Está en la página 1de 24

AURKIBIDEA

1.Autoestimua eta autokontzeptua:

fundamentazio teorikoak
1.1.Autoestimua ereduak eta graduak

1.2.Autokontzeptuaren garapena (NIA- ren garapena)

1.2.1.Autokontzeptuaren garapeneko arazoen identifikazioa


eta analisia

1.3.Autoestimua hobetzearen garrantzia

1.3.1.Haurrengan autoestima indartzeko jarraibide eta


gomendioak

1.4. Autoestimua Haur Hezkuntzan

2.Ikerketa praktikoa: AF5 testa: ikerketaren

ondorioak
3.Autoestimua eta autokontzeptua: Haur

Hezkuntzarako jarduera praktikoak


1.Autoestimua eta autokontzeptua: fundamentazio
teorikoa
Norberarenganako kontzientzia ezagutzearen aukera da gizakiok daukagun
eta beste ezpeziek ez daukaten ezaugarrietako bat. Kontzientzia hori
hartuz, bakoitzak bere identitate pertsonala, besteei alderatu genezakeen
identitateaz bereiz genezake eta horrela harreman interpertsonalak
definitu.

Quandt-ek eta Selzncik-ek (1984) norberaren autokontzeptua, bere


buruarekiko dituen pertzepzioei buruz hitz eginez identifikatzen dute, bere
gaitasunak azpimarratzen dituen pertzepzio batean. Rogers (1951)entzat
norberaren pertzepzioen bilduma bat da autoestima.

Autokontzeptua, autoestimaren oinarria da. Hau, norbere buruarekiko


dituen epaien batuketa da, hau da, bakoitzak bere buruarekiko esaten
dituen ideien batuketa. Irudi pertsonalaren dimentsio afektiboa da. Hau
datu objetiboekin, esperientziekin, eta espektatibekin osatzen delarik.
Autoestima beraz, bakoitzak bere buruarekiko duen asetze maila izango
litzateke.

Ez da existitzen inongo definizio pertsonal neutrorik, baizik eta balio


positiboen edo negatiboen epai bat baizik. Besteek guregan duten balorazio
pertsonalean oinarritzen da gurea dudarik gabe. Haurrarentzat, zenbat eta
garrantzitsuagoa izan heldua, bere burua nola den definitzeko orduan,
eragin handiagoa izango du. Horrela haurrak oso irudimen handia duela
pentsatzen badu irakasleak, haurrak bere burua sormen handia duen
pertsona bezala irudikatuko du.

Branden-ek (1981) autoestimak bi oinarri nagusi dituela esaten du:


autoeraginkortasuna eta baliozkoa izatearen sentimentua. Autoestima
pertsona konpetentea eta baliotsua zarenaren sinismena edukitzea da.
Autobalorazioak, emozioak, afektuak, balioak eta jarrerak hartzen ditu
kontuan. Pertsonak bere burua gaizki baloratzen duenean, autobazterketa
bat eratzen du. Hau oso mingarria izan daiteke bere buruarentzat, eta
gehienetan jarrera desegokiak hartzera eramaten du pertsona. Honek
guztiak, bakoitza harreman pertsonaletarako mugatua izatea eta bere
buruarekiko eta besteekiko egokiak ez diren ekintzak burutzera eraman
dezake.
Reasenerrek (1982) faktore ezberdinen arabera dagoela esan du
autoestima: segurtasun zentzua, nortasun zentzua, pertenentzia zentzua,
helburu zentzua eta konpetentzia pertsonalen zentzua.

• Segurtasun zentzua: hau, ikasleei muga errealak jartzen eta


errespetua eta arduratsuak izaten erakusten lortzen da

• Nortasun zentzua: hau, afektua eta onarpena transmititzen


lortzen da, ikaslearen alderdi positiboak gogoratuz lor genezake.

• Pertenentzia zentzua: onarpena sustatzen lortzen da. Ikasleen


arteko harremanak sustatzen. Baita gelako giro on bat
bultzatzen ere.
• Helburu zentzua: ikasleei helmugak jartzen lor daiteke,
erabakiak hartzen eta honen eraginak identifikatzen laguntzen
lortzen da. Autoebaluaketak garrantzitsuak dira zentzu honetan.

• Konpetentzia pertsonalen zentzua: ikasleei beraien aukerak eta


erabakiak hartzen laguntzen lortzen da. Gauzak lortzen
dituztenean saritzen lor daitezke.

Autokontzeptuaren garapena pixkanaka lortzen da, bizitako esperientzien


arabera. Kasu batzuetan, garrantzi handia hartzen dute intentsitate eta
esanahi handiarekin egiten direlako: horiek dira heldutasunean
gogoratzen ditugun txikitako oroitzapenak.

Heldu batzuk emozio handiekin gogoratzen dituzte txikitan bizitako


pasarte batzuk. Pablo Nerudak adibidez, bigarren hezkuntzako ikasketak
burutzen ari zenean adibidez, Gabriela Mistral, Pablok ikasten zuen
herrira iritsi zen irakasle bezala lan egiteko. Gabrielak bere poemak
irakurtzeaz gain, eta idaztera bultzatzeaz gain, bere liburuak utzi zizkion.
Bere irakaslea izan ez arren, Pabloren ahalmenaz jabetu zen eta
idazketan aritzeko bultzada bat eman zion. Bizitza guztirako laguntasuna
lortuz elkarrekin.
Nortasunaren eraikuntza laguntzeko esperientzia aberasgarriak egoteaz
gain, prozesu hau geldiarazteko momentuak ere gertatzen dira. Haur bat
ikasgai batean ridikulizatzen bada, ikasketa horretan gaitasunik ez daukala
pentsarazi dezake adibidez, edo ikasgaia jarrera ezkor baina aktiboa
batekin hartu eta egiten duenak fruiturik ez ematea, daukan antsietate
maila altuagatik.

Programazioa ordea ez dago gertaera hauetan bakarrik oinarrituta,


eguneroko harremanak serikusi handia dute. Hauek haurraren onarpena
bultza dezake, baloratua senti daiteke seguru eta nahi dituen helburu
guztiak lortzeko gaitasunak lantzeko konfidantza lor dezake.

1.1.Autoestimua eremuak eta graduak


Autoestima eremuak:

Pertsona baten Autoestimuan inguruak eragin handia du bertatik jasotzen


baitu bere izaerari, portaerari, atsegintasunari … buruzko informazioa.
Eragina duten eremu nagusiak hauek dira:

• GIZARTE EREMUA: Laguntasunean oinarrituriko pertsona baten


autokontzeptua da. Horrek gure buruaz arro sentitzea eragin dezake
lagun kopurua handia bada edo gaizki sentitzea txikia bada.

• ESKOLAKO EREMUA:Haur bakoitzak ikasle bezala bere buruaz duen


autokontzeptua da. Emaitzek eragina dute. Izan eren emaitzak onak
badira norberaren autokontzeptua ere ona izanen da.

• FAMILIAKO EREMUA: Familiako partaide bezala duen onarpenaren


ere eragina du autokontzeptuan. Haur horrek autoestima altua
izateko familian onartua izan behar du.

• GORPUTZ IRUDIA edo AUTOKONTZEPTUA: Norberaren


gorputzaren irudiak ere eragina du. Autokontzeptu on bat izateko
pertsona horrek gustura sentitu behar du bere gorputzarekin.

• AUTOESTIMU GLOBALA: Aurreko lauen batura da.

Autoestimu graduak:

Autoestimaren graduak ez dira soilik sortzen pertsona batek gizarte


horretako idealarekiko duen gertutasunaren ondorioz. Autoestimuanhaur
horrek beste pertsonekiko duen onarpenak ere eragina du. Pertsona horiek
gurasoak eta gertuko pertsonak izaten dira normalki. Haur horrek beste
pertsona batzuek onartzen dutela sumatzen badu, autoestima altua izanen
du. Ondorioz, haurren Autoestimuan gutxienez bi baldintzek hartzen dute
parte.

Autoestima haurrengan txikitatik agertzen da. Lehen hezkuntzan oso


nabaria izan arren, haur hezkuntzan ere egiten dituzte konparaketak. Bertan
haurrak besteengatik gutxietsiak ez izaten saiatzen dira. Baina lehen
hezkuntzan hori nabariagoa da. Bertan idazten eta irakurtzen ikasten dute,
buruketa matematikoak ebazten dituzte, kirolak egiten dituzte … eta
lortutako emaitzen arabera konparatu egiten dituzte ea beste ikasleek baino
emaitza hobeak edo txarragoak lortu ote dituzten. Lehen hezkuntzak
aurrera egin ahala konparaziak egiteko interesa handituz joaten da. Bigarren
kurtsoan, jadanik, konparazio sozialen eta autoestimaren arteko erlazio
garbia ikusten da. Izan ere, positiboki baloratzen diren haurrek besteekiko
konparazioa gehiagotan bilatzen dute negatiboki baloratzen direnek baino.

Konparazio sozial hauek inguru pedagogikotik bultzatzen dira. Izan ere,


ebaluatzeko orduan kalifikazioak erabiltzen dira emaitza bezala eta horrek
haurren arteko konpetentzia bultzatzen du. Horrela, mendebaldeko
herrialdetako haurren Autoestimuan eragin handia dute jasotako
kalifikazioek. Bertan haurrei konpetente izaten irakasten zaie eta kalifikazio
honenak dituztenek autoestimarik altuena izanen dute. Badaude, ordea,
zenbait herrialde ikaskuntza kooperatibo bat dutenak eta bertan konparazio
sozialen bidez haurrek beren konpetentziak hobetzen dituzte eta hau
gutxiago erabiltzen dute auto-baloraziorako eta,beraz, Autoestimuan eragin
gutxiago dute. Horren adibide dira Txina eta Japonia. Bertan haurrek
txikitatik ikasten dute kooperatzen mendebaldeko lurraldeetan besteei
gailentzen ikasten duten bitartean.

Baina autoestima ez da pertsonen ezaugarri isolatu bat. Izan ere, bere


portaeran eragin handia du. Autoestima handia duten haurrei argi ikusten
zaie bere buruaz arro daudela. Badakite zein diren beren puntu fuerteak
baina beren ahultasunak ere onartzen dituzte. Bestalde, autoestima baxua
izatea depresioarekin lotzen da eta haur hauek energia gutxiago izaten dute
eta beren errendimendua jaitsi egiten da, bereziki eskolan, beren puntu
ahuletan soilik zentratzen baitira puntu fuerteei jaramonik egin gabe.

Autoestimak ere badu eragina erlazio sozialak sortzean. Autoestima altua


duten pertsonek erraztasunak izaten dituzte lagunak izateko eta horrek bere
buruaren kontzeptua hobetzea edo egonkortzea ekartzen du. Bestalde,
autoestima baxua duten pertsonek zailtasunak izaten dituzte lagunak
izateko eta hori beren autoestima baxuagotzeko baldintza bat da.

Autoestimaren garduak hiru dira eta gradu bakoitzeko pertsonen


ezaugarriak ondokoak dira:

1. AUTOESTIMU BAXUA:bere idealaren eta bere buruaz duen


kontzeptuaren artean aldeak handiak direnean agertzen da.
Pertsonek portaera pasiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan
(lagunak izateko …) hutsuneak izaten dituzte.

2. AUTOESTIMA DESPROPORTZIONATUA:bere buruaz duen


kontzeptuaren eta bere idealaren artean aldeak handiak direnean
sortzen da eta autoestima baxu mota bat da. Pertsona hauek
portaera agresiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsuneak
izaten dituzte.

3. AUTOESTIMA ALTUA: Bere buruaz duen kontzeptua bere idealarekin


bat datorrenean sortzen da. Pertsonahauek lasaiak izaten dira, bere
buruaz arro daude eta gaitasun sozial onak izaten dituzte, laguna
asko izaten dituzte.

Gurasoen eta irakasleen lana ikasleen autoestima positiboa lantzea da


beren autokontzeptua hobetu eta ikaskuntza prozesuan motibatuak senti
daitezen beren errendimendua ahalik eta hoberena izateko.

1.2.Autokontzeptuaren Garapena (NIAren Garapena)


Haurrak jaio berritan bere gorputzeko atalak ikusten ditu baina ez da bereak
direla ohartzeko gai, urte bete izatean hasten da niaren garapena beste
pertsona eta gauzak beraiek ez direla konturatzen direnean. 18
hilabeterekin jada ispiluan beren burua ezagutzeko gai dira, beraz, esan
genezake ni eta nirea kontzeptuak hemen ezagutzen hasiko direla.

Urte bete eta bi urteren artean lortzen duten gauza garrantzizkoena


autonomia dela esan
genezake, hau da,
independentzia maila
bat eskatzen dute, ez
bazaie muga batzuen
barruan noski, nahi
dutena egiten uzten
gerora arazoak
ekarriko dizkie: lotsa,
beraien ahalmenei
buruzko zalantzak…
sortuko zaizkie.

5 hilabete eta 3
urteren tartean bereizpen eta bakoiztapena lortzen hasten da haurra, hau
da, amarengandik bereizturiko ni bat lortuko du, nahiz eta gauza
batzurentzat amarekiko dependiente izan oraindik. Garai hontan sortuko
den autonomiak neurrizkoa izan behar du ordea, gehiegizkoak pertsona
lotsagabe eta berekoia sor baitezake eta gutxiegizkoak aldiz pertsona
beldurti eta zalantzatia.

Haurrak benetako ezaguera bat izaten hasten direnean, beren burua


definitzen hasten dira. Honekin batera beraien identitatea eta beraien
buruari buruzko kontzeptua garatzen dute. 3 urte dituztenean, beren
pertsona ezaugarriak finkatuta izaten dituzte, normalean positibo eta neurriz
gainekoak izaten dira, bai ezaugarri fisikoak eta baita intelektualak ere.

Lehen hezkuntzaren erdialderako haur gehienek niaren kontzeptu


errealagoa garatzen dute, eta konturatzen dira gai batzutan besteetan
baino hobeak edo okerragoak direla.
Haurtzaroaren erdialderako, beren buruarekiko errealista eta
espezifikoagoak izaten hasten dira, hau da, niaren benetako ulertze bat
izaten hasten dira, beraien ezaugarriez ohartzen dira, beraien balore,
helburu eta arauez ohartzen dira eta beraien jokaerarako arauak finkatzen
dituzte.

Badira nahiz eta oso gai izan beraien gaitasun positiboez ohartzen ez diren
haurrak, hau sarri gurasoen errua izaten da, ikuspegi negatiboa izaten
dutelako beraien haurrekin. Kontrako kasuak ere badira. Ikerketa batzuek
azaldu dutenez gurasoek haurrarekin duten erlazioak erlazio zuzena du
haurrak bere burua ikasketetan konpetente edo ez konpetente ikustearekin,
hau dela eta berebiziko garrantzia du guraso eta haurrarekiko erlazio
positibo batek, honela haurrak konfiantza gehiago izango baitu ikasketetan.

Autokontzeptuaz ari garenean autoerreferentzia eta autoefikazia


kontzeptuak ezin ditugu albo batean utzi. Autoerreferntzia, gure abileziaz
eta betse pertsonekin harremanak izateko dugun abileziaz egiten dugun
estimazioa da. Autoefikazia aldiz, gure efektibotasunaz egiten dugun
estimazioa da, hau da, besteekin harremanak izateko eta gure abileziez
dugun pertzeptzioa.

Autoefikaziak garrantzi handia du, haurrak harremanak izatea edo ez,


erronka zailei ekitea edo ez eta bere buruarekiko duen sentipenetan eragina
baitu. Autoefikazian hainbat faktorek dute eragina: lorpen pertsonalek,
haurrak beste umeekiko egiten dituen konparazioek, besteen limurtzeak
( gai dela esateak), eta azkenik aktibazio mailak (zerbait egitera aktibatuta
joanez motibazio bat sor dezake eta gauza errazago egin edo kontrakoa,
hau da, urduritasunak ez ahal duena egiten uztea.

Azkenik, autokontzeptuari buruz ari garenean ezin dugu autoestima aipatu


gabe utzi. Autoestima haurrek beraien buruarekiko duten sentipena da,
beraien buruarekiko duten errespetua.

Autoestima lortzeko lau bide daude: haurrak gurasoekin duen erlazio


emozionala, kideekin duen erlazioa, eskolan duen garapen intelektuala eta
gizarteak beraiekiko duen jokaera. Guraso maitekor, zaintzaile, goxoak
dituzten haurrek autoestima positiboa izaten dute orokorrean eta gero
gizarteak autoestima hori indartu egiten du. Eskolan emaitza onak
ateratzeak ere eragin positiboa du haurraren Autoestimuan. Azkenik esan
beharra dago gizarteak ere berebiziko garrantzia duela haurraren
Autoestimuan, gizarteko hainbat talde minoritariotako haurrak sarri beste
umeek gutxietxi egiten dituzte arraza edo etnia ezberdinekoak direlako eta
horrela autoestima positibo bat izatea oso zaila da. Hala ere azken hauen
kasuan baliteke autosetima positibo bat izatea lortzea baldin eta familiak
bere arraza eta etniarekiko harrotasuna eta lotsarik eza izaten erakusten
badio.

Guraso eta irakasleek sarri haurren autoestimaren estimazio okerra egiten


dute, hau dela eta badira hainbat inbentario ondo burutzeko estimazio hau.
Batzuk haurrak berak betetzeko dira. “Coopersmithen autoestima
inbentarioa” (Coopersmith Self-Esteem inventories, CSEI) adibidez
baieztapen motzez osaturiko galdera sorta da, “nirekin egotea dibertigarria
da” galdera kasu. Baietz edo ezetz erantzun beharra dagoen beste galdera
motzez osaturiko inbentario bat “ kulturaz aske den autoestima inbentarioa”
( Culture-Free Self-Esteem inventories, SEI) da, azken honek haur zein
helduentzat balio du. 4 urtetik 12 urtera bada beste galdera sorta batez
osaturiko inbentarioa, honi “haurren autokontzepturako Piers-Harris eskala”
deritzo ( Piers-Harris Children´s Self Concept Scale, CSCS).

Beste autoestima eskala batzuetan aldiz ikasleak ez du bere burua aztertzen


baizik eta irakasleak. Honen adibide ditugu “ Eskola jokaeraren autoestima
eskala” ( Behavior Academic Self-Esteem, BASE), bertan, irakasleak 16
galdera ditu eta inoiztik betira doazen bost aukera ditu erantzuna
emateko.Test honek haur eskolatik 8 urteko haurrentzat balio du. Honen
tankerakoa dugu “haurren autoestimaren kalifikaziorako eskala” ( Self-
Esteem Rating Scalefor Children, SERSC) ere.

Beraz, ikus daitekeenez, haurraren autokontzeptu edo niaren garapenean


faktore askok dute garrantzia.

1.2.1.Autokontzeptuaren garapeneko arazoen identifikazioa eta


analisia

Heziketa autoritarioa jasotzen duten haurrek autoestima bajua garatzeko


joera dute. Izan ere, hezitzaileek ezartzen dizkieten arauak zorrotz
betearazten dituzte inongo malgutasunik erakutsi gabe. Hau da, haurraren
iritziak garrantziarik ez duela transmitituz eta ez duela haren pentsakerak
inongo interesik.

Hezitzaile autoritarioen jarreraren guztiz kontrakoa da “laissez-faire” estiloa


aplikatzen duten hezitzaileena. Hauek arauak ezartzea eta betearaztea
deserosoegia zaiela adierazten dute. Honekin, halako heziketa jasotzen
duen haurrak, arauak ez jarraitzeak ez duela eraginik ondoriozta dezake.

Beraz, autoestima altua garatu dezan, haur batek heziketa autoritatiboa


jaso beharko du. Hau da, hezitzaileak arauak zehatz azaldu beharko ditu eta
betearazteaz arduratuko da. Baina arauak malgutasuna izango dute
haurraren iritziari garrantzia emanez. Modu honetan, haurrari neurri batean
bere erabakiak hartzeko aukera emango zaio. Adinez handitzen joan ahala,
geroz eta arduratsuagoa izateko helburuarekin, erabakiak hartzeko aukera
gehiago emango zaio. Haurrak bere hezitzaileak garrantzitsua
kontsideratzen duela barneratuko du eta bere iritziek interesa dutela jakingo
du. Gainera, elkarrizketarako prest azaltzen direnez hezitzaile hauek,
haurrak hartutako erabakiak arrazonatzeko gaitasuna lortuko du. Era
berean, bere jokaera ebaluatzeko gai izango da, beti ere hezitzaileak
ezarritako mugen barnean jokatzeko ahalbidetasunarekin.

1.3.Autoestima hobetzearen garrantzia


Eskola, izakia bere osotasunean hezteko, hau da, norbanakoaren ahalmen
guztiak eta bere nortasuna eta autoestima garatzeko helburua duen
hezkuntza erakundea da.
Hezkuntza prozesua
pertsonaren prestakuntza
integralerako prozesu gisa
ulertu behar da, pertsona
bakoitzak berez adimen handia
duela kontuan hartuta; bizitzako
egoera berri bakoitzari era
egokian aurre egiteko
malgutasunez eta arrakastaz
erantzun berria sortzeko.

Malgutasunez eta egoki


pentsatzeko eta jokatzeko
edozein ezintasun, ia
gehienetan iraganeko
eskarmentu mingarrien edo
informazio desegokiaren ondorio izaten da; izan ere, emozio-asaldurek eta
blokeo psikoafektiboek adimenaren adierazpena eta ikasteko ahalbideak
eragozten eta gutxitzen dituzte. Horregatik, ezinbestekoa da umearen
haurtzarotik bere adimen emozionala eta autoestima garatzeko baliabideak
eskura jartzea, helduaroan jarrera asertiboa eskuratu eta menperatu dezan.
ffffffffffffffffffffffffffff ffffffffffffffffffffffffffff

Burmuinean kalte fisiko larriak daudenean izan ezik, esperientzia


kaltegarrien ondorioak erabat senda daitezke, pertsonen emozioen
alderdiari arreta eta lana eskainiz gero. Horretarako, prozesu fisiologiko
natural eta konplexuak bultzatu behar dira, hala nola, kanpotik
negarrarekin, dardarekin, haserrearekin, barrearekin, aharrausiekin eta
hizketarekin lotutakoak, horiek ahalbideratzen baitiote gizakiari emozio-
asalduretatik eta blokeo psikoafektiboetatik askatzea, eta adimena, hau da,
ikasteko eta gainerako gizakiekin jokamolde laguntzailea garatzeko
erraztasuna, berreskuratzea.

Autoestimaren garapena bizitza guztian zehar gertatzen den prozesu


graduala da, etapa desberdinetatik igarotzen delarik. Aldi edo aro
bakoitzean norberarekiko eta gainontzekoenganako bizipen baikorrak eta
ezkorrak eskuratzen dira; eta ondorioz, autoestima altua edo baxua izan
dezakegu.

Hala ere, edozein izanda ere eskuraturiko autoestima maila eta aurkitzen
garen etapa, beti egongo da autoestima hobetzeko aukeraren bat.

Nola hobetu autoestima?

Autoestimak jarrerazko hiru aldagaietan eragina du:


– Sentimenduetan
– Pentsamenduetan
– Jokabidean

Aldi berean, aspektu hauek autoestimarengan eragina dute, berau ahulduz


edo/ eta indartuz; hau da, norantz bikoitzeko elkarrekintza da.

Autoestima garatu edota hobetzeak ondorengo


arrazoiengatik garrantzitsua da:
Autoestima altua garatuz Autoestima baxua izanez
gero, abantaila hauek gero, desabantaila hauek
eskuratzen dira: izango dira:
 Independenteki ekiteko  Ekimenetan dependentzia
gaitasuna izango da, izango da beste pertsona
norberaren eskubideak batekiko, babesa eta laguntza
babestuz eta gainontzekoenak bilatuz eta gainontzekoen
errespetatuz. Aldi berean hobespena. Beraz,
norberaren ekintzen gizabanakoak ez ditu bere
errespontsabilitatea onartuko eskubideak aldarrikatuko eta
da. asertiboki jokatu baino,
nahiago izango du
gainontzekoek diotenaren
aurrean men egitea. Beraz,
besteei egotziko zaie
errespontsabilitatea.

 Ez da gai ekimen eta erronka


 Ekimen eta erronka berriei berriei aurre egiteko. Izan ere,
aurre egiteko eta ebazteko edozein egoera berriren
segurtasuna, konfiantza eta aurrean segurtasun eza eta
grina izango dira. antsietatea edo herstura
agertzen baitira.
 Ez da ezerekin ase sentitzen
eta beraz, ez du erronka
berririk planteatuko, ezta
eskuratuko ere. Ondorioz, arro
 Lorpenekiko arro sentituko sentiarazten duten aldagaik
zara. ez du bilatuko. Bere buruari
esaldi hau errepikatuko dio: “
Ez dut ezertarako balio, ez
naiz helburutzat dudana
eskuratzeko gai.”

 Nork bere burua baloratzeko


gaitasunik ez duenez, hau da,
 Autokontzeptu baikorra
autokontzeptu baxua;
eskuratuko da, eta
gainontzekoena baloratzeko
gainontzekoen balorazioa ere
ere gaitasunik ez da.
ona da. Ondorioz, onartua
Ondorioz, besteek baztertu
sentituko zara eta besteekin
egiten dute eta urrundu
gustura egoteko ahalmena
egingo dira. Besteen artean
izango da, laguntasun
ez da eroso sentituko eta
harremanak ere gehituz.
isolaturik amaitzen du, lagun
gutxirekin.
 Autoestima sendoa garatuz,  Autoestima ahula garatzen
erraz ikasiko duzu, eginkizun bada, ikasteko baldarra
berrietara moldatzeko izango da, inkopetentzia
gaitasuna hobea da, erronka sentimenduaz aurre egingo
berrietan zure buruarekiko die eginkizun berriei eta nork
konfiantza gehiago izango bere buruarekiko
duzu … Ondorioz, nork bere deskonfiantza izango du.
buruari jarritako erronkak Horregatik, prozesuan porrota
eskuratuko ditu eta honek aldi eskuratuko du, zeinak aldi
berean, autoestima gehiago berean, autoestima gehiago
indartuko du. ahulduko duen.

1.3.1.Haurrengan autoestima indartzeko jarraibide eta gomendioak

Haurraren autoestima eta heziketa lantzeko orduan, aurrez ikusitako


azalpenak kontuan izanik, garrantzitsua da ezaugarri hauek jorratzea:

1. Haurraren tenperamentua
2. Interesak
3. Abileziak
4. Defentsa
mekanismoak
5. Maila kognitiboa
6. Zaurkortasuna edo
bulnerabilitatea

Beraz, ondorengo
gomendioak baliagarriak
izan daitezke:

• Haurraren ardurak
garatu behar dira,
eginkizun
desberdinetan parte
hartzen utziz eta
ardura berriak
egotziz. Honela
haurraren
irakaskuntza
sakonduko da,
testuinguru gozo
batean eta beti ere
errefortzu positiboaz
lagunduta.
• Erabakiak hartu eta arazo txikiei aurre egiten utzi behar zaio;
konfiantza emanez, bere gaitasunak eta abileziak suspertzeko.
• Haurrak ongi eginiko ekintzak positiboki errefortzatu behar dira,
zehaztasun handiz. Adibidez: “Oso txukun jaso dituzu jostailuak! Asko
lagundu didazu!”
• Muga argiak finkatuz, auto-diziplinaren oinarriak ezarri. Honela, bere
jarrera eta jokabideen ondorioak aurreikusten ikasiko du. Adibidez,
esan diezaiokegu, erabilitako margoak jaso ezean, jolastordura 5
minutu beranduago irtengo dela. Beraz, ez badu agindua betetzen,
esandakoa bete egingo da.
• Gatazka egoerei modu eraginkorrean aurre egiten irakatsi behar zaio,
bere hutsegiteetatik ikasi behar du. Ondorioz, hurrengo baterako
jokabide egokia erakutsiko zaio, akats hori ikasteko baliabide bezala
erabiliaz.

Jarraibide hauek aurrera eramaterakoan garrantzia handia du haurrarekin


erabiltzen den lengoaiak, eta ez dira sekula erabili behar hitz ezkorrak, ezta
gutxiespenak ere. Adibidez, jostailuak gela guztian zehar sakabanatuta utzi
dituen ikasleari ez diogu inoiz esango “desastre bat zara”, “kotxinoa”,
“desordenatua” … baizik eta, beste hitz batzuk erabiliko ditugu egin duena
gaizki dagoela erakusteko. Gutxiespen horiek haurraren autoestimarengan
eragin handia dute, eta autokontzeptua nabarmenki gastatzen dute.

Laburbilduz, haurraren autoestima bizitza osoan zehar garatzen den prozesu


luze eta konplexua da. Aldagai askok dute eragina eboluzio honetan, eta
horregatik oso garrantzitsua da hezkuntzan izaten duen esperientzia, bai
ikaskideekin baita irakasleekin ere. Testuinguru erakargarri batek, bizitzako
lehen etapa honetako oinarri egokiak finkatuko ditu eta ondoren, bai
nerabezaroak, baita helduaroan ere, autoestima eta autokontzeptu egokiak
eskuratzeko abiapuntu gisa balioko dute.

Beraz, ezinbestekoa da haur hezkuntzako ikasgeletan ikasleen autoestima


eta autokontzeptuari garrantzia ematea eta ahaleginak egitea berau
indartzeko.

1.4.Autoestima Haur Hezkuntzan: garrantzia eta


eragina
Irakasleak hezkuntza-sistemaren oinarria dira, eta hezkuntza-sistema haur
baten garapen afektibo- sozial egokiaren abiapuntua. Hortaz, eskolak
berebiziko garrantzia dauka haurren autoestima eta autokontzeptua garatu
eta indartzeko orduan. Izan ere, umeek gutxieneko baldintza sozial eta
instituzional batzuk behar dituzte, gerora pertsona heldu, arduratsu, maitatu
eta zoriontsuak bihurtuko badira.

Irakaslea da egunero eta ikasturte osoan zehar, ikasle-talde batekin bizi


dena, haiei irakasten diena eta hezten dituena, ikasle horiek talde bat
osatzeaz gain premia eta itxaropen desberdinak dituzten pertsonak direla
kontuan izanik. Horretarako, irakasleak seguru egon behar du bere jardunaz,
bere lanaren garrantziaz, eta ikaslearen, familiaren eta, orokorrean,
gizartearen onespena jaso behar du.

Haurtzaroa maitasunaren premiagatik bereizten da eta hori errespetuzko


jokabideen eta esperientzia eta adierazpen afektiboen ikaskuntzarako iturria
da. Bizitzaren lehenbiziko urteak bereizten dituen egozentrismoa autoestima
egokia eraikitzeko arrazoi bihur daiteke, baita haur bakoitzak bere
buruarekin harreman positiboa izateko oinarria ere. Esperientzia honetan
oinarritu ahal izango dira gero gainerako pertsonekiko harreman positiboak.

Irakaslearen jarduna: jarrerak eta orientabideak

Haurrak ez dira beti espontaneoki garatzen, irakasleek lagundu egin behar


diete jarrerekin, adibideekin eta orientabideekin. Maitasuna eta
samurtasuna adierazten duten irakasleek beraien ikasleengan oso ondorio
baikorrak ekoizten dituzte. Kognitiboki, ikasle eraginkorragoak izango dira,
kontzentrazio handiagoarekin eta afektuzko interferentzia gutxiagorekin.
Sozialki, inpresio hobeagoa eragingo dute eta abilezia handiagoa erakutsiko
dute besteekin erlazionatzeko.

Irakaslearen lana da haurrak lagunak egin eta mantentzen erakustea,


taldean lan egiten irakastea, besteen eskubideak errespetatzen jakitea, bere
burua motibatzen jakitea, frustrazioak toleratzea eta beraiengandik ikastea,
arrenkura sentimenduak gainditzen jakitea, emozioak eraginkortasunez
maneiatzea eta modu egokian adierazten ikastea. Hori guztia beharrezkoa
da autoestima landu, garatu eta bermatzeko.

Haurren ezaugarri positiboen azterketa

Autoestimak ez du zerikusirik perfektu izatearekin, akatsik ez izatearekin.


Autoestima norberaren baldintzarik gabeko onartzean oinarritzen da.
Akatsak izanda ere, guztiz pertsona baliagarria dela jaiotzetik ulertu eta
sentitu behar da. Autokritikak esaten digu akatsak balio ezaren froga direla,
eta honekin ados egotea bai dela akatsik handiena.

Haur Hezkuntzan dauden umeentzat irakasleak erreferente dira.


Beraiengandik datorkien onarpena behar dute sakonki. Hori da motibatzen
dituena. Irakasleei poza ematen saiatzen dira bere onarpena lortzeko.
Hortaz, irakasleek jakin behar dute haurren zailtasunak ezagutzen, eta
umearen jokabidea bere testuinguruan ulertzen. Horretarako, haurren
ezaugarri positiboak aztertu behar dira:

-Trebetasunak ikusi eta esan

-Goraipatu sarritan

-Gaitasunak frogatzeko aukerak eman

-Entzuteko prest zaudela ziurtatu

-Etab.
Erregulazio emozionala haurrengan: harreman positibo eta
afektuzkoak

Haurren autoestima egokia lortzeko hezkuntzaren arrakasta, neurri handi


batean, irakasleak hezkuntza aurrera eraman nahi, jakin eta ahal izatearen
menpe dago.

Haur Hezkuntzan dauden umeek pertsonen eta bizitza sozialaren hainbat


alderdi ikasten dituzte. Beren “ni”aren erreferentzia den guztian arreta jarriz
hasten dute bizitza. Egunero hainbat alditan sentitzen duten segurtasun
ezak pertsona helduengan laguntza afektiboa bilatzera eramaten ditu, etapa
honetan gehien erabilitako erregulazio-estrategietako bat den aldetik, nahiz
eta arazoak konpontzen saiatu; horrez gain, distrakzio konduktuala eta
zenbaitetan berregituraketa kognitiboa erabiltzen dituzte.

Lehenbiziko pausoak ematen dituzte erregulazio emozionalaren aldetik eta


beren emozioei aurre egiteko gero eta trebetasun handiagoa dute hiru eta
sei urte bitartean. Adin horietan, ikuspegi soziala hartzeko gaitasunaren eta
hizkuntza trebetasunen garapenak beren jolas-trukeak gero eta
konplexuagoak izaten eta elkarrekintzetan gero eta gaitasun sozial
handiagoa berenganatzen laguntzen die.

Harreman positiboen eta afektuzkoen dinamikan, irakasleak arazoak


planteatzen dizkie haurrei, huts egiten uzten die, berriro saiatzera
animatzen ditu, beste hutsegite baten ondoren animatzen ditu, aldi berean,
zailtasuna arinduz edo laguntza gehituz, eta azkenean zeregin horretan
lortutako arrakastarengatik zoriontzen ditu: irakasleak bere konfiantza
erakusten die, eta horrela irudi eta autoestima positiboak sortzen laguntzen
die.

Autoestimari dagokionez, beren buruari buruz dituzten sentimenduek eta


balorazioek ikuspegi idealizatu bat adierazten dute, beren gaitasunaren eta
onespen sozialaren balorazio erreala baino gehiago onartuak izateko eta gai
izateko nahiaren erakusgarri.

Hortaz, autoestima egokiaren garapena eta afektuaren bidez eskainitako


zaien segurtasun pertsonala, bizikidetzarako beharrezkoak diren jokabide-
arauak sortu ahal izango direneko iturri bihurtuko dira.

Nola sustatu autoestima Haur Hezkuntzan

Badakigunez, haurrei baloreak transmititzean euren nortasuna eratzen ari


gara eta horretarako, jokabide guztiak kontutan hartu behar ditugu. Haurrei
baloreak transmititzen lehenak gurasoak izango dira. Ondoren gu,
hezitzaileok (edo hezitzaile izango garenok) haur bakoitzak dituen baloreak
adierazten saiatu beharko gara, horiek indartuz eta, beti ere, haur
bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

Nola lortu hori?


1. Haurrak pentsatzen eta sentitzen duena erabat onartzen
zaiola ikusten badu, bere izaerari ematen zaion balioa hautemango
du. Haur bakoitza den modukoa errespetatu behar da. Haurra den
bezalakoa izaten uztean, segurtasuna eta autoestima finkatuko ditu.
2. Hark zehazki eta finko mugaturiko inguruan badihardu,
axola digula hautemango du. Oso garrantzia handia dute mugek.
Haurrak guraso edo irakasleek erabakitako mugan egotean, segurtasuna
sentitzen du, eta orduan da libre nortasuna adierazteko.
3. Bere duintasuna errespetaturik hautematen badu, bere
konfiantza finkatu egingo da. Badakigu oso zaila dela errespetu balorea
haurrei transmititzea, baina etorkizunean, gizartean beharrezkoa duen
balorea da.
4.Guraso edo irakasleen autoestimaren maila garaia baldin
bada, oso litekeena da seme-alabekin beste horrenbeste gertatzea,
baina beti- beti ez da gauza bera jazotzen. Haurren erreferenteek beren
burua zenbat eta gehiago baloratu haurrei beren burua maitatzeko
garrantzia hainbat eta errazkiago transmiti diezaiekete.
Honetaz gain, garrantzitsua da:
• Umea maitatzea, bera denagatik, bere existentziagatik eta maitatua
izateko eskubidea zor zaiolako, bere pentsamoldea, jokamoldea edo
sentimenak gustukoak izan edo ez.
• Umea onartzea, den bezala onartzea alegia, ez guk adierazitako
bideetatik dabilen eta gure itxaropenak betetzen dituen arabera.
• Umea errespetatzea, bere erabakietan. Eta erabaki horiek okerrak
iruditzen zaizkigunean, oker zergatik ikusten ditugun azaltzea berari,
berak bidezkotzat jotzen duena praktikan jartzea galarazi gabe.
Akatsa ikaskuntzaren funtsezko partea da.
Laburbilduz...
Haur Hezkuntzako haurrengan autoestima handia ahalbidetzeko irakasleek
duten konpromisoa hurrengo baldintzak betetzean gauzatzen da:
• Koherentzian oinarrituriko segurtasuna eskaintzea -irakasten denaren
eta egiten denaren arteko loturan-.
• Bere burua behatu eta ulertua senti dezan lortzea: gizaki bakar eta
ordezkaezin dela sentiaraztea.
• Ahozko adierazpenez ere maitatzea, bera delako pozik sentitzen
garela erakutsiz. Norbaitek bere burua maitatua sentitzeko funtsezkoa
da ukimena: bera ukitzea, ninia denean ez ezik, lotsaren lotsaz
agerpen horri muzin egiten dionean ere bai.
• Den bezala onartzea: horrela bakarrik ikasiko du bere burua onartzen.
• Den bezala errespetatzea.
• Muga zuzen, arrazoizko eta negoziatzeko modukoak jartzea.
• Bere jokamolde eta etekinari dagokienez, arau eta itxaropen handiak
erakustea. "Orok balio" du ez da bidezko, baina "zuk ez duzu balio"
ere ez.
• Bere jokabideari zuzenduriko lausengu eta kritikak egitea -inondik ez
bere pertsonari-. Azaleko eta motz badirudi ere, hizkera biziki
zaintzea, arras kaltegarria gerta baitakioke.
• Erabakiak har ditzan, saiakuntzak egin ditzan, arriskuak onar ditzan,
horietaz jabe dadin motibatzea. Akatsak egiteko aukera ez kentzea.
Gehiegizko babesa ez ematea.

2.Ikerketa praktikoa: AF5 testa: ikerketaren


ondorioak

Autoestima emaitzen batazbestekoen joera mantendu egiten da 18 urte


arte, gutxi gorabehera. Ondoren, “gaztaroan” beherakada izugarria jasaten
du eta berriro ere zertxobait igotzen da helduaroan %50aren inguruan
kokatuz. Beraz, “erdizkako zoriontasuna” lortzera ailegatzen garela esan
genezake, gure bizitzan zehar. Eta zoriontsuenak haurtzaroan gara.

Grafikoak adierazten duen bezala, lan munduan autoestima altuena


gazteenek dute, 3-18 urte tartekoek hain zuzen ere, gero, behin eskola
amaituta, autoestima jaitsiz doa bizitzan zehar lor dezakeen maila
txikienerarte. Behin 30 urteak igarota, autoestima laboralak berriz gorantz
egiten du 50 urteak bete arte gutxi gorabehera, eta bertan igotzeari utzi eta
heriotzaraino mantendu egiten da.

Irudian ikus daitekeenez, autoestima mota hau nahiko homogeneoa da. Egia
da gizarte motaren araberakoa ere izango dela, baina beste autoestima
motekin alderatuz bizitzaren fase guztietan 45-60 artekoa dela, egonkorra
beraz.

Grafiko honentan ikus daiteke autoestima emozionalaren bilakaerak


autoestima orokorren emaitzekin bat egiten dutela.Hasierako
urteetan oso handia da baina denborarekin jeisten joaten da. 18-30
urteetan du bere punturik baxuena garai horretan aldaketa handiak
ematen baitira: lan mundurako sarrera, lana bilatzeko arazoak,
unibertsitatera joatea eta lagun berriak egin beharra,... Aldeketa
horiek eragina durte. Gero berriro ere gorakada nabarmen bat
egiten du baina denborarekin jeitsi egiten da.

Autoestima honi dagokionez, 9-18 urte bitartean ikus dezakegu daturik


nabarmenena. Datu hau hurrengoarekin kontrastean ezartzean
nerabezaroan familiarekin (gurasoekin batez ere) izaten diren arazoak
azpimarratu beharko lirateke. Hemendik aurrera autoestima mota hau gero
eta baxuagoa dela ikus daiteke, helduaroan familiarenganako ikuspegi
erabat ezberdina dugula adierazten du, beharra handiagoa dela nahia baino.

Autoestima fisikoaren pertzepzio altuena haurtzaroan bizitzen dugu


(%92,4eko baloarearekin). Ondoren, nerabezaroan eta gaztaroan gure
buruarekiko asetze mailan nabarmenki egiten du beherantz; nahiz eta,
berriro ere helduaroan zertxobait igotzen den. Azkenik, zahartzaroan ere
berriro beheruntz egiten du. Beraz, itxurarekiko dugun balorazioaren joera
orokorra bizitzan zehar gutxituz doala esan liteke.

Autoestima arlo guztiak alderatuz gero, asebetetze mailarik altuena


autoestima fisikoak lortu du haurtzaroan %92, 4. Eta aldiz maila baxuena,
autoestima familiarrak helduaroan dauka (%22, 3).

Autoestima neurtzeko AF5 testaren emaitza guztiak alderatuz gero,


zutabeen bide autoestima arloak ikusi daitezke. Datu guztiek batazbesteko
joera tendentzia lerroaren bidez azaltze da; beraz, autoestima orokorraren
joera, bizitzan zehar, beheranzkoa da. Haurtzaroan %65eko asebetetzea
dago eta helduaroan %45eko mailaraino jeisten da.
Helburua
Azalpenean denek maitatu
dezaketela eta denak izan
daitezkeela maitatuak esango da

Helburu osagarria • Taldeko harremanak hobetzen


dira

• Emozioak erakusten ikasiko


dute
Prestaketa
• Lekua: Toki ireki zein itxia

• Materiala: Zapi bat

• Iraupena: Taldearen arabera


Garapena • 10 minutuz bueltaka ibili
muxu eta besarkatzen

• Erdikoak 2 minutu izango


ditugu erdian egoteko

• Denek pasa beharko dute


bertatik

• Bakoitzak bi tokitan egon


denaren balorazioa egin
beharko du denen aurrean

Helburua
Gutako bakoitza garrantzitsua dela
ulertzea, ongi eta gaizki egiten
ditugun gauzak identifikatuz.

Helburu osagarria • Norberaren gorputzarekin


identifikatzea

• Autoestima garatzea

• Gainontzeko kideekiko
baloratzeko jarrera
estimulatzea
Prestaketa • Lekua: Toki itxia

• Materiala: Haur bakoitzeko 3


orri, margoak, panelak eta
txintxetak

• Iraupena: 35- 40 minutu


Garapena • Borobilean eserita jarri eta
hezitzaileak jolasa azalduko du.

• Marrazki bakoitza egiteko azalpenak


eman eta 10 minutu utziko dira
marrazki bakoitza egiteko.

• Marrazkiak 3 paneletan zintzilikatu


eta denbora bat utziko da batak
bestearen irudiak hausnartzeko.

Marrazkien gogoeta:
• Ongi egiten ditugun gauzak
eztabaidatuko ditugu.
• Gaizki egiten ditugun gauzak
aztertuko dira.
• Bakoitzaren irudian zentratzeko
eskatuko zaio ikasle bakoitzari.

Eztabaida gidatzeko
hezitzailearentzako galdera
baliagarriak:
• Zergatik da desberdina marrazki
bakoitza?
• Bakoitzaren irudi honek, bakoitzaren
gauza ona eta txarrak ere ba al ditu?
• Garen bezalakoak izanda,
garrantzitsuak al gara?

“Pertsona guztiok gauza onak eta


txarrak ditugu; baina guztiaren
gainetik gizakiak gara. Ezaugarri
horiek guztiak dira garrantzitsuak
egiten gaituztenak.”
Helburua Haur bakoitzaren autontzeptua
hobetzea, besteak maitatzeko
gaitasunarekin batera.

Helburu osagarria • Autoestima hobetzea

• Auto- balorazioa eta taldekoa


hobetzea

Prestaketa • Lekua: Toki itxia

• Materiala: Haur bakoitzeko


ispilu bana, orri bana eta
margoak

• Iraupena: 30 minutu
Garapena • Ispiluan behatu eta erretratua
egiteko 10 minutu emango
dira

• Talde guztiko erretratuak


horman itsatsiko dira

• Irakasle edo hezitzailearen


laguntzaz, erretratu
bakoitzaren deskribapen
positiboa egingo du talde
guztiak
Helburua
Norbere buruaren ezaugarri
positiboak balizatzeaz gain,
gainontzeko kideengandik maitatuak
garela ulertzea.

Helburu osagarria
• Taldeko kideak baloratu

• Taldekideen arteko
harremanak sustatu

Prestaketa
• Lekua: Toki ireki zein itxia

• Iraupena: Taldearen arabera

Garapena

• Borobil batean jarri eta


taldekide bat erdialdean

• Erdikoak 2 minutu izango


ditugu keinuak egiteko

• Denek TXALOALDI ERRALDOIA


eskainiko diogu

• Bakoitza bi tokitan egongo da

También podría gustarte