Está en la página 1de 7

ZERAIN PAISAIA KULTURALA

KULTURA ONDAREA GARAPENA

2. ORRIA

ESKAINTZA, HELBIDE ETA ERRESERBAK

3. ORRIA

ESKAINTZA, HELBIDE ETA ERRESERBAK

ZERAIN Zerain Euskal Herriaren bihotzean dago, Goierrin, Aizkorriren magalean. Betidanik nekazaritza eta abeltzaintzari loturik egon den komunitatea osatzen du. Hala ere, naturari loturiko beste lehengai batzuk ere ustiatu izan dira urteetan zehar, hala nola, meatza, egurra, ikatza, etb. Zerain Paisaia Kulturalak historiaren zati bat ezagutzeko eta gure arbasoen lanbide eta ohiturak gogorazteko aukera ezin hobea eskaintzen du, bertako ondare kultural historikoa bisitatzeko aukera izanik.

PAISAIA KULTURALA

ZERAIN PAISAIA KULTURALA BISITALDI ETA EKINTZAK: HERRI MUSEOA ETA DIAPORAMA 1711 ko KARTZELA LARRAONDOKO ZERRATEGI HIDRAULIKOA BURDINAREN MENDIA: Aizpitta adieraztegia, kiskalketa labeak eta barrubideak NEKAZAL PRODUKTUEN ERALDAKETA: EZTIGINTZA GAZTAGINTZA OGI TAILERRA EGITARAU DIDAKTIKOAK: HARIZTIERDI ATERPETXEA; INGURUMEN ESKOLA

ZERAINGO TURISMO BULEGOA ORDUTEGIA Astean zehar 10.30 - 13.30 eta 15.30 - 18.30 Asteburu eta jai egunetan 11.00 - 14.00 eta 16.00 - 19.00 Herriko Plaza, z/g E-20214 Zerain (Gipuzkoa) +34 943 801 505 +34 943 801 606 turismobulegoa@zerain.com

HELBIDEA

TELFONOA FAX POSTA ELEKTRONIKOA

BI S I TA GID AT UAK UR T E O SO AN ZEH AR BURU T ZEN D IR A AUR R EZ T X AND A H AR T UTA ATERPET X EA ER E UR T E O SO AN ZABAL IK

4. ORRIA

IBILBIDE DIDAKTIKOAK

5. ORRIA

IBILBIDE DIDAKTIKOAK

MUSEO ETNOGRAFIKOA ETA KARTZELA Museo etnograkoari guk herri museoa esaten diogu, bertan aurkitzen diren tresna guztiak Zeraingo baserrietan bildutakoak baitira. Museoak Zeraingo herriaren nahiz inguruko beste herri txiki euskaldun baten bizimoduaren eta ohituren bilakaera azaltzen du. Atal desberdinetan, herriaren biziraupen prozesu historikoa adierazten duten tresna, halztari, lanabes, dokumentu etb. biltzen dira, garai bateko nekazaritza eta abeltzaintza garaitik igarota, gaur egunerarte. Zeraingo kartzela edo ziega hau, udaletxearekin batera eraiki zuten 1711 urtean. Pasoko kartzela modura erabili zen, Zerainen elkartzen baitziren garrantzi handiko bi galtzada. Kartzela honetan gainera, Zeraingo burdin meategietara lan egitera zigortzen zituzten presoek gaua egiten zuten. Garaiko egoeraren adierazgarri, presoak lotzeko zepo eta eskuburdinak aurkituko ditugu. Gaur egun, gure historiaren aztarna gisa mantentzen da, eta Gipuzkoan geratzen den XVIII. mendeko kartzela bakarra da Zeraingoa.

EDUKIAK HERRI MUSEOA - Zeraingo prozesu historikoa - Arte sakroa - Pertsonaiak - Ehiza eta arrantza - Erlezaintza - Artzaintza - Nekazaritza - Pisuak eta neurriak - Etxea - Gizarte gaiak - Ikazkintza - Hargintza - Meatzaritza 1711 ko KARTZELA - Ezaugarriak - Materialak - Presoak lotzeko garaiko zepo eta grileteak

Hartzaileak: Hezkuntza jarduerako etapa guztiak Taldearen zenbatekoa: 15etik gorakoak Iraupena: ordu bat Prezioa: 3.00 Zer ikusi: Herri museoa + kartzela

PROZEDURA Museoko bisita, Zeraini buruzko diaporamaren emanaldia ikusiz hasten da. Ondoren, hainbat ataletan, herriaren biziraupena eta prozesu historikoa islatzen duten tresna, altzari, lanabes, dokumentu, etb. biltzen dira: garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi, meagintza garaitik igaro eta gaur egun arte. Ondoren 1711 urtean udaletxearekin batera eraikitako kartzela bisita.

6. ORRIA

IBILBIDE DIDAKTIKOAK

7. ORRIA

IBILBIDE DIDAKTIKOAK

LARRAONDOKO ZERRATEGI HIDRAULIKOA Euskal Herrian uraren indarrari erabilpen ugari eman izan zaio eta Zeraingo Larraondo baserrian ere, uraren indarraz baliatzen ziren, beste batzuen artean, zerrategiko lanak egiteko.
1890 urte inguruan eraikia, larraondoko zerrategia Zeraingo mendietan jaiotzen den Lasurtegi errekastoko urez baliatzen da eta gaur egun ere eraiki zeneko ezaugarri eta berezitasunak mantentzen ditu. Lasurtegi errekastoko urak aldaparo baten bitartez, zerrtegira bideratu eta bi turbina eragiten ditu. Turbina batek lan tresnak eragiteko balio du eta bestea zerrategi eta baserriko argi indarra sortzeko dinamoa da.

AIZPEAKO MEATEGIAK Zeraingo Aizpea auzoko burdin aprobetxamentua historia luzeko ekintza da. Lehenengo erreferentziak XII. mendera garamatza eta ordutik hasita, 1951 urtean gaur egun ikusi daitezkeen labeak itxi ziren arte, burdin meategiak Zeraingo herriari oso loturik egon dira.
Bisitaldiak hiru zati ditu: -AIZPITTA ADIERAZTEGIA Burdinak Euskal Herrian, Zerainen eta inguruetan izan duen garrantziaz ohartarazten lagunduko digu. Gure mendietan, XI. mendetik hasita burdinaren ustiaketak, gaur egungo paisaian, bertako ekonomian, gizartean, arlo soziokulturalean eta abarretan nolako eragina izan duen azaldu digu. -LABEETAKO BIRA XX. mendearen lehen harkadan ustiapen biziagoa ahalbidetu zuten eraikinak ikusteko, eta lanaren nondiknorakoak ezagutzeko aukera.Bertan ditugu burdin karbonatu eta ikatz biltegiak, kiskalketa labeak, kargalekua, barrubideak, etb. - POLBORINA GALERIA Lur azaleko minerala amaitu zenean, mendian barru-bideetik gora aurki ditzakegu. hauetatik bakar bat, boloborategia bezala ezagutzen dena bisita daiteke.

Hartzaileak: Hezkuntza jarduerako etapa guztiak Taldearen zenbatekoa: 15etik gorakoak Iraupena: ordu bat Prezioa: 1.50

Hartzaileak: Hezkuntza jarduerako etapa guztiak Taldearen zenbatekoa: 15etik gorakoak Iraupena: 2 ordu Prezioa: 4.00 Zer ikusi: Aizpitta Adieraztegia + Labeak +Galeria

LAN TRESNAK - TORNUA - ZEPILUA - DEZTERA - ESMERILA - ERROTA - PULIDORA - TALADROA - SUTEGIA - ZERRA ZIRKULARRA -ZINTA ZERRA Guztiak martxan jartzen dira.

8. ORRIA

IBILBIDE DIDAKTIKOAK

9. ORRIA

IBILBIDE DIDAKTIKOAK

NEKAZAL PRODUKTUEN ERALDAKETA Hiru tailer eskaintzen ditugu: EZTIGINTZA Zeraingo Ermaxo baserria GAZTAGINTZA Basazabal eta Garoa baserria OGI TAILERRA Hariztierdi aterpetxean HARIZTIERDI ATERPETXEA Hariztierdi, Zerain Paisaia Kulturalaren barnean kokaturik dagoen ingurumen eskola da, eta bertako inguruneak, funtzio hori betetzeko toki ezin hobeago bezala denitzen du. Bertako txokoen aberastasunak ingurumena lantzeko aukera paregabea eskaintzen du. Hariztierdi aterpetxe ingurumen eskolak helburu BURUTU LITEZKEEN EGITARAU DIDAKTIKOAK: Hartzaileak: Hezkuntza jarduerako etapa guztiak Taldearen zenbatekoa: 20tik gorakoak Iraupena: Goiza 9.30-12.30 edo arratsaldea 15.30-18.30 Prezioa: 4,00 tailer bakoitza Zeraingo historian zeharreko ibilalditxoa : Herri Museoa, Kartzela,... Energia bigunen erabilera Larraondoko Zerrategia Nekazal produktuen eraldaketa : gazta, eztia, ogia, Lehengaien ustiaketa : Burdinaren bidea Aizpitta Adieraztegia. Erdi arora bidaia : Segura. Idiazabal Gazteren Museora bisita. Idiazabal

INGURUMEN ESKOLA garrantzitsutzat hartzen du, gizartea biltzen duten osagaien eta beraien arteko hartu emanen ezagutza jasotzea; hau da, bertako paisaia lantzeko aukera izatea. Azpimarragarria da, egonaldian ingurumena jorratzeko modua ere: hezkuntza sistemako zehar lerro den ingurumen hezkuntza gaia, bertako ekintzen bidez era integratu batean lantzen baita. 2 aukera eskaintzen dira; bi eguneko egonaldia eta hiru eguneko egonaldia, egitarau anitzekin. 2 eguneko egonaldia: 35,5 ikasleak 23,5 irakasleak 3 eguneko egonaldia: 67 ikasleak 47 irakasleak Burutzen diren ekintza egitarauak, ikastetxe bakoitzari egokituko zaizkio. Bakoitzaren interesen arabera, ekintza batzuk edo besteak burutzeko aukerak legoke

9. ORRIA

PREZIOEN LISTADURA

HERRI MUSEOA.......................................... 1.50 KARTZELA....................................................... 1,00 BURDINAREN MENDIA (OSOA)....... 4.00 AIZPITTA ADIERAZTEGIA.... 2.00

LABEETAKO BIRA..............1.50 GALERIA..................................1.50 LARRAONDOKO ZERRA........... 1.50

TAILERRAK.......................................... 4.00 EZTIGINTZA GAZTAGINTZA OGI TAILERRA HARIZTI ERDI ATERPETXEA Egonaldia 2 gau ....................................35.50 %10 B.E.Z barne 3 gau......................................67.00 %10 B.E.Z barne

TURISMO BULEGOA Zabalik urte osoan, astelehentik igandera Herriko plaza z/g 20214 Zerain (Gipuzkoa) Tel: (+34) 943 801 505 Faxa: (+34) 943 801 606 e-mail: turismobulegoazerain.com

También podría gustarte