Está en la página 1de 7

Adierazpen askatasuna

Euskara

Dossier informatiboa: Ateak Ireki

ATEAK IREKIren ITXIERARI BURUZKO

DOSSIER INFORMATIBOA
Azaroaren 13an Auzitegi nazionalak ATEAK IREKI komunikabidearen itxiera agindu zuen, adierazpen eta informazio askatasuna urratuz. Uste dugu badaudela ezagutu behar dituzun hainbat galderen erantzunak:
1. Zer da Ateak Ireki? 2. Zein izan da Ateak Irekik ia 3 urte hauetan egindako lana? 3. Zergatik agindu dute Ateak Irekiren itxiera? 4. Zer egingo dugu adierazpen askatasunaren urraketa honen aurrean?

Dossier informatiboa: Ateak Ireki

Euskara

Adierazpen askatasuna

Zer da Ateak Ireki? Ateak Ireki bere jarduna interneten eta sare sozialetan zentratzen duen komunikabide bat da. Audientzia Nazionalak Apurtu.org webgunea itxi ostean sortu zen Ateak Ireki 2011ko urtarrilean. Momentu horretan, Apurtu.org webgunearekin elkartasunez hamarnaka kazetari nafarrek manifestu bat kaleratu zuten eta informazio zein adierazpen askatasuna aldarrikatu zituzten. Gainera, panorama komunikatiboak horrelako komunikabideentzako tokia egon behar duela azpimarratu zuten. Horregatik sortu zen Ateak ireki, mugimendu sozialei ahotsa emateko. Komunikabo handietan tokirik ez dutenek interneten adierazi ahal izateko kanal bat izan zezaten.
Hezkuntzako murrizketen aurkako protesta

2013ko maiatzaren 30eko greba orokorra

Zein izan da Ateak Irekiren lana ia 3 hauetan? Ateak Ireki eraldaketa sozialaren alde apustu egiten duten mugimendu sozialen, politikoen eta sindikalen jarduerak kubritu ditu. Egoera ekonomikoa salatu dutenei ahotsa eman diegu, lanik edota etxerik gabe geratu direnei, Estatuen biolentzia eta poliziaren jazarpena pairatu dutenei, bareien etxetik ehunka kilometrora espetxeratuak daudenei eta horiek bisitatzera doazenei. Jai herrikoien aldeko aldarriak ere zabaldu ditugu, baita hezkuntza publiko, doako, euskaldun eta unibertsalaren aldekoak ere. Osasungintza eta Ospitaleetako sukaldeak bezalako zerbitzu publikoen aldeko borroken bozgorailu izan gara. Era berean, Nafarroako Aurrezki Kutxari lotutako ustelkeria kasuen salaketa eta zabalpenean aktibo bat izan gara. Ama lurraren suntsiketa salatzen dutenengana hurbildu gara, eta desobedientzia zibila praktikatzea leporatzen dienei elkarrizketak egin dizkiegu. Hala nola ekimen feministekin, abortatzeko eskubideari edota eraso sexista eta homofoboei dagokienean ere. Gazte mugimendu ezberdinen bozgorailu izan gara eta borroka eta dinamika internazionalistak ezagutzera eman ditugu. Pentsio duinen alde adineko herritarren borrokei zabal bidea eman diegu, arrazakeriaren kontrako eta jendarte interkultural baten aldeko ekimenak kubritu ditugu. Oro har, azken urteetan Nafarroan izandako momentu garrantzitsuenetan izan gara: herri harresiak, ikurrinaren aldeko ekimenak txupinazoan, greba orokorrak, ikasle protestak, 15M mugimendua, Bilduren legeztapena, gune autogestionatuen okupazioak, ETAren su etena, preso politikoen espetxeetatik irteerak Azkenik, Ateak Ireki Euskal herriko gainerako hainbat komunikabide alternatiboekin elkarlanean aritu da, eskuz esku, lurralde txiki honetan gertatzen dena mundu osora zabaltzeko auzolanean aritzea ezinbestekoa dela uste baitugu. Eta txikiak garenon arteko elkarlanaren bidez gauza handiak egitea lortu dugu.
Luis Goiren atxiloketa zailtzeko Herri Harresia

Euskal Presoen sakabanaketaren aurkako ekimena

1512-2012ko memoria historikoa berreskuratzeko Nafarroa Bizirik-en ekimena

Protesta antifaxista

Adierazpen askatasuna

Euskara

Dossier informatiboa: Ateak Ireki

Mugimendu feministaren hitzartzea

Herri Harresiaren bideklipa

Hainbat kazetarik, eragile sozial, sindikal eta politiko ugarietako kideek eta hamarnaka herritarrek Ateak Irekin itxiera salatu eta komunikabideari beren elkartasuna adierazi diote

Zergatik agindu dute Ateak Irekiren itxiera? Audientzia Nazionalak, 3 orrialde eskaseko auto baten bitartez zeinean komunikabidearen kontrako akusazio zehatzik agertzen ez den, Herrira mugimenduko parte garela esan eta Ateak Irekiren itxiera agindu du. Eta autoa irmoa ez den arren eta helegitea jartzeko aukera egonda ere, erabakiaren ondorioak pairatzen ari gara jada. Telefonia enpresa gehienek gure webgunera sarbidea moztu dute, eta Twitter zein Facebook-en ditugun perlak ezabatzea agindu dute ere. Gainera, gure webgunea eta bere eduki guztiak behin betiko ezabatuak izan daitezen agindu dute ere. Honakoa adierazpen eta informazio askatasunari eraso larria dela deritzogu. Hala ulertu dute hamarnaka kazetarik, komunikabidek, zein antolakunde sozialek, sindikalek eta politikoek, Euskal Herrikoek zein nazioartekoek ere. Elkartasun eta protesta mezuak ugariak izan dira, eta samindura sare sozialetan barreiatu da. Dena den, gehien egin diguten galdera itxieraren zergatia izan da. Eta erantzuna begibistakoa da: ahots disidenteak ixilarazi nahi dituzte. Herri mugimenduak garatzen duen lanak interneten islarik ez izatea nahi dute, adierazpen eta informazio askatasuna soilik beraien interesekoa denean onartzen baitute. Ateak Ireki ez da Herrira mugimenduaren parte. Ateak Ireki herri mugimendu osoaren tresna bat da. Herri mugimenduak gurea hurbileko komunikabidea dela ikusi du hasieratik, bere behar eta eskaerei zabalik. Horregatik horren garrantzitsua da Ateak Ireki herri mugimenduarentzat, horregatik horren garrantzitsua da Ateak Irekik Euskal herriko panorama mediatikoan espazioa izatea.
Protesta antikapitalista Protesta soziala

Ikurrinaren eta askatasun demokratikoen aldeko martxa

Euskararen aldeko bizikleta martxa

Dossier informatiboa: Ateak Ireki

Euskara

Adierazpen askatasuna

Zer egingo dugu adierazpen askatasunaren kontrako eraso honen aurrean?

Gazte mugimenduaren akanpada

Praktikan ATEAK IREKI itxita badago ere, helegitea jarri dugu Audientzia Nazionalak hartutako erabakiaren kontra. Hala ere, konantza gutxi dugu Espainako justizian, beste hedabide batzuekin gertatutakoa ikustea bertzerik ez dago: Egin, Euskaldunon Egunkaria, Ardi Beltza, Apurtu. Baina, batez ere, orain, gure indar guztiak norantza berean batuko ditugu: eraso honi erantzun anitz eta zabal bat eman nahi diogu. Horretarako, manifestu bat egin dugu, komunikazio alorrean lan egiten duten pertsonen atxikimendua lortzeko. (kazetari, idazle eta hedabideekin lotura duten pertsona oro). Hau da manifestua: Ni adierazpen eta informazio askatasunaren alde nago, eta horregatik Ateak Irekiren itxiera gaitzesten dut: (hemen nork bere esaldia idatzi beharko du.) ATEAK IREKIri elkartasuna adierazteko orduan, ideologia ezberdineko pertsona oro eroso sentizea nahi dugu formula honen bidez. Helburua ez baita ATEAK IREKIren ildo editorialarekin bat egitea, baizik eta guztion existentzia eskubidea defendatzea, eta salatzea egun ezin direla hedabideak itxi diktadura garain bezala

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimena

Murrizketen kontrako jubilatu eta pentsionisten protesta

Zu ere animatzen zaitugu, formula honen bidez zure elkartasun mezua idazter edo argaki edo bideoa bat egitera. ateakirekiaurrera@gmail.com helbidean jasoko ditugu guztiak. Twitter kontu berri bat ere sortu dugu @AteakAurrera eta blog berri bat martxan jarri www.ateakirekiaurrera.wordpress.com. Bertan jasotzen ditugun atxikipen guztien berri emanen dugu.

Poliziaren interbentzioa 2012ko irailaren 29ko greba orokorrean

Zerbitzu publikoen murrizketen kontrako protesta

Bestetik, gainontzeko herritarrek ere elkartasuna adierazteko bideak badaude: 1.Datorren larunbatean, azaroak 23, arratsaldeko zazpietan kontzentrazioa egingo dugu Irueako Udaletxe plazan. 2.Iritzia, maila pertsonalean edo kolektibo baten izenean zabal dezakezue prentsan, kontzentrazioarekin bat eginez edo iritzi artikulu moduan. 3.Dossier hau hedatzen ere lagun dezakezue. 4.Email honetan atxikituta dagoen kartela eta pankarta eredua jaitsi dezakezu zure auzo edo herriko kaleetan jartzeko. Milesker zuen babesagatik! Guztion artean lortuko dugu adierazpen askatasunaren kontrako eraso hau zigorgabe ez geratzea, merezi duen erantzun bat ematea eta ahal bezain azkar sarean herri mugimenduari ahotsa ematea.

Abortatzeko eskubidearen aldeko kanpaina

Mila esker guztiei!

Adierazpen askatasuna

Euskara

Dossier informatiboa: Ateak Ireki

Hemeroteka
Diario de Noticias: La Audiencia Nacional decreta el cierre de la pgina web Ateak Ireki http://www.noticiasdenavarra.com/2013/11/14/politica/navarra/la-audiencia-nacional-decreta-el-cierre-de-la-pagina-web-39ateak-ireki39 La AN decreta el cierre de la web y los perles de Twitter y Facebook de Ateak ireki http://www.noticiasdenavarra.com/2013/11/13/politica/la-an-decreta-el-cierre-de-laweb-y-los-perles-de-twitter-y-facebook-de-ateak-ireki Ateak Ireki rechaza el cierre de su pgina web, que calica de ataque a la libertad de expresin e informacin http://www.noticiasdenavarra.com/2013/11/13/politica/ateak-ireki-rechaza-el-cierrede-su-pagina-web-que-calica-de-ataque-a-la-libertad-de-expresion-e-informacion Ateak Ireki busca apoyos contra la decisin de la AN de cerrar su web por pertenecer a Herrira http://www.noticiasdenavarra.com/2013/11/15/politica/navarra/ateak-ireki-analiza-sirecurrir-el-auto-de-cierre-de-su-web-y-convoca-una-concentracion-en-pamplona-contra-ladecision Naiz.info La Audiencia Nacional espaola decreta el cierre de Ateak Ireki http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20131113/la-audiencia-nacional-espanoladecreta-el-cierre-de-ateak-ireki Sortu, EA y Aralar rechazan el cierre de Ateak Ireki http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20131113/sortu-ea-y-aralar-rechazan-elcierre-de-ateak-ireki Ateak Irekiren itxiera salatu du eragile ugarik, eta erantzuteko konpromisoa agertu http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20131115/eragile-ezberdinekin-itxierarenerantzunaz-mintzatuko-da-ateak-ireki Ateak Ireki: ventana abierta de una sociedad convulsa y combativa http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20131113/ateak-ireki-ventana-abierta-deuna-sociedad-navarra-convulsa-y-combativa Info7 irratia Ateak Ireki, hamaika borroken ahotsa http://www.info7.com/2013/11/14/ateak-ireki-hamaika-borroken-ahotsa/ Pitu [Ateak Ireki]: Antes quemaban libros y ahora cierran pginas web http://www.info7.com/2013/11/14/pitu-ateak-ireki/ Ateak Ireki isteko aginduari buruzko saio berezia http://www.info7.com/2013/11/13/ateak-ireki-isteko-aginduari-buruzko-saio-berezia/

Dossier informatiboa: Ateak Ireki

Euskara

Adierazpen askatasuna

Berria Ateak Ireki ixteko agindu du Auzitegi Nazionalak, Herrira-rekin lotu ondoren http://paperekoa.berria.info/harian/2013-11-14/007/001/_Ateak_Ireki_itxita.htm Ateak Ireki-ren itxiera salatzeko, azaroaren 23an Iruean biltzera deitu dute http://www.berria.info/albisteak/85817/ateak_ireki_ren_itxiera_salatzeko_azaroaren_23an_iruean_biltzera_deitu_dute.htm Ateak Ireki-ko kideek beste proiektu bat abiaraziko dute http://www.berria.info/albisteak/85776/ateak_ireki_ko_kideek_beste_proiektu_bat_ abiaraziko_dute.htm Ateak itxi http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-11-14/005/002/ateak_itxi.htm Komunikazio proiektu berri bat abian jarri asmo dute Ateak Ireki-ko arduradunek http://paperekoa.berria.info/harian/2013-11-16/012/002/_Ateak_ireki_-ren_alde.htm Baliabideak jarri beharko dira herri mugimendua sarean entzunarazteko http://paperekoa.berria.info/harian/2013-11-15/008/002/_Ateak_Ireki_herri_mugimenduaren_bozgorailua_izan_da_.htm Kaos en la Red Es inadmisible que con un auto de 3 pginas la AN pueda cerrar un medio http://www.kaosenlared.net/component/k2/item/73854-es-inadmisible-que-con-unauto-de-3-p%C3%A1ginas-la-an-pueda-cerrar-un-medio.html Argia http://www.argia.com/ateak-ireki EITB Ateak ireki webgunea ixtea agindu du Auzitegi Nazionalak http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/1747992/ateakirekicom-itxiera--webguneak-eta-prolak-ixtea-agindu-du-ank/ ANren aurrean erabat babes gabe dagoela salatu du Ateak Irekik http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/1753310/ateak-ireki--anren-babesgabe-dagoela-salatu-dute/ La Audiencia Nacional ordena el cierre de la web Ateak Ireki http://www.eitb.com/es/noticias/politica/detalle/1747824/cierre-ateakirekicom-herrira--la-an-ordena-cerrar-webs-perles/ El diario Vasco Ateak Ireki denuncia su posible clausura judicial http://www.diariovasco.com/v/20131114/politica/ateak-ireki-denuncia-posible20131114.html Extremadura Progresista El Estado Espaol y la censura en Internet http://www.extremaduraprogresista.com/libre/40-libre-opinion/17961-el-estado-espanol-y-la-censura-en-internet

Adierazpen askatasuna

Euskara

Dossier informatiboa: Ateak Ireki

Rebelin La Audiencia Nacional ordena el cierre de un peridico digital vasco http://www.rebelion.org/noticia.php?id=176860 La Marea La Audiencia Nacional ordena el cierre de un peridico digital vasco http://www.lamarea.com/2013/11/13/la-audiencia-nacional-ordena-el-cierre-de-un-periodico-digital-vasco/ Diario.es Ateak Ireki analiza si recurrir el auto de cierre de su web y convoca una concentracin en Pamplona contra la decisin http://www.eldiario.es/politica/Ateak-Ireki-recurrir-concentracion-Pamplona_0_ 197030458.html Diagonal La Audiencia Nacional ordena el cierre de la web Ateak Ireki https://www.diagonalperiodico.net/libertades/20721-la-audiencia-nacional-ordena-cierre-ateak-ireki.html Xorroxin Irratia http://www.xorroxinirratia.info/mp3/ateak%20ereki%2011.mp3 Euskalerria Irratia Miguel Angel Llamas (Ateak Ireki): Webgune bat ixten badigute, beste bat zabalduko dugu http://euskaler-cp71.wordpresstemporal.com/?p=1116844 Eguzki Irratia http://www.eguzki.net/2013/11/14/pasealeku-del-jueves-14-11-2013/ Ttanttakun Irratia http://ttanttakun.com/2013/11/taosa-3-5-ateakireki-com Bideoak

Inadmisible que con 3 pginas la AN pueda cerrar un medio de comunicacin http://www.youtube.com/ watch?v=cLT6iwrIEiw

Eskerrik asko zuen elkartasunagatik!! http://www.youtube.com/ watch?v=5XeKBmGMgjs

Por qu han ordenado el cierre de Ateak Ireki? http://www.youtube.com/ watch?v=kc6f4kMDcJ0

También podría gustarte