Está en la página 1de 2

20 berria 2013ko martxoaren 22a, ostirala

Erdiz erdi
India D Emakumeen aurkako sexu erasoak

Madhya Pradesh kongresuko langileak protestan, Bhopalen, 8 urteko neskato bat bortxatu eta hilik agertu ondoren. SANJEEV GUPTA / EFE

India osoa asaldatu du abenduan neska gazte batek New Delhin jasan zuen sexu erasoak. Parlamentua legeak gogortzen hasi da, gisa guztietako gailuak atera dituzte, baina ekintzaile askok hezkuntzan ikusten dute giltza.

Emakumearen kontzientzia
Ana Torres Ahmedabad

makumeentzat bakarrik diren banku bulegoak, autodefentsa eskolak eta txip bat duten oinetakoak, sexu erasoren bat gertatuz gero Poliziari abisatzeko. Indian, duela hilabete batzuetatik, emakumeak gizonen erasoengandik babesteko modurik onenaren bila ari dira. Joan den abenduan, emakume bat bortxatu zuen gizon talde batek New Delhin, eta, egun batzuetara, hil egin zen. Horrek herrialdeko kontzientzia feminista piztu zuen, eta, orduz geroztik, estatistika txar horiek jaisteko ahaleginetan ari dira. Emakumeen aurkako abusuak ohikoak eta orokorrak dira, baieztatu du Moumita Chaterjeek. Kalkutan jaiotakoa da, eta 27 urte ditu. Nire hirian, saiatzen naiz gauez ez ateratzen, eta ateratzen banaiz, norbaitekin joaten naiz. Gizonekin egoera deserosoak ohikoak dira, eta askotan gertatzen dira bortxaketak. Chater-

jeek esandakoa herrialde horretako prentsan egiazta daiteke, ia egunero ateratzen baitira sexu erasoei buruzko albisteak. New Delhikoa ez zen gertakari bakana izan, baina asko hunkitu zituen indiarrak, basakeria bat izan baitzen, esan du Pratibha Pandyak. Ahmedabadeko Emakume Autoenplegatuen Elkarteko (SEWA) aktibista da Pandya duela hogei urte baino gehiagotik. Abendu erdialdean, sei gizonek autobus bat bahitu zuten Indiako hiriburuan, eta eraso egin zioten bertan zihoan neska bati; sioterapia ikasle bat zen, eta lagun batekin zihoan. Torturatu eta bortxatu egin zuten neska, eta, ibilgailua martxan zela, bertatik bota zituzten biak. Egun batzuen ondoren, neska gaztea ospitalean hil zen. Ordurako herrialde osoak hainbat manifestazio egin zituen; Indiatik kanpo ere izan zuten oihartzuna. Orduz geroztik, Manmohan Singhen gobernua lanean dabil emakumeen aurkako krimene-

tan Indiako zigor legedia aldatzeko. Hausnarketak egiteko, Auzitegi Goreneko presidente ohia buru duen batzorde berezi batean oinarritzen dira, zeinak sexu indarkeriaren delituetan aplikatzen diren arauetako erreformak aztertzea eta planteatzea onartu baitzuen. Legedia gogortzen hasi dira Horietako proposamen batzuk gobernuak prestatu duen lege proiektuan sartu dituzte, eta parlamentuak asteartean onartu zuen bortxaketengatik zigorrak gogortzen dituen lege berri bat. Senatuak, hain justu, atzo eman zion oniritzia lege horri, eta Indiako presidenteak sinatzean sartuko da indarrean. Bortxatzaileentzako zigorrak gogortzeaz gain, hizkera juridikotik sexu jazarpena adierazpena kendu eta bortxaketa-rekin ordezkatzea nahi dute, hobeto jasotzen baitu emakumearen aurkako erasoaren kontzeptua. Nazioarteko erakunde ba-

tzuek, hala nola Amnesty International eta Human Rights Watchek protesta egin dute lege berriaren aurka, esaten baitu heriotza zigorra ezarri ahal zaiola erasotzaileari muturreko kasuetan: biktima hiltzen bada edo koman gelditzen bada. Magistratuen batzordeak heriotza zigorra ez ezartzea aholkatu zuen, eta, horren ordez, bizi guztirako kartzela proposatu zuen. Beste proposamen batzuk gobernuaren zirriborrotik kanpo gelditu dira, eta kritika ugari egin dituzte horiek ez egoteagatik; esaterako, senar-emazteen arteko bortxaketak ez dituzte delitutzat hartu. Gainera, ez dute kendu ordena indarrei ematen dien babesa sexu eraso bat egiten badute. Horietako batek emakume bati eraso egiten badio, ez dute lege arruntekin epaitzen. Era berean, eztabaidagai da ea kargu politikoak dituztenek auzitegietan pribilegioak eduki beharko lituzketen ala ez. Pandya aktibistak uste du go-

bernua prestatzen ari den legeek ez dutela bermatzen emakumeen ongizatea. Lehen pausoa da, baina oraindik ez da mamitu, azaldu du. Pozten naiz lege berriak onartu dituztelako eta gizonak horien beldur direlako, baina Europan badaude horiek baino arau gogorragoak, eta, hala ere, delitu larriak gertatzen dira. Gizonen hezkuntzan dago giltza. Indiako Gobernuak hitzeman du funts berezi bat ere sortuko duela hamar milioi errupiarekin (140.000 euro inguru) babes horretan inbertitzeko, baina ez du zehaztu zein programa aukeratuko diren. Ideiari Nirbhaya Funtsa izena eman diote; hori da New Delhin eraso zioten neskari ematen dioten izenetako bat, ez baita jakinarazi haren benetako deitura. Bestalde, aztertzen ari dira aurrekontu orokorretan kopuru bereko beste diru sail bat sortzea, langile eta bezero emakumeak bakarrik edukiko dituen banku nazional bat sortzeko. Halaber, ema-

2013ko martxoaren 22a, ostirala berria 21

Erdiz erdi

India D Emakumeen aurkako sexu erasoak


kumeentzat bakarrik diren beste zerbitzu batzuk sortzeko ideiak ere badaude; taxiak eta autobusak, adibidez. Batzuek, ordea, uste dute egitasmo horiek are gehiago handitzen dutela gizon-emakumeen arteko bereizketa: Ez da beharrezkoa emakumeak bereziki haientzat diren inguruetan babestea; aitzitik, zerbitzuak eta inguruak gizonekin partekatzeko aukera izan behar dute, beren segurtasunagatik beldurrik izan gabe, argitaratu du Jug Suraiya kazetariak The Times of India egunkarian. Gailuak eta autodefentsa New Delhiko bortxaketak emakumeentzako beste produktu batzuk sortzea ere eragin du: sakelakoentzako aplikazioak, adibidez. Smartphone bat duen edonork Stay Safe (salbu izan) edo Sentinel (zentinela) deskarga dezake, katasuna sexu eraso bat salatu ahal izateko: Indiako lekurik kontserbadoreenetan, emakumeei oraindik isiltzeko esaten zaie, eta horrelako erasoak ezkutatzeko, baieztatu du Riyawalak. Indarkeria matxista dozenaka adar dituen arazo bat da; besteak beste, murrizketak janzkeran, lan egiteko aukeran, baita gizonekin jokatzeko moduan ere. Boterea gizonezkoen esku dago beti, eta gu haien azpian gaude, adierazi du Neena Parikh-ek. Orain, etxekoandrea da, eta 39 urte ditu, baina gaztetan uste zuen adin horrekin ibilbide profesional bat edukiko zuela eta hainbat hizkuntza hitz egingo zituela. Emakumea etxekoandre Estatistikaren Indiako bulego nazionalaren inkesta baten arabera, 30 eta 40 urteko emakumeen artean, landa eremuetako emakumeen %67k eta hirietako emakumeen %77k etxekoandre gisa lan egiten dute. Erabilitako arrazoi nagusia: Familiako beste inor ez da arduratzen lan horiez. Ezkondu eta gero, neska askok lanbidea uzten dute jendeak haiek egitea espero dutena egiteko: etxeko lanak egin, eta semealabak eta senarra zaindu. Etxetik kanpo lan egiten duten emakumeek familiaren eta bikotekidearen baimena behar dute, azaldu du Parikhek. Senarrek nahiago dute gu etxean gelditzea. Eta zein da aurrerapausoak lortzeko modua? Aldaketa iritsiko da, baina pixkanaka-pixkanaka. Nire bizitza, ordea, egina dago jada, esan du, penatuta. Ondo garbitu behar da gizonen burua. Arropa garbitzen dudanean bezala, esan du barre artean, eta gaineratu du: Indiako emakumeok errespetua, eskubideak eta askatasuna nahi ditugu. Haren alaba Shivanik 17 urte beteko ditu aurki, eta kexu da ezin dituelako kamiseta tirantedunak jantzi. Ahmedabaden bizi da, Indiako hiririk seguruenetako batean. Hiri hori halakotzat hartzeko badira arrazoi batzuk, eta europarrak harritu egiten dira horiek ikusirik: neskek aske gida dezakete hirian, jeansak eta kamisetak jantzi eta bakarrik paseatu gauean. Indiako beste leku batzuetan, jokaera horiek arriskuak ekar ditzakete. India emakumeak babesteko moduen bila ari da; New Delhiko bortxaketaren akusatuak, berriz, espetxean daude, epaitu zain. Asko daude adi-adi, zain ea kasua nola bukatuko den, eta, batez ere, nola mamituko diren horren inguruan sortutako lege, promes eta adierazpen guztiak. Horren mende dago Indiako, hau da, munduan biztanle gehien duen bigarren herrialdeko 580 milioi emakumeren baino gehiagoren ongizatea.

Arau gogorragoak izanik, delitu larriak izaten dira Europan ere. Gizonen hezkuntzan dago giltza
PRATIBHA PANDYA
SEWA elkarteko aktibista

Nire bizitza egina dago jada, baina errespetua eta askatasuna nahi ditugu Indiako emakumeok
NEENA PARIKH
Etxekoandrea, 39 urte

GPS lokalizadoreekin lan egiten duten bi programa. Erabiltzaileek beren agenda konguratu beharko dute, larrialdiren batean egonez gero deitu nahiko lioketen pertsonen zerrenda batekin, eta botoi bat sakatu, estutasunean badaude. Telefonoak alerta mezuak eta emakumea dagoen lekuaren koordenatu geograkoak bidaliko ditu. Zapatak ere antzeko proiektuetan sortutako beste babes arma bat dira; adibidez, zoruan txip bat jarrita, alarma seinaleak bidaltzeko. Erraza da erabiltzen: takoiekin hiru kolpe eman, eta gailuak laguntza mezuak bidaltzen ditu bost telefono zenbakitara, erasotzailea konturatu gabe. Asmatzailea Purshottam Pachpande izeneko ingeniari bat da, 26 urtekoa, eta, Times of India aldizkariari esan dionez, oinetako ekoizleren baten bila dabil, haiekin elkartu, eta bere ideia merkaturatzeko. Armak ezin ditu edonork eraman. Emakumeek gailu bat behar dute, beti aldean eraman daitekeena eta erabiltzeko erraza dena erasoren bat gertatuz gero. Hitz egin dute piperbeltz espraiez eta autodefentsa eskolez ere. Assocham Garapen Sozialerako Fundazioak (ASDF) eginiko inkesta baten arabera, parte har-

Shiv Sena alderdiak labanak banatu zizkien emakumeei Bombayn, beren burua babesteko. DIVYIAKANT SOLANKI / EFE

Neskato eta emakumeentzako autodefentsa ikastaroak asko ugaritu dira Indian. SANJEEV GUPTA / EFE

tu duten lau enpresetatik hiruk beren emakumezko langileak babesteko aurrekontua igo dute. Orain, nagusi batzuek emakumeei autodefentsa eskolak ordaintzeaz gain, aparkalekuko lekurik seguruena uzten diete, bidaiak egunaren erdiko orduetan programatzen dizkiete eta gaueko txandetatik salbuesten dituzte.

Baina denek ez dituzte abantaila horiek. Indiako hainbat jatorritako emakume batzuek beren iritzia eman zuten segurtasun sikoaren kontzeptuari buruz, SEWAk urte hasieran antolatutako lantegi batean. Batzuen harrigarri, gehienek ez zuten defentsarako borroka teknikarik edo armarik eskatu: askok beren

gertuko inguruari aurre egin behar zioten. Emakumeen segurtasun sikoa etxean hasten da, haiekin bizi diren gizonekin. Neskek lan bat eduki behar dute, diru sarrera batzuk eta, hala, gizartean leku bat lortu, azaldu du Rehana Riyawalak, elkarteko idazkariak. Arazoak egonez gero, ez dute denek as-

También podría gustarte