Está en la página 1de 1

Sexismoaren aurkako komiki tirak: Arrasateko Udalaren lehen lehiaketa

Arrasateko Udalak sexismoaren aurkako komiki tiren I. Lehiaketa deitzen du, gure gizartean bizirik jarraitzen duten estereotipo sexistei buruz kontzientzia hartzeko. Arau hauen arabera egingo dugu lehiaketa:

OINARRI-ARAUAK:
1.- Lehiaketaren heLburua: komikia erabiltzea pizgarri moduan, jarrera diskriminatzaileen eta sexisten aurka. Modu grafikoan bistaratzea matxismoaren aurpegiak eta moduak eta era berean, barregarri uztea ezberdintasun egoerak komiki bandetan. 2.- Gaiak: komiki banden gaiek egoera hauetakoren bat aipatuko dute; orientabide moduan doaz jasota: Estereotipo sexista: gizon eta emakumeei inposatutako rol estereotipoak, hizkuntzaren erabilera sexista, etxeko eta familiako arduren banaketa edota banaketarik eza, publizitateko sexismoa, hedabideak, testu liburuak, kirola, lanbide aukeraketa, hezkuntza, hezkidetza, espazio publikoen banaketa, emakumeak jai giroan eta abar. Emakumeen aurkako indarkeria, mikromatxismoak, baboseoak, jazarpen sexista eta sexualak, emakumeak kalean libre eta abar. Aginte organoetan emakumearen presentzia. Laneko bereizkeria: lana lortzeko bidean, soldatan, beirazko sabaia, kontratazio-kolokatasuna, sexu jazarpena, eta abar. Aniztasuna bistaratzea, eta abar. 3.- Parte hartzaiLeak eta modaLitatea: lehiaketak modalitate bakar bat edo kategoria orokor bat izango du, eta hor edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, adinez nagusia, banaka nahiz taldean. Parte hartzaile bakoitzak (edo talde bakoitzak) gehienez ere 3 lan aurkeztu ahal izango ditu. 4.- aurkezPena: zuri-beltzean, teknika librean. Bandak gehienez ere 4 bineta izango ditu, formatu horizontalean (prentsako komiki banden estiloan). Jatorrizkoa DIN-A4 tamainan aurkeztu behar da, eta euskarri digitalean. 5.- hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz; eta obra mutuak ere aurkez daitezke. Jatorrizko aleak izan behar dute lanok, eta ez dute izan behar saririk edo accesitik beste lehiaketa batzuetan. Lanak bi gutun-azal itxietan aurkeztu behar dira. Gutun-azalaren kanpoaldean (1) hauxe idatzi behar da: SEXISMOAREN AURKAKO KOMIKI TIREN LEHIAKETA eta gaitzizena, eta barrualdean beste gutun-azal bat itxita (2), gaitzizena kanpoaldean idatzita, eta barrualdean egilearen izen-abizenak, NAren fotokopia, helbidea eta telefonoa. Marrazkiak aurkezteko epea 2012ko abenduaren 7ko 12:00etan bukatuko da. Lanak Arrasateko Udalean aurkeztuko dituzte BAZen (Biztanleen Arreta Zerbitzua), eskuan edo posta bidez. 6.- Sariak: Gutxieneko kalitaterik ezean, sariak eman gabe utz ditzake Arrasateko Udalak. Lehen saria: 400 euro Euskarazko saria: 400 euro. 150 euroko bi accesit. Sariak ezingo dira pilatu. Saria jaso duten obrak erabili eta argitaratu ahal izango ditu Arrasateko Udalak, bai publizitate kanpainetan bai euskarri grafikoetan (horma-irudiak, sare sozialak) Arrasateko Udalak eskubidea du, egoki ikusiz gero, lehiaketara arkeztutako obra guztiekin erakusketa bat egiteko. Arrasateko Udalak eskubidea gordetzen du, saria jaso edo ez, interesgarritzat jotzen dituen istoriotxo banda guztiekin liburutxo bat argitaratzeko.

Arrasateko emakumeenganako indarkeriaren aurkako plataforma Plataforma contra la violencia hacia las mujeres

También podría gustarte