Está en la página 1de 4

BILDU TRAPAGARAN UDAL-TALDEAK OIHANE GONZALEZ GARCIA, JUANJO GOITIA SETIEN ETA ORATS ARANA BUTROE ZINEGOTZIEN BIDEZ

HAUXE ADIERAZTEN DU:

Lursail komunalen existentzia Meatzaldeko berezitasuna da. Egoera honen hastapenak meatzaritza garaiak sortarazi zuen boom urbanistikoan zein ondorengo industrializazioan topatuko genituzke. Ordutik denbora luzea pasa da; baina, lursail komunaletan dauden etxebizitzen jabeek arazoak dauzkate egun: bai saltzeko bai etxebizitzak konpontzeko. Horregatik, udalak lursail komunalak saldu behar dituela onartzen dugu. Bide horretan, aurreko legealdian (2007-2011) salmenta arautuko lukeen ordenantza onartu zen. Era berean, zenbait talde politikok salmenta egiteko metodologia bat adostu zuten. Hala ere, PNVk akordioak ahaztu eta gauzatugabeko ekintzekin jolastu nahi izan du: udal-taldeak, gainontzeko taldeen ezkutuan, auzokideekin bilerak egin ditu; eta, auzokideei salmenta prozesua abiatzeko fidantza eskatu diete. Hori guztia, udaletxean behar bezalako informazioa eman barik. Ondoren, batzorde eta plenoetan auzia sartu dute helburu bakar batekin: auzokideen artean sortutako itxaropenak gainontzeko taldeak presiona zitzan. BILDU TRAPAGARANek uste du lursail komunalen salmenta beharrezkoa dela; baina, era berean, prozesua ondo bidera dadin nahi du: irregulartasun eta azken orduko sorpresa barik.

HORRETARAKO, LURSAIL KOMUNALEN SALMENTA DESBLOKEA DADIN ZENBAIT BERME BEHARREZKOTZAT JOTZEN DUGU:

1) LURSAILAREN SALNEURRIA: Trapagaranen lursail publikoko bi salmenta prozesuk bat egin dute. Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldunditik bideratzen ari dena; eta, bestetik, udaletik abiatzen ari garen hau. Lursailaren salneurria, ordea, bata bestetik oso urrun dago. Horrek, jakina, udalerri berbereko auzokideen arteko konparaziozko bidegabekeria dakar.

Bidegabekeria hori argitu behar dela uste dugu, baita dagozkion ardurak garbitu beharko direla ere. Hala ere, jakin badakigu konparazio auzi hau ez dela egun batetik bestera argituko. Beraz, honako hau proposatu dugu: - Udalak erraztu behar du daukan dokumentazio guztia berau eskatzen duten taldeei. Horrela, nolabaiteko irregulartasunik egon den argitzeko asmoz, udalak ez du ukatuko espediente eta dagoen informazio guztiaren erraztea. Hau da, eskura uztea udaletxean dauden edozein lursall publikoren titulartasun aldaketaren bideratzeak eta ekintzak. - Lursail komunaletatik biltzen den dirua aparte gorde dadin eta ez dadin gastatu zuhurtziazko denbora batean. Horrela, bitarte horretan udalerriko auzokideen artean konparaziozko bidegabekeria dagoen aztertuko da.

2) BILDUTAKO

salmentak bilketa estra bat sortuko dio udalari. Ohartu gara lursail komunalen salmenta, batez ere, herrierdigunearen periferian dauden auzoetan emango dela; eta, era berean, ikusi dugu auzo horietako batzuetan gabezia batzuk daudela. Gainera, uste dugu auzokideek parte hartu behar dutela udal-kudeaketan; are gehiago bere hurbileko inguruari dagokionean, kasu honetan, haien auzoak (beharren eta gabezien identifikazioa, egitasmo berriak ...). Horregatik guztiagatik, auzo hauetatik lortuko den aparteko aberastasuna inguru horietara itzultzea ezinbesteko ikusten dugu. IIdo horretan, honako hau proposatu dugu:
DIRUAREN

ERABILERA: Lursail komunalen

- Behin lursall komunalen sal menta eginda, behin adostutako zuhurtziazko denbora pasata, udalak prozesu parte-hartzailea ireki dezan auzo bakoitzeko (egungo legeen barruan dauden mugak jarraituz) auzokideen artean. Prozesu horretan erabakiko da zein ekintzetan inbertituko den jasotako dirua.

3) LUR-ZATIEN

Lur-zatien mugatzeak irizpide komun bati jarraitu behar diola uste dugu. Aurreko legealdian onartutako ordenantzak, ordea, ez du mugatzeirizpidea zehazten. 2. artikuluak dio: "Inorenduko den tur-azalera, printzipioz, eraikinak
MUGATZEA:

okupatzen duena izango da. Hala ere, hirigintzaren inguruabarrek aholkatzen dutenean edo arautegiak eskatzen duenean, inorenduko den lur azalera handitu

egingo da, eraikinari lotzea zentzuzkoa izan litekeen hedaduraraino". Esan nahi baita,
ez ditu egungo eraikuntzari "lotzeko" kontuan finkatzeko "zentsuzko" irizpideak zehazten. hartuko den lurzailaren gainazala

Orain, a posteriori, irizpide hori zehaztu da; betiere, inolako aurretiko akordiorik gabe. Mugatze-irizpideak udal-arkitektoak egindako txostenetako 2.3 puntuan zehaztu dira; LURSAILKOMUNALEN DESATXEKITZERAKO egindako txostenetan. Mugatze-irizpideak kasu guztietan modu hartuta, BILDUK honako hau proposatu du: homogeneoan aplika gaitezen helburu

- Hirigintza-batzordean azter dadin kasu bakoitzerako proposatzen balta, aurkeztu diren irizpideekin kontrasta daitezen ere.

den mugatzea;

- Era berean, lursail komunala erosteko hurrengo eskaerek lehenengoz desafekzioa pasa dezaten hirigintza-batzordean. Horrela, mugatze-irizpideak erabat betetzen direla egiaztatuko da.

4} UDALERRI OSOAN LURZAILEN SALMENTA EGIN AHAL IZATEA: Etxebizitza bakoitzari "lotzen" zaion lursailaren gainazalaren proposamena egiteko, udaletxean HAPNri emandako hasierako onarpena hartu da erreferentziatzat. Hala ere, egon badaude hiriantolamendurako plan nagusiaren barruan sartzen ez diren lursail komunalean eraiki diren etxebizitzak. Larreineta auzoari buruz ari gara; nukleo hori hurrengo hiriantolamendu baterako utzi baita. Honek arazoak dakartza lursail komunalen salmentan; izan ere, auzokide batek lursailaren erosketa eskatuko balu, momentu honetan etxebizitzak hartzen duen zorua baino ezingo luke erosi. Aurrerago, ordea, zonaldeko hirigintza-plangintza egin eta gero, aukera izango luke etxebizitzari "lotzen" zaion lursaila erosteko. Gauzak horrela, egun, Larreineta guneko auzokideek aukera bi dituzte: 1) udalak haien plangintza onartu arte, lursail komunalen erosketaren eskaera ez egin edo 2) lursail komunalen erosketa egiteko ordaindu behar den fidantza birritan ordaindu (Iehenengoa etxebizitzak hartzen duen lursaila erosteko, eta bigarrena "lotzen" zaion lursaila erosteko). Trapagarango auzokide proposatu du: guztiei erosketa-aukera berdinak emate aldera, BILDUk

- Udal-zerbitzu juridikoek azter dezaten udalerriko auzokide guztiek aukera berdinak izateko modua; hau da, lursail osoaren (etxebizitzak hartzen duena eta "lotzen" zaion lursalla] erosketa egin ahal izatea fidantza birritan ordaindu barik.

5) URTEKO EDOZEIN MOMENTUTAN LURSAILAK SALDU AHAL IZATEA: Egindako zenbait batzordetan mahai gainean jarri den gaia da, baina ez da inolako dokumentutan idatzita jasotzen. Horregatik, BILDUk honako konpromiso hau eskatzen du: - Edozein erosketa-eskaeraren aurrean, urteko edozein salmenta-prozesua berehala martxan jar dadin utz dezan. momentutan, udalak

Trapagaranen, 2013ko otsailaren 21ean

Orats Arana Butroe

Juan Jos Goitia Setien

Oihane Gonzalez Garcia

be

trapagaran

También podría gustarte