernoen eragina eman zen.

c) Material didaktikoak, kontzeptualizazioa eta motak.

Material didaktikoak

gure IKT-aren garapenean laguntzen dute beste ezaugarri edo

baliabide batzuk, material didaktikoak dira. Hauek aukeratzerako orduan hainbat irizpide kontuan hartzen dira, hala nola, kostu ekonomikoak, hezkuntza maila Material eta baliabide motak: manipulatiboak: inguruan aurkitzen ditugun materialak, psikomotrizitatekoak, jokuak, etab. Idatzizkoak: era pedagogikoan erabiltzen diren hainbat liburu aurki ditzakegu, hala nola, irakasle eta ikasleentzako testuliburu desberdinak, txostenak, ipuinak, egunkariak, komikiak Ikus-entzunezkoak: irratia eta kaseta. Digitalak: beraien artean garrantzitsuena ordenagailua delarik.

Material didaktikoaren eraketa prozesuan bost zeregin nagusi kontuan hartu behar dira:

Materialaren planifikazioa edo diseinua

Dimentsio eta osagarrien garapena

Materialaren esperimentaketa ingurune hurbilean. Ekoizpena eta hedapena

Birplanteaketa eta gainbegiraketa

d) Baliabideak eta teknologiak eskolako hezkuntzan:


Gaur egun IKT- hauek kalean, etxean erabiltzeaz aparte, eskola asko dira beraien geletan gero eta teknologia gehiago erabiltzen dituztenak. Curriculum materialak adibidez, ikastetxetan hezkuntza prozesuaren garapena errazteko sortu diren baliabide eta objektuak dira. Material hauek, funtzioaren arabera bi taldetan bana daitezke:

1.-Hezkuntzaren planifikazio , garapen eta ebaluaketarako lagungarria den materiala, hau da, irakasleei zuzendutakoa.

2.-Ikasleen ikaste prozesuari laguntzeko zuzendutakoa.

Material hau hezkuntza berrikuntzak garatu eta zabaltzeko gakoa da, ikasleen ikaste prozesu osoan eragina dutelako.

Orain arte gehien erabili diren curriculum materialak testu liburuak izan dira. Liburu hauek informazio iturri bakar bezala hartuz gero, irakaslearen desprofesionaltasuna eragin dezakegu. Izan ere, zehatz mehats liburuan agertzen dena jarraitzean, liburuan uzten du bere hezkuntzaren norabidea. Horregatik garrantzitsua da teknologia berriak txertatzea, modu horretan, beraien jakinduria asetuko eta landuko du modu desberdinetan. Teknologia berriak curriculumean integratzeko galeran edo arrakastan eragina duten faktoreak hauek dira: Teknologia berriak bultzatzen dituen proiektu instituzional bat egotea. Baliabide informatikoa eta azpiegitura. Irakasleen formakuntza egokia. Material digital didaktiko desberdina erabiltzeko aukera.

Aurreko hauek burutu ahal izateko, zenbait baldintza eman behar dira, hala nola, hainbat material digitalen erabilgarritasuna, material hauekiko eskuragarritasuna eta azkenik, prestakuntza pedagogiko eta teknikoa.

Beste aldetik, interneten badaude hainbat web orri lagungarriak direnak: http://www.agrega.es ,
http://www.eduteka.org/ , http://www.profes.net/

Askotan, beldurra izaten da nola erabili IKT-ak, horregatik, Manuel Areak Ikt-akondo erabiltzeko lagungarriak diren hainbat gomendio:

1. Kontuan izan behar da zer irakatsi nahi den. 2. Kontziente izan behar da IKTei esker ez direla lortzen emaitza magikorik. 3. Erabiltzen diren materialak eta diseinu didaktikoak dira ikaskuntza bat edo bestea sustatzen dutenak. 4. Ariketa desberdinak planteatu behar dira IKT desberdinen erabilpena jorratu ahal izateko. 5. Material akademikoekiko laguntzaile moduan erabilgarriak dira. 6. Bilaketak egiteko eta komunikazioa sustatzeko erabili ahal dira. 7. Modu pertsonalean zein taldeka lan egiteko erabili daitezke. 8. Ariketa eta unitate didaktiko bat prestatzerako orduan, helburuak kontuan izan behar dira. 9. Inprobisazioak saihesten saiatu behar dira. 10. Planteatzen diren ariketak koherenteak izan behar dira lortu nahi diren helburuekin.

e) Hezkuntza birtuala
Aldez aurretik azaldutako guzti hau, orain dela berrogei urte hasi zela jakitea ezinbestekoa da. Izan ere, 40 urte hasi zen gutxi gora behera. XX.mendean, Skinner-ek maquinas de ensear kontzeptua proposatu zuen eta horrek galdera bat planteatzera eraman zuen : Posible da gizaki batek makina baten bidezko interakzioarekin ikastea ? Galdera honi aurre egiteko irakaskuntzaren teoriak eta ordenagailuen bidezko metodo desberdinak planteatu ziren:

IKASKUNTZAREN TEORIAK ETA ORDENAGAILUEN IRAKASKUNTZA METODOAK.

EZAGUTZAREN TEORIA

IRAKASKUNTZA METODOAK Ordenagailuaren Bidezko Irakaskuntza ( OBI). CD-ROM

EZAUGARRIAK Irakaskuntza material egituratua. Irakaskuntza aktiboa. Ikaskuntza indibiduala bultzatzen da ordenagailuaren bidez.

KONDUKTISMOA

aren bidezko multimedia heziketa. On line ikastaroak.

Azkarrak diren sistema tutorialak. Hipermediaren INFORMAZIO PROZESAKETA egokitzapena.

Garuna eta ordenagailuaren arteko metafora. Inteligentzia artifizialaren printzipioen aplilkazioa. Ordenagailuak subjektuari eskura jartzen dio informazioa.

LOGO proiektua. Bideojokoen simulazioa. Webquest. KONSTRUKTIBISMOA Irakaskuntza zirkuluak.

Jarduera eta arazoen inguruan dagoen material antolatua. Aurkikuntzaren bidezko ikasketa. Talde lanaren nagusitasuna.

f) Elearning goi mailako ikasketetan

Gaur egun, hezkuntza, derrigorrezkoa da eta gero eta gutxiago ikusten dira distantziazko ikasketak presentzialak baino. Adibide bat Elearning da.

Elearning aren eraketa XIX. Mendearen hasieran hasi zen EEUU eta Europan. Honen inguruko lehenengo esperientzia etorkin batzuen eskutik hasi zen, euren seme alabek euren kultura eta ohiturak biltzen dituen formakuntza bat bilatzen hasi zirelako. Nahiz eta metodo hau hasiera batean distantziaz egin, gaur egun, modu presentzial batean ere lantzen da.

Irakaskuntza metodo hau aurrera eramateko hiru metodo desberdin daude: Hezkuntza presentziala: Modu tradizionalean eskainitako hezkuntza. Oraindik ere baliabide digitalak, informazioa helarazteko, transmititzeko, bakarrik erabiltzen dira. Hezkuntza semipresentziala: Irakaskkuntza tradizionala eta birtuala ematen da. Irakasleak gai batzuk prestatzen ditu ikasleek gai hori era autonomoan landu ditzaten, modu tradizionaletik urrunduz. Hezkuntza irekia (distantzian egindakoa ): Ez da irakasle eta ikasleen arteko kontaktu fisikorik ematen. Ikasleek beraien ikasketak ordenagailuen bitartez egiten dituzte.

Dakigun bezala, ordenagailuak eta internet sarea irakaskuntzan sarritan erabiltzen ditugu, horren adibidea unibertsitatean daukagularik.

Izan ere, bertan, informazioa bilatzeko orduan hainbat lekutara jo dezakegu: liburutegiak, ikerketa- sailak, unibertsitateko web ofizialak eta admministrazio eta kanpus birtualak besteak beste.

Baliabide hauek irakasle eta ikasleei hainbat errestasun emanten die. Horien artean, bi dira nagusi: 1. Ikasleei hainbat dokumentu eta material aurkezten dizkio irakasgaiari aurre egiteko. 2. Irakasle eta ikasle arteko komunikazioa sustatzen laguntzen du.

Internet, denborak aurrera egin ahala etengabeki aldatzen doan espazio bat da. INTERNET ORAIN DELA 10 URTE 1998 WEB 1.0 INTERNET GAUR EGUN 2008 WEB 2.0 Edukiak erabiltzaileek Edukiak adituak idatzitakoak Komunikazioa norabide bakarreko. Ezkegitako informazioa aldaezina idatzitakoak Komunikazioa hainbat norabidetakoa ( Sare sozialak) Ezkegitako informazioa aldagarria. t etorkizunean (2018) web 3.0 ? I n t e r n e

Hau guzti hau aztertu ondoren, aurrean aipatu ditugun ideien alde onak eta txarrak alde batera utziz, hauek dakartzaten arazoez otutzea eta hezkuntzaren erronkari nola aurre egin diezaioketen jakitea aproposa deritzogu.

Teknologien eraginagatik hezkuntzak dituen arazo nagusiak. * Ezin moldatu aldaketen azkartasunetara. * Analfabetismo teknologikoa. * Informazioaren asetasuna. * Heziketa sistemen bat ez etortzea.

* Heziketa-eskaera berriak. * Era hiper- testualak ulertzeko zailtasunak. Hezkuntzarako erronkak. * Teknologia berriak eskolaren sisteman eta kulturan integratzea. * Irakaskuntzaren metodo eta helburuak berregituratzea.. Irakasle eta ikasleentzako rol berriak. Ikasten ikasi, informazioa bilatzen, lantzen eta zabaltzen jakitea, teknologiak erabiltzen jakitea langile gaitua izateko eta kontzientzia hartzea inplikazio ekonomiko, ideologiko, politiko eta kulturalen inguruan. * Ordenagailuen bitartez prestakuntza hedatzea. Teleformazioa. Urrutitik ematen den hezkuntzak, pertsona askok euren etxetik edo lantokitik ikasten jarraitzea ahalbidetzen du. * Hezkuntza ez-formalaren ekintzak garatzea. Garapen sozial eta

komunitatearentzako alfabetatze teknologikoa. Honen helburua talde eta komunitate komunikazio sare berrien sarbidea eta parte-hartze demokratikoa sustatzea da. * Heziketa okupazionala berrikusi eta birplanteatu. Langileak, teknologia berrien ezagutzan eta lan-erabileran sartzea eta prestatzea. Hezkuntza prozesuen eta ikasleriaren ikaskuntza kalitatea hobetzea. Hezkuntza ikastaro espezifikoak ezarri eta garatzea, telelanarekin zerikusia dutenak.

Somos conscientes de que la teconologia avanza y aporta beneficios, pero somos conscientes del uso que le damos, es un uso correcto o solo una comodidad?

También podría gustarte