Está en la página 1de 4

TIC-TAC-TEP AURKEZPENA

Azafata 1: Nerea Azafata 2: Izaskun Irakaslea: Erik Aurkezlea: Inge Kamara: Ixone Tik: Eider Tak: Garazi

- Aurkezlea: Egunon! Gaurkoan, pil pilean dagoen gaiaz mintzatuko gara: Tic-Tac-Tepak. Seguru zuetariko askok oraindik ez dakizuela zertaz ari garen, baina horretarako Gai honetan adituak direnak gonbidatu ditugu gure saiora. Baina aurkeztu baino lehen eztabaidarako oinarria izango den artikulu hau aurkeztuko dizuegu.

Google eta Appleeko langileek haien umeak ordenagailurik gabeko eskoletara eramaten dituzte.
Oso berri interesgarria da, gure adituen azalpenak entzun baino lehen zer iritzi duzue honen inguruan? GALDERAK MIKROEKIN! Orain, kokatzeko lehenik eta behin gure gonbidatuekin hitz egingo dugu. Hemen, nire ezkerrean, Eider IKT-etan aditua dena daukagu. Kaixo Eider, ongi etorri. Azalduko diguzu zer diren IKT-ak? Eider: Bai, noski. IKT-ak (edo gaztelerazko Tic-s) informazioa bilatu, aztertu, eraldatu eta komunikatzeko teknologia tresnak zein baliabideak dira.Informazio eta komunikazioaren erabilera hobetzen dute, eta informazioaren gainean lan egitea ahalbidetzen dute eta aldi berean ezagutza eta inteligentzia handiagoak sortzen ditu. Aurkezlea: Benetan interesgarria Eider: Eguneroko bizitzako esparru guztiak barne hartzen dituzte, edonon aurki ditzakegu eta egunerokotasuneko eremu guztiak aldatzen dituzte: lana, ikasketak, salerosketak Aurkezlea: IKT-ak eskola eremuan sartu direla esan duzu. Eider: Bai, Esan daiteke nahiko kontzeptu berria dela, eta barneratzen dituen esparruetako bat hezkuntza esparrua da. Helburu nagusia irakaskuntzaikaskuntza prozesua laguntzea, erraztea eta komunikazio modu interaktiboa

sortzea da. Bertan aurki ditzakegu hala nola, arbel digitalak, ordenagailuak, proiektagailuak... Bestalde, ikastetxeko antolakuntza kudeatzeko ere oso erabilgarriak dira. Honek irakasleak, ikasleak zein gurasoak barneratzen dituelarik. Ondorioz, esan dezakegu gaur egun garrantzi handia hartu dutela IKT-ek eskola testuinguruan, eta oraindik garrantzi handiagoa hartuko duela eskolan. Honek erakusten digu gizarte aldaketek eskolan duten eragina handia.

Aurkezlea: Bale, mila esker zure laguntzagatik blablabla Orain, TAC-ei buruz hitz egiteko, Garazi etorri zaigu. Egun on Garazi. Kontaiguzu, zer esan dezakezu TAC-ei buruz. Garazi: TAC Ikaste eta Ezagutzen Teknologia (edo gazteleraz Tecnologas del Aprendizaje y el Conocimiento. TAC hezkuntza munduari zabaltzen zaizkion teknologia aukera berriei egiten dio erreferentzia. Teknologia berri horiek tresna izateari utzi eta hezkuntza eredua eraginkorrago izatea dute helburu. TAC-en funtzioa, ingurune sozioteknologiko berri bat sortzea eta biztanleen formakuntza beharrei erantzute da.

Aurkezlea: Eta zer duzu esateko TEPen inguruan? TEP-ak web 2.0rekin zentzua hartzen dute, hemen, elkarte birtual bat sortzen da eta erabiltzaileek elkarri eragin eta elkarrekin lan egin dezakete. TIC eta TAC-ak ikasleak motibatzeko, haien sormena lantzeko, trebetasunak areagozteko eta ikasle-irakasleen arteko sinergiak aurreratzeko, egoki erabiltzen ikasten badugu, ikasketa handiagotu (aprendizaje aumentado) bat lortuko dugu. Hemen, ikasleek, autonomoki eta jakin-minak deiturik, interneten potentziari onura ateratzea ikasten dute.

Aurkezlea: eta tpack-a zer da? EIDER TPACKEN INGURUAN HITZ EGIN.

Eta azkenik Erik, Leioako eskola publikoan 4 urteko gelako irakaslea dena.

Aurkezlea: Egun on Erik, zure esperientzia kontutan hartuta. Zein da Ikt-en garrantzia ikaskuntzan? Erik: Haur hezkuntzako haurrak teknologia berrien eta irudien kulturan erabat murgildurik daude, beraz errealitate horretan hesitu beharko genituzke. Gaur egun inork ez du zalantzetan ipintzen IKTak laguntzen digula irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, hau da, lagungarriak direla irakasten dugunean, proiektuak garatzen ditugunean, umeak elkarlanean ibiltzen direnean, komuneko lanak ipintzerakoan, konpartitzen dugunean, jolastean, beraz laguntza hori kognitibo, soziala eta afektibo eran ulertu eta aztertu behar dugu. Hau kontutan izaten badugu haur hezkuntzako umeak tresna digitalak erabiltzen dituztenean jolastu baino gehiago egiten ari direla esan dezakegu. Aurkezlea: Zein onura ikusten dituzu guzti honekin? Erik: Ordenagailuaren aurrean rolak aldatzen dira batzuetan. Gelako azkarrena ez da zertan ordenagailuaren aurrean azkarrena izan behar. Intuizioak garrantzi handia du programa batzuk erabiltzerakoan (batez ere programa ezezagunak badira). Aurkezlea: Eta zein da guzti honen helburua? Erik: Gure helburu nagusiena izango da IKTak eguneroko lanean integratzea naturaltasunez , inposatu edo behartu barik edota erabiltzen erabiltzeagatik, beraz integrazio hau koherente, eraginkorra eta kalitatezkoa izan behar da etekin onak atera nahi badizkiogu. HIRUREN ARTEAN ( EIDER GARAZI ETA ERIK) ALDE ONEN ETA TXARREN EZTABAIDA! Aurkezlea: Eta honaino gaurko elkarrizketa guztiak. Orain tartetxo bat hartuko dugu eta saiorekin jarraituko dugu IRAGARKIA!

Aurkezlea: Hemen gara berriro ere, orain zuen iritziak entzuteko momentua heldu da. Guk baeitapen antzeko batzuk botako ditugu eta zuek alde edo kontra zaudeten esan beharko duzue eta zergaitik. GALDERAK MIKROEKIN!

Esaldiak: 1. Magisteritzako ikasleak, unibertsitatetik prestatuta ateratzen dira TACen bidez klaseak emateko; horregatik posible izango litzateke, aldaketa handi hau aurrera eramatea gaur egungo baliabideekin. 2. Tac- en erabilerak haurrak motibatzen ditu eta eragin zuzena dauka ikasleen kalifikazoetan.
3. Google eta Appleeko langileek haien umeak ordenagailurik gabeko eskoletara eramaten dituzte; Zergatik uste duzue izan daitekeela

Aurkezlea: SAIOA BUKATU!... GURE IRITZIA ? ixonek.

También podría gustarte