Está en la página 1de 3

maila:2 kodea: G

jardueraren izena: ez ezik / izan ezik


helburua(k):
Ez ezik…ere eta izan ezik noiz erabiltzen diren aztertu eta duten esanahia
ezagutu

prozedura:
1. Ikasleei lehenengo puntuan dauden esaldi biak irakurtzeko esango
diegu eta haien artean dagoen ezberdintasuna aterako dugu:

- izan ezik: baztertzailea


- ez ezik : emendiozko juntagailua (lotura edo gehigarria)

2. Ondoren hutsuneak bete beharko dituzte izan ezik edo ez ezik erabiliz.

3. Bukateko ez ezik forma aztertuko dugu, estruktura, berez, ez ezik …


ere da. Horretarako ez ezik erabili den esaldietan dagoen elementu
komun bat topatzeko esango diegu, hau da, ere.
Ez ezik / izan ezik

a.- Fijatu zaitez bi esaldi hauetan:

“prakak ez ezik, jertsea ta alkandora ere erosi ditu”

“prakak izan ezik, beste guztia erosi dut”

Zer erosi du lehenengo esaldikoak?


Eta bigarrenekoak?

b.- Bete itzazu hutsuneak ez ezik edo izan ezik erabiliz:

1. Abereak _________ nekazaritza-makinen merkatuak ere makina baten arreta

2. Eskaintza baliagarria urtarrilean eta martxoan, Aste Santuan _______

3. Trikitixa ______, bertsoak entzuteko aukera ere izan zen

4. Uztailean eta abuztuan _____

5. Batzarrak ostiralero, laneguna denean eta abuztuan ______, 9:30ean egingo


ditu bilkura arruntak

6. Doinua ________, hitzak ere aldatu zizkion Letek kantu horri

7. Pertsona gisa ______, jokalari gisa ere errespetatzen naute hemen

8. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00etara, jaiegunetan _____

9. Gipuzkoan _______, Bizkaian ere asko ibili zen

10. Ahaztuta ______, baztertua egon da Hume urte askoan

11. Aitona Patxi pirata izan zen gaztetan, baina piraten bizitza ez zuen
gustuko, bidaiak ______

12. PPkoek _______, alderdi guztietako emakumeek osatzen dute plataforma

c.- Orain ez ezik forma hartu duten esaldietan fijatuko gara. Badago
elementu bat esaldi guztietan agertzen dena: zein da?
SOLUZIOAK

a.- Ez ezik – zentzu gehigarria du, prakez gain, gauza gehiago erosi ditu
Izan ezik – esanahia baztertzailea da, prakak ez ditu erosi

b.-

1. Abereak ez ezik, nekazaritza-makinen merkatuak ere makina baten arreta

2. Eskaintza baliagarria urtarrilean eta martxoan, Aste Santuan izan ezik

3. Trikitixa ez ezik, bertsoak entzuteko aukera ere izan zen

4. Uztailean eta abuztuan izan ezik

5. Batzarrak ostiralero, laneguna denean eta abuztuan izan ezik, 9:30ean


egingo ditu bilkura arruntak

6. Doinua ez ezik, hitzak ere aldatu zizkion Letek kantu horri

7. Pertsona gisa ez ezik, jokalari gisa ere errespetatzen naute hemen

8. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00etara, jaiegunetan izan ezik

9. Gipuzkoan ez ezik, Bizkaian ere asko ibili zen

10. Ahaztuta ez ezik, baztertua egon da Hume urte askoan

11. Aitona Patxi pirata izan zen gaztetan, baina piraten bizitza ez zuen
gustuko, bidaiak izan ezik

12. PPkoek izan ezik, alderdi guztietako emakumeek osatzen dute plataforma

c.- ez ezik … ERE

También podría gustarte