Está en la página 1de 3

LANERAKO ESKUALDEKO JARRAIBIDEA IT 01/ 2013

MEDIKUA ESLEITZERAKOAN ETA ALDATZERAKOAN PROFESIONAL ELEBIDUNAK ESKAINTZEA

LEHEN MAILAKO ARRETA ZERBITZUA

PRESTATUTA

BERRIKUSITA

ONARTUTA

BERRIKUSKETA ZK.

KOPIA ZK.

ARDURADUNA

PROFESIONAL ETA ZERBITZU ELEBIDUNAK IDENTIFIKATZEKO LANTALDEA

BILBO ESKUALDEKO ZUZENDARITZA ASISTENTZIALA

BILBO ESKUALDEKO ZUZENDARITZA ASISTENTZIALA

OROKORRA

SINADURA

LEIRE SAGASTIZABAL

MARIBEL ROMO DIRECTORA MEDICO COMARCA BILBAO

MARIBEL ROMO DIRECTORA MEDICO COMARCA BILBAO

BARNEKOA

DATA

2013KO MARTXOA

2013KO MARTXOA

2013KO MARTXOA

1.- SARRERA

Osakidetzako Giza Baliabideen 13/2012 Jarraibideak zera ezarri du: sareko zerbitzu erakunde guztiek zerbitzu, unitate eta profesional elebidunak identifikatzeko programa prestatu behar dutena. Bilbo Eskualdeak prestatutako programa, Zuzendaritza Kontseiluan aurkeztu eta zuzendari gerentearen 350/2012 Ebazpenaren bitartez onartu da 2012ko abenduaren 26an.

Hala ere, programan proposatutako neurriak inplementatzeko neurri osagarri gisa, BAEtik erabiltzaileari profesional asistentzial elebidunen eskaintza aktibatzeko beharrizana antzeman da, bai alta izapidetzerakoan eta medikua esleitzean, baita erabiltzaileak medikua aldatzeko eskatu orduan ere.

2.- JARDUERA-METODOA

Unitateek medikua esleitzea eta aldatzea behar bezala kudeatu dezaten ondoko jarduerapautak ezarri dira:

2.1 LMAUan KUPOAK KUDEATZEA: 2.1.1. Eskualdean aldian behin emandako datuak: Bilbo Eskualdeak, sei hilerik behin, osasun zentroko profesional asistentzial elebidunak identifikatuko dituen txostena bidali die LMAUBei. Horrez gain, EPE, lekualdatze lehiaketa deialdiak direla eta, lanpostuen horniketan bat-bateko aldaketa nabaria emango balitz, emandako aldaketak jasotzen dituen informazio eguneratua bidaliko litzateke. 2.1.2. Lurralde Zuzendaritzak aldian behin ematen duen informazioa (OTI): Lurralde Zuzendaritzak, hilero, Eskualdeko osasun zentro guztietako kupokako eta adin-tartekako informazioa eman ohi du. Informazio hori profesionalen esku jartzen da Bilbo Eskualdeko intraneteko honako loturan: http://cbilbao.osakidetza.net/aICB/web/eu/nortzuk/gurez/otia/index.jsp

2.1.3. LMAUBaren kudeaketa: Bi informazio-iturri horiek aztertuta eta unitate bakoitzean erabakitako maiztasunez, LMAUBak osasun zentroko esleipen jarraibideak ezarriko ditu, esleipenerako zein kupo mediko dagoen libre eta, posible bada txandako, osasun zentroko

profesional elebiduna nahitaez zehaztuz. Kupo medikoen zerrenda hori, LMAUBak sinatuta eta berorrek ezarritako maiztasunez, BAEari idatziz jakinaraziko zaio.

2.2 BAEaren jarduera

2.2.1. Paziente berrien alta edo medikua aldatzeko eskabidea: Medikua esleitzeko orduan, bai paziente berriari alta emateagatik baita medikua aldatzeagatik, BAEak osasun zentroan kupoa irekita daukaten medikuen eta elebidunak direnen informazioa emango du, eta erabiltzaileari galdetuko dio ia profesional elebiduna eslei diezaioten nahi duen horrela bermatuko dira, eta ez bestela, erabiltzaileen hizkuntza eskubideak.

Bestalde,

paziente

berriaren

alta

egiteko

orduan,

BAEko

profesionalak

erabiltzaileari komunikaziorako zein hizkuntza lehenesten duen galdetuko dio eta erregistratu egin beharko du pazientearen identifikazio datuekin batera, Osabide AP-ko pazientearen fitxako HIZKUNTZA atalean. Bertan, eskaintzen diren hizkuntza aukeren artetik erabiltzaileak adierazitakoa markatuko da: euskara / castellano. Ondoren azaltzen da nola egin:

También podría gustarte